Busturiko EH Bildu legegintzaldiko balantzea

Page 1

1

Hauteskundeak 2015 路 2015eko martxoa


2 Balantze orokorra Hutsak egin arren, zintzotasuna eta gogoa agerian dagoz Legegintzaldiaren amaierara heltzen gara, beraz balantze publikoa egiteko ordua heldu da. Hasi baino lehen, beharrezkoa da orain dela ia lau urteko egoerara bueltatzea. Sasoi hartan Euskal Herria Bildu osatzen dogun zati bat, Ezker Abertzalea, legez kanpo egoan, milaka herritar beren eskubide zibil eta politikoak ukatuta. Busturin be dozenaka pertsonek ez eben eduki hauteskundeetara aurkezteko aukerarik. Baina oztopoz oztopo, eta herriz herri, abertzale eta ezkertiarren batasuna sortu gendun, Bildu. Bildu gure herrian Ezker abertzale eta Eusko Alkartasunaren arteko koalizioa da, baina batez be herritarrok osatzen dogu Bildu. Guk herrigintza, politika, ez dogu ogibide moduan ikusten, konpromisoa bezala baizik. Gure ordezkari gehienek ez dabe dirurik jasotzen instituzioetan aritzeagaitik, eta kobratzen dauena, Busturiko kasuan alkatesak, legediak markatzen dauena baino gutxiago irabazten dau, utzi behar izan eban lanpostuan beste kobratzea erabaki gendun.

Herritarrok osatzen dogu Bildu. Guk herrigintza, politika, ez dogu ogibide moduan ikusten, konpromisoa bezala baizik. Askok, batez be boterean eroso bizi diren alderdiek aurpegiratzen euskuen ez ginela gai instituzioak kudeatzeko, antisistemak

Askok, batez be boterean eroso bizi diren alderdiek aurpegiratzen euskuen ez ginela gai instituzioak kudeatzeko, antisistemak garela, eta bai, bai garela zuen ustelkeri sistemaren aurkakoak. Egoera oso zail batean erakutsi dogu, batez be krisi sasoi honetan, guk kudeatu doguzen instituzioak orain dela lau urte baino hobeto dagozela, Gipuzkoako Aldundia, Busturialdeko Ur Partzuergoa, eta EAJk leporaino hipotekatuta utzi ebazen udal asko ahal izan doguz aurrera atera. Politika ausartekaz, herritarren parte hartzearekin, azken finean ezberdinak garelako.

garela, eta bai, bai garela zuen

Busturin orain dela lau urte ANV eta EAren arteko koalizioaren lan onak argitu deusku bidea. Arlo askotan jarraitu izan dogu haiek utzitako bidea, gure jaiek, egitarau kulturalak, euskararekiko laguntzek jarraitzen dabe. Askotan ez dogu baloratzen zer de-

Politika ausartekaz, herritarren

ustelkeri sistemaren aurkakoak. Egoera oso zail batean erakutsi dogu, batez be krisi sasoi honetan, guk kudeatu doguzen instituzioak orain dela lau urte baino hobeto dagozela. parte hartzearekin, azken finean ezberdinak garelako.


