Skip to main content

Herri Papera Busturialdea

Page 1

BUSTURIALDEA HERRIPAPERA I 1

BUSTURIALDEA

2019ko negua

herripapera* Bermeotik Muxikaraino eta Eatik Morgaraino 20 herrik osatzen dogu Busturialdea

EH Bilduk badauka eskualde proiektu bat eta Busturialdea osatzen dogun 20 herrion artean norabidetu gara

GARAPEN SOZIOEKONOMIKO OREKATUA TOKIKO GARAPENA ETA ENPLEGUGARRITASUNAREN ALDE EGIN DOGU 2-3.orr

GIZARTE ONGIZATEA

HERRITARREN BIZI KALIDADEA HOBETZEA DOGU HELBURU 4.orr

IRAUNKORTASUNA

ALKATETZAK

NATURA ETA INGURUMENA ZAINTZEKO EKIMENAK JARRI DITUGU MARTXAN 5.orr

IRUDIKATU, JARDUN, GAUZATU 6-7.orr


2 I HERRIPAPERA BUSTURIALDEA

Garapen Sozioekonomiko Orekatua

Tokiko Garapena eta enplegugarritasunaren alde egin dogu KAPITAL EKONOMIKOA

√ Legegintzaldi honetan Muxika, Ea, Ajangiz, Errigoiti eta Nabarnizko udalak BIZISARE - Busturialdeko Garapen Iraunkorrerako Elkarteko kide egin gara. BIZISARE Elkartea, alkarte barri bat da zeinaren helburua batetik, aktore ezberdinen artean, sindikatu, enpresa, talde sozial, kulturalak, ingurumenekoak‌. behetik gorako prozesu batean, eskualde honen etorkizuna guztion artean marraztea dan.

BIZISARE alkarteak ekonomia lurraldeari lotzea dau helburu, lurraldea, kasu honetan, Busturialdea, izatea jarduera ekonomikoen euskarria; jarduerak birlokalizatzea, eskualdeko baliabide naturaletatik bizi gaitezen hareek xahutu barik. 2018an BIZISAREk gauzatutako ekintzetako bat da Seber Altube eta Allendeko jantokiak bertoko produktuekaz hornitzen dabezen baserritar sareen lana errazteko biltegi bat egokitzea, hozkailu, balda etabarregaz.

Muxikak Zugaztieta auzoan daukan eraikin publikoan egokitu da biltegia. √ Nabarnizeko udalak bere mendi publikoa konkurtsora atera dau (100 Ha larre eta 200 Ha baso); horretarako lehendabizi Iluntzar Arlabaneko larreak larre erabilerarako berreskuratu dauz (90Ha), desbrozea eta bueltako zerraduren konponketa eginaz; ondoren, konkurtso publikoa prestatu dau 20 urterako aprobetxamendua lizitazinora atereaz.


BUSTURIALDEA HERRIPAPERA I 3

EGINDAKO BESTE BATZUK Azokak dinamizatu eta bultzatu doguz eroskera leku eta komunitatea indartzeko gune bezala. Baserriranzko bidea hartu nahi dabenei laguntzeko lur jabeekaz bitartekari lana egin dogu. Bermeoko udalak Azokaren aldeko apustua indartu dau. Mural bat margotu dau barneko sabaian eta azokako argiteria barriztu dau, udal azoka argitzeko, edertzeko eta bezeroentzat erakargarriagoa bihurtzeko helburuagaz. Gabonetan be ekintza bereziak antolatu diraz bezeroak azokara erakartzeko. Turismo berde eta aktiboaren aldeko apustua egin dogu Mendi bideak zainduaz‌ Ondare arkitektoniko, etnografikoa eta arkeologikoa eta itsas ondarea balioan jarri dogu. Muxikako udalak Herri barruko hiru ibilbide osasungarri seinalizatu, garbitu eta mantentzen dauz. Muxikako auzo, mendi, ibar eta basoak batzen dabezenak, Ibarruri, Ajuria eta Zugaztietatik ateratzen direnak; ibilbideok 8km, 12km eta 15kmkoak dira.

ARLABAN GAZTEAK deituriko alkartea izan da adjudikazinoaren irabazle eta aurkeztutako proiektuan azaldu dabe ze maneju emango dautsen mendi publikoari euren 462 ardi, 78 behi, 56 txahal eta 8 zaldiek; alkartea hiru gazte baserritarrek osatzen dabe, beraz, Nabarnizko udalak adjudikazino honegaz ekarpen handi bat egin dautso hain malkartuta dabilen lehen sektoreari, profesionalen esku utziaz bere lurrak eta asozianismoa eta nekazari gazteak finkatzea posibilitatuaz.

