Errigoratxostena eranskina (euskaraz)

Page 1

ERRIGORA IKASTURTE BERRIARI BEGIRA


IKASTURTE BERRIARI BEGIRA

Bagatoz! Bagatoz ikasturte berriari ekitera! Gogotsu eta ilusioz erronka berriei ateak zabaltzera. Atzera begirada hurbilean, esperientzia polita dugu begi-bistan oinarri sendoa jarri dugu-eta orain arte egindakoan: Auzolana eskuz esku, Nafar hegoaldeko produktuak 4 haizetara Euskal Herriko plazetan banatu ditugu eta, denon elkarlanari esker, bertako euskalgintzari ere puzkada ederra ematea lortu dugu.

duktu hauekin (adib: 30.000 olio litro) gure despentsak urte osorako bete genituenak. Horixe da ildo honen berezitasuna: Nafar produktuen kontsumoa erraztu eta ekoizpena sustatzea.

IBILBIDE EMANKORRA IZAN DA ORAIN ARTEKOA Badira pare bat urte, saskien dinamika honi ekin geniona. Ordutik egindako ibilbidea oparoa izan da. Apurka-apurka, bide berriak landu eta helburuak handituz joan gara Errigoraren inguruan bildu den herritarren lanari esker. Zalantzarik gabe, dinamika honekin bat egin dugun herritarron gogo eta ilusioan dago orain arteko arrakastaren giltza. Ehunka lagun herriz herri kartelak jartzen, eskuorriak banatzen, txioak bidaltzen, bideoak pasatzen, kutxak banatzen… Eta batez ere, herrigintza oinarri eta helburu dituen ekimen honekiko ilusioa eta sinismena transmititzen.

Apirilean OLIOA. Cascanteko olio-errotan bertan duen prezio berdinean, baina norbere herrian eskatu eta jaso genuen. Guztira, 6.000 bidoiko eskaera egin zen (30.000 litro).

Ekainean KONTSERBA LOTEAK: Piperrak, zainzuriak, orburuak… 5.000 lote inguru (50.000 ontzitik gora) eskatu eta banatu genituen. A ze indarra ekimenak!

Baina zenbakiek emaitza kuantitatiboez ohartarazten bagaituzte ere, dinamika hauen inguruan sortutako argazkia hori baino askoz gehiago izan da. Auzolan giro jatorra sortu da. Hainbat herritan koordinazio lanetarako koadrilatxoak ere osatu dira eta zalantzarik gabe, saretze honek ahalbidetu du urte osoko kanpainen arrakasta. Baina auzolan ariketa honek bestelako arrastoak ere utzi ditu Nafar hegoaldean. Eta ez nolanahikoak gainera!

Egin diezaiogun errepasoa iaz egindako ibilbideari: •

Euskara ofiziala ez den zonalde honetako errealitate zailari bozgorailutxo berri bat eskaintzeaz gain, 112.000 euro eskuratu genituen “..., euskarari puzka” kanpainan. Argi dago hori eta gehiago beharko direla euskararen egoera hobetzeko. Baina gutxienez, ondorengo proiektuei bultzadatxo bat emateko balio izan du:

“Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” kanpaina: Azaroko kanpaina hau Zazpiak Bat, Ikastolak, Sortzen, AEK eta Errigorak elkarlanean burutu genuen. Euskal Herriko 7 lurraldeetan 500 banaketa gune inguru egon ziren 160 herritan sakabanatuta. 8.000 saskitik gora banatzea lortu zen. Ehunka herritarren ahaleginari esker oihartzun itzela izan zuen kanpaina honek. Aurreikuspenak nabarmen gainditu eta 112.000€ lortu ziren Nafar hegoaldeko euskalgintzarako. “Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura”. Ildo honen asmoa, ahalik etxe gehienetara heltzea baino, heltzen garenetan kontsumo ohitara aldaketa proposatzea da. Hobeto ulertzeko: azaroko saskian 8.000 familia baino gehiagok nafar produktuak (adib: 7.000 olio litro) probatu bagenituen, udaberrian 1.500dik gora izan ginen pro-

Lodosako ikastolaren egoera ekonomiko itogarria zertxobait arintzeko.

Erriberako helduen alfabetatzea sustatzen duen kanpaina bat gauzatzeko eta beka sistema bat martxan jartzeko.

“Euskaraz bizi eta ikasi” ekimenak bere jarduerarako baliabideak izan ditzan.