3 kogun, baina gure biztanleriaren pareko herriekaz konparatzen bagara, gutxik edukiko dabez hainbeste lokal eta aisialdiko eskaintzak. Gazteriarengan sinesten dogulako haiei utzi deutsegu Matadero izaniko eraikina, haiek kudeatzeko, eurek herria dinamiza eta berpizteko. Gure herriko elkarteei be mantendu deutseguz diru laguntzak, haien egitarauek jarraitu dabe, nahikoa ez dela jakinda, baita ulertuta ere gaur egun oso kontu murriztuak daudela. Inguru giro arloan be gauzak hobetzeko ahalegin handia egin dogu; kontsumoak murrizten, konpostera sortzen, kontainer marroia, sentsibilizazio kanpainak,‌ Parte hartze arloan behin eta berriro herrira hurbiltzen ahalegindu gara; buletinen bidez, herri asanbladekin, presupuesto parte hartzaileak, ulertzen dogu ez dagoela ohiturarik, baina konturatu behar gara denok garela udala, ezin dogula herriaren gestioa pertsona batzuengan utzi, zinegotziak herritarren bozeramaileak izan behar direla. Memoria historiko eta giza eskubide arloan ekitaldi eta mozioen bidez, justizia, eta guztientzako eskubideekiko konpromisoarekin jarraitu dogu, baina ez dogu lortu Eusko Ikaskuntza erakundeak bekaren epeak betearazteko. Balantze honetan autokritikarako tartea be badekogu, gure esperientzi faltak gauza asko atzeratu ditu, askotan txarto ulertzeak be ekarri dauz, baina beti zintzotasunez jokatzen ahalegindu gara. Etxebizitza arloan be, agian ez gara izan behar zen bezain ausartak, baina gaur egungo egoeran etxebizitza premiak jarraitzen du, eta aukerak ez ordea. Arlo honetan proiektu txikiei bidea eman behar deutsegula uste dogu, Agarre baserria kasu, non aukerak aztertzen segitzen dogun, eta herriarena izanda, ez bada legegintzaldi honetan, gure ordezkoek ahal izango deutsie etxebizitza eskaini herritarrei. Amaitzeko, jakin dagizuela azken egunera arte etengabe jarraituko dogula, Busturi barria sortzeko ametsean, solidario, euskaldun eta feministagoa, Euskal Herri libre baten pertsona libreekin lortu arte.


4 Balance general

A pesar de errores, no han faltado honradez e ideas En este momento nos corresponde presentar al pueblo una valoración del trabajo realizado. Éste no tendría sentido sin tener en cuenta la desventaja de inicio con que contamos debido a la ilegalización de la Izquierda Abertzale. Aun así logramos superarla. Nuestra filosofía es conocida: nunca buscamos el beneficio propio. Si bien la dedicación exclusiva de cargos debe ser remunerada, nunca debe ser con vista al enriquecimiento personal. Se nos ha acusado de anti institucionales, incompetentes, y ha quedado demostrado que hemos reflotado barcos hundidos como la Diputación de Gipuzkoa, nuestro consorcio de aguas y decenas de ayuntamientos arruinados por políticas fraudulentas de la derecha vasca, fraude al pueblo. Somos antisistema, sí, antisistema corrupto, cosa que tod@s no pueden decir. La estela dejada por la legislatura de ANV y EA ha sido la guía correcta: mantener los espacios de participa-

ción y rematar proyectos ha sido una de las claves de la legislatura. Creemos en la juventud, les cedimos el matadero para que regeneraran la vida popular, y con ese objetivo, pese a las dificultades económicas, hemos garantizado los programas asociativos. El medio ambiente y la participación han sido siempre temas que nos distinguen ejemplarmente, sea por el compostaje, las asambleas, o los procesos participativos y medios informativos puestos a la disposición de la democracia popular. Las concejalías son medios al servicio del pueblo. La memoria histórica y los derechos humanos han sido sinónimo de justicia, y no de olvido o sectarismo: derechos civiles y políticos para todas las personas, si bien no hemos consegui-

do que la institución Eusko Ikaskuntza cumpliera en los plazos dados su compromiso de gestión de la beca de recuperación de la memoria histórica. Ahora bien, debemos hacer una autocrítica, ya que cuando decimos “el pueblo al ayuntamiento” nos cuesta reconocer que no siempre hay una experiencia adquirida, cosa que en esta legislatura ha supuesto retrasos, y algún que otro malentendido que, eso sí, se ha solventado con honradez. En el tema de la vivienda no hemos conseguido los objetivos marcados, quizás por falta de garra, deberíamos de haber apostado por proyectos pequeños, en este sentido Agarre queda como expectativa para que la siguiente legislatura sea la del remate de las experiencias frustradas. Como final, afirmamos que somos l@s mism@s que cuando empezamos, soñamos con una nueva Busturi, euskaldun, solidaria y feminista, en una Euskal Herria libre formada por personas libres, y no cejaremos.


