Skip to main content

Ehb busturia ekaina

Page 1

2018ko ekaina

ANDONI ELORRIETA: EH Bilduko zinegotzia Busturian, pentsioduna.

“Oinezkoen segurtasuna gehiago luzatu gabe konpondu behar den arazoa da� Trafikoak sortzen duen segurtasun falta nabaria da herrian. Zeintzuk arazo antzeman dituzue? San Kristobal auzoan gauzak gero eta txarrago daude. Egitekoa ziren biribilgunea ez dute egin, semaforoak falta dira... Bidea gurutzatzeko arrisku handia dago. Bi biribilgune beharko lirateke: bata behean, eta bestea, Txitxieneren irteeran. Besterik ezin bada, isleta bat jarri beharko lukete gutxienez. Era horretan San Kristobal arriskutik kanpo, seguru, geratuko litzateke. Axpen asko hobetu da segurtasuna. San Antoniora doan biribilguneak edota bidegurutzeetarako semaforoek trafikoa erraztu ez eze, oinezkoentzako segurtasuna ere hobetu dute. Herritarrek segurtasunez gurutza dezakete errepidea eta baita lasai asko ibili ere. Aspaldiko beste eskaera bat da sendagilearen kontsultara doan espaloia egokitzearena. Hala da. Ez dago behar bezalako espaloirik San Kristobaletik medikuarenera joateko. Oso estua da eta errepidetik doazen autoetatik oso hurbil egin behar da bidea. Gainera, haur-kotxearekin doazenak leku batzuetan errepidera atera behar dira, derrigor. Madariaga gainera arte espaloia zabaldu beharko litzateke. Segurtasun alorrean sumatzen ditudan beharrizan garrantzitsuenak dira. Pena da horiek ez

San Kristobalen bidea gurutzatzeko arrisku handia dago. Bi bibiribilgune beharko lirateke egitea, kontuan hartuta udalean eta Aldundian, bietan, EAJ dagoela. Hori horrela izanda, errazagoa izan beharko litzateke era horretako lanak egitea. Baina ez da gertatzen ari horrela. Oinezkoen segurtasuna gehiago luzatu gabe konpondu beharreko arazoa da. Zertan da bidegorria luzatzeko proiektua? Aldundiak planteatu zuen Gorritxikaletik sartzea bidegorria. Kontra agertu ginen gu. Herri guztietan bide bazterretik doa,


BERBETAN

Axpe erreka baretzeko lanak bukatu behar dira eta hemen, txirrindulari eta oinezko guztiak Gorritxikaletik sartu nahi dituzte? Ez dituzte kontuan hartu auzotarrentzat eragingo lituzkeen eragozpenak. Bidegorria Gorritxikaletik bota eta errepide ondotik doan espaloia bere horretan, konpondu gabe, uztea zen euren asmoa. Errekaren ibilguari dagokionez, desagertu al da urek gainezka egiteko arriskua? Arrisku handia dago Axpen aurreikusita zegoen proiektu bati jarraipena eman ez diotelako. Axpe erreka kanalizatu eta uraren abiadura baretzeko lanak erdizka eginda daude. Oso kontu garrantzitsua da auzoarentzat. Erreka Kurtzio baselizatik pasatzen den zatian hormak erortzeko arriskua dago. Inguruko etxeentzako eta bizilagunentzako ere arriskua dago. Urpean geratzeko arriskua kenduko lukete lanek. San Kristobalen izan genuen zoritxarreko esperientzia bat: herritar bat hil zitzaigun uholdeetan. Ez dadila errepikatu horrelakorik Axpen. Hori oso garrantzitsua da eta konpontzea ez da batere zaila. Proiektu hori hasita dago, gainera. Duela zortzi urte inguru ekin genion lan horri. Zatirik handiena eginda dago, baina behealdea bukatzea falta da. Lanak bukatzeko proiektu osagarri bat egitekotan geratu ziren. Behin eta berriro errepikatzen digute baietz, egingo dutela edo egitekoak direla. Aurten ere galdetu diegu eta erantzuna bera izan da. Alegia, egingo dutela. Baina egin gabe jarraitzen du, eta oso garrantzitsua da Axpe auzoarentzat.

