BINKE 098 azaroa 2024

Page 1


«Burua ondo izan eta komunikatzeko zailtasunak izatea oso gogorra da»
98. zenbakia • 2024ko azaroa
MARIA JESUS GARABIETA AEA-ELA DUEN GALDAKOZTARRA

«Garrantzitsua izango litzateke zaintza sistema publiko bat izatea»

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA

ARGAZKIAK: JON GOMEZ GARAI

Irakaskuntza publikoan aritu da Maria Jesus Garabieta galdakoztarra 20 urte baino gehiagoz. Egia Eskolan eta Elexalde BHI-n Zuzendaritza Taldeko kide ere izan da denbora luzez, baina duela urtebete inguru bere bizitza guztiz aldatu zuen gaixotasuna diagnostikatu zioten: Alboko Esklerosi Amiotrofikoa. Ordutik, pertsona autonomoa eta aktiboa izatetik, mendekotasuna izatera pasatu da denbora gutxian. Elkarrizketa bere senideen laguntzarekin erantzun du Garabietak, hitzak automatikoki irakurtzen dituen AhoTTS programaren bitartez. Berarekin, besteak beste, bere egoeraz eta Espainiako Kongresuak adostu duen lege berriaz hitz egin dugu.

Noiz diagnostikatu zizuten gaixotasuna? 2023ko azaroan diagnostikatu zidaten Alboko Esklerosi Amiotrofikoa.

Zeintzuk izan ziren lehen sintomak? Pilasteseko saioetan eskumako sorbalda altxatzeko zailtasunak izaten hasi nintzen. Hasieran, sorbaldako arazoa zela uste zuten medikuek ere, eta traumatologoak aginduta ebakuntza ere egin zidaten. Hala ere, nik mugitzeko zailtasunak nituela nabaritzen nuen eta ohi baino «torpeago» sentitzen nintzen. Neurologoarengana joan eta hiru elektromiograma egin ostean, AEA zantzuak zeudela esan zidan honek. Beranduago diagnostikoa Basurtuko AEA Unitateko Luis Varona doktoreak baieztatu zigun.

AEA sufritzen duten pertsona askok denbora luzea itxaron dute lehen sintometatik gaixotasunaren diagnostikoa jaso arte. Zure kasua izan zen? Bai, hilabete askotan zehar egon nintzen zer neukan jakin gabe. 2022ko azaroan izan nituen lehen sintomak eta urtebete beranduagora arte ez genuen diagnostikoa jaso.

Beldurra sentitu zenuen AEA zenuela esan zizuten momentuan? Egia esan, nik ere ez nuen gaixotasuna ezagutzen. Beldurra baino gehiago ezjakintasuna izan zen. Jesus Gorrotxategi familiako medikuak azaldu zidan zer den AEA. Ondoren, Adela Euskal Herria elkartera jo genuen. Adela AEA duten pertsonen elkartea da. Bertan informazio zehatzagoa eman ziguten eta bertako bazkide egin nintzen.

Nola aldatu da zure bizitza denbora honetan?

Denbora gutxian pertsona autonomoa eta aktiboa izatetik, mendekotasuna izatera pasatu naiz. Pilates, Gernikako Urdaibai Kantagunea, Berbalagunen, Irakurle txokoan edo Galdakaoko Patchwork taldean parte hartzen nuen eta orain ezin ditut hauek guztiak egin. Kortezubiko baserritik Galdakaoko pisura etorri ginen bizitzera, hemen zerbitzuak eskurago ditugulako.

Zein da gaixotasunaren alderik gogorrena? Gogorrena burua ondo eduki eta komunikatzeko ditudan zailtasunak dira. Ezin dut hitz egin eta mobilaren bidez komunikatzen naiz, AhoTTS programa erabilita.

Aurreiritzi asko daude gaixotasunaren inguruan? Batzuk uste dute gurpildun aulkian eta hitz egin ezinda ikustean ez garela ulertzeko edo arrazoitzeko gai, eta ez da horrela. Gaixotasun honek ez dio adimenari eragiten.

Zer egin daiteke aurreiritzi hauek ekiditeko? Jendeak ez du gaixotasun hau ezagutzen, nik ere ez nuen ezagutzen. Informazioa eukita errezagoa da dana. Elkarrizketa hau ere horregatik egitea erabaki nuen.

Uste duzu gizartea prest dagoela neurri honetako

Maria Jesus Garabieta Larrinaga 1945, Galdakao

Bilboko Merkataritza Eskolan Lanbide Heziketako Enpresa Administraritzako ikasketak egin zituen eta ondoren Magisteritza ikasketak Derioko seminarioan. Depuragua enpresan idazkari ibili zen lau urtetan eta ostean bizitza erdia irakaskuntza publikoan eman zuen. Egia Eskolan eta Elexalde BHI-n ZuzendaritzaTaldeko kide ere aritu zen. Duela urtebete inguru ordea, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa diagnostikatu zioten eta ordutik bere bizitza guztiz aldatu da, gaur egun mendekotasun egoeran arte.