5 Hirigintza Oraindik finkatu bako habea Plan orokorra martxan dago, hasierako onarpena jaso du eta litekeena da urte amaierarako behin betiko onartuta egotea. Gainera, Motroiuazpiko plan erraldoi eta espekulatzailea geratzea lortu zen, nahiz eta udalaren aurrekontuaren pentzura izan. San Antonioko enklabea berreskuratzeko bidean dago, eta programan aurreikusita egon ziren hainbat ideia gauzatu dira: osasun etxeko aparkalekua handitu da, Axpeko gurutzea hobetu, segurtasuna bermatuz, Paresiko plazako lurrak erosi ditu udalak, eta berritu dira Ibaizabal auzoa eta San Kristobal auzoko jolas gunea. Beste gauza batzuk ezin izan dira egin, beste erakundeen inplikazioa ezinbestez behar dutelako, adibidez, San Kristobal-Altamirako biribilgunea edo errotonda eta Sakonetako espaloia: hauek Bizkaiko Foru Aldundiak egin behar ditu, errepide foralaren parte direlako, eta ez ditu egin, diru nahikorik ez daukatelakoan eta antzeko aitzakiak erabiliz. Berdin Eusko Jaurlaritza bere konpetentziakoak diren arloetan: uriolen aurkako lanik ez du egin Busturian azken lau urte hauetan, nahiz eta lehendik onartuta eduki. Eta beste egitasmo batzuk hortxe geratu dira esaterako San Antonio auzorako plan berezia, hainbat urte daukan asmoa delarik, Aldundia, Sukarrieta eta Busturiko udalen artean gauzatu beharrekoa.

Programan aurreikusita egon ziren hainbat ideia gauzatu dira. Beste gauza batzuk ezin izan dira egin, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren inplikazioa ezinbestez behar dutelako

Urbanismo El plan general se prevé sea aprobado a fin de año, pero además por otros medios también se ha garantizado el bien público frente a otros intereses espurios, muy a pesar del esfuerzo económico. • Proteger el entorno de Motroiuazpi de la especulación. • Recuperar el enclave de San Antonio. • Obras menores como el aparcamiento del centro de salud, la entrada a Ispilueta, los terrenos de la plaza de Paresi, el asfaltado de Ibaizabal, o los juegos de San Kristobal. Sin embargo, debemos reconocer que los proyectos urbanísticos más necesarios no se han realizado, sin duda por la falta de implicación interesada de las instituciones supramunicipales responsables. Diputación: Rotonda de San Kristobal Altamira y acera de Sakoneta. Gobierno de Gasteiz: mantenimiento de cauces, proyectos para prevenir inundaciones que ya estaban presupuestados hace años.


6 Etxebizitza Ekinaren ekinez lortuko dogu Azken lau urte hauetan ez da lortu etxebizitzaren arazoari irtenbidea ematea. Saiakera batzuk egin izan dira, baina ez dira nahiko izan edo ez dute eduki erantzun egokirik. Presapen, adibidez, etxebizitzak eraikitzeko Eusko Jaurlaritzak daukan konpromisoa betearazteko kapaz ez gara izan. Agarreko proiektua ere hor dago, oraindik gauzatu gabe Andel sistema bidez erabiltzaile kooperatiba osatzeko proiektuak huts egin ondoren bestelako alternatibak martxan jartzeko denbora faltagatik. Bestalde, egoera ekonomikoak ere ez du lagundu, ez ekimen publikoak ezta pribatuak martxan jartzeko. Hutsik dauden etxebizitzen errolda bat egiten hasi zen, ur kontsumoan oinarrituta baina haiek erosteko fondoa ez da sortu, eta ez da udal zerga bidez bestelako ekimen eraginkorrak ipintzeko modurik topatu. Oraintsu hasiera batean onartu den Plan orokorrean, ostera, aurreikusita dauden etxebizitza guztien %70 babes publikokoak izango dira, eta espekulazioa geratzeko ere ahaleginak egin dira plangintza horren bitartez, eraikitze lizentziak betiko izan ez daitezen, adibidez. Planean ageri diren beste ekimenak (Ispilueta, San Bartolome…) ezin izan dira oraindik gauzatu, alde batetik plana ez dagoelako oraindik betiko onartuta eta bestetik, egoera ekonomikoagatik.

