ekologikoa, dena hobetzeko!
www.ekolurra.eus
EKOLURRA BULETINA 2026 II
ENEEK-Ekolurrak 20 urte bete ditu Urrats kuantitatibo zein kualitatibo garrantzitsu bat emateko, ezinbestekoak dira politika publiko anbiziotsuak eta eraginkorrak garatzea
H
ogei urte igaro dira Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua sortu zenetik. Euskal Herrian nekazaritza ekologikoa 1980ko hamarkadaren amaieran abiatu zen, agrokimikoen industriaren zabalkundea eta etxaldeen industrializazio zein intentsifikazioaren aldeko politiken garaian. Hala ere, lurra, ura, bioaniztasuna eta etxeko abereak zainduz benetako elikagaiak sortzen jarraitu zitekeela sinesten zutelako, horrela ikasi zutelako, nekazari batzuek zigilu ekologikoaren alde egin zuten, kimiko zein erregai fosilen erabilera sistematikoan oinarritutako ekoizpen ereduaren ondorioei beldur. Hasierako urteetan ekimen pertsonaletan oinarritzen zen eta ez zegoen araudirik, baina 1990eko hamarkadan sektorea antolatzen hasi zen. Horren adierazle izan ziren Biolur, Ekolur eta Bionekazaritza elkarteek Ekonekazaritza, Nekazaritza Ekologikoko Euskadiko ekoizle Elkarteen, Federazioaren sorrera bultzatu izana eta Irailaren 24ko 229/1996 Dekretuaren bidez, nekazaritza ekologikoaren ekoizpena, elaborazioa eta merkaturatzea arautu izana. Kontseiluari garrantzi handiagoa emate aldera, eta horrenbestez, bertan ordezkaturiko sektoreari ere bai, Kontseiluaren konfigurazio juridikoa aldatzea aho batez erabaki zen eta Abenduaren 29ko 10/2006 Legearen bidez, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua sortu zen zuzenbide publikoko korporazio gisa, nortasun juridiko propioarekin, autonomia ekonomikoarekin eta nekazaritza ekologikoari dagokion araudia aplikatzeko eta eginkizunak betetzeko erabateko ahalmenarekin.
Araudia, merkatuaren bilakaera eta plan estrategikoa ENEEK-Ekolurra 20 urte hauetan nekazaritza ekologikoaren sektoreak
www.ekolurra.eus
izan duen bilakaera sakonaren lekuko eta protagonista izan da. Alde batetik, Europako araudi ekologikoa hainbat aldiz eguneratu eta garatu da, sektorearen hazkundeari, kontsumitzaileen eskakizunei eta ekoizpen-sistema berriei erantzuteko. Hasierako arau-esparrua EEE 2092/91 araudia izan zen, ondoren EE 834/2007 araudiarengatik ordezkatua izan zen, eta EE 889/2008 araudia haren garapen-arauak izan ziren. Azkenik, gaur egun indarrean dagoen EB 2018/848 araudia 2022an aplikatzen hasi zen. Bestetik, azken hamarkadan, elikagai ekologikoen merkaturatzea erabat eraldatu da: salmentakanal espezializatu zein zuzenetatik merkataritza-sare zabaletara igaro da, gizartean ikusgarritasun handiagoa lortuz eta kontsumitzaileen eguneroko erosketetan txertatuz. Hazkunde global horrek eta Europako araudi berrien bilakaerak aukera handiak ekarri dituzten arren, kezka nagusi bat ere piztu dute: industrializazioaren eta merkatufluxu globalen ondorioz, nekazaritza ekologikoaren jatorrizko balioak bigarren
maila batean geratzeko kezka, hala nola, lurraldearekiko lotura, tokiko ekonomia, ekoizle eta kontsumitzaileen hurbiltasuna eta landa-eremuaren biziberritzea. Amaitzeko, ikuspegi estrategikoaren aldetik, 2008 urtean Eusko Jaurlaritzak, Ekonekazaritza federazioarekin batera, EAErako nekazaritza ekologikoaren lehen garapen plana jarri zuen martxan. Hobe esanda, martxan jartzea baino, diseinatu eta onartzera heldu zen. Momentuko sailburuak, Gonzalo Saenz de Samaniegok, esaten zuen bezala, elikagai ekologikoen sektoreak potentzial handia zuen, eta plan horrek aurrerapauso handia suposatzen zuen. Aurrekontua ere maila berean zegoen: 9 milioi euroko gastua edo inbertsioa aurreikusten zen 2008-2012 eperako. Zoritxarrez, urte hartan krisi ekonomiko larria hasi zen eta, ondorioz, finantziaziorik gabe gelditu zen, eta aurreikusitako ekintzen gehiengoa ezin izan zen gauzatu. 300.000 €-ko aurrekontua zuen komunikazio-kanpaina garatu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta Araban, simaurra
irauli eta nahasteko ekipamendu berrian inbertitu zuen, Neikerren eskutik. Hortxe bukatu ziren inbertsioak. Planean aurreikusitako adierazleak sektorearen eta merkatuaren berezko joeraren ondorioz bete ziren. Ondoren, 2012an, merkaturatzea hobetzeko ekimena abiatu zen, 150.000€-ko aurrekontuarekin, eta diru horrekin egindako garapen-planari esker, Sareko-Merkaturatze Sarea sortu zen. Eta, bukatzeko, azken plan estrategikoa, FOPE deitutakoa, 2016an hasi zen. Bertan, Neiker, Azti eta Hazi erakunde publikoek nekazaritza ekologikoa garatzeko plana burutu behar zuten, Kontseiluarekin batera. 2022ra arteko ibilbidea egin zuen ekintza-plan horrek, baina, kideen apustu garbirik gabe, urte horietan egindako ibilbidea Kontseiluak egin zuen nagusiki. 2024an hasi zen legealdi honetan, garapen-plan berri batez hitz egin
ENEEK-Ekolurra Buletina
1
Ekologikoa, dena hobetzeko! EKOLURRA BULETINA 2026 II
zuten, baina, bi urteren ostean, oraindik diseinatu gabe dago.
hartzean oinarritutakoa izaten jarraitu behar duela.
