Skip to main content

Guk gure pentsioak!

Page 1

GUK GURE PENTSIOAK! Pentsio sistema propio baten alde 1080€ pentsio minimoa Azken hilabeteetan gure helduek kaleak hartu dituzte pentsio duinen alde. Astez aste, Euskal Herriko pentsiodunak mobilizatzen ari dira PPk bultzatu duen pentsioen %0,25eko “igoera” iraingarria salatzeko, baina era berean 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko eta gaur egun, baita etorkizunean ere, euskal eta nafar herritarrentzat nahikoak eta bidezkoak diren pentsioak ziurtatuko dituen sistema propio baten premia aldarrikatzeko. Gure pentsiodunak borrokan ari dira, gure herrian azken hamarkadetan ikusi ez diren mobilizazio jendetsuak eginez. Eta arrazoia dute. Haiei, guri, lapurtzen, engainatzen eta gezurrak esaten ari zaizkigu. Eta aski dela esan dute. Orain, gizarteak aski esateko garaia iritsi da: pentsiodunak, langileak, gazteak, ikasleak... denok elkarrekin guztiz funtsezkoa den pentsio duin baterako eskubidearen alde. Horregatik, EH Bildu osatzen dugunok haien aldarrikapenekin bat egin behar dugu kaleetan, aldarrikapen horiek geureak ere baitira, eta instituzioetatik bultzatu proposamen moduan. Zer ari da gertatzen pentsioekin? Pentsioak eskubide bat dira. Beraz inor, ezein gobernu nahiz alderdi, ez da guri ezer oparitzen ari. Pentsioak langile bakoitzak eskuratutako eta finantzatutako eskubide bat dira, gutariko bakoitzaren patrikatik ordaintzen dira, gure soldaten zati batekin gizarte-segurantzari egindako ekarpenen bitartez. Beraz, ezin dugu onartu estatuak pentsioak “ematen dizkigula” dioen ideiarekin engaina gaitzaten, izan ere, ez badira bermatzen, soilik gobernuek eta alderdi politikoek ez dutelako nahi gertatzen da. Urritasunaren gezurra. Gezur hutsa da pentsioak ezin direla finantzatu. Sistema espainiar bat nahiz euskal sistema propio bat izan arren. Auzia da ez dutela nahi. Pentsioak dira aurrekontuen bitartez, hau da, denon ekarpen fiskalaren bitartez finantzatzen ez diren gastu sozial bakarra, edo beste modu batean esanda “zerbitzu publiko” bakarra, hezkuntzarekin edo osasun sistemarekin gertatzen ez den bezala. Gainera, pentsioak kudeatzen dituen administrazioa ere kotizazioen bitartez finantzatuta dago, eta ez aurrekontuen bitartez, administrazio publikoaren beste edozein atal bezala. Dirua baldin badago monarkiarako, armadarako edo banku-erreskaterako, pentsioetarako ere. Ezin dugu ahaztu gobernu espainiarrak pentsioen itsulapikotik milaka milioi arpilatu dituela banku-erreskatea finantzatzeko, PPk eta PSOEk babestutako erreskatea, alegia.