Vivienda Las dificultades para garantizar el derecho a la vivienda han sido diferentes e insuperables, a pesar de nuestro empeño, ya que es y será uno de nuestros objetivos prioritarios. • En Presape, el gobierno vasco continúa tratando de escapar a su compromiso histórico. • En Agarre, la cooperativa Sostrecivic, por problemas internos, abandona el proyecto e imposibilita alternativas a corto plazo para poner en marcha la cooperativa de vivienda sin propiedad. • El censo de las viviendas vacías queda en pausa al no encontrar medios económicos o disuasorios para sacar estas al mercado. • Según el Plan General en proceso de aprobación, el 70% de las viviendas serán de protección pública, y las licencias heredadas no serán eternas.

Hondakinak Hobetzeko bideak

Konpostai gunea

Labur geratu gara arlo honetan. Hondakin organikoak jasotzeko kontainerrak ipini dira auzoetan, eta konpostai gunea martxan dago, baina hondakinak batzeko atez-ateko bezalako sistema ezberdinei buruzko hausnarketa egin barik, organikoa herrian bertan prozesatzeko alternatibak aztertu eta ondo sakondu barik.

martxan dago eta organikoa jasotzeko kontainerrak jarri dira auzoetan

Residuos Si bien ha sido un punto en el que nos hemos destacado, nos ha faltado el debate social con respecto a las alternativas al contenedor marrón, sea tipo puerta a puerta o autogestión de lo orgánico.


7 Sozioekonomia Hemen lan eta bizi nahi dogulako Arlo hau lehentasunetako bat izan da legegintzaldi honetan. Gaur egun bizi dugun krisi egoeraren aurrean arlo batzuetan gerrikoa estutu behar izan dugu, baina zerbitzu publikoak ziurtatu doguz, eta gure ahalmenen neurrian saiatu gara sozio-ekonomia arloa suspertzen. Ez dugu lortu planteatzen genituen helburuak guztiz lantzea, baina gure iritziz zutabeak eraiki ditugu. Merkataritza arloan gure helburua herri elkarte bat sortzea zen, edo hobe esanda sortzen laguntzea. Horretarako aurreko legegintzaldian plantea genituen ekimenak, beste herrietako esperientziak herriratuz, baina oraindik pausua behar da. Gure uztez ostalaritzan jarduten duten pertsonek sinestu behar dute gure herriak arlo horretan ahalmena daukala.

Zerbitzu publikoak ziurtatu doguz, eta gure ahalmenen neurrian saiatu gara sozio-ekonomia arloa suspertzen. Ez dugu lortu planteatzen genituen helburuak guztiz lantzea, baina gure iritziz zutabeak eraiki ditugu Madariaga dorretxeagaz zubiak eraiki ditugu, eta harremana gehiago landu behar da, ze gure ustez halako eraikinak daukan potentziala herri dinamiketan integratu behar da. Gure ondare kulturala, paisajistikoa balorean jartzen ahalegindu gara, bisitariak eskaintza kulturalagaz uztartuz beti. Ibilbide megalitikoa, ondare urbanistikoaren jardunaldiak, pasaporte kulturala, dira hauetako ekimen batzuk. Ekintza txiki hauek gure iritziz fruituak ematen ari dira, jada bisitarientzat Busturia ez da bakarrik errepide alboan dagoen herri bat, askoz gehiago da, eta horren adierazle da zenbat igo den

