2o.uzrrkia
2010ek
Busturiko Udala
Editoriala
Busturiko Udal zerbitzuak Busturiko Udala Axpe auzoa 1 48350 Busturia (Bizkaia) Ordutegia: 08:00 - 15:00 Tf.: 94 687 00 50 Faxa: 94 687 00 63 idazkaritza.busturia@bizkaia.org www.busturia.org
2
San Kristobaleko auzokideek errespetua merezi dabe L@s vecin@s de San Kristobal merecen un respeto Askotan hitz egiten da demokraziaz, jentearen beharretatik urrun, baina zer esan nahi dogu “Herria Udaletxera“ esaten dogunean? Prest gagozala erkideen interesak azken unera arte defendatzeko.
Busturiko Udala
Udal Gobernu hau, beste askotan esan dogun moduan, ez dago prest gehiengo burokratikoen bidez inposatutako injustiziarik onartzeko, ez Patronatuarenik, ezta Ur Partzuergoaren bidez etorritakorik ere, are gitxiago ilegalizazino legeen gerizpean jarduten danean. Guzti horregatik, editorial honetatik auzokideak animatu gure doguz burrukatu daien, kikildu ez daitezan makinak etxe parean ikusterakoan, euren ingurunea orain eta betiko defendatzeko garaia dalako.
Se habla muchas veces sobre la democracia, a pesar de estar lejos de las necesidades de la ciudadanía, pero ¿qué queremos decir con “El Pueblo al Ayuntamiento”? Que estamos dispuest@s a defender los intereses de los ciudadan@s hasta el final. Este gobierno municipal, como ha afirmado en numerosas ocasiones, no esta dispuesto a aprobar injusticias impuestas por mayorías burocráticas, ni las del Patronato, ni las del Consorcio de Aguas y, mucho menos, cuando se aprueban utilizando leyes relacionadas con la ilegalización. Por todo ello, desde esta editorial, queremos animar a nuestr@s convecin@s a que luchen, a que no les de miedo cuando vean las maquinas en frente de sus casas, porque es hora de defender su entorno ahora y para siempre.
Erreziklaje aholkuak Interesdun telefonoak: Kultur Etxea (WIFI atzipen-puntua) 94 617 10 04 Mediku Etxea 94 687 01 84 Farmazia 94 687 08 88 Haurreskola 94 687 10 06 Altamira Eskola 94 687 09 05 Madariaga Dorretxea, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa 94 687 04 02 Urdaibaiko Patronatua 94 625 71 25 Bizkaibus 902 222 265 Euskotren 902 543 210 Loiuko Aireportua 94 486 96 63 Taxiak (Gernika-Lumo) 94 625 10 02 Taxiak (Mundaka) 94 687 64 21 Taxiak (Bermeo) 94 688 09 22 SOS DEIAK 112
Olioa erreziklatzeko deia:
Arropa erreziklatzeko deia:
Erabilitako etxeko olio litro batek mila litro ur kutsatzen ditu; ez bota harrikotik, eskatu udaletxean inbutu bat dohainik eta poto zarratu baten erreziklatzeko edukiontzi laranjara bota.
Txiki edo zahar geratu jatsuz erropak eta ez dakizu zer egin eurekaz? bota egizuz arropa erreziklatzeko dagoen edukiontzi berdera, horrela bizitza luzeagoa izango dabe eta.
Un solo litro de aceite de uso doméstico es capaz de contaminar mil litros de agua, así que no lo tires por la fregadera. Pide gratis un embudo en el ayuntamiento y echa el aceite en un bote. El conteiner de reciclado de aceite es el naranja.
¿Qué haces cuando la ropa se te queda pequeña o tienes en el armario prendas que no vas a utilizar? Deposítala en el conteiner verde para el reciclado de ropa. Le alargarás la vida.
kultura Irrintzi Alai Dantza Taldea
3
Irrintzi Alai Dantza Taldeak
Gurasoak omenduko dauz bere 45. urteurrenean 2013.an beteko dauz taldeak 45. urteurrena. Gora behera batzuk izan diran arren Irrintzi Alaik aurrera egitea lortu dau urteotan. Busturi Berrik taldekideakaz hitz egin dau.