Eta hori guztia, botere ekonomiko eta politikoak babes publikoaren aurka jakinaren gainean hartutako erabakiak, pentsioen sistema publikoak kaltetzeko helburuarekin erabiltzen da, eta aldi berean sistema pribatuen garapena bultzatzen eta sustatzen da, berriz ere banka aberasteko, sistema publikoa suntsitzen den bitartean. Pentsioak finantzatzeko premia esparru pribatura bideratzeko interes horrekin bat datoz Madrilen gobernatu duten eta gobernatzeko aukeraren bat duten alderdiak, eta beraz, ezin dugu espero egungo pentsio-sistema espainiarrak pentsioak epe ertainera nahiz luzera ziurtatuko dituenik. Hor geratzen da argi eta garbi gure sistema propioa edukitzeko eta kudeatu ahal izateko premia. Zer eragin du horrek guztiak euskal eta nafar pentsiodunengan eta herritar guztiengan? Pentsioak diru-sarrera nagusia dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako biztanleen laurdena baino gehiagorentzat. 670.000 lagun baino gehiagoren bizibideaz ari gara. Pentsiodunen ia %35ek pobrezia-atalasearen azpitik dauden diru-sarrerak dituzte (hilean 667₏ baino gutxiago), eta horietatik laurdena baino gehiago, batez ere emakumeak izanik, ez dira hilean 335 eurora iristen. Ez dugu ahaztu behar egungo gazteek ez dutela inolako pentsiorik kobratzeko aukerarik izango: ez da horretarako finantzaketarik izango, eta jasaten ari diren langabezia handiak eta lana dutenek jasaten duten prekarizazioa, ez dute pentsioak jasotzeko egungo betekizunak betetzeko aukerarik emango. Kontzientziatu behar dugu herritarron zati handi bat, gazteak eta adin ertainekoak, ere inplikatutako alderdia garela, eskubide horretatik automatikoki kanpo geratzeko arriskua dugulako. Esan dezakegu denbora-epe laburrean pentsio-sistema, bere egungo forman, kolapsatu egingo dela, pentsioen eskuraketa bera arriskuan jarriz. Zer erantzukizun dute alderdiek? Pentsioekiko erasoak ez ziren hasi Alderdi Popularra Gobernuan zegoela, eta era berean ez dira mugatzen estatu-eremuko alderdietara. PSOE izan zen, 2011ko erreformarekin, pentsioei eraso egin zien lehen alderdia, pentsioen zenbatekoa izoztuz eta beharrezkoak diren kotizazio-urteak gehituz. Erreforma horrek CCOO eta UGT sindikatuen babesa jaso zuen. Erreforma horren ondoren, PPk murrizketak sakondu egin ditu, egungo egoerara ekarri gaituzten erreformak eginez. Bestalde, ezin dugu ahaztu EAJren papera eta erantzukizuna, pentsioen 0,25eko “igoeraâ€? biltzen zuen PPren aurrekontuei babesa eman eta onartu egin zituelako; gainera, EAJren babesik gabe ez lirateke onartuko aurrekontuak. Horrez gain, EAJk ahalmena du, Eusko Jaurlaritzak dauzkan eskumenekin, gaurtik aurrera pentsioak osatzeko, hasteko 1.080 euroko gutxieneko pentsio duina ezarriz, eta era horretan jaso beharreko kopuruak handituz. Gogoan izan behar dugu neurri horiek eskatzen zituen Herri Ekimen Legegilearen aurkako botoa eman zutela EAJk nahiz PSEk; herriekimen hori pentsiodunen elkarteek aurkeztu zuten Eusko Legebiltzarrean, 71.000 sinadura baino