asteburuetan gure herritik paseatzen dabilen jende kopurua. Busturian zerbitzu sektorea da nagusia. Herrian lan egiten duten pertsonek, hirugarren adineko egoitzetan egiten dute lan, ostalaritzan, denda, eta tailer txikietan. Nekazaritza arloan ia inork ez du lan egiten ogi bide moduan, baina gure uztez, gure herriak balioak ditu aukera hori jorratzeko, eta hori bultzatzen ari gara, azoka ekologikoa antolatzen, herriko azoka, formazio ikastaroak eta abar antolatuz, lurraren ustiakuntza orekatua eta elikadura burujabetzaren aldekoak garelako. Badaude gauzatu ezin izan diren proiektuak, esaterako Kepa Junkeraren musika zentroa, Axpeko nesken eskolan. Harremanak eta proiektua jorratu genituen baina Foru Aldundia ez zegoen prest diruz laguntzeko. Berdin pasa zen Karabana-kanpin proiektuagaz, gure proposamena koloniako parkingean 25 karabanatarako lekua gordetzea zen baina beti topatu dugu Aldundiaren ezetza. Pena izan da, ze proiektu hauek, gure iritziz, herrirako mesede haundia izango ziren.


8 Socioeconomía A pesar de la crisis económica hemos garantizado los servicios públicos y hemos puesto ciertas bases para impulsar los sectores socioeconómicos, si bien nuestros objetivos eran más ambiciosos. En el comercio continuamos apuntando la necesidad de impulsar el asociacionismo en el sector, y aunque siempre situándonos en un segundo plano, hemos tratado de darles cobertura por los medios informativos a nuestra disposición. En este sentido se han buscado sinergias con Torre Madariaga, y puesto en marcha iniciativas para remarcar nuestros valores, ya sea con rutas, visitas, o materiales informativos como el pasaporte o la web. Aunque el sector servicios sigue siendo clave, ya que la atención a la tercera edad tiene un peso importante en nuestra localidad, no descuidamos el primer sector, el agro ganadero. Este más que por el número de personas empleadas es importante por la potencialidad, en este sentido se han impulsado iniciativas existen-

tes como la feria ecológica, el mercado de verano, … Siempre con vista a la soberanía alimentaria. Así como en anteriores aspectos comentados, las instituciones supramunicipales han primado sus intereses partidistas a los del pueblo. El centro de interpretación musical auspiciado por Kepa Junkera, tras largas negociaciones con la fundación Arrotegi para la compra de la escuela de niñas de Axpe, fue frustrado por la rotunda negativa de la Diputación. El proyecto de camping de 25 caravanas frente a la colonia fue desestimado con un simple argumento burocrático, siendo una necesidad flagrante en esta comarca, y por ello, un gran hándicap para Busturia.

Kudeaketa Etengabe asmatuz Udaletxeko kudeaketan aurrerapen batzuk egin ditugu, hala nola, erregistroa digitalizatu, artxiboa antolatu, erosketa berdea martxan jarri eta abar. Baina ezin izan dugu lanpostu berririk sortu, Madrileko Gobernuak azken urteetan onartu dituen legeen ondorioz, EAJren babesagaz. Beraz, beharginen lana antolatu behar zuen ofizialaren lanpostua ezin izan da sortu. Lokalen erabilpena erabakitzeko prozesutik hainbat ekarpen sortu ziren, haien arteko gutxi batzuk gauzatu ahal izan dogu, besteak beste; ludoteka, gizarte etxearen berreskurapena, kzgunearen berrantolakuntza, beste batzuk Altamirako Kultur Etxearen berrikuntza bezala ezin izan da.

Lokalen erabilpena erabakitzeko prozesutik hainbat ekarpen sortu dira

Gestión Se han realizado avances desconocidos para el público, como la reorganización del archivo y digitalización de documentos, la compra verde,… pero no hemos creado el puesto de oficial para optimizar el trabajo de la brigada municipal, esto es debido a las restrictivas leyes aprobadas en Madrid, y apoyadas por el PNV.

El proceso de debate en torno al uso

de los locales municipales aportó gran cantidad de propuestas de las que sólo algunas se han podido concretar; la ludoteca, recuperar gizarte etxea, reorganizar el KZgune,… otras como la reforma de la casa de cultura de Altamira no ha sido posible.


