Skip to main content

Ekolurra Buletina 2026 I

Page 1


ekologikoa, dena hobetzeko!

www.ekolurra.eus

EKOLURRA BULETINA 2026

I

Nekazaritza ekologikoa hazten ari da, baina etorkizuneko elikadura-eredu gisa

duen funtsezko papera aitortzen ote zaio?

Azken urteetako joerari eutsiz, nekazaritza ekologikoa hazten ari da Euskadin. Inskribatutako azalerak nabarmen egin du gora: %43 gehitu da, guztira 18.167 hektarea, hau da, aurreko urtearekin alderatuta 5.478 ha gehiago.

Hazkunde hau batez ere larre eta mahasti azaleren igoerari zor zaio. Larreen kasuan, adibidez, 3.110 ha mendi komunal eman dira altan lau udalerritan: Amezketan, Ataunen, Zaldibian eta Urduñan.

Hala ere, zenbait landaketa estentsiboetan jaitsiera eman da; Arabako lekale eta pataten azaleren beherakada horren adibide dira.

Une honetan, Euskadiko nekazaritzalurren %9 dago ekologikoan ziurtatuta. Oraindik urrun ‘Baserritik Mahaira’ Europako Itun Berdearen helburua betetzetik, hau da: 2030ean lurren %25 eredu ekologikoan kudeatuak izatea, alegia. Edozein modutara, urte betean 2 puntu egin ditu gora.

Bidean aurrera goaz. Nekazaritza ekologikoa da etorkizuneko elikaduraeredua, gaur egungo sistemak dituen muga fisiko eta ekologikoei erantzuten dien bakarra delako. Lurra ez da baliabide agortezina: urte luzez intentsitate handiz ustiatu da, eta horren ondorioak begi bistakoak dira lurzoruaren pobretzean, uraren kutsaduran eta biodibertsitatearen galeran. Eredu ekologikoak, ordea, ekoizpena

2025eko azalera ekologiko berria 2025eko azalera ekologikoa guztira

Eragileen errolda iaz baino pixka bat gehiago hazi da %6, pandemia geroztik jaitsiera izan zen baina aurtengo igoera aurretik zeuden hazkuntzetara hurbildu da. Guztira 813 eragileekin bukatu dugu urtea, iaz baino 45 gehiago. Ekoizle, nekazari eta abeltzainen kopurua gero eta handiagoa da, eta eraldatzaile eta inportatzaileen kopurua, berriz, zertxobait jaitsi da aurreko urtearekin alderatuta.

Ziurtatutako jarduera guztien errolda (2025ko abendua) Nekazaritza Abeltzaintza Elaborazioa Merkaturatzea Inportazioa GUZTIRA 549 171 209 62 13

Alta eskaerei erreparatuta, orokorrean interes maila handitu egin dela esan daiteke, batez ere, ekoizleen artean eta bereziki Errioxako mahastigileen artean. Elaborazio enpresetan geldialdi bat somatzen da, bai kopuruan zein daudenen fakturazioan.

lurzoruaren osasunean oinarrituta ekoizten du, ez haren kontura.

Klima-larrialdiaren testuinguruan, gainera, eredu ekologikoa bat dator ingurumenaren zaintzarekin. CO₂ emisioak murrizten ditu, energia gutxiago behar duelako, eta aldi berean lurzoru emankorrak karbonoa xurgatzeko duen gaitasuna handitzen du. Horrek ez du soilik kaltea murrizten: konponbidearen parte bihurtzen du nekazaritza bera.

Bestetik, elikagaien kalitateari dagokionez, nekazaritza ekologikoak osasuna erdigunean jartzen du: pestizida eta ongarri kimikorik gabeko ekoizpena, elikadurak berez dituen ezaugarriak mantenduz, elikadura seguruagoa eta kontsumitzailearentzako gardentasun handiagoa.

Elikadura-subiranotasunarekin ere zuzenean lotuta dago. Agroekologiak tokiko ekoizpena lehenesten du, eskala

EAEko eragilearen profila

EAEko erregistro ekologikoan inskribatutako titularren %17 40 urtetik beherako gazteak dira. Emakumeen presentziak erroldaren %29 ordezkatzen du, guztira 931etik 272 legezko ordezkarirekin.

txiki eta ertainak indartuz, eta horrek mendekotasun gutxiago sortzen du kanpoko input kimiko, erregai edo merkatu globalekiko. Etorkizuneko elikadura-sistema batek ezinbestean izan beharko du hurbila, erresilientea eta tokian tokikoa.

Horregatik guztiagatik, nekazaritza ekologikoa ez da aukera alternatibo bat: etorkizuneko elikadura-eredua da. Noiz aitortuko diote dagokion eta merezi duen lekua?

Kontseiluan erroldatutako eragileen jarraipena

Euskal Autonomia Erkidegoan elikagai ekologikoak ekoizten, eraldatzen edo merkaturatzen dituzten proiektu, enpresa eta eragile guztiak Kontseiluan erroldatuta daude. Horrela, Kontseiluak ziurtatzen du eragile guztiek Europar Batasunak ezarritako elikagai ekologikoen etiketatu-araudia betetzen dutela. Araudi horri esker, “ekologiko”, “biologiko”, “organiko” eta “eko/bio” aurrizkiak babesten dira, eta kontsumitzaileek produktuak erraz identifika ditzaten eurohostoa erabiltzen da.

