Bizkaiko Metalgintzako Hitzarmen historikoa

Page 1

PRENTSA OHARRA - NOTA DE PRENSA

Aurreakordio historikoa lortu dugu Bizkaiko Metalgintzako Hitzarmenean, borroka historiko baten ostean Bizkaiko Metalgintzako Mahaiko gehiengoaren babesarekin, aurreakordio historikoa sinatu dugu gaur Bizkaiko Metalgintzako sektorean. Historikoa, orain arte sektore honetan ez zeuden edukiak lortu ditugulako. Borroka honen hasieran prekarietatea eta diskriminazioa borrokatzea jartzen genuen helburu nagusitzat, sektorean ematen diren egoera prekarioei aurre egiteka; subrogazioa, estatalizazioa, dualitatea, behinbehinekotasuna, lan osasuna, berdintasunik eza... Eta bide horretan aurrera urrats historikoak lortu ditugu: -SUBROGAZIOA mantenua egiten duten langileentzat. Euskal Herrian industria eremuko lehen hitzarmena da subrogazioa lortzen duena. -EMAKUMEEN DISKRIMINAZIOARI aurre egitea. Sektore honetan emakumeen aukera berdintasunean aurrera egiteko neurriak (soldata arrakalarekin amaitzeko ezinbestekoa dena). Gai honetan ere aurrerapen garrantzitsuak lortu dira berdintasun batzorde bat sortzeko konpromisoarekin, enpresetan berdintasun planak egitearekin eta kontratazioa langilearen sexua kontutan izan gabe egitearekin, kasu. Hurrengo urteetan emakumeen presentzia sektore honetan hazten joatea ekarriko dute neurri horiek. Bizkaiko emakume langileek ez dituzte alferrik egin bi greba feminista Martxoaren 8ko testuinguruan. Lan munduan ere borroka feministak aurrera darrai. -DUALITATEA eta ESTATALIZAZIOAREN mehatxuarekin amaitzea. Metalgintzako langileek urteak zeramatzaten hitzarmenik izan gabe eta eremuko langile berriak dualitatea pairatzen (lan baldintza desberdinak lan bera egiteagatik). Halaber, langile guztiei eragiten zien estatalizazioaren mehatxuak. Hitzarmena berritzearekin lortu dugu prekarietatea hedatzeko bi egoera hauek sektoretik desagertzea. -MALGUTASUNA eta BEHIN-BEHINEKOTASUNA elkarlotu egin dira, sektorean lehen aldiz. Alegia, patronalak flexibilitatea baliatu nahi badu, behin-behinekotasun portzentaia muga batzuk errespetatu beharko ditu. Horrela, malgutasunari mugak jarri eta langileen egonkortasuna bultzatzen da. -KONTRATAZIO ZUZENA BULTZATU eta ETT bidezko kontratuak desagertzeko bidea ireki da, ETTko langileek pairatzen dituzten egoerekin amaitzeko. -LAN OSASUNEAN URRATS BERRIAK lortu ditugu lan osasun galera dakartzen egoerak sektoretik desagertzeko bidean jartzeko. Bizkaiko Metalgintzako langile ugari lanaren ondorioz hil edo gaixotu egin da azken urteetan (2018an Bizkaiko Industria eremuan 3 langile hil ziren lan istripuz, Euskal Herrian hildako langileen %7,31; eremu berean, 892


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.