Hilabete

askotan zehar egon nintzen zehazki

zer nuen jakin gabe

Ezjakintasuna sentitu nuen gaixotasuna diagnostikatu zidatenean

Diruari erreferentzia eginez, Juan Carlos Unzué futbol entrenatzaile ohiak eta AEA sufritzen duenak gaixotasun «klasista» dela adierazi zuen. Ados zaude adierazpen honekin? Erabat. Etxean esaterako obrak egin behar izaten dira, komuna egokitu, eta baliabide tekniko asko behar dira. Gauza batzutarako dirulaguntzak egon arren, beste asko norbere poltsikotik ordaindu behar dira. Adela elkarteak fisioterapia zerbitzua eta psikologoa eskaintzen ditu. Guk pertsona bat ere kontratatu behar izan dugu zaintzarako.

Legeak gaixoen familiei eta zaintzaileei zuzendutako neurriak ere batu ditu. Zure kasuan, zein paper jokatzen du familiak zure egunerokoan? Laguntza handia eskaintzen didate, azkenean horrelako egoera batek familia osoari eragiten dio eta saiatzen dira nik beraien hurbiltasuna sentitzen. Beraientzat ere egoera berria da eta denok egokitu behar gara egoera honetara.

Zelan bizi dute haiek zure egoera? Animatu egiten naute eta egunetik egunera bizi behar dugula esan, nahiz eta barrubarrutik eurek ere sufritzen egongo diren.

Zaintzaileen lana gehiago aldarrikatu beharko litzateke? Zaintza lanetarako pertsona bat daukagu etxean eta lan hauek etorkinek eta emakumeek egiten dituzte kasu gehienetan. Bertokoek nahi ez ditugun lanak beraiek egiten dituzte. Zaintza sistema publiko bat egotea garrantzitsua izango izatea. •

Arin-Arin!

Asteko egun gogokoa? Zapatua.

Herriko txoko gustukoa? Zugutzuko erreka bazterreko paseoa.

Liburua ala tablet-a? Tablet-a.

Pelikula bat? Amama.

Ez duzu onartzen… Jendeak haur moduan tratatzea.

Zoriontsu egiten zaitu… Familia batuta ikusteak.

Plater bat? Marmitakoa.

Deskribatzen zaituen berba? Euskalduna.

Herrian zer kenduko zenuke? Oztopo arkitektonikoak.

Eta zer berria jarri? Paseo luzeak, gurpildun aulkian egiteko modukoak.

Euskarazko berbarik politena? Erdu.

Zure ametsetako bidaia? New York-era.

Berba egin ala entzun? Biak.

Zure mesanotxean ezin da falta… Laguntza eskatzeko tinbrea.

Abesti bat? Lau haizetara, Imanol Lartzabalena.

ELKARRIZKETA

Aginke!

Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak

IÑIGO ERREJÓN

Ardi itxurako otsoa

«Ze ondo etorri zaizkidan Trump eta DANA-ren protagonismoa ni albistegietatik desagertzeko...»

Sarean arrantzatua

Ba al zenekien...

Udaleko zinegotziek poteatzen dutenean beti izaten dutela herritarren bat «txapa» emateko prest?

Usansolotarrek Gabonetako loterian gehien jokatzen duten zenbakia 113 da

Txiste txarra

— Arrisku handiko kirolen bat praktikatzen dozu?

— Bai, batzutan nire iritzia emoten dot.

Aginke atala adin guztietara moldatuko da

Aginkeren albisteek adin guztietara egokitutako bertsioa izango dute 2025etik aurrera. Horrela, nerabeentzat tstua labrdurz ta emotikonoz aurkztuko da eta HIRUGARREN ADINEKOENTZAT LETRA LARRIZ, IKUSMEN ARAZORIK EZ IZATEKO.

Urre bilatzaile bila dabil Galdakaoko Udala

Andra Marik, Gangurenek eta Adiskidek euren urteurrenak ospatzeaz gain, Ibilaldia ere hartuko duenez Galdakaok, Udalak burukominak izango ditu aurrekontuetan. Hori dela eta, «miraria» egiteko urre bilatzaileak nahi ditu.

Jardunaldi tropikalak ospatuko dira 2025ean

Azaroaren hasieran Jardunaldi Mikologikoak ia manga motzetan ospatu ondoren, Peña Santa Cruzek 2025ean perretxikoak eta landare tropikalak uztartuko dituela aurreratu du. Aldaketa klimatikoaren ondorioz errazago topatzen dira.

Hilabete honetako sarituak Urriko saridunak

Asier Jugo Alvarez

Aitor Zelaia Goienola

Abenduaren 1ean 'Eukalyptus' obra ikusteko bina sarrera irabazi dituzte.

Amaia Diez eta Jabi Pujana Binkekideak 'EMDLM. Mundu guztietan onena' antzezlana ikusteko bina sarrera jasotzerako orduan! Zorionak bioi!

Zuk ere Binkekide izan gura dozu?

Eman zure babesa urteko 39 € ordainduta

Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:

1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: info@binke.eus

2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.