Era berean, araudiak eragile guztien arteko konpetentzia gardena bermatzen du, aipamen ekologikoak erabiltzeko bete beharreko gutxieneko baldintzak argi zehaztuta daudelako, eta baldintza hauek betetzen ez dituztenek ezin dutelako aipamen hauek erabili.

Urtero, Kontseiluak erroldatutako eragile bakoitzaren jarduera gainbegiratzen du: ekoizpen unitateak ikuskatzen ditu, aurreko bisitetik egindako lanen auditoretza egiten du, eta behar izanez gero laginak hartzen eta aztertzen ditu.

Kontrol eta ziurtapen sistema honek bere araubide propioa du, eta modu ofizialean bete behar da, Agintari Eskudunei (Europar Batasunari) kontuak emanez. Horretarako, Europar Batasunak ENEEK-Ekolurra Kontseiluari agintaritza kontrol ofiziala aitortu dio, ES-ECO-026-VAS kodearekin.

Aitortza ofizial hau mantentzeko ezinbestekoa da erroldatutako eragileen jarduera arduraz jarraitzea. Sistema ho-

netan eragile bakoitzak paper garrantzitsua du: zuen kolaboraziorik gabe ezin da berme-sistema indarrean mantendu. Auditoretzetan aktiboki parte hartu behar da, EB araudia betetzen duzuela erakutsiz, erregistroak, argazkiak, dokumentuak eta bestelako ebidentzia objektiboak aurkeztuz. Sistema hau sinesgarria izatea neurri batean denon ardura kolektiboa da, eta norbait iruzurretan ibiltzeak kalte egingo lioke, berme sistemari zein bertan parte hartzen duzuen eragile guztiei.

Urteko

jarraipen plana

Urte hasieran, ENEEK-Ekolurrako teknikariek erroldako eragile bakoitzaren azterketa egiten dute, araudia betetzeko duen segurtasuna edo arriskua puntuaketa bidez ebaluatuz. Kontuan hartzen diren alderdi nagusiak ondorengoak dira: aurreko urtean arau-hausterik egon den, ekoizpen ekologikoaren kanpoko jarduerarik egiten den, eta aktibitatearen tamaina. Puntuaketaren arabera, batzuei kontrol bisita gehiago egiten zaie, batzuetan abisatu gabe, edota laginak hartzen dira laborategiko analisiak egiteko.

Analisi hauetan barazkiak, fruituak, muztioak, abereentzako pentsuak, eztiak, lurrak eta bestelako produktuak hartzen dituzte, eta helburua da hondakin kimiko eta transgenikoen presentzia ez dagoela ziurtatzea. Positibo bat detektatzen denean, ikerketa abiatu eta jatorria zehazten da, ekoizlearen jarduera desegokiaren ondorio ez dela ziurtatzeko.

Hondakin kimikoak Almeriako SICaAgri laborategian aztertzen dira, transgenikoak Murtziako Agrolab-en, eta eztiaren laginak Apinevada laborategian; guztiek ENAC ziurtagiria dute.

Batasunaren 2018/848 Erregelamenduan zehazten da kontrol bisiten araudia:

• Produktu ekologikoen ekoizpenari eta etiketatzeari buruzko Europar Batasunaren 2018/848 Erregelamenduan deskribatutako kontrol-sistemak, gutxienez, eragile bakoitzari urteko kontrol bat egitea arautzen du.

• Gutxienez eragileen %10ri kontrol gehigarriak egitea eskatzen du, eragile bakoitzak arau hausteak izateko duen arriskuaren arabera.

• Egindako kontrolen %10 aldez aurretik abisurik eman gabe egitea ere eskatzen du.

• Era berean, operadoreen gutxienez %5i laginak hartu behar zaizkie.

2025 urtean ekoizpenari egindako jarraipena

Pasa den urtean, guztira, 1.143 jarraipen bisita egin ziren. Hauetatik, 62 kasutan laginak hartzeko izan zen. Bisita guztien %10 aurretik abisatu gabe egin ziren.

Kontuan izanda guztira 768 eragileren lana jarraitu zela, 130 eragileri bisita bat baino gehiago egin zitzaien, ekoizpen orientazio desberdinetan erroldatuta zeudelako, edota urte hasierako ebaluaketak abisatu gabeko bisita gehigarria egitea agintzen zuelako. Azken talde

Sistema hau sinesgarria izatea denon ardura kolektiboa da, eta norbait iruzurretan ibiltzeak kalte egingo lioke berme sistemari zein bertan parte hartzen dugun guztioi.

honetan izan ziren 76 eragile, erroldaren %10. Aurreikusita zegoen 78 kontrol-bisita gehigarri egitea, baina 2 ezin izan ziren egin, 2 eragile horiek bajan eman zirelako baina, hala ere, araudian ezarritako %10 kontrol gehigarriak izatea lortu da.

Lagin-bilketak aldez aurretik abisurik eman gabe egiten dira. 2025ean 53 eragileri hartu zitzaien lagina eta hori kontrolatutako eragileen %7a da (53/768). Ehuneko hori araudian ezarritakoaren gainetik egongo litzateke.

Kontrol horiez gain, 61 bisita gehiago egin ziren nekazaritza ekologikoan ziurtatu nahi zuten eragileei. Bisita horietan araudiaren betetze-mailaren diagnostikoa egin zen, ziurtagiria eskatzen hasi aurretiko diagnostikoa.

Ekologikoa, dena hobetzeko!