Zenbat dantzarik osotzen dozue gaur egun taldea? Txiki gazte eta nagusien artean 50 bat dantzari izango gara taldean. Taldeko zuzendaria Txusa da. Dantzariez gain, txistulariak ere badagoz eta txistua ezeze, txirula, akordeoia, trikitixa, alboka, dultzaina, etab moduko musika tresnak erabiltzen doguz. Euskal Herriko dantza desberdinak egiten doguzanez herrialde bakotxeko musika tresna erabiltzen dogu.
bukatuz, egun berean, dantza desberdinak egiten doguz: Luzaidekoak, Txulalai, Lantz, Zazpi Jauzi, etab. Abenduaren 24ean, arratsaldez, Busturiari ere buelta emoten deutsagu Olentzerori harrera eginaz. Egun hau taldeak antolatzen dau. Busturialdeko Dantzari Egunetan ere parte hartzen dogu. Udabarrian gaztetxoena ospatzen da eta udazkenean nagusiena. Aurton Gautegiz Arteagan tokatzen da. Bizkaiko Dantzari Egunera be joaten gara.
Zelango arazoakaz aurkitzen da taldea gaur egun, arazorik balego?
Nondik nora ibilten zarie dantza ikuskizunak eskaintzen? Batez be herriko jaietan ibilten gara eta ez da gitxi. Busturiko bost auzko jaietan egoten gara, San Kristobaletan hasi eta San Migeletararte. Horrez gain, ihauterietan, Altamiran hasi, San Kristobalen jarraitu eta Axpen
Dagozan gainontzeko ekintzakaz bateragarri egitea da gatxena, hau da, futbola edo gainontzeko kirolakaz etabar, askok nahiago dabelako hori dantzan egitea baino. Bestalde, herri txikia da hau, ez gara asko eta kanpora urtetako arazoak izaten doguz.
Zelan ikusten dozue taldearen etorkizuna? Txikienak dira etorkizuna. Kontuan hartu behar da 50 taldekideetatik 35, erdia baino gehiago, umeak direla.
45. urteurrenera begira hasi zarie ezer prestatzen? Gurasoak omendu gura doguz hurrengoan eta bagabiz bai lanean. Urteurren ekitaldiak Altamiran izango dira, bertan sortu bait zen taldea. Oraindino ez daukagu gauza askorik zehaztuta baina hemendik eta 2013ra dana prest egongo da. Irrintzi Alai dantza taldeak Axpeko eskola zaharretan egiten ditu ensaioak astean behin. Urtean behin urteerak antolatzen ahalegintzen dira, taldekide guztiak alkartzeko asmoz.
kultura
4
Irrintzi Alai Dantza Taldea
Historia
1998. urtea: Irrintzi Alai taldeak 30 urte bete ebazan. Rafael eta Rosa Mari Ornaetxea maisu maistrak omendu ebezan Poli txistulariarekin batera. Handik aurrera gero eta talde handiagoa egiten joan zan. Dantzariak erakusten joan ahala maisu maistrak erretiratzen ziran. Tarte horretan, Doroteo Zobaran eta Agurtxu Madariaga izan ziren irakasle.
1968. urtea: Taldea sortu zan Altamira auzoan. Mutilak baino ez egozan eta lehenengoz San Migeletan urten eben plazara dantzan, Altamiran bertan. Apurka apurka, neskak sartzen joan ziran taldean. Mutilen maisua Rafael Ormaetxea zan eta neskena, bere arreba Rosa Mari.
2003. urtea: 35. urteurrena. Doroteo eta Agurtxu omendu ziran aurreko irakasle guztiekaz batera.