IZEN-ABIZENAK: HELBIDEA:

NORTASUN AGIRIA:

KONTU KORRONTEA:

3. Eskaneatu zure mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!

Gau Beltza Galdakaon

ARGAZKIAK: ANDER ELORDUI / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

Egoera klinikoak simulatzeko zentro berritzailea ezarri dute Usansoloko ospitalean

Osakidetzak simulazio aurreratuko zentro berritzailea ezarri du Usansoloko ospitalean. Helburua ikasleek zein profesionalek pazientearen segurtasunerako arriskurik gabeko praktikak egitea da.

TESTUA ETA ARGAZKIA: IRATI ALONSO GARCÍA Ospitale birtuala

Osakidetzak simulazio aurreratuko zentro berritzailea inauguratu du Usansoloko ospitalean. Ospitale birtualak «ingurune kliniko errealista bat» sortzea du helburu, ikasleek zein profesionalek praktikak egin ditzatzen pazientearen segurtasunerako arriskurik gabe.

Espazioa Euskal Herriko

Unibertsitatearekin lankidetzan sortu dute, «etorkizuneko profesionalak gaurko teknologiarekin prestatzeko».

Zentroak balio anitzeko simulaziogela bi ditu, agertokietara egokitu

daitezkeenak, hala nola, kritikoen boxa, ebakuntza-gela, larrialdietako gela edo ospitalizazio orokorreko gela. Hauetan, papinekin simulazioak egiten dituzte ikasleek zein profesionalek.

Irakasleek denbora errealean gainbegiratzen eta kudeatzen dituzte saio hauek simulazioak kontrolgelatik, norabide bakarreko ispilu baten bidez, ikus-entzunezko azken teknologia erabiliz eta kasu bakoitzean monitorizazio zehatza ziurtatuz.

Simulazio-gelez gain, debrifing deitutako gela bat dago ospitalean, simulazioak bateratu eta aztertzeko diseinatua. Ordenagailuak eta multimedia-pantaila ditu eta ikasleen

Zentroak balio anitzeko gela bi ditu, agertokietara egokitzen direnak

prestakuntza teorikorako erabiliko da. Ospitale hori abian jartzeko Osakidetzak 350.000 eurotik gorako inbertsioa egin du: 292.240 euro eraberritzeko eta 59.886 euro ekipamendua eta altzariak erosteko.

Gure berbaz

MANU ETXEBARRIA AYESTA

Josafaten

landa

Gure kalendarioan, zemendi edo azaroaren 1a Domu Santu dogu eta 2a Arimen Eguna. Arimak diralaeta, errespeto handiko siniskera handia egon da gure eleiztarren artean eta batean bestean hainbat mito eta esaunda be sortu dira euren gauetako agerpenak bitarteko. Gauetako noraezeko arimak laguntza eske ibiltzen ei ziran euren munduko hutsegiteak bete arte Purgatoriotik zerura joateko. Gure aurrekoen artean beste siniskera berezi bat be egon da eta Biblian dauka bere jatorria. Leku hori Josafaten Landa da. Joel profetak aipatzen dau azken judizioko haran hau. Baina, gure herritarrei era honetara deukotset entzunda: antza danez Josafaten Landa, mundua eta zeruaren artean dagoan leku bat ei da. Landa honetan munduko bizitzan egin diran hutsegite guztiak agertzen dira eta euren zigorrak sufritu behar, beste mundura garbi joateko. Herrian esaera bat be sortu da eta aholku moduan erabili: «Josafaten Landan gaiztoa triste, zintzoa alai». Errealitatera bagoaz, Josafaten Landa, Israelgo Cedron haranean, Jerusalem eta Monte de los Olivosen artean dagoan hilerria da, baina urteen porasuz mitifikatu egin da. Sinistu zein ez, zintzoa izatea hobe!

Familia transmisioan eragiteko formulak

Hizkuntza transmisioan eragiteko asmoz Galdakaoko Udaleko Hezkuntza eta Euskara unitate teknikoak programa pilotua abiatu du Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika Sailburuordetzarekin batera. Familian euskararen erabilera sustatzeko proiektuak plan bakarrean txertatzea da asmoa eta gabonen aurretik amaitu nahi dute lanketa.

Etxean euskara erabiltzea eta belaunaldiz belaunaldi hizkuntza geroratzea helburu hartuta, gaur egun egiten dena aztertu eta asmo berriak plan bakarrean biltzea da programa pilotuaren egiteko zehatza.

Horretarako, 0-6 urte arteko haurren gurasoak eta hezkuntza arloko profesionalak lan-talde berean bildu dira: ikastetxeetako arduradunak, euskaltegiak, aisialdiko zerbitzuak eskaintzen dituzten profesionalak, unitate teknikoko kideak, zinegotziak eta gurasoak elkarrekin ari dira.

Urritik abendura hiru lan saio izango dituzte, Siadekoko profesionalek bideratzen dituzte dinamika horiek. Urriaren 24ean izan zuten lehen bilera, eta azaroaren 21ean eta abenduaren 12an izango dira hurrengo deialdiak.