EKOLURRA BULETINA

2025 urtean egindako jarraipenaren emaitzak

Urtean zehar guztira 43 arau-hauste jaso zituzten idatziz kontseiluko teknikariek, eta 39 eragile izan ziren arazo hauetan inplikatuta. Kasu gehienetan eragileak ostean idatziz hartutako konpromisoa ontzat eman zen edota hartutako neurri zuzentzaileak nahikotzat eman ziren.

2026 urterako aurreikusitako jarraipen plana

813 eragile daude erroldatuta urte hasieran eta kontuan izanda askok ekoizpen orientazio bat baino gehiago duela, 1.005 bisita egitea aurreikusi da. Horrez gain, urte hasierako ebaluaketak 91 kontrol gehigarri egitea agintzen du (erroldaren %11). Bestalde, 57 lagin-hartze planifikatu dira urte hasieran (erroldaren %7), baina kopuru hau gehitzen joaten da urtean zehar, susmoak daudenean kontseiluko teknikariek laginak hartzea erabakitzen dutelako (iaz 62 lagin jaso ziren guztira). Kopuru hauei gehitu behar dizkiegu urtean zehar suertatzen diren eragile berrien auditoretzak, aurten 126 aurreikusi dira. Guzti honekin, 1.340 bisita planifikatu dira, iaz egin zirenak baino 197 gehiago.

Guzti honekin, 1.340 bisita planifikatu dira, iaz egin zirenak baino 197 gehiago.

Ziurtapenean interesa duten alderdien batzordea

Batzorde honen eginkizun nagusia da, gutxienez urtean behin, berme sistemaren azterketa egitea, honako puntu nagusiak kontuan hartuta: baliabideak, teknikarien prestakuntza, independentzia eta inpartzialtasuna, lan prozeduren egokitasuna, barne auditoretzen emaitzak, ziurtapen erabakien berrikuspena eta arau hausteen kudeaketa.

Eginkizun horietan, berme sisteman interesa duten alde guztiek parte hartzen dute, talde bakoitzeko bi ordezkarirekin: ekoizleak, elaborazio eta merkaturatze enpresak, kontsumitzaileak, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak eta ziurtapen adituak.

Batzorde honen erabakiak Kontrol eta Ziurtapen Sistemari dagokionez Kontseiluak bete behar ditu.

Egindako laborategi analisiei dagokionez, analizatutako laginen 84%tan ez zen inolako kutsadura arrastorik antzeman (%16an ez onartutako materien detekzioa ageri zen). Urte honetan beste urteekin alderatuta, detekzio kopurua altua izan da.

