Busturian pelotazo gehiagorik ez!!

Page 1

Betikoak aberasteko pentsatutako operazio urbanistiko lotsagarria gelditu dogu. Errealitatean gertatu dana, zera da: 1. Madariaga dorrea lortu bai, baina konpontzeko dirurik ez, beraz Eusko Jaurlaritzari emon behar

izan jakon, erlojua da udal jabego bakarra. 2. Plan Orokorrean aurreikuspenean, Motroilu-azpi ez da onartu eremua urbanizagarri lez. Busturirentzat aurreikusten dan hazkunde ereduren kontra doa, nekazari lurrak okupatu barik hiri guneetan hutsuneak bete nahi direlako.

Busturiko udalak konbenioa apurtu dau? Ez, hori gezurra da, indemnizazioa ordaintzea konbenioa betetzea da, gainera, udal gobernuak, aurretik, negoziazio bide guztiak erabili dauz, arau subsidiariotan onartuta dagozan etxeak eraikitzeko eskainiz , (Ispilueta,‌) baina beste parteak ez dau onartu.

Motroilu-azpin ez eraikitzeko arrazoi sozial eta urbanistikoa dekogu! 2006ko Lurzoruaren legeak urbanismoa funtzio publikoa dala esaten dau, interes publikoaren menpe egon behar dauela, eta sostengarria izan behar dala. Konbenio horren ondorioz eraikiko ziran txaletak, dentsidade bajukoak, lur asko kontsumitzen dabenak, bakarrik diru asko dabentzako izango ziran, beraz ez jendearen beharrizanak betetzeko, adibidez, herriko gazteentzako. Lurra herriaren benetako altxorra da, ez dauko preziorik. Planifikazioa ez dago negozioak egiteko, herria ordenatzeko baizik. Aldundiko teknikoen usteetan udal batek ez luke Madariaga Dorrea lortzeko bezalako operaziotan sartu behar, aurretik eroste ahalmenik ez badauko. Aldundiari eskatu behar jakon holako azpiegiturak lortzeko.

Txarto eginda dagoena ez da aurrera eroan behar, eta horretarako ordaindu behar bada, ordainduko da. Espekulazioa ala

iraunkortasuna?

Galderak: Ze interes deko EAJk txalet horiek egiteko? Zelako herria gure dabe, beste Neguri bat Busturin? Nortzuk aberastuko ziren pelotazo honegaz?


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.