Azken egunotan albiste kezkagarri batzuk zabaldu dira Arrotegi Egoitzako egoeraren inguruan, esaterako Covid 19 dela eta hainbat nagusi hil dela, haietariko batzuk baieztatu ez arren eta egunez egun zenbakiak igotzen diren arren.
Azken informazioen arabera kezkatzeko arrazoiak dekoguz, bertoko babes maila eskasagatik langile asko kutsatu dira, horietariko 12 kuarentenan, eta bat edo beste positibo, baita egoiliarren senideei zein Busturiko herritarrei eman ez jakon informazioagatik ere.
Honen haritik langileen ordezkariek emandako informazio eta kezkarekin bat gatoz, ze, neurri batzuk ez dira behar bezain azkar hartu, adibidez babes neurriak ipini langileen artean alarma egoera ofizial bete betean, hau egin ezkero agian langile gutxiago kutsatuko zen, eta egoiliarren artean ere gutxiago zabaldu.
Bestaldetik, senideak eta herritarrak egoeraz ondo informatuta edukitzea egoitzako zuzendaritzako bete beharreko ardura bat da, adibidez haien web orritik edo erakundeen bidez, Busturiko Udala, Foru Aldundia. Bizkaia