Araudiaren gaia

Baimenik gabeko biltegiratze fitosanitarioa

Kontabilitate dokumentatu okerra

Eskura ez dagoen auditoriarako beharrezko dokumentazioa

Oiloen parkeen egoera

Etiketatu okerra

Animalia ez ekologikoen sarrera

Animalia ez ekologikoen sarrera

Ez dira eko produktua eta ez eko bereizten salmenta-agirietan

Lehengaien sarreren kalifikazio ekoizterik ez

Aztertutako laginetan baimendu gabeko materiak detektatzea

Aztertutako laginetan baimendu gabeko materiak detektatzea

Aztertutako laginetan baimendu gabeko materiak detektatzea

Aztertutako laginetan baimendu gabeko materiak detektatzea

Aztertutako laginetan baimendu gabeko hondakinak detektatzea

Produkzio paraleloa

Produkzio paraleloa esne-abeltzaintzan

Erregistro osatugabeak

Baimenik gabeko ongarriaren erabilera

Baimenik gabeko fitosanitarioaren erabilera

Baimenik gabeko fitosanitarioaren erabilera

Baimenik gabeko fitosanitarioaren erabilera

Pentsu ez ekologikoaren erabilera

Pentsu ez ekologikoaren erabilera

Pentsuaren erabilera arauan ezarritakoa baino gehiago

Eko ez den haziaren erabilera

Eko ez den haziaren erabilera

Eko gisa eko ez den produktuaren salmenta

Eko gisa eko ez den produktuaren salmenta

Lehengaien kalifikazio ekologikoa ez egiaztatzea

Espediente kopurua Ebazpena

1 Produkzioaren deskalifikazioa. Bilakaera epearen hasiera.

2 Ez-betetzea itxitzat ematea. Ziurtagiria berritu.

1 Ez-betetzea itxitzat ematea. Ziurtagiria berritu

1 Ez-betetzea itxitzat ematea. Ziurtagiria berritu.

1 Ez-betetzea itxitzat ematea. Ziurtagiria berritu.

2 Ez-betetzea itxitzat ematea. Ziurtagiria ematea.

2 Bilakaera epea artaldea eta/edo taldea behin betiko eratu arte luzatzea.

1 Ez-betetzea itxitzat ematea. Ziurtagiria berritu.

1 Ez-betetzea itxitzat ematea. Ziurtagiria berritu

2 Ez-betetzea itxitzat ematea. Ziurtagiria berritu. Ez da beharrezkoa produkzioa deskalifikatzea, ez baita uztarik jaso.

3 Produkzioaren deskalifikazioa

3 Ustiategi osoaren ekoizpenaren deskalifikazioa eta bilakaera epearen hasiera.

1 Ekoizpenaren deskalifikazioa eta 6 hilabeteko aldi baterako etendura.

1 Denboraldi baterako ziurtagiriaren etena

2 Ez-betetzea itxitzat ematea. Ziurtagiria berritu.

1 Bilakaera epea luzatzen da eta ezin da eko ez bilakaeran aipamenekin merkaturatu.

4 Ez-betetzea itxitzat ematea. Ziurtagiria berritu.

1 Ez-betetzea itxitzat ematea. Ziurtagiria berritu.

1 Ez-betetzea itxitzat ematea. Ziurtagiria berritu. Ez da beharrezkoa produkzioa deskalifikatzea

1 Ustiategi osoaren ekoizpenaren deskalifikazioa eta bilakaera epearen hasiera.

2 Produkzioaren deskalifikazioa. Bilakaera epearen hasiera.

1 Ez-betetzea itxitzat ematea. Ziurtagiria ematea.

1 Arkumeen kanpainan ekologikoari buruzko erreferentziarik eza (6 hilabete). Ziurtagiria berritzea

1 Ez-betetzea itxitzat ematea. Ziurtagiria berritu.

1 Ez-betetzea itxitzat ematea. Ziurtagiria berritu. Ez da beharrezkoa produkzioa deskalifikatzea, ez baita uztarik jaso.

1 Ziurtagiria aldi baterako etetea

1 Ez-betetzea itxitzat ematea. Ziurtagiria berritu.

1 Denboraldi baterako ziurtagiriaren etena

1 Ez-betetzea itxitzat ematea. Ziurtagiria 6 hilabeterako berritu, bilakaera-sistema berria ezarri arte.

Biltegiko produktuen identifikazioa 1 Ez-betetzea itxitzat ematea. Ziurtagiria berritu.

Ez-betetzeak, guztira 43

Araudiaren ez betetze bat egonez gero, neurri zuzentzaileak aurkeztu beharko dira. Aurkezteko epeak honakoak dira:

Definizioa

ARINA Araudiaren eskakizunen urraketak dira, baina ez dute produktu ekologikoa arriskuan jartzen eta ez dute zalantzan jartzen eragileak araudia betetzeko duen gaitasuna.

Erantzun epea

1 hilabete

LARRIA Araudiaren eskakizunen urraketak dira, eta elikagai ekologikoen kalitateari eragiten diote. Hala ere, ez dute zalantzan jartzen eragileak araudia betetzeko duen gaitasuna. 10 egun

OSO LARRIA Araudiaren eskakizunen eta indarrean dagoen legediaren arau hausteak dira, eta elikagai ekologikoen kalitateari eragiten diote. Gainera, zalantzan jartzen da eragileak ziurtagiriaren eskakizunekin bat etorriz ekoizteko duen gaitasuna. Egun 1

2025eko komunikazio eta sustapen jarduerak

2025ean Kontseiluak komunikazio- eta sustapen-jarduera anitza garatu du, ekoizpen ekologikoa balioan jartzeko, kontsumoa sustatzeko, sektorearen hazkundea bultzatzeko eta Kontseiluaren erreferentzialtasuna indartzeko, bai sektorearen barruan bai gizartean oro har.

Barne-komunikazioa eta sektoreko eragileen arteko kohesioa indartzea lehentasunezkoa izan da. Elkarteekin eta kontsumo-taldeekin harreman iraunkorra landu da, beharrak identifikatzeko eta elkarlaneko proiektuak sustatzeko. Guztira, 15 bilera egin dira sektoreko eragileekin. Horrez gain, bi barne buletin bidali dira erroldatutako eragileei, eta eragile berrientzako bi ongi etorri saio antolatu dira, Kontseiluaren eginkizunak eta baliabideak aurkezteko.

Nekazaritza ekologikoa plazaratuz

Kontseiluak informazio zehatza, ulergarria eta hurbila eskaintzeko ahalegina egin du, kontsumitzaileen kontzientziazioa handitzeko eta eurohostoaren esanahia jendarteratzeko. Xede-taldeen arabera egokitutako ekimenak garatu dira: Lurzorua hezkuntza programa ikasleentzat; bisita gidatuak eta hitzaldiak kontsumo-talde eta kolektiboentzat; hitzaldiak nekazaritza, ostalaritza eta unibertsitate mailako ikasleentzat; eta Nekazaritza Ekologikoaren Erakusketa Ibiltaria udalerri eta erakundeentzat.

2025ean, merkaturatzekate laburrak eta zuzeneko salmenta indartzeko helburuarekin, ‘Sareko’ salmentapuntuen mapa sustatu eta eguneratuta mantendu da.

2025ean Lurzorua programaren bidez 20 saio egin dira eta 504 ikaslek parte hartu dute. Kontseiluaren egoitzako erakusketa egonkorrera 13 bisita gidatu antolatu dira, askotan ekoizleen ustiategietara egindako bisitekin osatuta. Halaber, 18 hitzaldi eta mahai-inguru eskaini dira EAEko hainbat tokitan, nekazaritza ekologikoa, agroekologia, eurohostoa eta elikagai ekologikoen balioa lantzeko. “Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da” erakusketa ibiltaria ere hainbat herritan kokatu da.

Agroekologiaren bidean

Agroekologiaren bidean Kontseiluak eta EHKOlektiboak hitzarmena sinatu dute agroekologia sustatzeko. Hiru saio antolatu dira nekazaritza ekologikoa oinarri duten agroekologia kontzeptuak argitzeko: irailaren 25ean AmorebietaEtxanon, urriaren 2an Azpeitian eta urriaren 9an Vitoria-Gasteizen. Topake-

tetan ekoetiketa ofizialaren balioa eta EHKOlektiboaren irizpide agroekologikoak azaldu dira, eta beste izendapen lausoen inguruko kontzientziazioa landu. Parte-hartzaileek —ekoizle, dendari, kontsumo talde eta eragile sektorialek— halako espazioen beharra nabarmendu dute, eta elkarlana oso positibotzat jo da.