2008. urtea:
70ko hamarkada:
90ko hamarkada:
Ordura arte, mutilak eta neskak (helduak) ebilzan taldean. Handik aurrera umeak sartzen hasi ziran. Dana dala, hamarkadaren amaieran mutil gehienak taldea izten hasi ziran herrian bestelako batzuk sortu ziralako; futbol taldea, txirrindularitza taldea…
Helduen mutil talde bat barriro animatu zan dantzan. Batzuk, txikitan ibilitakoak izen ziren eta beste batzuk zerotik hasten animatu zirenak. Ordutik aurrera, bai helduen zein txikien taldeetan neskak eta mutilak dagoz mutilen dantzak zein mistoak eskeiniz.
Busturiko Plan Orokorra Plan General de Busturia Plan Orokorrak ez du erabakitzen bakarrik non eraikiko den eta non ez. Askoz ere gehiago eragiten du, gure eguneroko bizitzan eta herriaren ereduan. Planak lur publiko zein pribatuen erabilera arautuko du. Eremu publikoak antolatuko ditu eta, orokorrean, udalerriak hemendik 10 urtera izango duen itxura eta bizi-baldintzak zehazteko zeregina du. Adibidez, ondorengoak dira zehazten diren arloetako batzuk: errepideen antolamendua, oinezkoendako ibilbide sarea, bizikletendako bidesarea , babestu beharreko landa lurrak, basoen ustiakuntza, ekosistema baliotsuen babesa (erreka ingurua), paisaiaren babesa, etxebizitza berrien kokapena, industriaguneen eraberritzea, parke publikoak, ekipamenduak, hornidura azpiegiturak...
El Plan General no solamente decide donde se construye y donde no. Define el proyecto de pueblo y nuestro día a día. El plan regula el uso de los suelos, tanto públicos como privados. Organizará los espacios públicos y, en general, irá dando forma al Pueblo, con una nueva apariencia y unas nuevas condiciones de vida. Estos son algunos aspectos que contempla: red vial, red peatonal, red ciclable, suelos rurales a proteger, explotación forestal, defensa de ecosistemas (zona fluvial), defensa del paisaje, ubicación de vivienda nueva, reconversión de zonas industriales, parques públicos, equipamientos, infraestructuras de abastecimiento (agua, electricidad, saneamiento, telecomunicaciones...)
Taldeak 40 urte bete ebazan eta taldetik pasatako musikariei egin jaken omenaldia. Lehenengo txistularia Poli bermiotarra izan zan. Geroztik, Busturiko hainbat pasa dira. Urteurren guztietan lehenagoko dantzariak gonbidatu dabez eta guztiek batera egin dabe dantzan.
Plan Berria guztien parte-hartzearekin erabakiko da
El nuevo Plan se decidirá entre todos Busturiko Udalak herritarren parte-hartzea bultzatzearekin konpromezua hartu du azken urte hauetan. Herritarrak gara herria eta auzoen geroa erabakitzeko eragile zuzenenak gara egunerokotasunean bertan bizi garelako eta aurrerantzean ere geu izango garelako erabakien ondorioen jasotzaileak. El Ayuntamiento de Busturia adquirió hace tiempo el compromiso de impulsar la participación ciudadana. Los ciudadanos somos los agentes directos para decidir el futuro de nuestro pueblo y nuestros barrios, porque habitamos en ellos y porque en adelante viviremos las consecuencias de las decisiones que se adopten.
udal batzarrak
5
Udal Batzarrak herriari zabalik Los Plenos abiertos al Pueblo
L@s concejales elegidos por l@s busturiarras se reúnen el último miércoles de cada mes, pero, ¿Qué es lo que hacen? ¿Para que se deciden las mociones? Durante el año se aprueban diferentes mociones, todas ellas relacionadas con distintos aspectos municipales; urbanismo (permisos, obras…), cultura (programaciones…), deporte o asuntos sociales… Otras mociones son las anuales, esto es, las relacionadas con la gestión municipal (presupuestos, fiscalidad…) A parte de estas, hay otras más políticas, donde se ve mas claramente cual es la ideología de cada gobierno y del Ayuntamiento en general. Entre estas se encuentran las ordenanzas, que son las que ayudan a dirigir el pueblo durante los próximos años; ordenanzas sobre participación, limpieza, vivienda… como mencionábamos en la anterior revista. En este numero, hablaremos del Plan General.
