Aurreko maiatzaren 23an, Pentsionistak Martxan elkarteak proposatuta, eta alderdi guztien aldeko botoekin, mozioa onartu zan udaletxean, non, besteak beste, 1080 euroko pentsio minimoa eskatzen zen, baita Eusko Jaurlaritzari zein Estatuko gobernuari onartutakoa jakinaraztea be. Honez gain, igoera ziztrinak arbuiatzen ziren eta Gizarte Segurantza Sistema propioa aldarrikatu.