9 Parte hartzea

Participación

Herria udaletxera Parte hartzeari dagokionez, kultura, euskara eta jai batzordeetara hurbildutako jendea aipatu behar dugu. Sustatutako parte hartzeak eragina izan du herrian, zorionak, hori da parte hartzea!

Nuestras felicidades a todas esas personas que han sustentado los programas de cultura, euskera, y las fiestas de todos los barrios, ¡eso es participación!

Emakume, hezkuntza, eta turismo batzordeak ez dira martxan jarri eta sozio-ekonomia behin baten bakarrik, parte hartzeak oihartzun handia izan ez badu ere, hauxe agian planteamendu okerra izan da, batzordeen balioa sakonean aztertu beharko dugu.

Por nuestra parte quizás no acertamos tratando de extender los consejos a otros ámbitos; mujer, educación, turismo,… la voluntad no siempre es suficiente, también deben darse las condiciones sociales, y los objetivos a cumplir deben ser adecuados a los medios.

Badaude oso kontuan hartu beharreko aurrerapausu batzuk:

La experiencia es la madre de la ciencia, y de esto sí que podemos hablar:

• Lokalen prozesua aurrerapauso handia izan da herriarentzat eta beronen jendartearen hitzaren balioa praktikan jartzeari begira, hartutako erabakiak era demokratiko eta argian gauzatuz. • Udal aurrekontuak argi eta garbi jendarteratu dira, datu guztiak herriari eskainiz, era honetan praktikan jarritako gardentasunak agerian utzi du beste herri batzuetan egiten den gestio ustel edo iluna. • Aurretiaz aipatutakoaren harira, informazioa etxe guztietara zabaldu da bere osotasunean, aldizkari eta beste medioen bidez. Zentsura ezabatu egin da, bai kaleetan adierazpen librea babestuz zein oposizioko alderdiei eta elkarteei argitalpenetan leku eginez. • Aurreko gobernuak onartutako parte hartzearen ordenantza berregokitu da, udalak bere neurriko konpromisoak eskaintzeko. • Fusilatuen omenaldia lehen aldiz batzar irekien bidez antolatu da senide eta herritarrei zabalik.

• Proceso de debate en torno a los locales y su uso, ejemplo de decisión democrática participativa. • Presupuestos participativos, donde más allá de informar se han dado cauces para proponer y valorar el fin a que se dedican nuestros impuestos. • Información puntual y amplia en torno a todas las actuaciones municipales con la participación de los partidos y grupos sociales en las publicaciones municipales, junto con la libertad para expresarse en la calle sin censura. • Libre participación en las reuniones oficiales regulada por la ordenanza municipal, junto con iniciativas como la asamblea abierta de preparación del homenaje a los fusilados.

Nagusiak Autonomia babestu

Nagusiak herriko

Nagusiak herriko dinamiketan subjektu aktiboak izan behar dira, horretarako harremanak mantendu izan dira hitzaldiak eta ekitaldiak babesten, baina gehienbat haien independentzia ziurtatzen dauen lokal propioaren kostua hartuz.

dinamiketan subjektu aktiboak izan behar dira

Mayores La gente mayor tiene que ser parte activa de la vida social, por esa razón damos tanta importancia a que dispongan de su local para mantener su independencia y dinámicas propias.


10 Gazteria Irauli eta erein Gazteriaren inguruan hitz egiterakoan, beronek Busturian azkeneko lau urteotan izandako bilakaera aipatu beharra dago: antolaketarik gabeko eta auzoetako muga fisikoek banatutako gazte jendea aurkitzetik, gazte antolatu, parte hartzaile eta asanblearioa izatera pasa da herria, Gazte Asanblada bat izanik bertan, eta horri esker Gazte Eguna bi urtez jarraian ospatu izanaz. Gure partetik, gazteen pausuak txalotu eta gure babesa eskaini diegu, hala nola, Gazte Asanblada eta Gazte Eguna bultzatuz, hauen beharrizanetarako espazioak bultzatu eta ziurtatuz, eta ondorioz, Gaztetxea lortzera bidean lagundu. Azken urteotan pausuak oso handiak izan badira ere, badaude hobetu beharreko gauzak eta laguntzeko bidean eman dakizkieken aukerak, esaterako, beharrak ezagutu eta eboluzionatzen lagundu, Gazte plan egoki eta zehatz bat elkarlanean diseinatuz.