gehiagoren abalarekin. Eusko Jaurlaritzako egungo kudeatzaileak ere, hau da, EAJ eta PSE, egun gertatzen ari denaren erantzule dira. Era berean, Nafarroako Gobernuak ere ahalmen hori du, eta aurrerapauso txikiak ematen ari dira, hala nola alarguntza-pentsioentzako edo pentsiorik baxuenentzako osagarriak, edota horien birbalorizazioa Nafarroako batez besteko soldataren edo KPIaren igoeraren arabera, igoerarik handiena dakarren indizea aplikatuz. Gaur egun 22.000 pentsiodunek jasotzen dituzte osagarri horiek, baina 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren aldarrikapenetik urrun daude oraindik ere. Zer egin dezakegu hemen? Gure pentsio-sistema propioa sortu eta kudeatu Argi dago pentsio-sistema espainiarrak hondamendira doala: eskasa den, pentsioak murrizten dituen, eta hauek eskuratzeko betekizunak gogortzen dituen sistema batek ez du ziurtatzen epe laburrean, eta are gutxiago epe luzean, pentsioak jasoko direnik, eta gainera sektore pribaturantz bultzatzen gaitu. Hori da gure etorkizuna estatuko ereduari lotuta jarraitzen badugu. PPk nahiz PSOEk egin duten kudeaketa negargarria batuz, sistema kolapsatzeko zorian dago, eta beraz, irtenbide bakarra dago: gaur eta etorkizunean pentsio duinak ziurtatuko dituen gure pentsioen sistema publiko propioa hemen kudeatzea, modu efiziente eta justuagoan. Baina, nola finantzatuko dugu? Madriletik, baita hemen aurrerantz jo nahi ez dutenek ere, esaten digute sistema propio bat ez dela bideragarria, ekonomia, zerga, finantza eta aurrekontuen arloan dugun ahalmena eta gure lan-egoera Espainiarekin alderatuta handiagoa eta hobea diren arren. Europan, demografikoki antzekoak diren eta sistema propio bideragarria duten hainbat herrialde daude: Islandia, Luxenburgo, Estonia eta Letonia, Malta edota Irlanda bera ere, biztanle kopuru handiagoa badu ere. Egungo zirkunstantzietan “kotizaziopeko pentsioen gastuak vs. kotizazioengatiko diru-sarrerak� ekuaziora mugatzen den kalkulu baten arabera, emaitza saldo negatiboa da EAErako eta Nafarroarako. Hori da sistema propio baten aukera baztertzeko argudio handi eta bakarra. Baina Gizarte Segurantza bere osotasunean hartzen badugu, haren barnean hartuz langabeziagatiko gastuak, horien eragina EAEn eta Nafarroan askoz txikiagoa baita Estatuarekin alderatzen badugu, langabeziaren eragin txikiagoa edota estatuarena baino handiagoa den soldaten batez bestekoa (kotizazio handiagoak), gure zerga- eta bilketa-ahalmenarekin batera, eta fiskalitate nahikoa eta progresiboa aplikatuz, guztiz bideragarria izango litzateke sistema propio bat. Guk proposatzen dugunari jarraikiz, bideragarritasun hori lortzeko aurrekontuen bitartez osatu beharko litzateke finantzaketa, kotizaziopeko zatian finantza-desorekak konpentsatu edo zuzendu ahal izateko, beste edozein zerbitzu publikorekin edo gizarte-babeserako neurrirekin egiten den bezala, era horretan nahikoa izango dela ziurtatuz. Garrantzitsua: EAEk urtero 1.300 milioi euro ordaintzen dizkio estatuari Kupoaren bitartez, eta Nafarroak 500 milioi baino gehiago Hitzarmenaren bitartez, EAEko eta Nafarroako herritarrentzat


hain estimazio handikoak eta premiazkoak diren monarkia, armada edo polizia nazionala eta guardia zibila bezalako “zerbitzuak� ordaintzeko. Urte bakar batean kontzeptu horiengatik ordaintzen dugunarekin soil-soilik, gure helduen pentsioak igo ahal izango genituzke batez besteko soldataren edo KPIaren arabera, eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa ezarri ahal izango genuke.

Zer egin dezakegu gaurtik aurrera? Gezurra da ezer ezin dezakegunik egin, eta erantzukizun bakarra Madrilen dagoenik. Ditugun legegintza-ahalmenak kontuan izanik, eta gizarte-segurantzaren transferentziaren edota gure sistema propioaren sorkuntzaren zain egon gabe, pentsiodun asko jasaten ari diren larrialdi-egoera arinduko duten premiazko neurriak hartzea posible da. 

1080 euroko gutxieneko pentsioa

Pentsiodunen erdia, gutxi gorabehera, ez dira 1.000 euroko pentsiora iristen, eta pentsio horietatik gehienak 600 euroren azpitik daude. Europako Gutun Sozialaren jarraibideak kontuan izanik, gutxieneko pentsioek batez besteko soldataren %60ra iritsi behar dute, eta beraz, Euskal Herrian 1.080 eurora iritsi beharko lukete. EAEko eta Nafarroako gobernuek eskumena eta ahalmena dute hori osagarrien bitartez egiteko, hala berme-errentei lotuta nola osagarri espezifikoen bitartez. Beste bide osagarri batzuk ere erabili ahal izango lirateke, adibidez hobariak ematea PFEZean. EH bildutik proposatzen dugu 4 urteko igoera progresibo bat, Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko aurrekontuen kargura, hasiera batean pentsiorik baxuenak osatuz, eta 4 urteren buruan 1.080 eurotik beherako pentsiorik egon ez dadin lortuz. 