Baserritik mahaira: salmenta-bideak indartzen

2025ean, merkaturatze-kate laburrak eta zuzeneko salmenta indartzeko ‘Sareko’ salmenta-puntuen mapa sustatu eta eguneratuta mantendu da. Helburua da elikagai ekologikoak non eskuratu daitezkeen bistaratzea eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzena erraztea. Guztira, 301 salmenta-puntu identifikatu dira eta lau online bilera egin dira ekoizileekin. Aldi berean, Sareko ezagutaraz-

teko hainbat ekintza garatu dira. Mapak, gainera, online salmentak egiteko aukera ematen du «Merkaturatze Sarea» proiektuaren bidez.

Elikadura burujabeago, jasangarriago eta gertukoago baten alde, zure parte-hartzea ere ezinbestekoa da!

Oraindik zure salmenta guneak igo gabe badituzu jarri harremanetan!

Udako Azoka Ekologikoei dagokienez, 2025an 13 antolatu ziren lurraldeetako Nekazaritza Ekologikoko Elkarteen eta Kontseiluaren lankidetzari esker: Zigoitian, Zarautzen, Zumaian, Donostian, Oreretan, Algortan, Zerainen, Mungian, Azpeitian, Eibaren, Vitoria-Gasteiz eta Durangon. Kontseiluak azokak antolatzen dituzten elkarteekin elkarlanean komunikazio kanpainaren kudeaketaz, prentsa bulegoko lanaz eta kartelen diseinuaz arduratu da.

Ekimena erakargarriagoa izateko eta elikagai ekologikoak ezagutarazteko, azoka batzuetan dastaketak eta sukaldaritza erakustaldiak antolatu ziren. Bestalde, Kontseiluak Euskadin antolatutako Bioterra eta BioAraba azokatan parte hartu du nekazaritza ekologikoaren informazioa emateko gunearekin eta elikagai ekologikoak sustatzeko ekimen desberdinekin. EAEtik kanpoko azoketan parte hartzeko ere kudeaketarako laguntza eskaini zaie eragileei.

Eredua hurbiltzen: bilerak, gida eta aliantzak

Sektoreko bilera desberdinetan eredu ekologikoa ordezkatzeko parte hartu da. Bestalde, gestio zentroetako teknikariekin, elkarteekin, eta mahastigileekin… bilera teknikoak egin dira araudia argitzeko eta alta prozesua errazteko. Gainera, mendi-lurretako larreak ekologiko gisa ziurtatzeko gida praktikoa prestatu da udalentzat, eta Busturialdea-Urdaibaiko lehen sektorea dinamizatzeko lan taldean parte hartu da. Azkenik, Landare ekologikoaren hornikuntzari buruzko proiektu pilotu baten diseinua ere landu da.

Ekologikoa, dena hobetzeko!

EKOLURRA BULETINA

Komunikabideetan presentzia

Kontseiluak hedabideekin harremana landu du nekazaritza eta elikagai ekologikoen inguruko kontzientzia sustatzeko, irratian, telebistan eta prentsan. Argia hedabidearekin urteko hitzarmena sinatu da edukiak eta publizitate ekologikoa zabaltzeko, eta Ekosfera saioan nekazaritza ekologikoari lotutako hainbat gai landu dira, besteak beste, pestiziden ordezko teknikak, ornitologia eta mendi-larreen ziurtapenak biodibertsitatean dituen onurak. Halaber, prentsa-ohar ugari prestatu dira, eta horien osagarri gisa bi prentsaurreko antolatu dira: bata Euskal Sagardo Ekologikoaren euskarria jendarteari aurkez-

teko, eta bestea Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Eguna baliatuz, lau udalerrik beren lur komunalak ekologikoan ziurtatzeko hartutako erabaki esanguratsua ezagutarazteko. Bestalde, Bioterrak antolatutako prentsaurrekoan ere parte hartu da EAEko nekazaritza ekologikoaren datuak ezagutarazten.

Azkenik, elikagai ekologikoen onurak herritarrei zabaltzeko, “Ekologikoa, dena hobetzeko!” irrati kanpaina egin da abenduan. Gabonetan ere, kontsumo arduratsuagoa sustatzeko eta ekoizpen ekologikoaren balioa azpimarratzeko.

Ekologikoa, dena hobetzeko!

Agroekologia: Sustraiak eta etorkizuna

Agroekologia: Sustraiak eta etorkizuna” izenburupean, SEAEren XVI. Kongresua ospatuko da aurten, 2026ko apirilaren 22tik 25era, Iruñean.

Lau egunetan, ikerketa, ekoizpen sektorea eta administrazioetako profesionalak bilduko dira elikadura-sistemaren erronka handienak jorratzeko: klima-aldaketara egokitzapena,

biodibertsitatea, berrikuntza, politika publikoak eta elikadura-subiranotasuna, besteak beste.

Kongresua SEAEren YouTube kanaletik zuzenean ikusteko aukera egongo da.

Informazio gehiagorako edota izena emateko: www.eventos.agroecologia.net.

Bioterra azoka egingo da FICOBA-n

Ekainaren 5etik 7ra Bioterra azoka egingo da FICOBA-n (Irun). Kontseiluak stand propio batekin parte hartuko du, eta bertan nekazaritza eta elikadura ekologikoari buruzko informazioa eskainiko du, sektore ekologikoaren helburuak, printzipioak eta onurak herritarrei hurbiltzeko asmoz.

