Mozioa bandera euskaraz

Page 1

BUSTURIKO UDALETXEAN ESPAINIAR BANDERA IPINTZEAREN INPOSAKETAREN AURKAKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA Espainiar Gobernuko ordezkariaren aginduari jarraituz ipinitako epai-auziperatzea eta horren ondorioz laster helduko den sententziak bandera espainola Busturiko Udaletxean ipintzea aginduko du. Aipatutako ebazpenaren aurrean, zinegotzi abertzaleek osatutako Udalbatza baten eta honek ordezkatzen duen herri abertzale baten borondatearen guztiz kontrakoa, behin eta berriro hauteskundeen emaitzek erakutsi duten bezala, Busturiko Udalak, ondoko Adierazpen Instituzionala onartzea adostu du: 1. Udal Korporazio Osoak espainiar bandera udaletxean jartzera derrigortzen duen lege injustu, atzerakoi eta frentistaren erabilera arbuiatu eta salatzen du. 2. Sententziak 30 urte baino gehiagotan zehar Euskal Herriko herri gehienetan alkarbizitza ahalbidetzeko helburuagaz kontuan izan ere ez dan Lege baten edukia inposatu baino ez du egingo. Urte guzti hauetan zehar, Busturiko biztanleek hauteskunde guztietan erakutsi duten euren borondate eta sentimendu abertzaleari jarraituz, udaletxeko balkoian ikurri単a egon da. Ikurri単a, duela 37 urte legezkotzat ezarri zena, baina gaur, oraindik, gure herri sinbolo moduan erabiltzeko nahi hori baldintzatua eta beraz ezeztatua izaten jarraitzen du, inhabilitazio eta desobedientzia zigorren mehatxua erabiliz gure herriarentzat arrotza den espainiar bandera bat ipintzeko derrigortasunaren bitartez. Hori dala eta, Busturiko biztanle gehienen sentimenduak errespetatuz, gaurko egoera hau mantentzea eskatzen dugu; hau da, udaletxearen eraikinean busturiarron nahia adierazten duten ikurrak egotea. 3. Espainiar bandera busturitar gehienontzat bandera arrotza da; gurea ez den nazio baten subiranotasuna adierazten duen bandera; derrigorrean inposatu nahi zaigun batasun eta integridade patriotiko baten sinboloa; euskadunok, hala ere, baztertzen eta salatzen doguna, ez delako existitzen; guk boluntarioki onartu eta nahi ez dogulako Espainiar Gobernuko ordezkariaren burugogorkeriak bultzatutako epai judizialen bitartez inposatu nahi diguten bandera. XXI. mendean, gizarteak dituen arazo politiko eta ekonomiko larriak kontuan izanda, eta oraindik gure herriaren marko juridiko-politikoa konpontzea lortu ez dela, ezin da ulertu ezta onartu ere espainiar Gobernuaren ordezkariak bere ahalegin guztiak erabiltzea gure herriaren borondatea bortxatzen. Hori dala eta, gure ukapen osoa erakusten diogu era honetako jarrera eta inposaketa guztiz antidemokratikoei, eta Espainiar Gobernuko ordezkariari exijitzen diogu Busturiko herriak era aske eta demokratikoan aukeratutako udal ordezkariei egiten ari zaien jazarpen politikoa bertan behera utz dezala, horrela eman zaien herritarren agindua ordezkatzen eta defendatzen jarraitu dezaten.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.