POSTKONFINAMENDUAREN EZAUGARRITZEAREN INGURUKO KOKAPENA.eus-cas

Page 1

POSTKONFINAMENDUAREN EZAUGARRITZEAREN INGURUKO KOKAPENA

Deskonfinamendua edo deseskalada badator. Gobernuen noraeza, eta batez ere herritarren osasuna zaintzeko bermerik eza, gutxienez kezkatzekoa da. Egoera honen aurrean, ordea, EH Bilduk badu proposamen hori nola egin, eman beharreko urrats desberdinak, jendartearen kaleratzerako neurriak, egin beharreko testak eta segimendurako baliabideak eta etor daitezkeen kutsatze berrien aurreko jardun-plana jasotzen dituela. “Normalitate berria� izendatu da datorren salbuespenezko egoera, jakin badakigun arren etorriko dena inondik ez dela normala izango, eta sekula ezagutu dugun krisi baten aurrean aurkituko garela. Ez dakigu zenbat luzatuko den. Baliteke 2022rarte luzatzea modu batera ala bestera. Beraz, ez gabiltza denbora epe labur bati buruz, baizik eta luzea izan daitekeen garai gogor bati buruz. Konfinamenduaren inguruan pultsua eman dugu. Ahalik eta gogorrena eta zorrotzena izan zedin borrokatu dugu eta eztabaidaren erdigunean izan da osasuna ala ekonomia. Argudiatu dugu bi ikuspegietatik ere konfinamendu osoa lehenbailehen ezarri eta zorrotz mantentzea inbertsioa zela aurrera begira: jendearen osasuna eta zaintza beti da inbertsioa, bizitzarik gabe ez baitago ekonomiarik eta bestelakorik. Konfinamendua ez da izan nahiko genukeena. Berandu etorri da eta ez da osoa izan. Baina bukatu da denbora hori (maiatzaren 10ean bukatuko da). Ezin daiteke gehiago luzatu. Kontuan izan behar dugu konfinamenduak ondorioak ere badituela, eta ez nolanahikoak gizarte-talde askotan. Orain bigarren fasea dator eta bigarren fase honetan kokatu behar dugu pultsua. Ematen du Eusko Jaurlaritzak zein Nafarroakoak Suediako eredua hartu dutela. Deseskalada nahiko azkar egin, modu aleatorioan egingo diren test gutxirekin, jendea joan dadila kutsatzen modu kontrolatuan, eta inokulazio masibo bat eragin. Helburua: osasun sistema ez dadila kolapsatu. Eredu honek ontzat hartzen du hildako asko egongo direla. Baliteke uda aldera 3.000tik gertu egotea Euskal Herrian. Talde-immunitatea bilatzen da: jende asko immunizatzearen ondorioz propagazioa moteltzea. Eta esperantza da uda aldera, tenperatura igotzearekin, birusa moteltzea. Ondoren zer gertatuko den, ordea, ez dakite; gobernuak hainbeste hildako ontzat hartzeko prest ote dauden ere, ez dakigu. Suediako estrategiaren aldean beste estrategia bat dago: Finlandia, Danimarka, Norvegia, Islandia, Zelanda Berria. Hemen helburua ez da soilik osasun sistema ez kolapsatzea, birusaren hedapena ahal beste murriztea baizik. Hau da, ahalik eta jende gutxien kutsatu dadila. Hori soilik egin daiteke estrategia zorrotz batekin: testak, aplikazioa, estrategia komunitarioa... Hau da, orain arte esan dugun hori guztia eta gure deskonfinamendu 1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
POSTKONFINAMENDUAREN EZAUGARRITZEAREN INGURUKO KOKAPENA.eus-cas by Busturiaurrera - Issuu