Zer azpimarratuko zenuke udalak egin duen lanari dagokionez? Hainbat alorretan atzetik ibili behar gatzaizkio. Besteak beste, era horretako jardueratan ikusten da gure lanaren garrantzia. Esaterako, San Kristobaleko Presape ingurua garbitzeko konpromisoa hartu zuen Eusko Jaurlaritzak, baina sasiz beteta jarraitzen du. Udalak behin eta berriz gogorarazi eta eskatu behar dio agindutakoa bete dezan, atzetik ibili behar dira. Gainerakoan Busturia bezalako herri txikiari ez diote-eta erreparatuko. Alkate nintzen garaietan ere hala egin behar izaten genuen. Baina, utziz gero, Jaurlaritzak ez die egingo kasurik. Bestetik, sumatu dudan alde ona ere aipatu nahiko nuke: herritarrekiko komunikazioa berreskuratu du. Udala herrira zabaldu dute; garai batez galdua egon da herritarrekiko irekiera hori. Merezi dute aitortza hori egitea. Laburbilduz, herriarentzako zabalik daude, baina oso ekintza, neurri eta erabaki gutxi hartu dituzte.


ENTREVISTA

ANDONI ELORRIETA.

“La seguridad peatonal es un problema que debe solucionarse cuanto antes” Es palpable la falta de seguridad debida al tráfico. ¿Qué problemas habéis identificado? El problema es cada vez peor en San Cristóbal. La rotonda que iban a construir sigue sin aparecer, faltan semáforos... Cruzar la carretera es un peligro. Son necesarias dos rotondas: una, abajo, y la otra, a la altura de Txitxiene. Al menos, sería necesaria una isleta. De esta manera, San Cristóbal quedaría fuera de peligro. En Axpe mejoró mucho la seguridad. Tanto la rotonda que lleva a San Antonio como los semáforos de los cruces han hecho más seguro el tránsito de peatones. Otra exigencia antigua es la de acondicionar la acera que va desde San Cristóbal a la consulta del médico. Así es. No hay una acera como es debido para ir desde San Cristóbal a la consulta. Es muy estrecha y los peatones se ven obligados a caminar muy cerca de la carretera. Además, las personas que llevan carrito de niños tienen que salir a la carretera en algunos puntos. Debería ensancharse la acera hasta el alto de Madariaga. Esas son las mayores necesidades que hemos detectado en el tema de seguridad. Es una pena que no se lleven a cabo esas acciones teniendo en cuenta que tanto en la Diputación como en en ayuntamiento gobierna el PNV, por lo que debería ser más sencillo realizar las mismas. La seguridad peatonal es un problema que debe solucionarse cuanto antes. ¿En qué punto se encuentra el proyecto dirigido a prolongar el bidegorri? Desde la Diputación plantearon introducirlo por Gorritxikale. Nos opusimos. Resulta que en todos los pueblos el bidegorri discurre por el borde de la carretera, y aquí plantean meter a ciclistas y peatones por Gorrotxikale. No han tenido en cuenta las molestias que tendría para los y las vecinas. Su intención era meter el bidegorri por Gorritxikale y dejar como está la acera que discurre al lado de la carretera. En lo que respecta al cauce del río, ¿ha desaparecido el riesdo de inundaciones? Existe un gran riesgo en Axpe, porque no han seguido con un proyecto que estaba previsto. Han quedado a medias los trabajos para canalizar el río Axpe y ralentizar la velocidad del agua. Es un

tema muy importante para el barrio. Existe el peligro de que se derrumben las paredes a la altura del Humilladero. Ese mismo peligro lo tienen las viviendas y vecinos y vecinas del lugar. Las obras que han dejado sin hacer no son dificiles de realizar, son importantísimas y harían desaparecer el peligro de inundación. En San Cristóbal ya sufrimos la muerte de un vecino. No querríamos que se repitiese en Axpe.

Existe un gran peligro para cruzar la carretera en San Cristóbal. Se necesitan dos rotondas Se trata, además, de un proyecto que ya está comenzado. Lo empezamos hará alrededor de ocho años. La mayor parte está hecha, pero falta por terminar la parte inferior. Se acordó realizar un proyecto complementario para finalizar las obras. Nos repiten una y otra vez que sí, que lo van a realizar. Este año hemos obtenido la misma respuesta. Pero sigue sin hacerse. ¿Qué subrayarías del trabajo que ha realizado el ayuntamiento? Hay muchos aspectos en los que tenemos que andar detrás suyo. Es en ese sentido, entre otros, donde se aprecia la importancia de nuestro trabajo. Por ejemplo, el Gobierno Vasco se comprometió a limpiar la zona de Presape en San Cristóbal, pero sigue llena de zarzas. Si el ayuntamiento no lo solicita una y otra vez, el Gobierno Vasco no va a hacer ni caso, teniendo en cuenta que la nuestra es una localidad pequeña. En la época que fui alcalde también me veía obligado a solicitar las cosas continuamente, a andar detrás de ellos. Pero también me gustaría reconocerles el esfuerzo que han hecho para volver a recuperar la comunicación con los y las vecinas, tras un tiempo en el que se había perdido esa cercanía y apertura del ayuntamiento al pueblo. Están muy abiertos al pueblo, pero apenas han llevado a cabo actuaciones.


