A25: DENA ESANDA DAGO, ESTÁ TODO POR HACER:

Page 1

A25: DENA ESANDA DAGO, ESTĂ TODO POR HACER: Dena esanda dago, bai, eta kalaka hutsaz kokoteraino gaude, emakumeok isilarazteko baino ez baita, hitzontzikeria barik irtenbideak eskatzen ditugunok, baliabideak eta konpromisoak erakundeen aldetik. Dena esanda dago, baina dena egiteko dago, hitz egin nahi dugu eta entzun diezagutela eskatzen dugu, gure proposamenak kontuan har daitezela, bortizkeria matxistaren agerpen desberdinak sufritzen ditugunak gu garelako: sinbolikoa, fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala... Ez dira kasu bakanak, sendo sustraituta dagoen sistema hegemoniko horri patriarkatuaren, kapitalismoaren eta kolonialismoaren arteko aliantza deritzo, gizartean eta erakunde bai publiko zein pribatu desberdinetan sostengatzen dena. Ez dugu nahi puntu lilarik, ezta gure diskurtsoez eta duelu, amorru edo borroka espazioez jabetzea. Dena esanda dago, ekiteko ordua iritsi da baita gure ahotsa entzutearena ere, antolatutako feministena, konponbideak eskatuz kaleak hartzen ditugun emakumeena. Ez dugu nahi jarrera adeitsurik ezta paternalistarik ere. Konpromiso serioak eta aldaketa erradikalak eskatzen ditugu. Gu entzuteko ordua da: Gizarte-segurantza: Logiko deritzozue emakumeen pentsioak gizonenak baino baxuagoak izateari? Emakumeok alarguntza-pentsioaren mendean egoten jarraitzeari eta pentsioetako genero arrakala % 44ko izateari? 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzen dugu pentsiodun guztientzat. Pentsioa eskubide subjektiboa izan dadila eta ez dadila ezkontzearen araberakoa izan. Justo deritzozue etxe barruko langileak Segurantza Sozialaren Erregimenean sistema berezi gisan sartzean beste langile guztiek dituzten eskubideak ez izateari?. Zainketen lana aintzatespena eskatzen dugu, Erregimen Orokorraren barruan egoteko, eta lan eskubide duinak onar diezazkieten. Eusko Jaurlaritza: Genero ikuspegiko aurrekontuak eskatzen ditugu, eta politika sozialetan inbertsioa handitzeko. Eskola-curriculumak nahitaez hezkidetzaz eta inklusiboak izan daitezela eskatzen dugu, ikasgeletan dagoen kultura aniztasuna kontuan har dezatela. Hezkidetza eta berdintasunerako heziketa ezin da aukerakoa izan. Gure aniztasuna kontuan hartuko duen osasun prebentiboko politikak eskatzen ditugu, ez dezaten bortizkeria obstetrikorik egin eta abortu libre eta doakoa berma dezaten, DSBEaren kopurua handitzea eskatzen dugu, onartutako murrizketetan atzera jotzea eta gaur bazterrean utzitako taldeetarako sarbidea erraztea. Atzerritartasuna: Estatu patriarkalak atzerritarren legearen bidez migratutako emakumeak amets eta itxaropenik gabe bizi izatera kondenatzen gaitu, eta gure laneko eskubideak, sozialak, ekonomikoak, zapal daitezela menperatzen gaitu. Egoera irregularrean egoteak ez du esan nahi giza pertsona ez denik, horrexegatik beldur harresiak apurtzen ditugu eta sozietatearen aldetik datorren xantaiari aurre egiten diogu. Ez dugu inolako bortizkeria gehiago onartuko eta ozen eta argi oihukatzen dugu. INOR EZ DA ILEGALA! Atzerritarren legea indargabetzeko eskatzen dugu pertsona guztiek hiritartasun eskubidea izan dezatela eta libre mugitu et duin bizi ahal daitezela harresi fisiko edo legezkorik aurkitu gabe. Pertsona bat ere ez da ilegala! Confebask: Zilegi al deritzozue emakumeok lan beraren truke gizonek baino % 24 gutxiago kobratzeari, lanaldi partzialeko okupazioaren % 77,5 nahitaez gureganatzeari, eta lan-merkatu erregularrerako sarbidea sistematikoki ukatzen zaionez gero emakume ijito eta arrazializatutakoen langabezi tasa nabarmen altuagoa izateari? Soldata arrakala, kristal sabaia, eta edozein bazterkeria mota deuseztatzea eskatzen dugu, eta zuzendaritza zein organo erabakiorretan emakumeek parte hartzea. Aldundia: Onargarri deritzozue emakumeok menpekotasunari erantzuteko zerbitzu publikoak eskatzen ditugunean miseriako laguntza batzuk guri ematea, emakumeok bakardadean zainketa-lanak onartzen jarrai dezagula sorrarazten dituztenak?


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.