Egunerokoan euskaraz aritzen diren gurasoen eta profesionalen iritzia jasoko dute bileretan. Lanketa edo jarduera osagarriak ere burutuko dituzte. Argazki orokorragoa egiteko, esaterako, euskarak egunerokoan hainbeste presentzia ez duen Galdakaoko familien artean elkarrizketak burutzen ari dira unitate teknikoko kideak.

Enbaxadoreak

Paula Cano Landaida Michiganeko galdakoztarra

Jaiotzez: Galdakao.

Gaur egun: Weidman herrian, Michiganen.

Jaiotza urtea: 2009.

Ikasketak: DBH.

Zertan dabil: DBH ikasten.

«Michiganen amets batean bizi naizela iruditzen zait»

Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak?

Ordu diferentzia izan zen bizi nuen lehenengo aldaketa zaila. Sei orduko diferentzia dago, orduan, lehenengo astea goizeko 5:30-6:00etan esnatzen nintzen eta nahiko nekatuta nengoen egunean zehar. Gainera, orain hemen nagoela Galdakaoko lagunekin edota familiarekin hitz egin nahi dudanean ordu aldaketa kontuan izan behar dut eta askotan ezin dut haiekin hitz egin. Beste aldaketa handi bat janaria izan da. Hemego janari gehiena izoztua da, hanburgesa eta patata frijitu asko jaten dira, orein okela asko jaten da…

Zer du zure hango herriak, Galdakaok ez duena? Weidmanek errepide luze eta zuzen asko ditu, etxebizitza guztiak etxeak dira, ez dago apartamentu bat ere ez. Gaua heltzen denean zerura begiratzerakoan izar asko ikusten dira, zoritxarrez galdakaon hori ez da gertatzen. Hemengo egunsenti eta ilunabarrak oso politak dira ere. Galdakaon mendiz inguratuta gaude baina hemen dena laua da, ez daude mendirik, ezta ia aldapa bat ere ez.

Zeren falta somatzen duzu han? Familia eta lagunak faltan somatzen ditut, nire ahizpa Martinarekin saskibaloira jolastea, edo nire lagunak besarkatzea… nahiz eta haiekin hitz egin diztantzia nabaritzen da. Janaria asko faltan botatzen dut ere. Nire ahizpa nagusiaren galletak edo nire gurasoak sukaldatzen duten edozer. Beste gauza bat ez nuena espero eta faltan somatzen dudan ibiltzea da. Hemen dena urrun dago, dendak, lagunen etxeak eta ikastetxera joateko norbaitek kotxean eraman behar nau.

Zer gomendatuko zenioke zure herritar bati, han bisitatzeko? Michiganen laku asko eta oso politak daude. Bestalde, orokorrean hemengo dendak eta supermerkatuak harrigarriak dira. Denetarik aurkitu dezakezu eta kopuru oso oso handietan. Janariarekin jarraituz, janari frankizietara joatea beharrezkoa da, Wendy’s, Krispy Cream, Dairy Queen… probatu. Bestalde, futbola oso famatua da eta High School, unibertsitate edota NFL-ko partiduak oso dibertigarriak dira.

Gure herriaz hitz egiten badiezu hangoei, zeren inguruan aritzen zara bereziki? Ez dakite asko egia esan. Bueno, nik kontatutakoa badakite. Galdakao Espainiaren iparraldean dagoen Euskal Herriko herri bat dela badakite. Leku guztietara oinez joan gaitezkela, gure etxe gehienak apartamentuak direla, Ibaizabal gure herriko saskibaloi taldea dela, ...

Zer dakite gure herriaz? Hotz asko egiten duela banekien, mundu guztiak esaten du baina ez nuen uste hainbesterako zenik. Laku famatu asko daudela ere nekien, eta baita 'Thanksgiving' egun oso garrantsitsua dela. Egia esan hasieran ez nekien askorik.

Zer zenekien zu hangoaz? Galdakaora bueltatuko naiz ikasturtea bukatzen denean. Etorkizunean Estatu Batuetako unibertsitate batera joatea nahiko nuke, hemengo bizitza asko gustatzen zait eta nahiz eta Galdakaon alde batera utzi nuen guztia faltan somatzen dudan, amets batean bizitzen nagoela iruditzen zait. Nire familia Galdakaon dago baina Ameriketan familia berri bat aurkitu dut.

Gizarte aktiboa bultzatzeko zerbitzu berria jaio da: Altzeu

TESTUA ETA ARGAZKIA: IRATI ALONSO GARCÍA

Gizarte aktibo bat bultzatzeko helburuz, Altzeu jarduera fisikorako orientazio zerbitzua jarri du martxan Galdakaoko Udalak, Osakidetzarekin eta Mugiment egitasmoarekin elkarlanean. Hemen batu ditugu egitasmoaren nondik norakoak.

Ohitura sedentarioak murrizteko eta gizarte aktibo bat bultzatzeko helburuz, Altzeu zerbitzua jarri du martxan Galdakaoko Udalak, Osakidetzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Mugiment egitasmoarekin batera.