G IPUZKOA BUSTURIA

Bizkaiko erresidentzietako gatazka ez da bukatu: Arrotegi Egoitza Borrokan Busturiko Arrotegi Egoitzako langileek euren eskubideen borrokan mobilizazio eta greba partzialak burutu dituzte hainbat hilabeteetan zehar. Enpresako zuzendaritzak, duela 17 urte baino gehiago lortu ziren lan baldintzak bat batean ezabatzeko hautua hartu zuen, lehenik eta behin, igandean lan egiteagatiko zeukaten plusa murrizten saiatuz eta ondoren jai egunetan lan egiteagatiko konpentsazioa ezabatuz. Enpresaren jarrera edozein negoziazio ukatzea izan da, langileak euren eskubideen defentsan kalera irtetera behartuta sentitu direlarik. Adibide hauek, Bizkaiko Egoitzetan bizi den egoeraren isla argia dira; hitzarmenaren sinadurak ez du arazoaren konponbidea ekarri. Enpresek jendartearentzako funtsezkoa den zerbitzu hau,

ikusmira merkantilistarekin kudeatzen jarraitzen dute. Beharginen lan karga jasangaitza izaten jarraitzen duelarik, osasun fisiko eta mentalean sortzen dituen kalteekin. Honi konponbidea eman beharko lioken ratio lege berria laster jarriko da martxan eta ezagutzen ditugun datuekin, argi esan genezake, ez dela nahikoa izango. Honengatik guztiagatik, LAB sindikatuak langileen osasuna eta zerbitzuaren kalitatea iparrean jartzen duen kanpaina martxan jarri du, argi daukagulako zerbitzu sozialen kalitatearen berme bakarra, langileen osasuna zaintzen duen ratio dela.

Julen Rozas. Bizkaiko 3. Adineko Egoitzen LAB sindikatuko arduraduna


BUSTURIA

El conflicto no ha terminado en las residencias de Bizkaia: Arrotegi Egoitza Borrokan Las trabajadoras de la Residencia Arrotegi de Busturia han realizado movilizaciones y paros durante varios meses, en defensa de sus condiciones laborales. La dirección decidió de manera unilateral recortar las condiciones que la plantilla venia disfrutando desde hace más de 17 años. Primero, intentó reducir el plus de trabajar en domingo y a continuación, retiró toda compensación por trabajar en días festivos. La actitud de la dirección ha sido la negativa a cualquier posibilidad de negociación, y la plantilla se ha visto obligada a movilizarse por sus derechos. Este caso ejemplifica de forma clara la situación en la que continúan las residencias en Bizkaia: la firma del convenio no ha resuelto ningún problema. Las empresas siguen ges-

tionando un servicio esencial para la sociedad con un punto de vista puramente mercantilista. La carga de trabajo que recae sobre las trabajadoras sigue siendo inaguantable, repercutiendo en su salud tanto física como mental. La nueva ley de ratios que se pondrá en marcha en breve, debería dar solución al problema, pero es totalmente insuficiente. Por todo ello, el sindicato LAB ha puesto en marcha una campaña cuyo objeto es poner la salud de las trabajadoras y la calidad del servicio en el frente. Porque la única garantía de calidad en los servicios sociales es una ratio que cuide la salud de las trabajadoras.

Julen Rozas. Responsable sindical de LAB de Residencias de la 3ª edad de Bizkaia

GAZTERIA

Gazteok Busturialdean bizi! Gazteon bizitzak prekarietatez ezaugarritu dizkigute, enpleguari lotutako baldintza kaxkarrez haratago, bizitzako eremu guztietan. Ondorioz, emantzipatu eta bizi proiektu duin eraikitzea ezinezko bihurtu da. Gutariko askok eta askok egunero Autzagane gurutzatzeko beharra dugu, Busturialdea ez da lanerako, ikasteko edo bizitzeko lekua. Aspaldi hasi ginen kiratsa hartzen proiektu horri; Busturialdea bigarren etxebizitzez bete nahi digute, Gugenheim-a, hotelak, zentro komertzialak, turismo eredu basatia finean, testuinguru soziopolitikoak azken hamarkadan nolabait lozorroan utzi duen arren. Gure herria, Busturi, zoritxarrez, zurrunbiloaren erdian kokatuta dago.