Era berean, Salmenta Puntuen Maparen bitartez Euskadiko elikagai ekologikoak non aurki daitezkeen ere azalduko dugu.

Horrez gain, ekainaren 6an, 13:15ean, EHKOlektiboarekin elkarlanean "Agroekologia: zigilu ekologikoan oinarritutako balioen topalekua" aurkeztuko da.

Elikagai ekologikoa lurralderatutako elikagaia da

Bertakoa eta ekologikoa, edota ekologikoa eta bertakoa; berdin du, baina kontuz! Gauza bera ez direla sarritan argitu behar izaten dugu eta!

Kontseiluaren barne buletinean txertatu dugun artikulu honekin zenbait kontzeptu argitzen lagundu nahi dugu. Guk argi baditugu, errazagoa izango delako herritarrei modu argiagoan azaltzea, eta horrela beraientzat ere errazagoa izango delako gu zertan ari garen ulertzea; eta, garrantzitsuena, horrekin gure elikagai eskaintza balioan jartzea.

Bertakoa eta ekologikoa guztiz lotuta dauden bi kontzeptu desberdin dira, baina elikagai bat bertakoa eta ekologikoa dela esan aurretik zertaz ari garen argitzea komeni da.

Elikagai bat eko, bio edo organiko bezala bataiatu eta merkaturatzen dugunean, argiak eta publikoak diren ezaugarri batzuk betetzen dituela bermatzen dugu. Batzuentzat ezaugarri horiek nahikoa izan daitezke; beste batzuentzat, agian, eskas gelditzen dira. Baina gutxieneko langa bezala onartzen dira, eta ekoizpen konbentzionaletik ondo bereizten den elikagai osasuntsuago bat merkatuan modu errazean bereizteko nahikoa dira.

Argi dago araudia lurralde bakoitzeko errealitatera moldatu ahal izango zela, kalitate ezaugarrietan exijentzia maila handitu ahal izango zela, ontziratze materialen inguruan

Argi dago jasangarritasunaren ikuspuntutik ingurumenaren zaintzaz gain jasangarritasunaren beste bi erpinak ere jaso beharko lituzkeela: soziala eta ekonomikoa. Eta hortxe kokatzen dugu EHKOkolektiboa.

zehaztasun gehiago gehitu ahal izango zirela, eta horrela beste ezaugarri tekniko asko zehaztu ahal izango liratekeela. Argi dago, halaber, jasangarritasunaren ikuspuntutik ingurumenaren zaintzaz gain jasangarritasunaren beste bi erpinak ere jaso beharko lituzkeela: soziala eta ekonomikoa. Eta hortxe kokatzen dugu EHKOkolektiboa, Agroekologiaren aldeko Euskal Herriko mugimendua.

Baina argi izan beharko genuke ere gure ekoizpenak dituen beste ezaugarri horiek balioan jartzeko garaian hobe genukeela “ez da soilik ekologikoa, gainera (…)” esan beharrean “ekologikoa izateaz gain, (…)” esatea; elikagai ekologiko ziurtatuak bermatzen duen gutxieneko langa horri bere balioa aitortzea, alegia. Balio hori emateko gai ez bagara, ofizialtasunaren eta dirulaguntzaren berehalako emaitzarekin konformatzen bagara, jai izango dugu: dagoenean bonbon, ez dagoenean egon!

Hau argi izanda, zergatik bertakoaz aritu ekologikoaz aritu ahal garenean? Elikagai ekologiko bat lurralderatua dagoen elikagaia da: letxuga sasoian eta lurrean ekoizten dugu; abereak larratzen ditugu; eta janaren ehuneko garrantzitsua inguruan ekoizten da (belarjaleetan %70 eta besteetan %30). Hego Ameriketatik edo munduko beste edozein lekutatik datorren elikagai ekologikoen kasuan ere berdin: ekoizpen lurralderatu baten emaitza dira.

Baina jatorriaren hautua egitea noren esku dago? Gero eta zailagoa den arren, oraindik ere neurri handi batean azken eroslearen esku dago. Elikagai ekologikoen etiketatua, alde horretatik, argiena da: derrigorrez jatorriari buruzko informazioa eman behar du; noski, ekoizpenaren

jatorria, eta ez bestelako sasi-jatorriak (elaborazio enpresaren kokapena, errolda agiria, berme marka, jatorri izendapena, etab.). Euro-hostoaren azpian dago informazio hau, eta gutxienez osagaien ekoizpen jatorria Europar Batasunean dagoen zehaztu behar da; hortik behera, nahi dugun beste zehaztu dezakegu.

Kanpotik datorren ekologikoa edo bertan ekoiztutako konbentzionala? Zenbat aspertzen gaituen eztabaida antzu honek! Maite dituzunen artean bat aukeratu behar izatea baino kontu zitalagoa da hau. Antzeko zerbait gertatzen zaigu erosketa publikorako politiken inguruan eztabaidatzen denean: bertakoa dagoenean bonbon, eta ez dagoenean egon!… baina egon? Zergatik egon? Soilik jatorriari erreparatu behar zaio? Hautua soilik irizpide ekonomikoetan oinarritu behar da? Nekazal sektorea berpizteko eta belaunaldi berriak erakartzeko gakoa ekonomia baino ez da? Edo ekoizteko ereduak ere badu zeresana? Baietz deritzogu!

Gaur egungo egoera geopolitikoari erreparatuta, gero eta ozenago esan daiteke ekonomiak irauteko aukera ematen duenean soilik printzipioek ematen dutela bizitzeko aukera.