Jarduera fisikorako orientazio zerbitzu hau doakoa da eta galdakoztar guztientzat zuzenduta dago. Urriaren 29an aurkeztu zuten zerbitzu berria Galdakaoko Udaleko, Galdakaoko anbulatorioko, Mugiment egitasmoko eta Mugikon taldearen ordezkariek, Torrezabal Kultur Etxean egindako agerraldian.

Honetan, «Galdakaon ohitura osasuntsuak izatearen garrantzia» azpimarratu zuen Iñigo Hernando alkateak: «Altzeu egitasmoa proiektu integral baten barruan sartzen dugu, ahalik eta herri osasuntsuena lortu nahi dugulako».

Ildo honetatik, Asier Korta Kirol zinegotziak Udaleko arlo ezberdinek elkarlanean martxan jarritako zerbitzua dela azaldu zuen, besteak beste, Kirola, Gizarte Ekintza, Gazteria, Hezkuntza eta Parte-hartzea.

Ordutegi ezberdinak. Dalda Baraiazarra Mugiment proiektuaren Idazkaritza Teknikoko ordezkariak adierazi zuenez, Altzeu egitasmoaren helburua «bakoitzaren gaitasun eta zailtasunetara egokituz bizi ohitura aktibo eta osasuntsuagoak sustatzea da».

Horretarako, inaktiboak diren pertsonei zuzendutako jarduera fisikorako orientazio saioak azaroaren hasieratik eskaintzen ari dira astelehenetan Torrezabal Kultur Etxean, 10:00-14:00 ordutegian, eta eguenetan Galdakaoko

anbulatorioan, 16:00-20:00 ordutegian. Aperribain ere eskaintzen ari dira zerbitzua.

Gaixotasunen prebentzioan lagungarri. Saioetan «Gogorarazi nahi dugu jarduera fisikoak gaixotasunen prebentzioan lagundu ahal duela, esaterako, hipertentsioa, diabetesa, asma edo depresioaren kasuan», nabarmendu zuen Nagore Aio Osakidetzaren ordezkari eta Galdakaoko anbulatorioko erizainburuak.

Pazienteei ohartarazpen hori aldiro egiten dietela adierazi zuen Aiok, eta, bide horretan laguntzeko, bai medikuek, bai fisioterapeutek eta baita erizainek Altzeu zerbitzura profil askotako herritarrak bidaliko dituztela azaldu zuen.

Orientatzailearen gomendioak. Altzeu zerbitzuaren saioetan orientatzaileak laguntza eskaintzen du, beti pertsona bakoitzaren beharrak eta lehentasunak aintzat hartuz. «Zuretzat egokiena den jarduera identifikatuko du, programa bat proposatuz, geroago modu autonomoan egiteko», adierazi zuen Mikel Urban Galdakaoko zerbitzua kudeatuko duen Mugikon taldearen ordezkariak. Horrela, «metodologia zehatz baten bitartez azken helburua bukatzean bakoitzak bere kabuz ariketa fisikoa egitea» dela ziurtatu zuen.

Saioetan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea eta 671719933 telefonora deituz edo jon.oteo@ mugikon.com helbidera idatziz egin daiteke. •

Helburua galdakoztarren artean ohitura sedentarioak murriztea da Saioak Torrezabalen, anbulatorioan eta Aperribain eskaintzen dira

Musika Bizian

ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA

Berbalagunen aurkezpen jaia, arrakastatsua

Hego Uribeko Berbalagunek azaroaren 5ean egin eben ikasturte barriko aurkezpen-jaia Galdakaoko Ganguren tabernan, eta «inoiz baino jende gehiago» batu zala adierazi eben pozik antolatzaileek. Berbalaguneko ohiko kideei Galdakaoko Udal Euskaltegiko eta AEKko ikasleak ere batu jakezan. Informazio gehiago ezagutu BINKE.EUS-en.

Olazabalaga, Andra Marin barriz

Bere bizileku eta sorterrira lanera bueltatu da Josemi

Olazabalaga sukaldari galdakoztarra: aurrerantzean

Andra Mari jatetxean ibiliko da.

Arzalluz, Guggenheimeko zuzendari

Bilboko Guggenheim Museoko patronatuak Miren Arzalluz galdakoztarra izendatu dau museoaren zuzendari barri. Hurrengo urteko udaberrian hartuko dau kargua.

JAMES WESTON

Kuadrillen lehiaketa berezia Usansolon

Usansoloko Kuadrillen Arteko Txapelketa ez dau jai zehatz batzuetara mugatu gura Lamintxuk, eta horregaitik azarotik maiatzera bitarte zabaltzea proposatu dau.

Hernandezen domina barriak

Azaroaren 2an Iruñeko Taekwondo Opena antolatu zan eta honetan Itxaso Hernandez galdakoztarrak zilarrezko domina lortu eban, Senior 1 kategorian. Ganera, hirugarren izan zan Binakako 1. Mailan. Informazio gehiago: BINKE.EUS.