Hilean behin, azken eguaztenero batzen dira busturiarrok aukeratutako zinegotziak, baina, zer egiten dabe? zertarako erabagitzen dira mozinoak? Mota askotako mozinoak onartzen dira urtean zehar, udaleko arlo ezberdinei jagokezanak; urigintza (baimenak, herri lanak…), kultura (egitarauak...), kirola edo gizarte arlokoak… Beste batzuk aldiz, urterokoak, hau da, udal kudeaketari lotuagoak (aurrekontuak, fiskalidatea…)
Guzti hau askok tramite hutsaltzat hartu gure badabe ere Euskal Herriaren adierazgarri historikoa da gure udaletatik izaera nazionala indartzea, soziologikoki bestelako jendartea dagoela ikustaraztea eta alkateen mugimendua da horren adibide garbiena, Udalbiltza azkena.
Honeez gain badagoz politikoagoak diren bestelakoak, non, argiago ikusten den gobernu bakotxaren eta udal osoaren izaera ideologikoa. Honeen artean dagoz ordenantzak, hurrengo urteetan udalerria zelan gobernatu behar dan gidatuko dabenak; parte hartzea, garbitasuna, etxebizitzak… aurreko zenbakian esaten gendun modura. Zenbaki honetan, Plan Orokorra aipatuko dogu.
Dana dala, ez genduke Udal Batzarraren gaineko artikulu hau osorik amaituko ez bagendu aipatuko herritarrek berton parte hartzeko eta informatzeko daukien eskubidea.
Azkenik, une politikoarekin lotuta, eta askotan udal errealidatetik urrunago dagozanak, hilero onartu edo ukatzen diren proposamenak aipatu behar dira. Hona hemen, adibide modura, azken hilabeteetan Busturian onartutakoak: Udalbiltzaren epaiketaren aurkako mozinoa, herri txikietako eskolen aldekoa, Palestinarekiko elkartasunez egindakoa, euskal preso politikoen sakabanaketa ukatzekoa, ospitalaren aldarrikapenarena, Jon Anzaren heriotza salatzekoa, eta abar luze bat.
plenos municipales
Ia burruka klasikoa da udal hauteskunde guztien ostean Udal Bilkuren ordutegia aldatzea, ze, jakina da lan egunetako eguerdian ipintea, erkideen etorrera eragozten dala, eta horrela, agintariak lasaiago ibiltzen dirala. Hau ez da Busturiko kasua, hileko azken barikuetan arratsaldeko 19:00etan ospatzen dira eta. Beraz auzokide guztiak gonbidatuta zagoze batzarretara, eta eritxia ematera ere, horretarako be eskubidea dozuelako, bai berbaz berton agertuta, zein idatziz erregistro bidez gai bat proposatuz. Bestalde, hartutako erabagiak publikoak dira, eta aktak kalean ipinten dira eta udalaren web orri ofizialean eskegi, nahi dauanak horren barri izateko.
Por último, y relacionado con el momento político, existen mociones más allá de la realidad municipal, proposiciones que se aprueban o se deniegan cada mes. He aquí, por poner un ejemplo, algunas de las aprobadas en Busturia: moción en contra del juicio a Udalbiltza, otra a favor de las escuelas de los pueblos pequeños, relacionadas con la solidaridad a Palestina, moción en contra de la dispersión de los presos políticos vasc@s, reivindicación del hospital, denuncia por la muerte de Jon Anza y un largo etc. Aunque hay muchos que consideran todo esto un mero trámite, es de significación histórica para Euskal Herria que desde nuestro Ayuntamiento se refuerce la identidad nacional, que sociológicamente se enseñe que hay otro tipo de gentes, y el mejor ejemplo de todo esto es el movimiento de alcaldes, el ultimo, Udalbiltza. Pero, no terminaríamos del todo este artículo sobre los Plenos, si no mencionáramos el derecho que tienen l@s vecin@s de participar en ellos e informarse. Es casi una lucha clásica que cada vez que hay elecciones municipales se cambie el horario de los Plenos, porque, si se ponen a los mediodías de los días de labor, se impide que tomen parte l@s vecin@s y así l@s mandatari@s andan más tranquilos. Este no es el caso de Busturia, porque los Plenos se celebran a las siete de la tarde los últimos viernes de cada mes. Por lo tanto, todos y todas estáis invitados a las reuniones y a dar vuestra opinión, puesto que tenéis derecho también a ello, participando en el mismo Pleno o registrando vuestra opinión o proposición escrita. Todas las decisiones que se toman son públicas, sus actas se colocan en la calle y están colgadas en la página Web oficial del Ayuntamiento, para todo aquel que quiera saber de ellas.