Kirola Herriaren konpromisoa bultzatu Bermeo eta Gernikagaz batera futbol taldea dekon herri bakarra gara, honek dakarren kostuagaz, futbol zelaia mantentzea, …eta instalazioak, nahiko konponketa behar dabela. Berdin Txirrindulari taldearekin, eskualdeko indartsuena, edo Kick Boxing taldea, zaindu beharrekoak dira. Honez gain, kirola praktikatzeko eskualdeko polikiroldegiekin akordioak mantendu dira, udalaren diru laguntzaz.

Feminismoa Urrats bat harantzago Emakume arloan gure helburua ideologia feminista zabaltzea izan da, eta onartu behar dugu ez dugula lortu, ekimen gutxi jarri ditugulako helburu honen mesedeetan. Bai, jarri dugu martxan berdintasun plana, erasoen aurreko protokoloa, baina asko daukagu hobetzeko udal ekimen ezberdinetan ikuspegi feministaz jarduteko, hain zuzen emakume arlotik politika feministara urrats egiteko.

Deporte El compromiso que tiene el pueblo de Busturia con el deporte, sea el equipo de futbol, como el de ciclismo, o el grupo de Kingboxing, sólo comparable a Bermeo y Gernika, exige un apoyo por parte del Ayuntamiento. Esto se ha materializado en la medida de las posibilidades, aunque no hemos podido mejorar, por ejemplo, las instalaciones del campo de futbol.

Feminismo Si bien hemos comenzado a andar en este aspecto, ya sea con el plan de igualdad y todo lo que propone, la publicación del protocolo, y ciertas movilizaciones, no parece que hayamos sido capaces de crear un discurso transversal realmente feminista, nos hemos limitado a una política institucional clásica.


11 EAJ, abstentzioa eta kitto Azken lau urteotan EAJk zer nolako proposamenak egin dauzen galdetu ezkero, Busturian inork gutxik jakingo leuke zer erantzun. Ze, egia esateko, EAJk ez dau gezurrik esaten, ezta egiarik be. Oposizioa zenbat aldiz abstenitu da plenoetan? … herriko elkarte guztiek ikurrinaren alde proposatutako mozioaren alde bozkatzeko be ez ziren kapaz izan, Mungiako EAJk udaletxean onartutakoaren kopia izan arren. Udal aldizkarian zenbat asuntoen inguruan iritzi emoteari ezetz eman deutsie? Ez dakite, … ez dabe erantzuten. Guzti hau politika ulertzeko estilo baten isla da, jai batzordea zertako? aurrekontu parte hartzaileak? Edo larriena dena, herriaren problematikei erantzuteko alternatiba falta nabarmena da, ideia eta gogo falta dago, zabarkeria.

Mejor callar El único trabajo que ha realizado el PNV de Busturia ha sido publicar periódicamente unos carteles de contenido demagógico, manipulador, cuando no falso, con la intención de desactivar las iniciativas de Bildu, o del pueblo. Pero ¿Qué han propuesto? ¿Dónde estaban cuando se organiza la feria, las fiestas, el homenaje a los fusilados, o se debate el uso de los locales municipales? Lo importante es el sueldo de la alcaldesa, o generar controversia con las dietas de l@s concejal@s, con todos los casos de corrupción que salen como champiñones del caldo de las instituciones gobernadas por su partido. La honradez no se gana ni se pierde con propaganda, se reconoce con los hechos.