Ziurtapen publikoa, kontsumitzaileen bermea
Benetako apustu baterako garaia
Ekoizpen ekologikoaren hazkundearen eta sektorearen sendotzearen gako nagusia kontsumitzaileen konfiantza da. Konfiantza hori interes partikularretatik babestutako sistema garden, inpartzial eta publiko baten bidez bakarrik bermatu daiteke. Ildo horretan, joan den irailaren 7an, Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian, Eusko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako Administrazioa Sinplifikatzeko Lege Proposamenetik ekoizpen ekologikoari eragiten dion atala kentzeko eskatu genuen, egungo ziurtapen publikoaren eredua mantentzea eta sendotzea ezinbestekoa dela azpimarratuz. Lege proposamen horretan, besteak beste, EAEan ekoitzitako elikagai ekologikoen kontrola eta ziurtapena orain arte bezala Kontseiluaren esku egon beharrean, kontrol-entitate pribatuen esku uztea ahalbidetu nahi da. Proposatutako aldaketa gainera sektorearen informaziorik eta partehartzerik gabe planteatu da. Kontseilutik irmoki defendatzen dugu ekoizpen ekologikoaren kontrola eta ziurtapena sistema publiko, independente eta sektorearen parte-
Eredu ekologikoak gero eta presentzia handiagoa du gure lurraldean, bai ekoizpenaren alorrean, bai kontsumitzaileen artean. Kontsumitzaileen eskaerari egokien erantzuten duen eredua da. Azken urteotan, agroekologiaren aldeko proiektu eta herri-ekimenak nabarmen ugaritu dira. Are gehiago, FAOk eta Europako Kontseiluak ezinbesteko eredutzat jo dituzte agroekologia eta nekazaritza ekologikoa, bi helburu nagusirekin: herritar guztiontzako elikadura-eskubidea bermatzea eta ingurumena zainduz kalitatezko elikagaiak ekoiztea. Hala ere, nahiz eta Europak eredu ekologikoaren trantsiziorako epeak ezarri dituen, gure lurraldean oso urruti gaude oraindik helburu horiek betetzetik. Urrats kuantitatibo zein kualitatibo garrantzitsu bat emateko, ezinbestekoak dira norabide horretan politika publiko anbiziotsuak eta eraginkorrak garatzea. Aurtengo udan oso agerikoa izaten ari diren klima-aldaketaren eraginek, gainera, argi erakusten digute politika-aldaketarako eta eredu ekologikoaren aldeko apusturako garaia dela. Ikuspegi ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa kontuan hartuta, bertako ekoizpen ekologikoa da elikadura-burujabetzaranzko urratsak emateko aukerarik onena eta eredurik bideragarriena.
20 urte hauetako bilakaera zenbakitan Eremua/ Adierazlea
Hasierako datuak
Egungo datuak
Hazkundea/biderkatzailea
Europa: Azalera ekologikoa
6,5 M ha (2004)
19,5 M ha (2023)
3 aldiz gehiago (+%200)
Europa: eragile kopurua
170.000 (2004)
495.000 (2023)
2,9 aldiz gehiago (+%191)
Europa: Merkatuaren balioa
10.000 M€ (2004)
58.700 M€ (2024)
5,8 aldiz gehiago (+%487)
Euskadi: eragile kopurua
237 (2008)
813 (2025)
3,4 aldiz gehiago ( +%243)
Euskadi: azalera ekologikoa
1.350 ha (2008)
18.167 ha (2025)
13,4 aldiz gehiago (+%1245)
Euskadi: lursailen azalera ekologikoa
-
%9
Helburua 2030: %25 (Itun Berdea)
2
ENEEK-Ekolurra Buletina
www.ekolurra.eus
Ekologikoa, dena hobetzeko! EKOLURRA BULETINA 2026 II
A
Biolurrek etapa berri bati eman dio hasiera Lehendakaritza hartu zenuenean, zeintzuk ziren mahai gainean zenituzten erronka nagusiak?
pirilaren 25ean Biolurren Urteko Batzar Nagusia ospatu zen, bazkideen arteko topagune nagusietako bat izateagatik bereziki esanguratsua den hitzordua. Komunitatea sendotzeko, egindako lana aitortzeko eta etorkizunari begira ikuspegiak eta ilusioak partekatzeko unea izan zen.
Nekazaritza ekologikoaren alde egitea izan da Biolurren oinarrietako bat hasieratik. Helburua ere argia izan da: Gipuzkoan erreferente izatea, nekazaritza ekologikoan hasi nahi duenak Biolurren informazioa, aholkularitza eta babesa aurki ditzan, eta sare horren parte izateko aukera izan dezan.
Batzarrak 50 bat lagun bildu zituen Ekain sagardotegian, eta giro bereziki hunkigarria izan zen. Une aipagarrienetako bat Mirian Arrizabalagak urte hauetan egindako lana aitortzea izan zen, baita junta berria aurkeztea ere.
Gainera, betidanik bilatu izan da ekoizleek ahalik eta autonomia handiena izatea sustatzea, inguruko baliabideak ahalik eta hobekien aprobetxatuz. Aldi berean, hainbat talde eta prozesu kolektiboren bidez lan egin da sektorearen baldintzak hobetzeko.
Etapa-aldaketa honen harira, Miriani eta Asierrei egindako elkarrizketak partekatzen ditugu.
MIRIAN ARRIZABALAGA, Doniene Berri baserria. Urte luzez Biolurreko lehendakaria izan zara. Zelan deskribatuko zenuke egindako bidea? Hamalau urte igaro dira bai. Denbora honetan guztian, une bakoitzean ahal izan dudana egiten saiatu naiz, eta bidean beti izan ditut alboan junta eta Biolurko taldea, nahiz eta biak ia guztiz aldatzen ikusi ditudan. Baratzeko lanarekin uztartzea ez da beti erraza izan; atseden hartzeko eta benetan deskonektatzeko tarteak ez daude soberan. Urte hauetan garai desberdinak bizi izan ditugu: batzuetan elkartea indartsuago egon da eta kanpora begirako proiektu gehiago garatzeko aukera izan dugu; beste zenbait unetan, berriz, lehentasuna barruko lanketak izan dira, elkartea sendotu eta indarrak berritzea. Lehendakaritza hartu zenuenean, espero al zenuen hainbeste urtez jarraitzea? Hasieran, erronka onartu nuen lau urteko kontua izango zela pentsatuta, baina denborarekin luzatzen joan da. Ilusioak eta gauzak egiteko gogoak eman zioten hasiera; ondoren, ikasteko aukerak, sektorearentzat baliagarriak ziren gaietan lan egin ahal izateak eta
www.ekolurra.eus
Atzera begiratuta, helburu horiek bete direla esango zenuke?
taldeko giro onak jarraitzeko indarra eman zidaten. Hartutako konpromisoa betetzeko erantzukizunak ere bultzatu nau. Bestalde, ezinbestekoa izan da nire ahizparen laguntza ere; hark ordezkatu nau lanean, lehendakaritzaren ardurei aurre egin ahal izateko. Momentu edo etaparen nabarmenduko zenuke bereziki?