√ Bermeo Tuna World Capital Aliantza publiko-pribatu baten emaitza da eta bertan atunontziak, kofradiak, kontserba lantegiak eta beste hainbeste enpresa eta erakunde publikok hartzen dabe parte. Bermeo Tuna World Capital proiektuak itsas ondarea zaindu eta zabaltzearen garrantzia jasotzen dau eta Ortuberen isatsontziaren balioztapen kultural eta turistikorako plangintza egiten dabil Bermeoko Udala.

Nabarnizko udalak Eleixaldetik Goikoleara, Ondaro eta zazpi leizetara oinezko ibilbidea garbitu eta seinalizatu dau Nabarniz eta Kortezubiko PRgaz lotuaz, Urdaibaiko patronatuagaz Nabarnizeko PR-a zehaztu dau, 11 kmtakoa (Iluntzarrerako buelta) Bermeoko udalak XX. mendeko Bermeoko ondare arkitektoniko garrantzitsua ezagutarazteko bideoa egin dau. Ean Olako burdinola berreskuratzen lagundu dau udalak.


4 I HERRIPAPERA BUSTURIALDEA

Gizarte ongizatea

Herritarren bizi kalidadea hobetzea dogu helburu KAPITAL HUMANOA

G

ernikako Ospitalea benetako ospitale bihurtzeko eta horretarako behar dabezan baliabide teknikoz eta langilez hornitzearen aldeko mozinoa onartu da Errigoiti, Ajangiz, Bermeo, Ea eta Nabarnizeko udaletan. Besteak beste zera eskatu dogu: osasun sailak bai proiektuan, bai inaugurazinoan eta bai osteko erantzun parlamentarioetan emandako berbea betetzea eta 70 oheak jartzea hirugarren solairuan dagozkion zerbitzu eta langileekaz, gaixo kronikoak eta umeak bertan ospitalizatu ahal izateko. Eta baita, proiektuan agindutako bestelako zerbitzuak be martxan ipintzeko urratsak emotea eskatu da, hala nola, hemodia-

lisi zerbitzua eta erradiologia zerbitzua %100ean. Bermeon eta Ean, pertsona nagusiekaz “Herri lagunkoia� programan sartu gara eta ekintza plana diseinatu da. Bermeoko udalaren apustua da bertako zaharren egoitzaren aldekoa. Bertan kalitate handiko zerbitzua eskaintzen dabe, plantila propioagaz, 24 orduko zerbitzu soziosanitarioagaz, sukalde propioagaz eta bertan prestatuaz otordu guztiak, dena bertako produktuekaz, aisialdiko programa partehartzaile eta aurrerakoiekaz. Bermeoko Udal Musika Eskolak alkarlanean egoitzako egoiliarrak musikagaz gozatu ahal izateko

programak eskaintzen dauz Zaharren egoitzan eta Belaunaldien arteko programari esker, ostegun guztietan Sagrado Corazon ikastetxetik zoztzi ikasle joaten diraz egoiliarrekaz partekatzera eta euren bizitzaren gora beherei buruz berba egiten dabe. BERDINTASUN POLITIKAK Ean, Nabarnizen.. berdintasun planak diseinatu diraz. Bermeon zeharkakotasuna eta gobernantza lortzeko lanean daude, hau da, genero ikuspegia departamendu eta ekimen guztietan kontuan izateko; 2017tik aurrera berdintasun teknikari bat izateak hainbat aurrerapausu ematea ahalbideratu dautse.


BUSTURIALDEA HERRIPAPERA I 5

Iraunkortasuna

Natura eta ingurumena zaintzeko ekimenak jarri ditugu martxan KAPITAL FISIKOA

BASOGINTZA

Muxikako udalak Gorozikako auzotarren artean partehartze prozesu bat burutu dau pinua bota ostean Gorozikako herri basoetan ze espazie sartu aztertzeko. Lehenengo eta behin herritarrak informatu dauz landatutako herri basoen azalera, eta landaketa motaz; eta ostean, Gorozikako auzotarrei eman dautse hitza ze baso utzi nahi daben kontserbazinorako eta produkzinorako galdetuaz eta produkzinorako basoetan zer landatu nahi daben zehazteko eskatuaz. Jasotako erantzunei jarraituz, 7 Ha dira kontserbazinorako lagatakoak eta bertan bertoko espezieak landatu dabez. BESTE BATZUK • Espezie eta ekosistema autoktonoak indartzeko Eako udalak espezie autoktonoak jarri dauz herritarren esku. • Baso lurrak erostea irizpide publiko jasangarrietan oinarritutako kudeaketa bermatzeko eta interes historiko eta paisajistikoa daukeen guneak babesteko. (Ea, Galdizko artadiaren zati bat).