Democracia 100%

%100 demokrazia Aldizkari honetan irakurritako iritziak laburpena baino ez dira, euskeraz luzeago bada be. Modu objektiboan egiten ahalegindu gara, honetarako Bilduren oinarri sozialagaz inkesta zabala egin genuen uda partean, elkarrizketa pertsonalen bidez, herri guztiari etxera inkesta bat bidali deutsagu urte bukaeran, baita zinegotzien iritziak idatziz jaso ere.. Eskuartean dekozun honek, ez du guzti hori zehatz mehatz islatzen, ze guk 2011an onartu genuen Herri Programarekin alderatu baino ez dogu egin, gure ustez benetan funtsezkoa dana balantza baten ipinita, herriagaz hartu genduen kopromezuari erantzuteko. Eztabaida prozesu honetatik Herri Programa 2015 sortuko da, hurrengo urteetako erronkei erantzuteko tresna, orain artekoa baino zabalago eta aberatsago.

Esta revista no es más que un resumen de un largo proceso que comenzamos con la base social en el verano, al que le siguió una encuesta al pueblo, y las opiniones de l@s concejales por escrito. Este balance es un simple contraste entre lo que dijimos en el Programa Popular allá por el 2011 y lo que hemos logrado. Sin duda hay mucho más que se verá reflejado en el Programa Popular del 2015, que será más rico y amplio aun.


Gezurra da, ez gara berdinak

G

arai nahasiotan, aldaketarako zenbait mugimendu politiko berrik ezkerra-eskuma eskemarekin zerikusirik ez daukiela sinistarazi gure dabenean, guk geuk, diskurtso barik eguneroko ekintzen bidez, argi utzi dogu justizia soziala eta elkartasuna gure helmugak direla. Honetarako bertoko zein Euskal Herri mailako dinamikak bultzatu doguz udal politikan. Denak ez gara berdinak, guk ez beste inork onartu dogu etxebizitzatik kaleratzearen aurkako protokoloa, obren kontratazioetan bete beharreko klausula sozialak, baita langile klasea babesteko sindikatu eta herri mugimenduetatik sortu diren greba orokorrak bultzatu. Beste batzuk aurrezki kutxak lapurrei oparitu, eta lan eskubideen erreformak babesten ebezen.

No es cierto que seamos iguales

E

n estos tiempos revueltos nacen nuevos movimientos políticos que no son ni de izquierda ni derecha… no es nuestro caso, nuestro objetivo es la justicia social y la solidaridad. Para ello hemos apoyado un sinfín de iniciativas activas, no discursos, como han sido el protocolo contra los desahucios, las clausulas sociales en las contrataciones de obras, o el impulso de la huelgas generales auspiciadas por los sindicatos y movimientos sociales para proteger a la clase trabajadora. Mientras tanto otr@s regalaban a corrupt@s cajas de ahorro, y daban cobertura a reformas laborales.

Urquijori gustau edo ez, etxean nahi ditugu! Azken gertaera Jone Amezagaren atxiloketa eta muntaia salatzeko mozioa izan bada be, non lotsa barik EAJ abstenitu zan, ez dira urte hauetan falta euskal preso politikoen eskubideen defentsa egiteko ekimenak. Gabon zaharrean elkartasunez eginiko batzarrarekin hasita, Ibon Elorrietaren behin behineko askatasunaren aldeko eskaeraraino, … Ahaztu barik espainiar gobernadoreari eta erregimenaren prentsari hainbeste min eman deutsen sakabanaketaren aurkako bandera. Urquijo jauna, berorrek nahi ta ez herriko presoen gogorapena ekartzeko ikurrak gu gauzen instituzioetan beti egongo dira. Si bien la moción de repulsa de la detención y el montaje contra Jone Amezaga ha sido la más reciente, en la que, por cierto, el PNV se abstuvo vergonzosamente, no por ello ha sido la única. La memoria, presencia, defensa y recuerdo de l@s pres@s politic@s del pueblo ha sido un rasgo claro de nuestra política. Iniciativas tales como la convocatoria de concentraciones de solidaridad en noche vieja, hasta la petición de libertad condicional para Ibon Elorrieta han sido ejemplos, sin olvidar la bandera de denuncia de la dispersión presente en el balcón consistorial y publicaciones municipales, le pese lo que le pese al señor Urquijo. www.busturia.ehbildu.eus

busturia@ehbildu.net


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.