bat
Urte asko izan dira, eta denborarekin lehenagoko pasarte askok indarra galtzen dute memorian. Azken urteetan, ordea, 30. urteurrena eta Amillubi proiektua izan dira berezienak, zalantzarik gabe. Prozesu guztietan bezala, momentu gozo, bizi eta zailagoak ere izan dira, baina guztiak egindako ibilbidearen parte dira. Nola deskribatuko zenuke epe honetan zehar nekazaritza ekologikoaren sektoreak izan duen bilakaera? Jende gutxi instalatzen da, eta uste dut, lanbidea gustuko izan arren, baldintzak gero eta zailagoak direla. Hainbat elkartetatik lan handia egiten da arlo askotan aurrera egiteko, baina oztopoak ugari dira oraindik ere. Gainera, administrazioak ez du benetako apusturik egin ekoizle ekologiko dibertsifikatuak
sustatzeko eta haiei behar duten babesa eta laguntza emateko. Zein izan da bidean topatu duzun harririk handiena? Ez dakit zailtasun nagusia den, baina esango nuke Aldundia izan dela frustrazio handien eragin diguna. Proiektu ugari aurkeztu izan ditugu, baina kanpoan geratu gara puntuazioagatik, mugan. Horrelako proiektuak prestatzeak, gainera, lan handia eskatzen du, eta horrek frustrazioa areagotzen du. Urteroko harremanari dagokionez ere, Biolurren egiten den lana oso ondo baloratzen dute teknikariek; hala ere, aitortza hori ez da gero baldintzen hobekuntzan islatzen. Aldundian beste garai bat ere bizi izan genuen, eta orduan harremana samurragoa izan zen. Azken urteetan, ordea, sentsazioa da lan asko egin dugula, baina emaitza gutxi lortu ditugula. Zein izan da esperientziarik aberasgarriena edo pozgarriena? Ez daukat bat zehatz buruan, ikasketa prozesu bat izan da, eman eta hartu eta ni gehiago naiz “fondoko” korrikalaria, azelerazio handirik gabe, erritmo konstantea mantentzen saiatzen naiz.
Baietz esango nuke, baina bi helburu horiek etengabe martxan dira; ez dira amaitzen. Beti dago zer egina. Amillubi proiektuak, gainera, oihartzun handia eman dio elkarteari, eta Biolur sektoretik harago ezagutzera emateko balio izan du. Zein erronkari egin beharko dio aurre Asierrek etapa berri honetan? Aipatutakoak martxan jarraitzen dute, nahiz beti ez duten erritmo bera, ezin da, eta hor txertatuta erreleboa ere badoa orain, orokorrean sektorean eta lurralde guztietan airean dagoen gaia da eta landu eta lurreratu behar dena. Dena den, junta ere ondo ikusten dut, lehendakaria izaten da irudi ikusiena baina taldea indartsu dagoenean guztiz aldatzen da egoera lan dinamikan eta erabakiak hartzeko orduan. Eta amaitzeko, zer mezu edo gomendio emango zenioke lehendakari berriari? Eta Biolurreko komunitateari? Asierri prisa gabe ekiteko, pixkat ezagutzen det…, joango dela bidea egiten eta Biolurreko komunitateari dugun sarea beharrezkoa dugula eta denon artean mantentzen dela. Ederra dela urteetan sortu dutena eta duguna eta horrela jarrai dezala!
ENEEK-Ekolurra Buletina
3
Ekologikoa, dena hobetzeko! EKOLURRA BULETINA 2026 II
Gaur egun, zeintzuk dira zure ustez Biolurrek dituen erronka nagusiak? Eta sektore ekologikoarenak? Alde batetik, ekoizleak indartu behar ditugu, egiten ari garen lana ondo egiten ari garela gehiago sinetsi, gureganako konfiantza eta autoestima sendotu, eta elkarri lagundu, indarra hartzeko eta aurrera egiten jarraitzeko. Bestetik, herritarrei erakutsi behar diegu agroekologia bidea dela. Horretarako, Amillubi bezalako proiektuak bidea izan daitezke, bai agroekologiaren ikuspegitik, bai erreleboaren beharretik. Kanpora begira ere erakutsi behar dugu posible dela beste eredu bat eraikitzea. Amets bat: sektore jendetsu eta indartsu bat! Lurrarekin lanean, ingurua zainduz eta saretuta, horri lekua ematen dion gizarte batean.
ASIER LIZARRALDE, Lizagasar Sagartokixa. Zelan bizi izan duzu lekukoa hartzeko unea? Mirianek etapa berri bati ekin nahi ziola esan zigun, eta beste proiektu batzuetan murgiltzeko asmoa zuenez, Biolurreko lehendakaritza beste pertsona batek hartzeko unea iritsi zela erabaki zuen. Hasieran, inork ez zuen pausoa eman, baina pixkanaka, hautagai ona ikusten nindutela esaten hasi zitzaizkidan. Eta ni, denari baietz esaten dioten horietakoa naizenez…
eta Mirene ere. Horri guztiari Amillubiko talde eragilearen babesa gehitzen zaio.
aukera izan beharko luke, tokiko eragileekin sareak sortuz eta elkarlanean arituz.
Ikasi dugun gauzetako bat da aldaketak denborarekin eta modu progresiboan prestatzea komeni dela, inork ez dezan erantzukizun guztia bat-batean bere gain hartu behar.
Ez dut uste bidea goitik beherakoa izan behar duenik. Indarra eskualdeetatik sortu behar da, eta handik, lurralde osora eta, ondoren, Euskal Herrira zabaldu.
Zerk animatu zaitu lehendakari izatera?
Biolurrek urte askotako lana eta oinarri oso sendoa ditu atzean. Orain arte nekazaritza ekologikoaren alde egindako ibilbide guztiak, gainera, proiektu eta ekimen berriei ateak zabaltzeko aukera ematen digu.
Biolurreko
Biolurren sartu nintzen jendeak ekologiaren alde zuen konpromisoa eta ikuspegia ikusita. Talde ona zela iruditu zitzaidan, eta Juntan parte hartzera animatu nintzen. Ondoren, proiektu berriak hasteko beldurrik ez dudanez, lehendakari izan behar naizela? Ba lehendakari! Zer konpromiso dago erabaki horren atzean?
Egia esan, oraindik ez dut guztiz barneratu. Ofizialki lehendakaria banaiz ere, oraindik egokitze-prozesuan nago. Hala ere, ilusio handiz hartu dut erronka. Ekologian eta eredu honetan sinesten dut, eta horrek aurrera jarraitzeko indarra ematen dit.
Baserrian jaio eta hazi nintzen, eta txikitatik ikusi dut gauzak modu naturalean egiten zirela, lurraren eta naturaren erritmoak errespetatuz. Eredu ekologikoan irmoki sinesten dut. Lurra ulertu eta zaintzen baduzu, lurrak elikagai onak itzultzen dizkizu.
Zuzendaritza Batzordean argi genuen ez genuela Mirianek orain arte egindako lan guztia pertsona bakar baten esku utzi nahi. Horregatik, zereginak banatzea eta denon artean hartzea erabaki dugu. Ni naiz lehendakaria, baina Zuzendaritza Batzordeko kide bakoitzak bere lanesparrua hartu du bere gain. Gure apustua indarrak batzea, erantzukizunak partekatzea eta taldean lan egitea da.