Etxebizitza
6
Etxebizitza zenbait proiektuen egoera Situación de algunos Proyectos de vivienda Izpiluetako Babes Publikoko Etxebizitza
Presapeko Babes Ofizialeko Etxebizitza
Udal batzak tramitazioa onartu ostean, Bizkaiko Foru Aldundiaren iritzi teknikoen zain dago proiektua. Aurreikuspenen arabera laster etxebizitzak esleitzeko prozedura has zitekeen etxeen eraikuntza kudeatzeko aukerak zehaztuz, izen emateak eta zerrendak osatuz, eta bide batez konpromisoak sinatuz.
Bizkaiko Foru Aldundiak ipinitako alegazinoa, aparkalekuak eta sarrera-urteerak errepidean eben eragina dala eta, azkenean onartu danez, eta URA agentziak behin behineko baimena emon ostean, azterketa hidrologikoan zuzenketak eginda, Presapeko lehen fasea desblokeatuta dago.
Obrak
Obrak Obras
Biezkoko kurtzea zabalduko da auto eta garraioari erreztasunaz emoten toki honetan. Se ampliará el cruce de Biezko para facilitar el tráfico en este lugar.
Garagarrileko udal batzarrean onartu zan behin behineko onarpena ematea lanei. Era berean, Eusko Jaurlaritzako URA agentziari alegazinoetarako epea hilabete batez luzatzea eskatu jako, herriaren parte hartzea errazteko eta azken txosten teknikoak aztertu ahal izateko. Hemendik aurrera, udaletxean dagoen jente aurreko erakustaldiaren ostean, alegazinoak egin daitezkeela erabagi da, eta bide batez, oraindik egiteko dagoen desjabetze prozedurarekin jarraituko da. Presapeko Lur Babes Ofizialeko Etxebizitza Terrenos para la Vivienda de Protección Oficial en Presape
Herri Lan honen arduradunen arabera, azpiegitura lanak 2011ko azken hiruhilabetekoan hastea aurreikusten da, beharrezkoa dan hornidura-kreditua lortzeko proiektua aldatu eta gero.
Vivienda de Protección Oficial de Presape Tras la resolución de la alegación puesta por la Diputación de Bizkaia, y la aprobación inicial de la Agencia URA, la 1ª fase de Presape se desbloquea.
En adelante, tras el periodo de exposición pública y la resolución de las posibles alegaciones, se procederá al proceso de expropiación que queda pendiente.
En el pleno de julio el consistorio por su parte le dio el permiso inicial al plan requiriéndole a su vez a la mencionada agencia prologar un mes más el periodo de alegaciones para facilitar la participación social y el análisis de la documentación.
Según los responsables de esta Obra Pública se prevé el inicio de las obras de infraestructura para el último trimestre de 2011, tras haber realizado el cambio de proyecto necesario para conseguir la provisión de crédito.
Axpetik Goierrira doan bidieari zabaltasun ederra emon jako Mendoitze inguruen. Se ha ampliado la carretera que va de Axpe a Goierri en las inmediaciones de Mendiotze.
Vivienda de Protección Pública de Izpilueta Tras la aprobación en el pleno del proyecto, este se encuentra a la espera del documento que recoja el dictamen técnico de la Diputación de Bizkaia. Según las previsiones en breve podría concretarse el modo de gestión de la construcción de las viviendas, y dar comienzo el proceso de adjudicación mediante la confección de las listas y firma de compromisos.
Kultura
7
Jaiak 2010
Busturiko jaiak 2010 Argazkiak 1 Gizon-emakumeak San Kristobal jaietako danborradan.