Gernikako

Estatutuan

eta

Nafarroako

Amejoramenduan

bilduta

dauden

Gizarte

Segurantzaren konpetentzien transferentzia, erregimen ekonomikoaren kudeaketa barne Transferentziak egungo egoera larria ez du konponduko, ez digulako pentsioak lortzeko baldintzak, haien zenbatekoa edota urteroko eguneratzea erabakitzen utziko. Baina kudeaketaren hobekuntza ekarriko du, hura arinagoa bihurtuz eta kontrol eta eraginkortasun handiagoa lortuz. Gainera, transferentzia hori gure gain hartzeak etorkizuneko sistema propioaren kudeaketarako mekanismoak gaurtik aurrera praktikan jartzea dakar, eta horrek ekarriko du euskal eta nafar administrazioek etorkizuneko pentsioen euskal sistema publikoa arrakastaz garatu eta kudeatzeko tresnak, langile gaituak eta esperientzia izatea, horretarako administrazio-unitate espezializatu bat sortuz, EAEko eta Nafarroako Gizarte Segurantza berriaren hazia izango dena. Transferentzia hori Gernikako Estatutuan eta Nafarroako Amejoramenduan bilduta dago, ez da opari bat inola ere, ia 40 urte gauzatu gabe daramatzan transferentzia bat baizik. Hori errealitate


bihurtzeko gehiengo politiko eta soziala badago, eta beraz, borondate politikoa besterik ez da behar Madrilek inposatutako betoa amaitzeko. 

Etorkizuneko pentsioen sistema propioaren bideragarritasun eta finantzaketaren azterketa

Oraintxe bertan hasi gaitezke ereduaren, bere ezaugarrien eta bideragarritasun ekonomikoaren azterketa zorrotz bat egiten, eta horrek zein eredu nahi dugun, nola kudeatuko dugun eta nola eutsiko diogun erabakitzeko aukera emango digu. Horregatik, premiazkoa da esparru instituzionalak sortzea, ekarpen politiko, sindikal eta sozialarekin baina era berean agente adituen partehartzearekin, sistema propio berri horri zer izango den eta nolakoa izango den definitzeko, eta horrela prest egongo gara sistema hori abian jarri ahal izateko eta posible izateaz gain komenigarria ere badela frogatzeko herritarren aurrean.

Gure herria osatzen duten pertsonentzako eguneroko eta etorkizuneko bizitza hobeak eskuratzea dugu helburu. Horregatik, herritarrak zainduko dituen eta pertsona guztiei bizitza duina garatzeko aukerak eskainiko dizkien euskal errepublikan jarrita dugu gure ipar-orratza. Ezin dugu Madrilek edota bertako gobernuak sostengatzen dituzten alderdiek eskain ditzaketen irtenbideen zain egon, irtenbide hauek inoiz ez direlako iritsiko. Gaurtik hasita eta hemendik, alternatibak eraiki behar ditugu, baliabide berriak, propioak sortu behar ditugu, inolako tutelarik gabe, guztioi bermeak eskainiko dizkigun etorkizuna eraikitzen joateko. Modu batean edo bestean gure jendarteari eskaini diogun guztiaren ondoren erretiroaz gozatu ahal izateko berme guztiak izan ditzagun. Ez diogu erraza izango denik eta bidean oztopoak aurkituko ez ditugunik. Baina argi diogu, gure bizitzarentzat zerbait ona ez bada, gure pentsioak eta gure ongizatearen mantenurako zerbait ona ez bada, hori, Espainiako pentsio sistemari lotuak egotea da. Guk gure pentsioak!

Euskal Herria Bildu 2018ko martxoa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Guk gure pentsioak! by Busturiaurrera - Issuu