Bada nahikoa arrazoi aurrerantzean ere bide berean

1


IKASTURTE BERRIARI BEGIRA

jarraitzeko, ezta?

ko formulazio bati ekin genion: “ongi etorri gure sukaldeetara Cascanteko olio, Ablitasko zainzuri edota Sartagudako piperrak”. Guzti hori, elkarlanean, prezio zuzenean eta euskaraz. Ariketa polita benetan! Euskal kontsumitzaile eta Nafar ekoizlearen artean zubi iraunkorragoak sortzera datorren formula apal bat da hau, baina gutako askori kontsumo ohiturak bertoko produktuetara bideratzea errazten diguna.

Urte osorako despentsak bertoko produktuez betetzeko… Eskutik eskura! Azaroko kanpainan Nafarroa hegoaldeko hainbat produktu ezagutarazi ostean, udaberrian elikadura arduratsuaren norabidean urrats sakon bat gehiago eman genuen. Gure sukaldeetatik urrunetik ekarritako elikagaiak atera eta bertoko produktuez betetze-

IBILIAN IBILIAN BALDINTZA ETA AUKERA BERRIAK SORTZEN DIRA

nez egun praktikan erakusten ari gara, euskara bultzatzeaz gain, euskal kontsumitzaileengana bertoko produktuez heltzeko bide erreala dela Errigora. Eta jakina, harreman komertzial hutseko enpresa batekin baino, herri ekimen batekin ari direla. Irizpide eta filosofia honekin bat egiten duten ekoizle gehien ekimen honetara biltzea dugu helburua. Horra hor aukera berriak eta hor gure erronka! Horrez gain, aipatzekoa baita ere zenbait kontsumo talde, jantoki etab. nafar produktuak kontsumitzeko gogoz agertu direla.

Errigoraren inguruan ilusio handiz ongarritutako baratza, loratzen ari da. Ez dira gutxi, batetik eta bestetik sortzen diren ideia, aukera, harreman edota ilusio berriak. Polita da ikustea euskalgintzako hainbat eremutan (ikastetxe, euskaltegi…) nolako ilusioz eta konpromisoz landu diren Errigoraren ildoak: Nola bihurtu duten irakasgai tuterako orburua, zabaldu dituzten bere sareetatik bideoak edo bihurtu dituzten biltegi ikasgelak. Polita baita ere, nafar hegoaldean euskarak bizi duen egoeraren aitzakiapean eskualde ezberdinetako euskaltzaleen artean sortzen den konplizitatea…

Eta zeresanik ez hainbat komunikabide euskaltzalek ekimen honi eskaini dioten atentzio eta espazioa… Nazio mailakoak, zein tokian tokikoak… horiek guztiak izan dira gutako bakoitzarekin batera Errigoraren ahotsa, proiektu hau, bere txikitasunetik handi bihurtzea posible egin dutenak.

Ez da gutxiagorako nekazari-ekoizleekin garatzen ari garen harreman sarea. Egindako ibilbideak, urrats berrietarako aukerak sortu ditu eta jadanik ikusi dute hasierako asmo eta ideietatik harago, ondo errotutako herrigintza ariketa bat dela gurea. Egu-

Bistakoa da aurreikusi gabeko fruitu oparoak sortzen ari direla. Nafar hegoaldea eta Euskal Herria elkarri begira jartzeko ariketa xume bat da Errigora. Baina esperientziak erakutsia digunez, pausu txikiz eta xumeez egiten da herrigintza; herritik herriarentzat.

2


IKASTURTE BERRIARI BEGIRA

olioaren kanpaina. Urte osoko beharrizanen araberako olio eskaria egiteko aukera zabalduko du Errigorak ildo hau garatuko den herrietan.

ETA DATOZEN HILABETEETAN ZER?

MAIATZA: “Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura” kontserben kanpaina. Produktu ezberdinen kontserba loteak urte osoko kontsumo kantitateetan eskatzeko aukera eskainiko du Errigorak ildo hau landuko den herrietan.

Atzekoak asko irakatsi digu aurrera egiteko. Uda bukaeran abiatu eta uda hasieran biribiltzen den ibilbidea ezarrita dago.

Nafarroa hegoaldeko herriren batean egun pasa bat antolatzeko gogoa ere azaleratu da. Dena delako olio errota, upategi, baratze edo ekoiztetxe bisitatu, elkar ezagutu eta euskarari plazan lekua egiteko aitzakia. Bateko eta besteko euskaltzale eta herrigileak elkarrekin. Udaberrirako hitzordu bat horra nahi duenarentzat.

AZAROA: “Nafar Hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpaina, Zazpiak Bat, Sortzen Ikastolen Elkartea eta AEKrekin elkarlanean landuko da. Euskal Herriko lurralde guztietan izango du zabalpena saskien kanpaina honek.

Ekin diezaiogun bada lanari. Bidean ikusiko dugu elkar. Animo!