Guk Busturialdean LAN ETA BIZI nahi dugu, halabaina “Partido del Negocio Vasco”-k gure eskualdean ezarri gura duen bizi eredua kontrajarria da guztiz; kapitalaren esanetara baitago eta ez herritarron eta gutxiago gazteon mesedetara. Beraz, gure kabuz egin behar diogu aurre miseria eta prekarietateari, burujabetza, auzolana eta autogestioan oinarrituta, bizitza erdigunean jarriz.


BUSTURIA

Instituzio publikoek pentsio duin eta publikoak bermatu behar dabez Aurreko maiatzaren 23an, Pentsionistak Martxan elkarteak proposatuta, eta alderdi guztien aldeko botoekin, mozioa onartu zan udaletxean, non, besteak beste, 1080 euroko pentsio minimoa eskatzen zen, baita Eusko Jaurlaritzari zein Estatuko gobernuari onartutakoa jakinaraztea be. Honez gain, igoera ziztrinak arbuiatzen ziren eta Gizarte Segurantza Sistema propioa aldarrikatu. Eskaera guzti horiekin bat etorri ziren EH Bildu Busturiak antolatutako hitzaldian egoniko Iker Casanova Eusko Legebiltzarkidea eta Xabier Isasa Pentsionistak Martxaneko kidea, baina era berean problematika honen hemengo arduradunak be aipatu ebezen, ze PSEk eta PNVk aukera eduki dabe pentsio baxuenak 1080 eurora arte

igotzeko, Oinarrizko Errentaren bidez, eta Gasteizko Parlamentoan ezetz esan eben. Manifestazio handien bidez, astelehenero Gernikan deitutako konzentrazinoez, zein bestelako mobilizazioekin jarraituz, PSOEk hasi, PPk sakondu eta EAJk gauzatzen dauzen gastu publikoaren murrizketa eta erreforma geldiarazo behar doguz, eta Gizarte Segurantzaren eskumena gure eskura ekarri be. Neurri zuzentzaileen artean, pentsioen gaineko zerbitzu publikoa indartu behar dogu, eta egoera ekonomikoen arteko desoreka eta generoen arteko desberdintasunak galarazo, norabide honetan, EH Bilduk proposatuta, alargunen egoera ere aipatuko da mozioaren barnean.

Las Instituciones públicas deben garantizar pensiones dignas El pasado 23 de mayo, a propuesta de la asociación Pentsionistak Martxan, y con los votos de todos los partidos, se aprobó en Busturia una moción en la que, entre otras cuestiones, se exigía la garantía de una pensión mínima de 1080 €, además de rechazar las subidas miserables, reivindicar un Sistema de Seguridad Social propio, y también comunicar el acuerdo al Gobierno Vasco y al de España.

nimas en 1080€ por medio de la Renta Básica, se negaron a ello en el Parlamento Vasco.

De total acuerdo se mostraron los ponentes de la tertulia organizada por EH Bildu en Busturia: el parlamentario Iker Casanova y Xabier Isasa de Pentsionistak Martxan, sin dejar de remarcar la responsabilidad de los foráneos, como PNV y PSE, que pudiendo garantizar la pensiones mí-

Entre la medidas correctoras necesarias está impulsar el Servicio Público relacionado con las pensiones, y reducir el desequilibrio entre situaciones económicas y género. En este sentido EH Bildu añadió a la moción aprobada una mención a la situación de viudedad.

Sea con grandes manifestaciones, con concentraciones como las de los lunes en Gernika, o con otras movilizaciones, hay que parar el recorte de gasto público que PSOE comenzó, PP aceleró y que el PNV realiza. Hay que revertir la reforma, y conseguir organizar nuestra propia Seguridad Social.


LABURREAN

Ibon Goieaskoetxearen senideekin elkartasuna Ibon Goieaskoetxearen bikotekideak eta bi seme-alabek auto istripua izan zuten apirilean Arlesera bidean. Dispertsioak, 400 istriputik gora eta 16 senideren heriotza ekarri du 29 urtetan. Gainera, zigor ekonomikoa ere jartzen die politika honek astebururo bidaiak egiten dituzten guztiei. Europako Parlamentuak sakabanaketarekin amaitzeko eta presoen hurbilketa egin daitezen dei egin zuen urrian, Pertsonen Eskubideen 8. artikuluan jasotzen denaren kontrakoa dela nabarmen-

duz. Busturian Udalbatza Osoak adierazi zien elkartasuna Ibon Goieaskoetxea eta bere etxekoei. Presoen hurbiltzearen alde lan egiteko konpromisoa hartuta, busturitar guztiei bakea eta presoen eskubideen alde lan egiteko inplikazioa eskatu zitzaien.

