legalki eta administratiboki Sukarrietaren menpe dagoen lurralde bat da, Busturiko udalerriaren lur eremuek inguratuta.
1993ko Foru Arauak enklabeen desagerpena bultzatu behar dala ezartzen dau. Logika onaz, enklabearen desagerpenak lur eremu hori kokatuta dagoeneko udalerriagaz batzea esan gure dau. Holan egin zan Munitizegaz 1994an, Sukarrietaren zati bihurtuz. Halan ta be, San Antoniogaz ez da irizpide bera erabili, nahiz eta egoera berdintsua izan.
Hasikeran, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizilan enpresari eskatutako txostenagaz ados, Munitiz Sukarrietara eta San Antonio Busturira pasatzeko proposatu eban.