Erroxeli ojinagaren aurkako salaketaren ebazpena

Page 1

Joan den urtean, Erroxeli Ojinagak (Kokok) “Busturia Eginez” blog-ean “El Monopoly de Busturia: ¿Qué hay de lo mío?” izeneko artikulu bat argitaratu zuen, bertan Andoni Elorrieta jaunaren kontra salaketa larriak egiten zituela. Besteak beste, udalerriko alkate ohia zela eta hirigintza plangintza oso ondo ezagutzen zuenez, horretaz baliatu izan zela bere adiskideen artean mesedeak banatzeko. Andoni Elorrietak berak, gure babesarekin, epaitegietara eraman zuen Koko, atzera egin zezan eta artikuluan idatzitakoak gezurrak zirela onar zezan saiatzearren, baina epaileek adierazpen askatasunaren eremuan kokatu dute artikulua, eta ez dute ikusi delitu aztarnarik. Busturiko EH Bilduk, berriz, badaki artikulu horretan eta beste zenbaitetan egindako akusazioak guztiz maltzurrak eta faltsuak direla, Andoni Elorrietaren izena zikintzen saiatzeko eginda. Ez dugu behar epaileek arrazoia ematea, guk badakigu arrazoia daukagula. Eta epaileek deliturik ez ikusteak ez ditu Kokoren gezurrak egi bihurtzen. Ez dira inondik inora kritika politikoa, irainak besterik ez dira. Guk eta Busturiko herriak konfidantza osoa daukagu gure kidea den Andoni Elorrietarengan, eta ez daukagu zalantzarik txikiena ere beti jardun duela zuzen eta zintzo, bai Busturiko alkatea izan denean eta baita gero ere. Busturitarren babesaren adibide garbiena azken udal hauteskundeak izan dira, non Andoni Elorrieta zerrenda burua zeukan hautagaitza politikoak, koko eta beste pertsona batzuen sabotaia politikoa jasan arren, 320 bozka lortu dauz. Kokoren jarrera negargarria dela uste dugu, beti azpijoko eta zitalkerietan, eta beti ezkutuan, berak kritika politikoa deitzen duenaren babespean. Busturiko EH Bilduk lanean jarraituko du. Kritikak jasotzeko prest gaude, baina ez dugu onartuko gezurretan oinarritutako holako erasorik, eta aurre egiteko prest egongo gara beti.

Busturian, 2015eko azaroan


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Erroxeli ojinagaren aurkako salaketaren ebazpena by Busturiaurrera - Issuu