FEMINISMO

EUSKARA

En mayo, a propuesta de EH Bildu, se aprobó por unanimidad mostrar el desacuerdo con la sentencia de la Audiencia Provincial Navarra, en referencia a la violación grupal realizada en San Fermines por un grupo de hombres. Se trasladó todo el apoyo a la victima, y el pleno se comprometió a reivindicar la libertad de las mujeres y continuar trabajando contra toda expresión del patriarcado, declarando que el pueblo de Busturia no acepta ninguna agresión machista.

Aurrera begira, euskararen inguruko erronka handia dugula uste dugu, horrexegatik EH Bilduk, herriko gazte eta helduen hizkuntza erabilera igotzeko, “11 egun euskaraz” (euskaraldia.eus) herritar guztion babesarekin eta partehartze ahalik eta handienarekin egiteko lan egingo du. Bestetik, gure udal administrazioa ere euskaraz osotasunean aritzeko bidean .eus domeinua (www. busturia.eus) onartzeko proposamena egingo dugu euskarari nazioarteko aitortza ematen zaiolakoan.

No es abuso, es violación

Euskaraz bizitzeko ekinaren ekinez


GURE PROPOSAMENA

Sakonetako espaloia, zabarkeriaren adibidea

La acera de Sakoneta, un ejemplo de desidia

San Kristobaleko biribilgunearen proiektua diseinatu zenetik hamarkada luzea pasatzea harrigarria da, kontuan hartuta orain dela 3 urte, bere hauteskunde programaren arabera, Busturiko EAJk Aldundiarekin harremanak “normalizatuko” zituela esan zuela. Hala ere hau ez da larriena, Sakonetarako espaloiaren egoera baizik. Egunero jausteko arrisku larriaz gain, orgagaz edo aulkiagaz pasatu behar diren oinezkoek errepidera atera beharra dute, auto batek harrapatzeko aukera sortuz.

Que la rotonda de San Kristobal siga siendo un proyecto desde hace 10 años que se diseñó es bastante llamativo habiendo pasado 3 años desde que el PNV de Busturia dijera en su programa electoral que “normalizaría” las relaciones con la Diputación. Más grave es la situación de la acera de Sakoneta. Además del peligro de caída, las personas que van en silla o con carrito deben salir a la carretera para pasar, con peligro de ser atropelladas.

Aurreko legegintzaldian auzokideek sinadurak batu eta Udalak Aldundiari igorri arren honek ez zuen errepidearen kargu hartu eta Iberdrolaren argi lineari ardura egotzi zion, jendearen arriskua errepide foru sareagatik izan arren. Udalak ez du dirurik holako obra egiteko, beraz, hau da gure proposamena:

La anterior legislatura el vecindario recogió firmas que el ayuntamiento presentó en la Diputación. Ésta no se hizo cargo y apuntó a Iberdrola como propietaria de la línea eléctrica, como si el riesgo no tuviera que ver con la red de carreteras foral.

• Biribilgunearen proiektua egiteko orduan Sakonetako espaloiaren zabaltzea kontuan hartzeko, bidegorriaren jarraipenarekin batera.

• Que la acera de Sakoneta se tenga en cuenta en el proyecto de la rotonda de San Kristobal, junto con la continuidad del bidegorri.

• Iberdrolaz gain, Aldundiak be kargu har dezan Udalak indarra egiteko, bietan EAJ agintean egonik.

• Que el Ayuntamiento presione para que, junto con Iberdrola, la Diputación se haga cargo del costo de la operación, ya que el PNV está gobernando en ambas instituciones.

• Busturian inbertsioak egin daitezen eskubidea dugu, ziurtasunerako, aisiarako, gure herria be promozionatzeko, bizi kalidade hobe baterako. Justoa delako.

El Ayuntamiento no tiene dinero para realizar un proyecto de este costo, así proponemos:

• En Busturia tenemos derecho a que se hagan inversiones, a la seguridad, a promocionar nuestro pueblo, a una vida de calidad. Porque es lo justo.

busturia@ehbildu.eus www.busturia.ehbildu.eus


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Ehb busturia ekaina by Busturiaurrera - Issuu