ENERGIA

Enaden Begiak fundazinoaren sorrera (EAko udala eta Euskal Kostalde Ez nuklearra defendatzeko Batzordearen artean). Fundazino honen helburuen artean dagoz, batetik, gure ingurune naturalak duen balioaz herritarrak jabetzea eta aurrera begirako alternatiba egingarriak bideratzea; energi iturri barriztagarri alternatiboak garatuz eta ingurunearen balioa bizitzeko modu barrien ardatz bihurtuz; eta bestetik, oroimen bizia berreskuratzea eta belaunaldi barriei ezagutzera ematea: “Zentral Nuklearrik EZ“, 70 eta 80 hamarkadatan gure herrietan sustraitu eta garatu zan mugimendu sendo eta arrakastatsuaren barri eman, eraikitzen ari ziran Lemoizko zentral nuklearra geldiarazi, eta abiatu nahi ebezan Ea-Ogella, Deba eta Tuterako zentral nuklearren plan basati hareek betiko gelditzeko helburuez. BESTE BATZUK • Fracking tekniken erabilera baztertzea. • Energia barriztagarriak sendotzea. (Ea: energia berdea erosten dau). *EAko udalak argiteria publiko guztia lizitazinora atera dau eta egin be plegue-

tan baldintza moduan jarriaz, hornitzaileak bermatu behar dabela erosten daben energia %100ean barriztagarria izatea.

URA

Busturialdeko Ur Partzuergoaren aldeko apustua. Uraren kudeaketa publikoa. Enplegu publikoa eta gardentasuna izan dira gure ardatz nagusiak. Urrunekoetara jo beharrean, bertoko baliabide hidrikoetaz baliatu. Oka ibai arroa oinarri hartuta uraren ziklo osoa kudeatzen jarraitzearen alde egin dogu eta EAJren pausuak salatu doguz, Busturialdea, Bilbao Bizkaian integratzeari dagozkionez. Jeltzaleek uraren kudeaketa Bilboko metropoliaren inguruan kontzentratzera eramateko bidea abiatu nahi dabe. Tokitik, guretik, gero eta urrunago dagoen erakunde batera pasatu nahi dabe kudeaketa, udala eta eskualde eskalatik oso urrun dagoen egitura batera; erabakiak eta eguneroko kudeaketa ordezkaritza gutxi daukaten organoetan hartzen dabezenera zeinetan langileen %60 azpikontratatuta dagoen nori eta, uraren multinazional handietako enpresei. Zergatik eta zertara dator hori? Gogor kritikatu eta aurre egin dautsegu bidegabea deritzogun asmo horri.


6 I HERRIPAPERA BUSTURIALDEA

Alkatetzetatik egindakoa

Kudeatzaile onak gara eta emaitza onak eman doguz EA Eako udal taldearen legegintzaldi honetako helburu nagusia herritarren bizi-kalidadea hobetzea izan da, eta horretarako beharrezko baliabide guztiak jarri dabez, herritarren arteko harreman sareak ehuntzearen, aisialdiaren, kulturaren eta oinarrizko zerbitzuak asetzearen beharrean‌ arlokako premiei aurre egin ahal izateko. Zentzu honetan auzokako gizarte azpiegiturak egokitu dabez (Natxituko bolatokia, Bedaronako txokoa eta Eako Eskolondo), Bedarona auzoan saneamentu sareak eraiki eta ur zikinen arazketa ekologikoa bideratzeko araztegia eraiki dabe, aintzindaria (EAEan ez dago tamaina honetako araztegi ekologikorik), inpaktu txikikoa (landare bidezkoa) eta eraginkorra (energia kontsumo gabekoa eta mantenu errezekoa), Eako herrigunean trafikoa lasaitzeko eta oinezkoari lehentasuna emateko lanak burutu dabez eta horretarako asfalto kolore ezberdinez baliatu dira eta Donibane Enparantzan pertsonei lehentasuna emateko eta aisialdirako eta atsedenerako gune txiki bat diseinatu dabe, uri-altzari barriekaz (lorontzi eta bankuak). Izandako lorpen handien artean dago herriguneari arnasa emango dion Papelerako lurren jabegoa eskuratzea (1,5 Ha), eta baita be Kale Nagu-

sian erreka bazterrean berdegune izateko erositako partzela biak eta Galdizko artadian eskuratutako lur zatia (1 Ha).

AJANGIZ Ajangizko udalak ondarea handitu dau. Herrigunean dagoen Urruti baserriaren erdia erosi dau. 300 metro koadro inguruko baserria eta untxien ustiapenerako erabiltzen ziren etxaldeak erosita, bihar-etziko herriko beharrizan eta ideiei erantzuteko aukera emango dautso udalerriari. Baserria poliki-poliki konpontzen hasiko da udala, diru-laguntzak jaso ahala. Herrigunearekin guztiz konektatuta dago Mendieta plazaren, kultur etxearen eta lehengo zerrategiaren ondoan. Plan Orokorrak zerrategia zegoen lekuan etxebizitza berriak eraikitzea aurreikusten daukonez, gune hori eta Urruti bidetxo baten bidez konektatuta geratuko dira. Bestalde, Ajangiztik Gernika-Lumora doan jatorrizko Done Jakue bidea garbitu eta zabaldu da. Ordura arte bide foraletik joaten ziren erromesak, horrek dakarren arriskuarekin. Burgotik heltzen dira erromesak herri-gunera eta plazatik igaro eta kultur-etxearen atzetik Urruti baserriaren ondotik pasatzen dira. Aldaketa horren baitan kokatzen da Kultur-etxe

atzean dagoen bide zatitxoa ere, eskaileraduna. Horrela, Gernikaraino landarik landa joateko moduan daude ibiltariak, puntu bakarrean zapaldu behar dute errepide forala, bidea gurutzatzeko.

MUXIKA Muxikako udal gobernu taldea legegintzaldi honetan herritarren oinarrizko beharrak asetzen zentratu da, eta zentzu honetan Zabale auzoko saneamentu sarea eraiki dau bere baliabide propioekaz eta Gorozikarekin ere hasi da. Bide segurtasuna bermatzeko semaforoak jarri dauz Zugastietan, irisgarritasuna hobetzeko obrak burutu dauz herri osoan, besteak beste Gorozikako kanposantuaren sarrera egokituz. Herrian bizitzea ahalbideratzeko Muxikako udalak alokairu sozialaren aldeko politika bideratu dau, izan be hiru udal etxebizitza atera dauz; rotatorioak, emantzipazinorako aukera ematen dabenak. Enpleguari dagokionez, Muxikako udalak udaro lau langile kontratatu dauz bereziki egoera ahulean dauden herritarren laneratzea eta enplegua bultzatzeko helburuagaz, batik bat gazte, emakume eta 45 urtetik gorakoen laneratzea erreztuaz.


BUSTURIALDEA HERRIPAPERA I 7

ERRIGOITI Errigoitiko udalaren urteko aurrekontuak 550.000€takoak dira eta horren zati handiena gastu fijoa da, inbertsioetarako geratzen jakon diru kopurua 50.000€ ingurukoa dalarik. EH Bilduk oso zorpetutako udala jaso eban. Hain zuzen be, 2.000.000€tako zorra heredatu eban. Baina hartutako neurri ekonomikoei esker, zorra 200.000€ra jaistea lortu dabe. Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Errigoitiko udal gobernu taldeak egindako lana eredutzat jartzen dabe zorretik ateratzeko izan daben kapazidadeagatik. EH Bilduk erakutsi dau badakiela kontuak zorroztasunez egiten eta lehentasunak herritarrengan jarri eta beraien bizi kalidadean eragiteko aurrekontuak osatu dabez lau urtez. Egindako inbertsioak herritarrei zuzenean eragiten dautsien azpiegitura edo zerbitzuetara zuzendu dira: auzoak komunikatzen dituzten herribideak konpondu, Elizaldeko eta Uriko tabernak konpondu, lizitatu eta zabaldu, hilean behin formatu txikiko ikuskizunak eta tailerrak (musika, antzerkia…) ekarri herriko auzo ezberdinetara, aterpea eta etxea konpontzen hasi alokairu publikoan atarateko, autokonpostera eta auzokonposterak jarri herritarren eskura. Eta guzti horrez gain lan administratibo izugarria, izan be, geldituta egon diran hainbat espediente administratibo eta urbanistiko martxan jarri diraz.

NABARNIZ Nabarnizko udalak kirol eta aisi jardueretarako eskaintzak hobetzea izan dau helburu eta helburu honegaz porteriak eta kanastak jarri dauz bai frontoian eta baita plazan, frontoiko aldageletan eta sabaiko estrukturan obra eta konponketak egin

dauz, mendiko bide publikoen mantenua egin dau eta lehenengo urratsak ematen ari da umeentzako haur jolas parkea eraikitzeko Eleixalden. Hainbat udal plan diseinatzeko tartea be hartu dabe, besteak beste, euskera plana, bardintasun plana eta irisgarritasun plana onartu dira.

BERMEO Bermeoko udal taldearen helburuak enplegua sustatzea, herritarren bizi kalitatea hobetzea eta Alde Zaharra bizibarritzea izan diraz. Enplegua sustatzeari begira ondokoak nabarmendu geinkez, batetik, Lea Artibaigaz Arrantza enpresa guneko lehiakortasuna alkarlan proiektua burutu dabe. Helburua, sektore honen lehiakortasuna garatzea eta bermatzea eta bertako gaitasunak, beharrak eta erronkak indentifikatu eta hortik hasita, enpresekaz banakako eta alkarlaneko proiektuak eta eskualdeen arteko sinergiak bideratuz. Bestetik, Bermeoko ostalaritza eta merkatariza suspertzeko pertsona bat kontratatu dabe Bermeoko ostalaritza eta komertzioa dinamizatzen laguntzeko hirugarren sektoreko eskaintza hobetzeko asmoagaz. Hainbat izan dira ostalari eta komertzioei zuzenduta martxan jarritako ekimenak: kale azoka proiektua, osasuna eta higienea, on-line presentzia eta ospea, leialtasun txartela, argazkiak, alergenoak, indikatzaileak, turismo ibilbidea, eguneko menuen txantiloia, pintxoen ikastaroa, pintxoen ibilbidea, produktu identitarioa eta seinaletika eta barne irudia; taberna eta denda askotan irudi aldaketak proposatu diraz. Horrez gain, bertako kontsumoa bultzatzeko eta herriko merkataritza sustatzeko, “Bermeoko bonoa” kanpaina jarri dau martxan Bermeoko udalak eta ekimen honen bidez 61.000€ mugitu dira 2018ko maiatzaren 2tik 26ra.

Enpresen lehiakortasuna hobetzeko Bizkaia lehiakorra programaren barruan Salica eta Serrats enpresei ekonomi zirkularra bultzatzeko hondakinak zelan murriztu eta zer egin hondakinekaz aztertzen lagundu jake, errekurtsoen efizientzian oinarritutako eredu ekonomikoaren alde egiteko. Herritarren bizi kalitatea hobetzeari dagokionez, hainbat proiektu gauzatu dabez mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko herri osoan zehar eta herritarren bizimodu aktibo eta bizitza osasuntsua sustatzeko hainbat proiektu eta egitasmo jarri dabez martxan (bizikletentzat BTT zentrua, Nordic Walking edo oinezkoentzat ibilketa nordikoa, korrika egiteko 500 metroko zirkuitua, tirolinak, zahartze aktiboa bultzatu “Gorputza Martxan" eta “Burua martxan” programekaz; herrian zehar jarritako makinak erabiltzeko monitore bat kontratatu da herritarrak horiek erabiltzera animatzeko…). Alde zaharra bizibarritzeari dagokionez, hiru neurri nabarmendu geinkez; batetik, alde zaharrera gazteak erakartzeko 18-35 urteko gazteentzat udalak etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak atara dauz; bestetik programa eta interbentzino ezbardinak burutu dabez alde zaharra erakargarriago egiteko eta zentzu honetan berdeguneak eta egoteko espazio publikoak sortu dauz orube hutsen jabeekaz hitzarmenak sinatuaz. Horietako bat Bekoportale proiektua da, proiektu hau parte hartze prozesu batean herritarrekaz batera definitu zan eta gune hori “erakusleiho sozialean” bihurtu da, hau da, erabilera anitzeko gunea: familia eta adin guztietako pertsonek erabiltzeko espazioa; erakusketak eta tailerrak antolatzeko gunea, ekitaldi kulturalak egiteko lekua… martitzenetako azoka alde zaharrera lekualdatzeak eta loreen azoka antolatzeak be bizia emon dautse alde zaharrari.


Herri txiki ugari alkartute, eskualde indartsu eta etorkizun handikoa bihurtzen dugu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Herri Papera Busturialdea by Busturiaurrera - Issuu