Udalaren «alkarbizitzarako» deia

Azaroaren 10ean Memoriaren Eguna izan zan eta Galdakaoko Udalak ekitaldia egin eban Ardanza parkean. «Alkarbizitza eraikitzearen aldeko mezua» zabaldu eban.

'Kokoak' , Eibarren liburu barria

Galdakaori oso lotuta dagoan Eider Eibar ilustratzaileak ‘Kokoak’ liburua argitaratu dau. Lanak testuak eta teknika ezbardinakaz egindako marrazki koloretsuak batzen dauz.

Komun barria hilerrian

Galdakaoko Udalak komun barria ipini dau Elexaldeko hilerrian. Hilerri erdian dago kokatua eta egunero dago erabilgarri, 07:00etatik 22:00etara.

Maria Vidal Estilistas, saritua

Galdakaon kokatuta dagoan Maria Vidal Estilistas negozioak QHair-en bost izarrak jaso dauz. Arduradunen berbetan, sari hau ile-apainketaren sektorean dagoan «bikaintasun eta kalitatearen aintzatespena da».

Revueltas, Vaya Semanita saioan

Lau urteko etenaldiaren ostean, arrakasta handiagaz bueltatu da ETB2ra Vaya Semanita saioa. Hainbat aktore ezagun ikusi daitekez proiektu honetan eta baita galdakoztar bat be: Pako Revueltas.

Estalki barria Katamar haurreskolan

Galdakaoko Udalak estalkia jarri dau Olabarrietako Katamar haurreskolan. Gomazko zoru barria be jarriko da patioan eta horretarako Gabonetako oporraldia erabiliko dabela jakinarazi dau Udalak. Informazio gehiago: BINKE.EUS.

Gure herrietatik

Valentziara

Valentziara laguntzera joan diran suhiltzaileen artean Xabier Urrutikoetxea usansolotarra eta Joseba Uranga eta Oskar Alarcon galdakoztarrak egoazan.

Loroño, Ironmanean hirugarren

Urriaren 27an Ironman 70.3 Marbella probaren seigarren edizioa antolatu zan. Honetan, besteak beste, Joseba Loroño galdakoztarrak parte hartu eban eta hirugarren izan zan 65-69 urteko kategorian.

ESAS-en lehenengo saria

Ane Legarreta galdakoztarrak sortutako ESAS ekimenak hitzarmena sinatu eban EHU eta Musikenegaz. Honen harira, ESAS-Musikene I. Saria banatu eben.

Geltokiaren aldarria, Bilbon

Urriaren 26an ehunka usansolotar batu ziran Bilbon, Metro geltokia erdigunean eskatzeko. Manifestazioa Areatzan hasi zan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregiraino joan zan.

Dirulaguntza berriak

Etxeetan irisgarritasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko dirulaguntzak eskainiko ditu Galdakaok

TESTUA: IRATI ALONSO GARCÍA

ARGAZKIA: UCARAGÓN

Etxeetako irisgarritasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko lanetarako eta energia iturri berriztagarriak jartzeko dirulaguntza berriak eskaintzea adostu zuen

Galdakaoko udalbatzak azken osoko bilkuran. Eskaerak 2025eko apiriletik aurrera egin ahal izango dira.

Galdakaoko udalbatzak osoko bilkura antolatu zuen urriaren 30ean eta honetan, besteak beste, etxeetako irisgarritasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko lanetarako eta energia iturri berriztagarriak jartzeko dirulaguntza berriak eskaintzea adostu zuten alderdiek aho batez.

Etxebizitza pribatuetako lanetarako eta bizitegi eraikinetako elementu komunetarako izango dira laguntzak, eta hiru lerro izango dituzte. Lehenengoa irisgarritasuna hobetzeko lanetara bideratua egongo da: igogailuak lehenengo aldiz jartzea, komunitateetan edo etxeetan oztopo arkitektonikoak kentzea, pasabide edo ateak egokitzea, bainuontzien ordez dutxak jartzea zein bainugelak irisgarriago egitea, adibidez.

Energia eraginkortasuna hobetuz. Bigarren lerroak aldiz, energia eraginkortasuna hobetzea du helburu: isolamendu termikoa hobetzeko lanak lagunduko dira, baita leihoak ordezkatzea ere, esaterako. Azkenik, energia berriztagarriko iturriak instalatzea lagunduko du Udalak. Dirulaguntzen zenbatekoa diru sarreren araberakoa izango da etxe partikularrei dagokien laguntzetan, eta gehienez 3.000 eurokoak izango dira etxebizitza bakoitzeko eta laguntza lerro bakoitzeko. Erkidegoei dagokienez, inbertsioaren %40a ordainduko da gehien jota, 8.000 euroko mugarekin.

Eskaerak, apiriletik aurrera. Eskaerak 2025eko apiriletik aurrera egin ahalko direla espero du Galdakaoko Udalak. Hemendik aurrera, diru laguntza hauek urtero emango

Galdakaoko Udalak 200.000 euro bideratuko ditu laguntza hauetarako

direla aurreikusi du, udalbatzak urtez urte erabakitzen duen diru kopuruarekin. Aurten, 200.000 euro bideratuko ditu Udalak laguntza hauetarako.

Erabaki gehiago osoko bilkuran. Usansolok eta Galdakaok adostutako diru banaketari bide eman eta Udaleko euskararen erabilera plana adostu zuten ere alderdiek azken udal osoko bilkuran, urriaren 30ean antolatutakoan. Halaber, zabor bilketaren tasa %69 igotzea onartu zuen udalbatzak, Europako araudi berria betetzeko.

Senidetza ekitaldia

ARGAZKIAK: PEIO ZAMALLOA / ARGAZKI GUZTIAK: BINKE.EUS

Binke.eus

Galdakaoko udalbatzak gerakinean duen dirutik Usansoloren esku utzi beharreko diru kopurua adostu zuen azken osoko bilkuran: 5.687.358 euro.

Galdakaoko Udalak 2027ra arte indarrean egongo den Udalean Euskararen Erabilera Sustatu eta Normalizatzeko Plan berria dauka.

Valentzian laguntzeko elkartasunaren aurrean, «eraginkortasunez aritzeko» deia egin du Galdakaok, EUDELen deiarekin bat eginez.

Paperetik harago, hauek dira Binkeren webgunean irakurrienak!

Zabor bilketaren tasa %69 igoko da Galdakaon, Europako araudi berria betetzeko. Zerbitzua herritarrek ordaindu behar dute.

Ertzaintzak, Galdakaoko udaltzainekin batera, gizon bi atxilotu zituen Galdakaoko etxebizitza batean lapurtzen saiatzeagatik.

Galdakaoko EAJk bere egoitzan jasandako erasoa salatu zuen. «PNV sionismoaren konplize» dela dioen pintaketa jaso zutela salatu zuten.

Gure herrietako aktualitatea:

Binke TV

Giro ederra bizi zen Kurtzeko plazan 56. Jardunaldi mikologikoen amaieran.

Binke!

Usansoloko ospitaleko erizaintzako langile batek emakume baten datuak lapurtu zituen datu-basetik, berarekin harremanetan jartzeko.

Hauek dira grabatu eta argitaratutako azken hiru bideoak Binke telebistan!

Manifestazioa egin zuten pentsiodunek astelehenean Galdakaotik, ohi duten moduan.

Lore eskaintza egin zuten EAJk, PSE-EEk eta Auzoak taldeek Memoriaren Egunean.

Leidu Irakurketa

Taldearen txokoa

Hetero

Susa, 2024

Uxue Alberdi Estibaritz

San Simon eta San Juda, joan zen uda eta negua heldu da… Ez dugu zaldirik, ez gara zaldunak. Ez dugu abererik, ez gara aberatsak… Ez dugu ez zaldirik ez abererik izango baina badugu liburuak irakurtzeko sekulako gosea. Labetik atera berria den Uxue Alberdiren 'Hetero' da azarorako proposatzen dugun liburua.

Orain hilabete eskas argitaratu zuen Alberdik narrazio liburua. Liburua zortzi ipuinek osatzen dute; denek dute euren protagonista propioa, eta formatua ere denetan da ezberdina, badira elkarrizketa hutsez sortutako ipuinak, WhatsAppeko mezuen bidez eraikitako narrazioak…

Bizipen pertsonaletan oinarritutako ipuinak sortu ditu Alberdik, hetero arauen barruan maitatzen duten emakumeak dira protagonistak; eroso egon ez arren, arau horiek apurtu nahi dituzte baina hor jarraitzen dute, mundu hetero horretan.

Egileak hainbat gai jorratzen ditu: nerabeen arteko lehen harreman afektiboerotikoak, oroitzapenak, protagonista eta aitaren arteko harremana, ... Protagonistek gizonen inguruan hitz egiten dute, euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez, gizonekiko espektatibez eta dezepzioez, momentuan egin eta esan ez ziren horiez. Alberdik esperientzia propiotik fikziora egindako bidaia ederra aurkeztu digu oraingoan. Goza dezagula!

Proiektu honetarako lanean:

Argitaratzailea: Aitu elkartea.

Koordinatzailea: Jon Gomez Garai.

Erredakzioa: Irati Alonso García.

Irudia eta sareak: Naiara Perez de Villarreal.

Batzorde Orokorra: Gaizka Uriarte, Ixone Muñiz, Leire Zamalloa, Ainara G. Goitiandia, Beñat Armentia eta Iñigo Larrea.

Ilustratzaileak: Irrimarra.

Inprenta: Comeco Gráfico.

Banaketa: Mediapost eta Correos.

Hilero banatutako ale kopurua: 14.000.

Lege Gordailua: BI-41-2016

ISSN: 2444-9385

Proiektu hau posible egiten dute:

Ohiko kolaboratzaileak: Manu Etxebarria, Edu Madina, Aitzol Altuna, Estibaliz Apellaniz, Joanes Urkixo, Yayone Altuna, Irati Bediaga, Julen Gabiria, Gotzon Barandiaran, Antton Irusta, Nerea Urgoiti, Josi Basterretxea, Xabier Valencia, Nagore Ferreira Zamalloa, Edu Olea eta Bego Martinez.

Elkarte laguntzaileak: Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora, Etxerat, Usansolon Euskaraz, Euskaraldia eta Bagabiz euskara elkartea. Argazkilari kolaboratzaileak: Jabi Rojo, Gotzon Almaraz , Julio Legarretaetxebarria eta Peio Zamalloa. Webguneko laguntza: Aitor Espinosa eta Naiara Perez de Villarreal.

Binke aldizkariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzunkizunik.

Harremana: 680 74 32 11 info@binke.eus www.binke.eus

Usansoloko jaiak

Azaroak 29, barikua

17:00 Umeentzako tailerrak Ludotekan

17:00 Saskibaloi txapelketa, Unkina kiroldegian

18:30 Disko dantza Unkina plazan

19:15 Txorizoak Unkina plazan

20:00 Mozorro gaua. Photocall-a frontoi txikian

20:30 Pregoia Unkina plazan

20:45 Poteolinpiadak, BMko plazatik

20:45 Disko dantza, Unkina plazan

22:45 Crazy Lisa, Jo Ta Ke erromeria eta DJ Jaikideren kontzertuak Unkina plazan

23:45 Kulero eta galtzontzillo lasterketa

Azaroak 30, zapatua

09:00 Diana Bizkaiko gaiteruekin herrian zehar

10:00 Indaba eta tortilla txapelketen hasiera Unkinan

10:30 Partxis, oka eta xake txapelketak, Baratzen

11:00 Ekoizle eta artisau azoka, Oletxe kalean

11:45 Kiki, Koko eta Moko pailazoen emanaldia, Izar plazan

13:00 Usansoloko erraldoiak eta gaiteroak herritik

13:00 Tortilla entregatzea

14:00 Indabak entregatzea. Dastaketak egin eta gero, sari banaketa

15:00 Bazkari herrikoia, Unkina plazan

17:00 Umeentzako jolasak, Izar plazan

18:00 Usansoloko lI. banakako esku pilota txapelketaren finalak, frontoi txikian

19:30 Usansolo Kantari poteoa, Unkina plazatik

20:30 Sama siku txaranga, txosnagunetik

22:45 Guda Dantza eta Oinutsik taldeen eta DJ Zatzazen kontzertuak, Unkina plazan

00:00 Bingoa, txosnagunean

Abenduak 1, domeka

09:00 Diana Bizkaiko gaiteruekin herrian zehar

10:00 Artisau azoka, Unkina plazan

11:00 Arku tiroa, frontoi txikian

11:30 Emakumezkoen 1. mailako pala, Meatzetan

11:30 Dantza tailerra Divenirerekin, Unkina plazan

12:30 Oinarinen emanaldia, Unkina kiroldegian

13:00 Pasabareak gaiteruekin herrian zehar

17:30 Zirku tailerra, Unkina plazan

Musika Astea

Saio guztiak Torrezabalen izango dira

Azaroak 18, astelehena

19:30 Erromintxelak taldearen kontzertua

Azaroak 19, martitzena

19:30 Kuttune taldearen kontzertua

Azaroak 20, eguaztena

19:30 Sukai taldearen kontzertua

Azaroak 21, eguena

19:30 Pablo Fernandez Arrieta eta Jean Mary Ecayren kontzertua

Azaroak 22, barikua

19:00 Galdakaoko Ad Libitum Txistu Bandaren kalejira herrian zehar

Azaroak 23, zapatua

19:00 Ealo eta Galdakaoko Da Capo Musika Bandaren kontzertua

Antzerkia

Azaroak 15, barikua

Corta el cable rojo

Corta el cable rojo

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 20:00 Sarrera: 6-12€.

Azaroak 16, zapatua

Pai

Haizea eta kulunkatzen

hostoa naiz

Torrezabal Kultur Etxean

Ordua: 12:00, 16:00 Sarrera: 3-6€.

Irakurketa taldea

Azaroak 18, barikua 'Hetero'

18:30 Txapelena baserria

Jardunaldiak

Azaroak 26 eta 27

Berdintasunerako jardunaldiak

Torrezabal Kultur Etxean. Sarrera doakoa

Mendi Astea

Azaroak 21, eguena

Xabier Zaita/ Alfonso Requero

Ganguren Mendi Taldea Himalayan

19:30 Ganguren Mendi Taldearen egoitzan

Azaroak 26, martitzena

Antxon Iturriza/Iñigo Orba

Euskal Mendizaletasunaren historiaren erakusketa

19:30 Torrezabal Kultur Etxean

Mendia

Azaroak 17 domeka

Zeharkaldia Urkarregi-Ondarru / Tontorramendi (386 m)

08:00 Udaletxe ondoan

Azaroak 24, domeka

Pico Ventanas (1.209 m) / Pan Perdido(1.234 m)

08:00 J. B. Uriarteko bus geltokian, Udaltzaingoaren ondoan

Abenduak 1, domeka

Peña Untzue (987 m) /Badagigorri (1.171 m)

08:00 Udaletxe ondoan

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.