1
2010-07-10
2 Ikusle ugari SantiagoSantana jaietako karrozen ikuskizunean. 2010-07-25
3 Paresin, Edurretako
Ama Birginiaren jaietan denok dantzan.
2
2010-08-05
3 5
4 Parte hartze handia Altamirako Itsasoko Ama Birginiaren jaietako herri bazkarian. 2010-08-08
5 San Bartolome Auzoan
giro ona sardina janan. 23-08-10
4
Zelan idazten da Busturia… Mikel Gorrotxategi Nieto, Euskaltzain urgazle eta Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko idazkari denak, EGIAZTATZEN DU: Euskaltzaindiaren Bizkaiko Herri Izendegia izena duen 145.arauan zehatzen dela izen honek amaieran duen –a artikulua dela eta ondorioz deklinatzean zenbait egoeratan galdu egiten dela. Holakoen deklinabidea 141. arauan, Herri izenak hurrenkera eta zeinu grafikoen
erabilera, finkatu zuen Akademiak eta gure kasuan Bizkaia bezala erabili behar da. Hitzez hitz hau jasotzen da aipatutako 141. arauan: Gogoratu behar da Busturia izenaren amaierako –a artikulua dela. Hortaz, udalaren izen osoa erabiltzean
honakoa da bidea: Busturia, Busturiarekin, Busturian..., baina Busturiko, Busturitik, Busturira... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Busturi maitea, Busturi osoan, Gure Busturi hau... Herritar izenaren auzia korapilatsuagoa da, azken urteotan busturitar zabaldu bada ere Akademiak jatorragoa den busturiar hobetsi zuen. Eta hala adierazteko, izenpetzen du Bilbon bi mila eta hamarreko urtarrilaren hogeita bederatzian.
Busturia ezagutu
Txatxarramendi
Axpe Sukarrieta Txatxarramendi Urkitze Izpilueta
Erromatar kaltzada
AXPE
Udalekuak
San Antonio hondartza
AXPE
Zubia
AXPE Urkitza
Izpilueta
Trenbidea
Busturia
Kurtzio HASIERA-BUKAERA
Zailtasuna: Erraza • Denbora: 1 ordu 15 min 30 minutu.
Hasiera. Axpe-
ko Kurtzioko Santutxutik hasita Santa Maria elizarantz abiatuko gara, gero zubia pasatu ostean errege bidetik jarraituko dogu Aresti, Arroaga eta Godizpe baserrietatik pasatuaz.
20 minutu. Orain eskoiara hartuko dogu
Kurtziogane, Porturas eta Ramona adierazten dauzan kartelari segituz. Kurtzioko leizea azaltzen dauan panela pasatuta Kurtziogane kurutzera helduko gara, eta artez jarraituz aldatzan behera egingo dogu erromatar kaltzadatik La Ramonaraino, non, Porturas ibaia topatuko dogun, Busturia eta Sukarrieta arteko muga
Errepidearen beste aldera egingo dogu orain, parkea zeharkatu, eta zubitik Txatxarramendi irlara joanaz. Honen bukaerara arte kantauriar artadi eta bestelako baso aberatsetatik osteratxo ederra dogu, puntan dagoen ikuspegi zoragarriagaz amaitzeko, Urdaibaiko Itsasadarraren bokala, Laida hondartza eta Izaro irla besteak beste
45 minutu. Irlaren beste aldetik itzultzen
gara zubira barriro, eta gero Eusko Trenen geltokitik San Antonio hondartzarantz hartuko dogu.
55 minutu. Hau pasatu ostean Busturiko mugarriaren paretik Urkitza torre eta Urkitza baserrietara helduko gara, non atlantiko landazabalaz eta padurako erdialdeaz gozatu ahal izango dogun.
Bukaera.
Behera eginez trenbidea zeharkatuko dogu eta aldatzan gora hiltegi zaharrera helduko gara, ostean eskoiko norabidetik barriro be Axpeko Izpiluetara jaitsiz eta hasierako puntura itzuliz.