Nire konpromisoa, batez ere, Gipuzkoari lotuta badago ere, uste dut ekoizle bakoitza bere ingurunean, bere eskualdean, indartzetik hasi behar dugula. Bakoitzak bere eremuan eredu ekologikoa sustatzeko
Gainera, talde paregabe baten parte izateko zortea dut. Zuzendaritza Batzordeko kideen eta Biolurreko langileen konpromisoa dut: ni, Asier Lizarralde, Aizpea Izagirre, Ioritz Igarataundi, Nere Aspiazu, Judit Gartzia, Garikoitz Aiesta, Lur Pagoaga, Kepa Solana eta Iñaki Intsausti, baita Maider, Ane, Leire, Nagore
4
ENEEK-Ekolurra Buletina
“Azkenean, lehendakariaren txapela batek darama, baina Biolurren benetako indarra talde-lanean dago"
Zuretzat zer da Biolur? Biolur elkarte ekologiko eta agroekologikoa da, eredu ekologikoa sustatzen duena. Hasi nintzenean, ez nekien oso ondo zer zegoen Biolurren atzean, ezta egiten zuen lan guztia ere. Lehenengo Fruitel-en sartu nintzen, eta Lurgintzatik Biolurrera bideratu ninduten, lurzoruaren analisi bat egiteko. Hortik aurrera, pixkanakapixkanaka, barrurago sartzen joan nintzen: «Bazkide egin nahi duzu?». «Bai». «Juntan sartu nahi duzu?». «Benga horra ere bai, saltsara!». Saretuta egotearen abantaila nagusietako bat beste ekoizleekin harremanak izateko eta esperientziak partekatzeko aukera da. Proiektu asko sortzen dira, eta hori garrantzitsua da, baina ezin dugu inoiz ahaztu ekoizleak direla Biolurren oinarria. Ekoizleek egunerokoan arazoak eta beharrak dituzte, eta horiei erantzutea izan behar du gure lehentasunetako bat. Bestela, proiektu berriek gure denbora guztia har dezakete, eta ekoizleei behar duten laguntza eta zerbitzua eskaintzea bigarren planoan gera daiteke. Ekoizleak zaindu behar ditugu, ekoizlerik gabe Biolurrek ez lukeelako zentzurik izango.
Gure inguruan asko zabaldu da baserritar izatea pobrea izatea dela dioen ideia, baina hori ez da egia. Alderantziz da! Ni ez naiz pobrea, ni aberatsa naiz! Aberastasuna ez baita dirua edo ondasunak izatea bakarrik: lurra edukitzea, elikagaiak ekoizteko aukera izatea eta norberaren bizitzaren gaineko kontrola izatea ere bada. Azken finean, janaria da behar dugun gauzarik oinarrizkoena, eta nik etxean daukat hori. Batzuk oporren zain izaten dira nahi dutena egiteko, nik urte osoan bizi dut askok oporretan bilatzen duten askatasun hori. “Baserritarra izatea zer da, zoroa izatea?” Kalean, eskolan eta etxean transmititzen diren balioek eta jateko ohiturek eragin handia dute. Elikagai ekologikoak kontsumitzea, elikagaien ezaugarriez hitz egitea eta baserritarren lana balioestea ezinbestekoak dira. Gazteei transmititu behar diegu baserritar izatea aukera posiblea dela: duintasunez bizitzeko, elikagaiak ekoizteko eta gizarteari ezinbesteko ekarpena egiteko modu bat. Horrela bakarrik etorriko da erreleboa. Gero eta jende gehiagok ikusten du elikadurak duen garrantzia. Nire aitonak 96 urte bizi izan zituen, eta denetik jan zuen. Kontua ez da dena txarra dela esatea; gakoa da zer jaten dugun, nola ekoizten den eta zer baldintzatan hazten diren animaliak eta landareak. Azken finean, jaten dugunak eragina du guregan. Zer mezu bidaliko zenioke gaur egun sektorean hasi nahi duen jendeari? Baserritarrak ez garela pobreak, aberatsak garela! Amets bat: Lehengo jakintza berreskuratuz, ezer bota gabe ekoiztea.
www.ekolurra.eus
Ekologikoa, dena hobetzeko! EKOLURRA BULETINA 2026 II
M
Misoa: Japoniako tradizioa Lezamatik
isoa ekoizpen berritzailea da bai Euskadin, bai Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluan. Berrikuntza horrek bultzatuta, gure lurraldeko elaborazio ekologikoen aniztasuna handitzen duen proiektu hau ezagutarazi nahi izan dugu. Lezaman kokatutako Yagi Miso SL enpresak Japoniako elikagai tradizional hau artisau eran ekoizten du, bere ustiategian bertan ekoitzitako lehengai ekologikoak erabiliz. Horretarako, Gorka Menéndez Baceta enpresaren sortzaileetako batekin hitz egin dugu. Biologian doktorea, etnobotanikan aditua eta 2022az geroztik nekazari ekologiko ziurtatua da. Berarekin proiektuaren sorrera eta bertako arto eta babarrun barietateekin misoa ekoizteak dituen erronkak ezagutu ditugu. Yagi Misoren ideia duela lau urte inguru hasi zen mamitzen. Gorka Menéndez eta Blanca del Noval, sukaldaria eta hartziduretan aditua, landare basati jangarriei lotutako hainbat proiektutan elkartu ziren. Lankidetza horretatik sortu zen nekazaritza eta hartziduraren mundua uztartuko zituen proiektu bateratua martxan jartzeko aukera. Enpresa 2024ko abenduan sortu zuten, eta izenak bi kulturen arteko lotura islatzen du: Yagi edo Jagi, euskaraz hartzitu edo altxatu esan nahi
eta ontze-prozesua hasten da; lau hilabetetik urtebetera iraun dezake.
duena —ogiaren orearekin gertatzen den bezala—, eta japonierazko miso hitza.
Dagoeneko neguan ekoitzitako lehen lotea merkaturatzen hasi dira. Interesa badago jada. Bezero nagusiak jatetxeak eta produktu ekologikoetan espezializatutako dendak dira. Horrez gain, online denda bat martxan jartzea eta azoketan parte hartzea aurreikusten dute, produktua ezagutarazi eta zuzenean saltzeko.
Elikagai hau ezagutzen ez dutenentzat, Gorkak azaldu du misoa “jatorri japoniarreko pasta hartzitua” dela, eta tradizionalki zopak eta gisatuak ontzeko erabili izan dela. Ohikoena soja eta arrozarekin egitea bada ere, Yagi Mison erronka berri bati heldu zioten: misoa beren ustiategian bertan ekoitzitako lehengai ekologikoekin egiteari. “Izan ere, behar dena zereal bat eta lekale bat dira”, azaldu du Gorkak. Horregatik aukeratu zituzten ekologikoan lantzen dituzten artoa eta babarruna, tokiko barietate tradizionalak. Emaitza guztiz berezia izan da: “Proiektuaren hasierako erronketako bat babarrun eta artozko misoa egiteko formula sortzea izan da; izan ere, guk dakigunez, orain arte inork ez du horrelako misorik egin”. Gastronomia aldetik duen interesaz gain, misoak nutrizioaren ikuspegitik ere ezaugarri aipagarriak ditu. Japonieraz bere izenak “zaporearen iturria” esan nahi du. Gorkaren hitzetan, umami zapore bizia du, gaziaren eta zaporetsuaren arteko oreka berezi hori, eta erabilitako osagaien arabera fruta, haragi edo arrain ukituak har ditzake. Nutrizioaren ikuspegitik, “bakterio onuragarriz osatutako flora
Etorkizunari begira, Yagi Misoren lehen helburua proiektua sendotzea da. “Gure helburua da gutxieneko ekoizpen bat lortzea, gero eta denbora gehiago eskaini ahal izateko”, azaldu du Gorkak; izan ere, gaur egun biek beste jarduera batzuekin uztartzen dute proiektua.
aberatsa duen hartzitu naturala” dela azpimarratzen du, eta horregatik digestio-aparatuaren funtzionamendua hobetzen laguntzen duen elikagaitzat hartzen da. Misoa egiteko prozesua erabat artisaua da. Lehenik, koji-a prestatzen da: egositako zereal edo lekaleak esporen bidez hartzitzen dira bi egunez. Ondoren, gatza eta zereal edo lekale gehiago gehitzen dira, dena birrindu
Yagi Misok erakusten du berrikuntza ezagutza tradizionaletik, nekazaritza ekologikotik eta hartzidura naturalekiko errespetutik ere sor daitekeela. Japoniako hartzitutako elikagaien tradizioa eta bertako nekazaritzabarietateak uztartzen dituen proiektu honek balio erantsia ematen dio Euskadiko ekoizpen ekologikoari, eta gure Kontseiluko elaborazioen aniztasuna aberasten laguntzen du. Harremanetarako: hola@yagimiso.com Instagram: @yagi.miso
EHKO Mantangorria sortu da, etxalde eta produktuen identifikatzaile agroekologikoa
A
zken hamarkadetako elikadura ekoizpena mundu mailako industriarik boteretsuenetako bat bihurtu da; ingurumenari eta gizarteari zor zaizkion ardura eta errespetuari erreparatzen ez dion industria. Laborantza eredu biziki kutsakor honen aurrean aterabide konkretu bat jalgitzen ari da laborantzaren sabeletik: Agroekologia. Berrikuntza eta jakintza tradizionala uztartzen dituen eta ekologia laborantzaren erdigunean kokatzen duen eredua.
orekatua berreraikitzeko. Agroekologia ez baita soilik nola ekoizten den, baizik eta nola bizi nahi den.
EHKOlektiboan antolatuta, Euskal Herriko hainbat laborari Agroekologiaren eredua gure lurraldean definitu eta identifikatzeko lanetan dabiltza, elikadura osasuntsua oinarri, komunitate bizien eta lur emankorraren arteko harreman
Etxalde eta elikagai agroekologikoak identifikatzen ditu mantangorriak. EHKOlektiboko kideak arloka antolatu eta nork bere bereizgarriei begirako betekizunekin osatu dira identifikatzailearen nondik norakoak.
www.ekolurra.eus
Mantangorria erabiltzeko eskaria egin duen etxaldea bera, lehenik, eta laborariherritar talde bat, ondoren, arduratzen dira kolektiboki egindako lanketaren ondorio diren irizpide eta adierazleak betetzen direla ziurtatzeaz. Hitz gutxitan, laborarien arteko elkartasuna praktikatzen da eta ereduaren garapenean aurrerapausoak ematen.
Bide horretan, laborari eta herritarrak saretu eta elikadura sistemaren eragile aktibo izan daitezen erraztea dagokigu, eta horretarako urratsa da EHKO Identifikatzaile agroekologikoa: Euskal Herriko egoera eta aukeretara egokitutako eredu ekologiko ziurtatua, tokikoa, pertsonen neurrikoa eta ekonomia sozial eraldatzailearen parte dena identifikatzeko mantangorria.
EHKO identifikatzailea erreminta bat da Euskal Herriko tradiziozko laborantzari jarraikiz, herria eta natura elikatzen duen lehen sektore bizigarri bat izan dezagun. Aplikazioa, berriz, mundu mailan erreferentziazko egin den Berme Sistema Parte-hartzailearen bidez egiten da, konfiantzazko sistema komunitario, horizontal eta gardenaren bidez.
Izan zaitez zu ere agroekologiaren bidearen kide! Informazio gehiago: www.ehkolektiboa.eus
ENEEK-Ekolurra Buletina
5
Ekologikoa, dena hobetzeko! EKOLURRA BULETINA 2026 II
Cándido Besa Upategia: tradizioa, berrikuntza eta belaunaldi arteko erreleboa
E
Candidok 92 urte ditu, ez da oso konstiente egoeraz baina oraindik sasoi onean dago. Barre artean esaten diogu: “Haritz bat bezala zaude; traktorea gainetik pasata ere ez zara hilko!” Abuelok ere 100 urte bete zituen.
skuernagan kokatuta dago Cándido Besa Upategia, Arabako Errioxako familia-upategi txiki bat, mahastizaintza ekologikoaren aldeko apustua egiten duena. Une honetan 8,5 hektarea mahasti lantzen dituzte.
Guretzat mahastizaintza bizimodua da; inoiz ez diozu mahastizaina izateari uzten. Gure proiektuan erabakiak beti denen artean hartzen ditugu, eta belaunaldi berriak sartu direnetik partehartzea handiagoa da.
Upategiak beratze karboniko prozesu tradizionala erabiltzen du, Arabar Errioxako sustraiei eutsiz eta jasangarritasunaren alde eginez. 1940ko hamarkadan hasi zen familia ardoa ekoizten, baina 1975era arte ez zen Cándido Besa izenarekin merkaturatu. Ordutik, upategiak ibilbide sendoa egin du, belaunaldiz belaunaldi transmititutako jakintza eta egungo mahastizaintza ekologikoaren ikuspegia uztartuz. Agustinek sortu zuen upategia — familiak “abuelo” deitzen duenak—, ondoren Candidok hartu zuen lekukoa“aitonak”-, eta gaur egun beren alaba Esti Besak, Lorentxok eta bien seme Julenek eta honen lagun Oskarrek, gidatzen dute proiektua. Zure aita (Candido) izan zen Cándido Besa izenarekin ardoa merkaturatzen hasi zen lehenetariko ardogile txikia. Ba al dakizu zerk bultzatu zuen erabaki hori hartzera eta nola eman zuen lehen urratsa? Esti Besa: Familia 1971n joan zen Aretxabaletara bizitzera, mahastietan izan zen urte txar baten ondorioz. Han, Candido Arrasateko kooperatibetan hasi zen lanean, eta bertan aurkitu zituen lehen bezeroak. Hasieran, ardoa garrafoietan saltzen zuen. Pixkanaka, herriko bi lehengusuri beren ardo uzta erosi eta horrek ekoizpena handitzeko aukera eman zion. Orduan utzi zion ardoa granelean saltzeari, eta botilaratzen hasi zen. Gero etorri ziren etiketak eta marka propioa. Zerk erakarri zintuen mahastizaintzaren mundura, Aretxabaleta utzi eta Eskuernagara joateraino? Esti Besa: Eskuernagatik 11 urte nituela Aretxabaletara joan ginen bizitzera. Gero, Iruñean Nekazaritza Ingeniaritza Teknikoa ikasi nuen. Ez naiz inoiz profesionalki nekazal teknikari aritu,
6
ENEEK-Ekolurra Buletina
Cándido Besako kideak: Lorentxo, Esti, Oskar eta Julen.
baina ikasitakoa baliagarria izan zait. Lorentxok, berriz, Magisteritza ikasi zuen, eta urte batzuetan AEKn aritu ginen lanean. Hamabi urte inguru egin genituen Iruñean. Candido eta ama (Consuelo) ordurako Eskuernagara itzulita zeuden “abuelo” zaintzen, eta hara joaten ginen askotan, batez ere asteburuetan. Han beti botatzen ziguten amua: “Ez al zarete animatzen Cándido Besa upategiarekin jarraitzera?” Gu ere gustura etortzen ginen, eta Lorentxori ere asko gustatzen zitzaion giro hura. Gainerako neba-arrebek lekukoa hartzeko asmorik ez zutela ikusita, geuk eman genuen pausoa. Horrela hasi ginen upategian, ia konturatu gabe. 2005ean eredu ekologikorako urratsa eman zenuten. Hasieran apustua ala proba bat izan zen? Esti Besa: Ekologikorako aldaketa benetako apustua izan zen. Hasieran, aitak zituen mahasti gehienak, baina bazen bat gurea zena. Horrekin hasi ginen ekologikoan lanean. Abuelok askotan esaten zigun: “Zuek egiten ari zaretena nik egiten nuena da, 60ko eta 70eko hamarkadetan, industrializazioa iritsi aurretik.” Upategira etorri nintzenean Enologia ikasten hasi nintzen, eta barrutik ikusi genuenean nola egiten ziren gauzak, Lorentxok eta biok konturatu ginen mahastietan egiten ziren zenbait jarduera okerrak iruditzen zitzaizkigula. Pestizidak, intsektizidak, fungizidak herbizidak… erabiltzen ziren etengabe.
Mahastien inguruko flora eta fauna desagerrarazten ari ginen, eta milioika urtetan osatutako lurzoruaren oreka hausten. Gainera, produktu kimikoek mendekotasuna sortzen zuten. Lorentxok eta biok ohartu ginen horrela jarraitzeak ez zuela zentzurik. Sinetsita geunden bazegoela beste bide bat. Pixkanaka mahasti guztiak ekologikora pasatu genituen. Julen upategira batu zenerako, 2014an, denak ekologikoak ziren (edo transizioan). Azken urteetan gero eta jende gehiagok egiten du ekologikorako urratsa, eta gero eta beldur gutxiago dago aldaketari. Zer erronka nagusi izan zenituen familiako proiektuari jarraipena ematerakoan? Esti Besa: Erronkarik handiena, zalantzarik gabe, pentsamoldea aldatzea izan zen. Ordura arte egiten zena desikasi eta lan egiteko modu berriak ikasi behar izan genituen. Hasieran, Candidorekin eztabaida batzuk izan genituen, batez ere belarren kudeaketaren inguruan. Garai hartan kezka handia sortzen zioten herrian entzuten zituen iritziek. Gaur egun, ordea, garai hartan zalantzan jartzen zuten askok ere ekologikoaren alde egin dute.
“Belaunaldi aldaketa ikasteko eta berritzeko aukera bat da”
Upategiari beste erabilera batzuk ere ematen hasi ginen: bisitak, dastaketak eta ardoaren inguruko esperientziak eskaintzen ditugu. Gainera, ia denak euskaraz egiten ditugunez, euskaldun asko etortzen dira bisitan. Laugarren belaunaldia erreleboa emateko puntuan dagoen honetan, nola ikusten duzu mahastizaintzaren etorkizuna orokorrean? Eta bereziki eredu ekologikoarena? Esti Besa: Nik uste dut eredu ekologikoa dela mahastizaintzaren etorkizuna. Urte batzuen buruan ohiko bidea, eta ziurrenik ezinbestekoa, izango dela uste dut. Europatik datozen politikek eta araudiek ere norabide hori markatzen dute. Azken urteotan gero eta upategi gehiagok egin dute ekologikorako urratsa, eta Luis Cañas bezalako upategi handi batek bide hori hartzeak eragin handia izan du eskualdean. Horrek erakusten du aldaketa ez dela upategi txikien kontua bakarrik; sektore osoa ari da norabide horretan mugitzen. Hala ere, familia-upategi txikiok beste buelta bat eman behar diogu gure ereduari. Ezin dugu orain arte bezala jarraitu. Merkatuak aldatu egin dira, kontsumoa jaitsi egin da, eta gero eta gutxiago saltzen dugu. Horrek pentsarazten digu gauzak egiteko modua berrikusi behar dugula. Julen Gorroño: Niri gustatuko litzaidake gure ardoa Euskal Herriko taberna eta jatetxeetan egotea. Ez dut ametsik Txinara edo munduko beste puntara esportatzeko; nahiago dut gertuko merkatua indartu eta bertako jendeak bertako ardoa edatea. Baina hori ez da erraza, banatzaile handiekin lehiatu behar baitugu.
www.ekolurra.eus
Ekologikoa, dena hobetzeko! EKOLURRA BULETINA 2026 II
Esti Besa: Duela hamar urte norbaitek galdetu izan balit nola egongo ginen gaur, agian errazago erantzungo nukeen. Azken urte hauek oso gorabeheratsuak izan dira, eta etengabe egokitzen ibili gara. Horregatik, zaila egiten zait hamar urtera begiratzea, baina badakit zerbait egin beharra dugula. Aldatu behar dira gauzak, edo gu geu aldatu behar gara.
Gure tamainako upategientzat erronka handia da. Familiako mahastizainen laugarren belaunaldiko kide zara Oscarrekin batera. Zer ikuspegi edo berrikuntza ekarri nahi izan dituzue upategira? Julen Gorroño: Gure kasuan, belaunaldi aldaketa ez da izan ordura arteko lana desikasi eta beste modu batean hasi beharra. Ez dugu txip aldaketa hori egin behar izan, hasieratik ezagutu dugun eredua izan delako. Lorentxo Candidorekin hasi zen lanean, eta aitonaren garaitik jasotako ikaskuntza hori izan zuen oinarri. Nik, berriz, hasieratik eredu ekologikoaren ikuspegitik egin dut lan. Oskarrek eta biok proiektuari egin diogun ekarpen nagusietako bat nekazaritza birsortzailearen aldeko apustua izan da. Etiketen diseinuan ere beste ikuspegi bat hartu dugu. Ez dugu etiketa soil bat egin nahi; ardo bakoitzaren atzean istorio bat kontatu nahi dugu. Aurten lehen aldiz artzain lagunen artilea erabiltzen hasi gara. Lurra babestu, hezetasuna mantendu eta belarra kontrolatzen laguntzen du, eta artzainentzat hondakin den material bati erabilera berria ematen dio. Artilea 120 urte inguruko mahasti zaharrean eta Malbasia zuria landatutako mahasti gazte batean probatzen ari gara. Ardoei dagokienez, belaunaldi berriek ideia berriak ekarri dituzte, baina beti gure sustraietatik abiatuta. Abueloren mahasti zaharreko mahatsarekin sortu dugu Amarehuna, eskuz aletutako mahatsarekin eta kupeletan hartzituta. Izenak belaunaldien arteko lotura eta elkarrekin egindako lana irudikatzen ditu. Laston mahasti zaharrenetatik sortutako ardo naturala da, eta Pantxoviña, berriz, merkatuaren bilakaerari erantzuteko sortu dugu, gero eta ardo zuri gehiago kontsumitzen delako. Zuen artean hitz egin duzue Cándido Besa upategiko zein elementuk behar duen nahitaez bere horretan jarraitu? Julen Gorroño: Egia esan elkarrizketa serio bat honen ingurukoa ez dugu izan… baina argi dago badirela Cándido Besa upategiaren izaeraren parte diren elementuak eta ezin direnak galdu. Alde batetik, gure egiteko modua eta familiak belaunaldiz belaunaldi jaso
www.ekolurra.eus
duen jakintza mantendu nahi ditugu. Baina tradizioa ez dugu ulertzen geldirik dagoen zerbait bezala; naturarekiko errespetuarekin eta gaur egungo ikuspegiarekin uztartu behar da. Beste oinarrietako bat pertsonak zaintzea da. Guretzat oso garrantzitsua da gurekin lan egiten duten pertsonak zaintzea, batez ere uzta garaian kontratatzen ditugun mahats-biltzaileak. Urteak daramatzagu haiekin lanean, eta egun guretzat lagunak, familiakoak, dira. Zein une da bereziena zuentzat? Julen Gorroño: Mahats-bilketa garaia da, zalantzarik gabe, une berezienetako bat. Mahatsa eskuz biltzen dugu, denok batera aritzen gara lanean, eta ondoren bazkaria egin, ardoa partekatu eta momentua ospatzen dugu. Urte osoko lana aste batean jasotzen den unea da. Ilusioz eta urduritasunez betetako garaia izaten da, urte osoan egindako lanaren emaitza ikusten delako. Garai horretan ikusten da benetan urteak zer eman duen. Urtea ondo joan bada, ospakizuna handiagoa izaten da, baina beti da eskertzekoa jende guzti hori elkartzea eta elkarrekin momentua partekatzea.
Gazte gehiago erakartzeko, ezinbestekoa da herrietan bizi ahal izateko baldintza egokiak egotea: etxebizitzak, osasun zerbitzuak, garraioa, aisialdia eta kultur eskaintza. Gaur egun ez dugu ikusten estrategia argirik Arabako Errioxako herriak biziberritzeko. Bestalde, laguntzei dagokionez, ez dugu nahi laguntzen menpe bizi den sektore bat izatea, eta guk ere ez genuke horrela bizi nahi. Laguntzak beharrezkoak izan daitezke egoera jakin batzuetan, baina uste dugu ez direla beti modu egokian edo bidezkoan banatzen. Instituzioen apustuak hobeto bideratu beharko lirateke, epe luzeko estrategia batekin. Hezkuntzaren arloan ere urratsak eman behar dira. Iaz, adibidez, institutuan ardoaren eta olioaren inguruko modulu bat jarri zuten, nahiz eta lortzea ez zen erraza izan. Horrelako ekimenak beharrezkoak dira belaunaldi berriak sektorera hurbiltzeko eta lehen sektorea aukera profesional gisa ikusteko. Hamar urteren buruan nola ikusi nahiko zenukete zuen upategia? Eta sektorea? Julen Gorroño: Hemendik hamar urtera Cándido Besa upategia nola ikusten dudan pentsatzean, aitona eta abuelo etortzen zaizkit burura.
Cándido Besa upategiaren etorkizuna familian geratzen da. Zer neurri edo laguntza behar direla uste duzu nekazaritza mundura gazte gehiago erakartzeko?
Abuelo, ziurrenik, oso harro egongo zen egiten ari garenarekin. 1904an jaio zen, eta uste dut ondo ulertuko lukeela egiten ari garen lana: alde batetik, tradizioari eusten diogulako, eta bestetik, lurra zaintzeko beste modu bat bilatzen ari garelako.
Esti Besa: Cándido Besa upategiaren etorkizuna familian jarraitzen duela ikusteak poza ematen digu, baina horrelako erreleboak beste proiektu askotan ere gertatu ahal izateko, beharrezkoa da nekazaritzaz eta, oro har, lehen sektoreaz bizitzeko aukera duinak sortzea.
Aitonak, ordea, beste garai bat bizi izan zuen. Gerraostea ezagutu zuen, eta beste pentsamolde bat zuen. Negoziantea zen, eta bere helburu nagusia familia aurrera ateratzea zen. Garai hartan, lan egin eta dirua irabaztea lotura zuzenagoa zuen. Orain, berriz, egoera konplexuagoa da.
Julen Gorroño: Uste dut bide onean goazela, baina badago oraindik landu beharreko arlo bat: marketina eta salmenta. Gure erronka ez da soilik ardo ona egitea; gure istorioa kontatzea ere bada. Orain arte ez diogu behar adina garrantzi eman alderdi horri. Egungo erronka ez da bakarrik ardo ona egitea; jendeari azaltzea ere bada zergatik aukeratu behar duen gure ardoa eta ez beste bat. Euskal Herrian Arabako Errioxako ardo gutxi saltzen dela uste dugu. Araban bertan, ordea, gero eta gehiago baloratzen eta kontsumitzen da bertakoa. Herriek eta erakundeek bultzada handiagoa eman beharko liokete Arabako ardoari. Gure nahia da inguruko jendeak gure lana ezagutzea eta Arabako Errioxako ardo baten atzean dagoen historia eta ahalegina baloratzea.