OTSAILA: “Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura”

BA AL ZENEKIEN? BIZTANLERIA: 219.985 (2011)

1400dik gora haurrek batazbeste 20km egunean Euskaltegi hurbilenak: Kaparrosotik 28km Zarrakastelutik 32km

EUSKARAREN EZAGUTZA: Euskaldunak %3,9 Ia euskaldunak %10,3 EUSKAREN ERABILERA SOZIALA: Leotz %1,35 Tafalla %0,18 Kaseda %0,11 Erriberri %0,04 Tutera %0,01 Lerin %0,00 EUSKARAZ IKASTEKO ZAILTASUNAK (KMtan): Derrigorrezko eskolaratzean

NAFARROA HEGOALDEA EUSKARA OFIZIALA EZ DEN EREMUA

3

NEKAZARITZAREN GAINBEHERA: Mahastiak (DO Navarra): 17500ha 1990ean 11500ha 2013an Zainzuriak (DO Navarra): 7025ha 1990ean 938ha 2013an Pikillo piperrak (DO Lodosa): 205ha 1990ean 78ha 2013an 2010ean Nafarroan 2,5 milioi kilo zainzuri ekoitzi ziren, aldiz, Txina eta Perutik ekarriak 60 milioi kilo


ERANSKINA UDAZKENEKO KANPAINA

“Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka”

4


UDAZKENEKO KANPAINA “... EUSKARARI PUZKA”

Iaz bezala aurten ere arnasa (haizea) hartu eta ilusioz betetako puzkada egitera goaz. Indarra badugu, baita herrigintzan esperientzia zabala ere. Beraz, euskara eta geure elikadurari ekarpentxo bat egin asmoz, goazen auzolanera.

KANPAINAREN PARTAIDEAK

Zazpiak Bat, AEK, Ikastolak eta Sortzen dira partaide nagusiak. Bakoitzak bere esparruan kanpaina garatzeko konpromisoa hartu du.

Honetaz gain dozenaka dira Kanpaina honetan herri ezberdinetan parte hartuko duten euskara elkarte, kultur etxe, taberna, udal, lantegi eta kontsumo elkarteak.

saskia, kartela eta eskuorria banatzeaz.

KANPAINAREN FUNTZIONAMENDUA •

Kanpaina hasterako, Errigora arduratuko da leku bakoitzean (ikastola, eskola, euskaltegi, elkarte, udaletxe edota enpresa), erakusgarri izango den

Kanpainak dirauen asteetan saskia eskatu nahi dutenen zerrendak osatuko dira.

Leku bakoitzean eskaria zenbatekoa den Errigorari jakinarazi beharko zaio.

Ostean, saskien banaketa Errigorak egingo du.

Leku bakoitzetik Errigorarekin kontaktuan aritu denak, saskien dirua jaso eta horretarako sortutako kontu korrontean sartuko du.

Olio botila 2 (bat ekologikoa)

Piper poto 2

Potxak

SASKIAREN OSAGAIAK Iazko emaitzak onak ikusirik, aurten, ahalegin berezia egin da saskiaren osaketan ekoizle gehiagoren parte hartzea bilatzen. Iaz 5 ekoizlek osotu bazuten udazkeneko saskia, aurtengoan 10 izan dira: 2 olio errota, 5 kontserbera eta 3 ardo upategi. Gero eta koadrila handiagoa gara! Zorionak! Hona hemen zerrenda:

5


UDAZKENEKO KANPAINA “... EUSKARARI PUZKA”

Kardoa

Tomate saltsa (ekologikoa)

Mahats zukua (ekologikoa)

Barazki krema (ekologikoa)

Orburuak

Pikillozko marmelada (ekologikoa)

2 zainzuri lata

Ardo beltz botila (ekologikoa)

merkatu prezio berdina alegia.

SASKIAREN SALNEURRIA: 50€

Aurtengo diruaren %25 ondorengo proiektuetara bideratuko da.

Iaz bezala, aurten ere saskiaren prezioa 50 €-takoa izango da produktu horiek ondoko dendan duten

Erriberako ikastoletara

Erriberako AEKra

Euskaraz bizi eta ikasi herri ekimenaren Hamarratz proiektura

URRIA

EGUTEGIA

27

28

29

30

31

1

2

AZAROA

• • • • •

Urrian zehar kanpainarako dena prest. Urriaren 27an kanpaina hasiera: prentsaurrekoa. Azaroaren 12a eskaerak jasotzeko azken eguna. Azaroaren 17 eta 30a bitartean saskien banaketa Abenduaren 1 eta 7a bitartean saskien ordainketa.

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

26

27

28

29

30

5

6

7

ABENDUA 1

2

KANPAINA

6

3

4

BANAKETA

ORDAINKETA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.