Elikagai, ortu, larre, baso, itsaso, paisaia, jantoki, eskola, egoitza, polikiroldegi, taberna eta elkarte biziak nahi baditugu, bizitzan oinarritutako printzipioak gailendu behar dira.

Nekazal ekoizpen ekologikoa sendo hazten ari da. EAE mailan eragile kopurua %6 hazi da eta azalera %43; nekazal lur guztien %7 izatetik %9 izatera pasa gara azken urtean. Baina, tamalez, glo-

balizazio komertzialaren hazkuntza askoz azkarrago doa, eta elikagai ekologikoak ez dira horren salbuespen.

Nekazal ekoizpen ekologikoa EAEn hazten ari dena baino dezente azkarrago hazten ari da nazioarteko merkataritza, nahiz eta hori zehaztasunez baieztatzeko datu zehatzak falta zaizkigun. Elikagai ekologikoen kontsumitzaile berriak, eta neurri batean aspaldikoak ere, kontsumo eredu honen hatzaparretan erortzen ari dira, eta ekoizpenaren eta kontsumoaren arteko deskonexioa gero eta handiagoa da.

Ekoizpen ekologikoaren munduko azalera urtez urte hazten doa, eta kontsumo merkatuetatik urrun dauden ekoizleentzat ekoizpen ekologiko ziurtatua irtenbide bihurtu da. Europak hazkunde honen irakurketa positiboa egiten du, baina ez du sistema komertzial ekologikoagoak bultzatzeko asmorik; merkaturatzeak konbentzionala eta globalizatua izan behar duelako nahitaez… Jaunak esana, eskerrak zuri Jauna.

Hala ere, nekazal ekoizpen ekologikoaren araudiak, helburuen atalean, salmenta bide zuzenak bultzatzearen erronka jasotzen du, besteak beste, eta hor kokatzen dira kontsumitzaile askoren itxaropenak.

Planteatutako erronka askotan bezala, konponbidea ez da bakarra. Elikagaien sektore globaleko enpresa handiek produktu ekologikoak inportatzen jarraituko dute, preziorik onenean lor ditzaten (beraien DNAn dago, eta arauek horretarako aukera ematen diete). Baina beharrezkoa da hurbileko ekoizpenak eta kontsumoak ere beren espazioa izatea.

Beraz, mezua argia da: ekologikoaeta bertakoa, eta kanpotik etortzen denean, orduan ere ekologikoa; baina betiere kontsumo ereduari arreta kendu gabe.

Kontseiluan horretan ari gara. Gure lana ez da kontrol eta ziurtapen lanetara mugatzen. Proiektu garrantzitsuak ditugu martxan: EHKOrekin elkarlana, Sareko plataforma (merkaturatze bide laburretan dagoen eskaintza bistaratzeko), edota urtean zehar udalerri desberdinetan egiten diren azoka ekologikoen komunikazioa.

Proiektu hauen berri izan nahi baduzue, jarri kontseiluko komunikazio arloarekin harremanetan, 663234509 telefonoan; Amaia eta Nagore.

Ekologikoa, dena hobetzeko!

EKOLURRA BULETINA

Kontseiluak eskeintzen dituen materialak

SALMENTARAKO EUSKARRIAK: Zuzeneko salmentan erabiltzeko euskarri bateratuak ekoizten dira Kontseilutik, hauek dira euskarriak

PAPEREZKO POLTSAK 1 KG

Neurria: 18 + 6,5 x 26 cm

Kraft paper birziklatua

Hezetasunaren aurkako tratamendua

Alboko hauspoa

1000 poltsa kutxa bakoitzean

Salneurria: 26 €/kaxa (BEZ barne)

AMANTALA

Neurria: 40 x 40 x 22 cm

· Salneurria: 10€/ kaxa (BEZ barne)

Bidalketa: Jasotze puntua elkarteetan eta Kontseiluan izango da.

PAPAREZKO POLTSAK 2KG

Neurria: 23 + 10,5 x 34 cm

Kraft paper birziklatua

Hezetasunaren aurkako tratamendua

Alboko hauspoa

1000 poltsa kutxa bakoitzean

Salneurria: 30€/kaxa (BEZ barne)

PAPEREZKO XINGOLA

Neurria: 3 cm x 50 m

· Kraft paper birziklagarria

Salneurria: 3 €/unit. (BEZ barne)

ETIKETA PERTSONALIZATU ITSASKORRAK

Kontseilutik etiketa pertsonalizatuak egiten dira behar duen ekoizlearentzat. Diseinu bakarra dago eta diseinu horretara egokitzen dira elikagaiaren ezaugarriak.

Neurria: 10cm x 5cm

Salneurria: 0,035€/unitatea

Oharra: lehen inprimaketak 20€-ko gastua du gestio gastuak direla eta.

HELDULEKUDUN POLTSAK

Neurria: 23+11 x 31 cm

Kraft paper birziklatua

Alboko hauspoa

220 poltsa kaxa bakoitzean

Salneurria: 25€/kaxa (BEZ barne)

MANTELAK

Neurria: 40 x 40 x 22 cm

· Salneurria: 10 €/unitatea (BEZ barne)

Bidalketa: Jasotze puntua elkarteetan eta Kontseiluan izango da.

