Dieguez

Page 1

Jose Antonio Diéguez-en heriotzaren aurrean Azkunaren isiltasuna salatu du Bilduk Bilduk, eragile sozialekin batera, gonbitea luzatzen dio jendarteari bihar eguerdiko 12etan bost minutuko isilunean parte hartzeko “Etxebizitza eskubidearen alde, etxegabetzerik ez” lelopean Bilduko Udal taldeak Jose Antonio Diéguez heriotzaren aurrean Udalak erakutsitako isiltasuna salatu du. Diéguez Ibarrekolandako bizilagunak atzo bere buruaz beste egin zuen etxegabetu nahi zutenean. Aitziber Ibaibarriagak gogor jo du Azkunaren kontra Bozeramaleen Batzordea ez deitzeagatik. Etxe-gabetzeak eta horrek eragiten dituen ondorio latzak jendartearen kezka nagusietariko bat dela egun, gogoratu du Bilduko zinegotziak eta “atzoko manifestazio jendetsua horren adierazle garbia da”, gaineratu du Ibaibarriagak. Ibaibarriagak alkatea non dagoen galdetu ostean, “orokorrean oso berbati den” Azkunaren isiltasuna salatu du. Honetaz gain, ez-nahikoa iruditu zaio atzoko manifestazioan gobernuaren bi zinegotziaren agerpena, “espedientea betetzeko bidali baitzituzten”. Bilduko zinegotziak atzoko manifestazioaren bukaeran Bilboko Auzo Elkarteetako presidenteak botatako hitzak goraipatu ditu. Aipatutakoak “adierazpenak egiteko edota aholkularitza lana egiteko unea jadanik ez dela, konpromisoak hartzeko unea baizik” adierazi zuen. Norabide honetan, Ibaibarriagak etxebizitza eskubidea bermatu dadin neurri eraginkorrak eta benetako konpromisoak eskatu ditu. Bilduk uste du unea dela Bilboko Udalak etxe-gabetze guztiak bertan behera gelditu behar direla aldarrikatzeko. Gauzak honela, Bilduk, talde sozialistak urtarrileko udalbatzan egin bezala, ezinbestekoa deritzo Udalak Udal Batzorde bat sortzea etxe-gabetzeen ondorioz kaltetuta dauden familiei aterabideak bilatzen laguntzeko eta gaitz honek kaltetutako pertsonen sufrimendua arintzeko ekimen ezberdinak aztertzeko. Bukatzeko, José Antonio Diéugez-en heriotza salatzeko kontzentrazio bat egiteko Udalak emandako ezezkoaren aurrean, Bilduk, etxe-gabetzeraren kontra lan egiten duten eragile sozialekin batera, gonbitea luzatzen dio jendarteari zein gainontzeko alderdiei, bihar, ostirala, eguerdiko 12etan bost minutuko isilunean parte hartzeko, familiari elkartasuna adierazteaz gain, etxebizitza eskubidea eta etxegabetzerik ez aldarrikatzeko.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Dieguez by Busturiaurrera - Issuu