“Arabako Mahastien” sustatzaileak Esti Besa: Arabako Errioxan mahastiak eta ardoak egiteko modu berezi bat dugu. Mahasti txikiak, maldak, lurzoruak, klima eta eskulan handia behar duen ekoizpen-eredua ditugu. Horrek gure ardoen izaera baldintzatzen du. Ez dugu Errioxa ukatu nahi, ezta Errioxa Jatorri Deituraren historia gutxietsi ere. Aitzitik, badakigu gure guraso eta aiton-amonek ere deitura horren sorreran parte hartu zutela eta urte askotan haren babespean lan egin dugula. Baina gaur egun uste dugu sistema horrek ez dituela behar bezala ordezkatzen gure behar eta interesak. Gure lehentasuna da Arabako mahastizain eta familia-upategiek etorkizuna izatea. Gure lurraldeak berezko arauak eta berezko estrategia izatea, gure ardoen balioa hobeto defendatzeko eta merkatuan bereizteko. Errioxa handia da, eta barruan lurralde oso desberdinak daude. Guk ez dugu esaten beste inor baino hobeak garela; gure desberdintasuna aitortua izatea nahi dugu. Arabako Mahastiak gure mahastiak, gure lana eta gure bizimodua etorkizunean mantentzeko tresna da. Horregatik defendatzen dugu eta proiektua bultzatzen jarraitzeko asmoa dugu.
ENEEK-Ekolurra Buletina
7
Ekologikoa, dena hobetzeko! EKOLURRA BULETINA 2026 II
Beste modu batean lan egitearen aldeko apustua: Eskubaratz Kooperatiba Txikia
E
“Gure sektorea eta gure bizitzak duintzea da helburua, eta horretan ari gara”
saldi horrek ederki laburbiltzen du Eskubaratz Kooperatiba Txikiaren filosofia. Gazteek bultzatutako nekazaritza ekologikoko proiektu honek erakusten du lehen sektorean beste antolaketa eredu batzuk posible direla: eskala txikian lan eginda ere, komunitatearekin lotura estua izatea, kalitatezko elikagai ekologikoak ekoiztea eta, aldi berean, lan duintasuna erdigunean jartzea. Eskubaratzen historia 2013an hasi zen. “Hasieran amets zoro baten atzetik hasi ginen esperimentatzen eta ordu pila bat sartzen”, gogoratzen dute. Julen, Nere eta Jon unibertsitateko lagunak ziren, eta Julenen aitaren lurretan lehen urratsak egiteko aukera izan zuten. Ordutik hona proiektua sendotuz joan da, eta gaur egun bost lagunek osatzen dute kooperatiba. Hasieratik argi izan zuten ekoizpen ekologikoaren alde egingo zutela. Ingurumen Zientzietan ikasitakoak izanik, ingurumenaren zaintza eta baliabideen erabilera arduratsua euren balioen parte izan dira betidanik. Horregatik, nekazaritza ekologikoa ez zen estrategia komertzial bat izan, baizik eta modu naturalean hartu zuten erabakia. Duela gutxi kooperatiba bihurtu dira. Aurretik sozietate zibil gisa jardun bazuten ere, egitura berriak antolaketa administratibo eta ekonomiko sendoagoa eskaintzen diela azaldu dute. Eredu inspiratzaile gisa Oiartzungo Elika ortugintza eta Errigoitiko Bizkaigane aipatzen dituzte. Eskubaratzen ustez, lehen sektoreak gazte gehiago erakartzeko duen erronka nagusia ez dago bokazio faltan, lan baldintzetan baizik. Belaunaldi askok lanaldi amaigabeak eta ordainsari eskasak
Eskubaratz kooperatiba txikiko kideak: Nere, Txapu, Patxi, Jon eta Atxi.
ezagutu dituzte, eta hori gainditu ezean zaila izango da erreleboa bermatzea. “Ez da nahikoa baserri mundua gustuko izatea”, diote. Haientzat, lan duina malgutasunarekin hasten da: ordutegia eta egutegia antolatzeko aukera izatea, asteburuak atseden hartzeko tartea izatea, soldata duina jasotzea eta lanak eguneroko bizitza guztiz ez irenstea. Nekatuta egotea une jakin batzuetan normala dela aitortzen dute, baina ezin dela hori etengabeko egoera bihurtu. Helburu hori lortzeko hainbat neurri hartu dituzte. Horietako garrantzitsuena lan hitzarmen propioa egitea izan da, kanpoko laguntza batekin. Ordutegi finkatua dute eta ahalik eta gehien errespetatzen saiatzen dira. Astean hiru arratsalde libre dituzte, eta azoketako salmentak txandaka antolatzen dituzte;
horrela, bakoitzak lau edo bost astean behin baino ez du larunbatean lan egiten. Oporraldiak ere zehaztuta dituzte, eta urtez urte atseden egun gehiago hartzeko lanean ari dira. Bestalde, lanen antolaketan ere aldaketak egin dituzte. Hasieran denek denetik egiten bazuten ere, denborarekin konturatu dira zenbait arlotan espezializatzeak eraginkortasuna eta lasaitasuna ekartzen dituela. Horrela, ardurak hobeto banatzen dira eta kide bakoitzak bere eginkizunetan sakontzeko aukera du. Eskubaratzeko kideen ustez, euren eredua beste proiektu batzuetan ere aplika daiteke, baldin eta oinarrizko baldintza batzuk betetzen badira: lantalde konprometitua, azpiegitura egokiak eta elkarlanerako borondate sendoa. Azpimarratzen dute erronka
handiena kolektiboan lan egiteak dakarren etengabeko ariketa dela: negoziatzea, elkar entzutea, besteen lana aitortzea eta konfiantza eraikitzea. Maila pertsonalean, proiektuak zentzua ematen die. Sinesten duten jarduera batean aritzen dira, ilusioz elkartzen dira egunero lanean, eta inguruko nekazariekin, kontsumitzaileekin eta bestelako eragileekin sortzen dituzten harremanak aberasgarriak direla diote. Etorkizunari begira, amets argia dute: elikadura sistema osasuntsu bat eraikitzea, lurrarekin lotura zuzena izango duten pertsona zoriontsuek osatua. Eskubaratzen esperientziak erakusten du nekazaritza ekologikoa ez dela soilik elikagaiak ekoizteko modu bat; lan egiteko, antolatzeko eta landa eremuan etorkizuna eraikitzeko beste modu baten adibidea ere bada.
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua, ENEEK | Q2000531J Jauregibarria Auzoa, 4 Jauregibarria baserria, 1. solairua. Amorebieta-Etxano (Bizkaia) 48340
Ekoizpen editoriala: Bio Eco Actual Association bio@bioecoactual.com
Kontaktua: 94 627 1594 | Jendaurreko ordutegia: 8,30 - 14,30
Argitalpen hau 55 g/m2-ko ExoPress paperean inprimatuta dago, zehaztapen hauek betetzen dituena:
Administrazioa: admin@ekolurra.eus | Zuzendaritza: zuzendaritza@ekolurra.eus Ziurtapen arloa: garantia@ekolurra.eus | Komunikazio arloa: sustatu@ekolurra.eus
www.ekolurra.eus
8
ENEEK-Ekolurra Buletina
www.ekolurra.eus