MERCHANDISING

JUTEZKO POLTSAK

· Jute naturala eta barne laminatua

POLTSA KONPOSTAGARRIA

Neurria: 40 x 60 cm

100 galgadun poltsa

OK Compost zigilua dute

1000 poltsa kaxa bakoitzean

Salneurria: 110/kaxa (BEZ barne)

SALMENTA ZUZENERAKO TABLEROA

Kontseiluak ekologikoan ziurtatutako eragileei zuzeneko salmentarako euskarri bat eskaintzen die.

Neurria: 40 x 40 x 22 cm

· Bi helduleku: luzea eta laburra 50 poltsa kaxa bakoitzean

Salneurria: 75 €/ kaxa (BEZ barne)

627 15 94 | sustatu@ekolurra.eus > Adierazi nor zaren eta egin eskaera Oharra: euskarrien eskariak 7 egun lehenago egitea komeni da.

Ekologikoa, dena hobetzeko! EKOLURRA

Kontseiluak eskeintzen dituen zerbitzuak

Egoitza erabiltzeko aukera

Egoitza erreserbatu:

Ekoizpen ekologikoarekin lotutako bilerak, jardunaldiak, mahai inguru, ikastaro, aurkezpenak… egiteko egoitza erreserbatu daiteke.

Bestelakoak

Azokak - EKOEUSKADI gunea

Kontseiluak erabakitzen diren azoka desberdinetan parte hartzen du informazio puntu bat jarriz. Honez gain, azokaren deialdia partekatzen da eta interesatu direnen arabera gune bat erreserbatzen da, EKOEUSKADI gunea.

Nekazaritza ekologikoaren dibulgazioa

Kontseiluak ekoizpen ekologikoaren inguruko dibulgazio material desberdinak sortzen ditu ekimen ezberdinetan banatzeko. Material honen eskaera egin dezakezue zuen bezeroen otarretan edo saltoki ezberdinetan banatzeko. Bestalde, teknikari batek zure kontsumo-taldeari ekoizpen ekologikoari eta kontseiluari buruzko informazioa emateko, kontseiluarekin harremanetan jar zaitez.

01. Argudio eskuorriak: Kontseilutik 6 elikagaien argudio eskuorriak sortu dira; arrautzak, barazkiak, esnekiak, haragia, ardoa eta ogia.

02. Eskuorri orokorra: Ekoizpen ekologikoaren inguruko informazio orokorra biltzen du abeltzaintza ekologikoaren garrantziari atal bat zuzenduz.

Eragileen ekintzak babesteko diru laguntza

Ekoizpen eta etiketatze ekologikoaren ezagutza zabaltzeko helburuarekin, Kontseiluak laguntza-lerro bat sortu du, ekoizleek antolatutako eta kontsumitzaileei zuzendutako sustapen-ekintzak bultzatzeko.

EPE-MUGA: ekainaren 15era arte Informazio gehiago: sustatu@ekolurra.eus

Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua, ENEEK | Q2000531J Jauregibarria Auzoa, 4 Jauregibarria baserria, 1. solairua. Amorebieta-Etxano (Bizkaia) 48340

Kontaktua: 94 627 1594 | Jendaurreko ordutegia: 8,30 - 14,30

Administrazioa: admin@ekolurra.eus | Zuzendaritza: zuzendaritza@ekolurra.eus Ziurtapen arloa: garantia@ekolurra.eus | Komunikazio arloa: sustatu@ekolurra.eus www.ekolurra.eus

Interesatuei arreta

Diagnostikoen zerbitzua:

Ekologikora urratsa eman aurretik zure jardunean egokitu beharrekoa ezagutzeko diagnostiko bat eskatu daiteke.

Argitalpenak

Negutegien maneiu ekologikoa (salneurria: 12€).

Simaurraren konpostagea nekazaritza ekologikoan (salneurria: 5€).

Erakusketa ibiltaria “Elikadura ekologikoarekin dena hobetzen da” erakusketa. Zure intereseko toki batera eramateko eskakizuna egin daiteke.

Ekologikoaren erakusketa Jauregibarria baserrian Kontseiluaren egoitzan ekologikoaren inguruko erakusketa ezagutzeko aukera dago. Eskola taldeei, kontsumitzaileei eta elkarte ezberdinei zuzenduta dago. Zure kontsumo taldearekin bisita gidatua egiteko eskaera egin dezakezu.

Lurzorua hezkuntza programa 10-14 urte arteko ikasleei zuzendua dago. Lurra baliabide didaktiko moduan erabiltzen da lurzoru emankorra zaintzearen garrantzia azpimarratzeko helburuarekin. Nekazaritza-ekosistema bateko lurzoruaren osasunaren benetako diagnostikoa egiten da. Eskaintza Euskadiko ikastetxe guztietara zabaltzen da.

Merkaturatze Sarea

Sare hau ekoizleek zuzenean edota taldean antolatzen eta kudeatzen diren azoka desberdinek osatzen dute. Bezeroak zuzenean egiten du eskaria, momentuko eskaria zein maiztasun batekin egindakoa izan daiteke.

Elikagaien eskaintza erosleei ikustarazteko, eskaerak jasotzeko, kudeatzeko eta fakturatzeko edota kobratzeko erabili daiteke. Tokiko produktu ekologikoak online erosteko erreferentziazko gunea izatea nahi da.

Eskaera aurkezteko laguntza

Eusko Jaurlaritzaren Kalitatea dirulaguntza eskaera aurkezteko laguntza.

Ekoizpen editoriala: Bio Eco Actual Association bio@bioecoactual.com

Argitalpen hau 55 g/m2-ko ExoPress paperean inprimatuta dago, zehaztapen hauek betetzen dituena:

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook