Page 1

36. zenbakia • 2019ko martxoa

KEPA LIZARRAGA KIROL-MEDIKUA

«Edozein akats txiki oso garesti ordaintzen da mendi altuan»


Kepa Lizarraga Kirol-medikua

«Eskuko lau atzamar izoztuta galtzeko zorian nituela igarri nuen espedizioan» TESTUA: JON GOMEZ GARAI Argazkiak: KEPA LIZARRAGAREN ARTXIBOA

M

edikuntza eta mendiarekiko maitasun zoragarria helarazten du Kepa Lizarragak bere erantzun bakoitzean, bere aitagandik —Ramon, «praktikantea»— eta bere maisu izan zen Jose Luis Goti medikuagandik jasota. Gustuko du mendia, eta gustuko du besteak zaintzea. Bi esparru horrek uztartzen bizitza osoa badarama ere, ofizialki erretiratu berritan eman dio Lizarragak despedida bere ogibideari: Alex Txikonen azken espedizioko medikua izanez. Galdakaora bueltan elkartu gara berarekin. Behintzat osorik itzuli zara! Bai, zorionez! Gainera bapateko zerbait izan da niretzat Alex Txikonen abentura berrian parte hartzea. Azaroa amaieran, Txikonekin berarekin espedizio honetarako prestaketa lan batzuk egiten ari nintzela, zuzenean esan zidan: «Kepa, nirekin etorriko zinateke K2ra?». Zelan hartu zenuen gonbitea? Hasieran zalantza txikiren bat izan banuen ere, etxera joan eta Izaskunek —emazteak— berehala argitu zizkidan zalantza guztiak: «Joan zaitez, aukera zoragarria da zuretzat eta!». Etxekoak alde beraz, gustura hartu nuen gonbitea. Gainera orain 40 urte Joserra Aperribai lagunarekin Suediako Kebnekaise mendira joan nintzen, duela 20 urte Everesten egon nintzen… Beraz 20 urterik behin horrelako bat egin behar nuen, eta orain K2ra joateko gonbitea hurrengo egunean baieztatu nion Txikoni! (barreka) Zuen burua arriskuan ikusi duzue uneren batean? Arriskuan ez, baina estutasun uneak noski bizi izan ditugula. Baina

2 martxoa 2019 Binke!

horretara goaz, eta horren jakitun izan behar dugu, mendiak egoera lazgarriak ekarriko dizkigula. Zer gertatu zitzaizuen? Espedizioko sukaldari batek ebaki sakon bat egin zuela esateko deitu ninduten ondoko dendatik, eta nik artatu behar nuen noski, ni izan bainaiz espedizio honetako medikua. Bada, hogeita bat gradu zero azpitik geneuzkan momentu horretan —«Betadine» eta osagai guztiak izoztuta zeuden— eta eskularruak kendu behar izan nituen zauria sendatzeko. Horren ondorioz eskuko lau atzamar izoztuta galtzeko zorian nituela igarri nuen, eta nire burua artatzen hasi behar izan nuen… Orain hemen zaude. Hemendik baduzu K2ko espedizioarekin harremanik? Orain espedizioan ez banago ere, egunero hitz egiten dut Txikonekin WhatsApp bitartez, ez bada bere zalantzak argitzeko, euren berri jakiteko behintzat. Egunero, goizaldeko 05:00 aldera, izaten dut espedizioaren berri! Lehenengo aldia al da Alex Txikonen taldearekin espedizioan abiatzen zarena? Urte asko daramatzat Txikonen mediku izaten eta bere espedizioak prestatzen, baina lehenengo aldia da berarekin noana, bai. Zuk zergatik egin duzu buelta lehenago? Buelta planifikatuta zegoena baino lehentxuago egin badut ere, planen barruan zegoen batzuek lehenago egin beharko genuela buelta. Gure kasuan, esaterako, bi mediku joan gara, eta altuera batetik aurrera espedizioan jende larregi egotea ere ez da ona, beraz medikuetako batek buelta egin behar zuen lehenago… Eta zergatik zuk? Josep Sanchis, beste medikua, formakuntza batzuk ematera jaitsi zen K2ko behe kanpamentutik


Kepa Lizarraga Sainz 1955, Basauri Basaurin jaio bazen ere, urtetxo bakarrarekin etorri zen Galdakaora bizitzera kirol-medikuntzan ezagunena den herrikidea. EHUko Medikuntzan lizentziatua eta Salamankako Unibertsitatearen bitartez doktorea den Lizarraga heziketa fisikoan eta kirolean espezializatu zen. Gainera, sei bider diplomatu da medikuntza eta kirolari lotutako hamaika gaietan, tartean, Burdeosko Unibertsitatean egin zituen ÂŤMuturreko Ingurugiroetako Medikuntza eta BiologiaÂť ikasketak, hemen horren inguruan inork hitz egiten ez zuenean. Ikasketek ez ezik, eskarmentuak jarri du Kepa Lizarraga dagoen tokian: 38 ikerketa-lan argitaratu ditu, 400 artikulu baino gehiago idatzi eta dozena erdi liburu idatzi ditu, eta beste horrenbeste libururen itzulpen egin. Azken urteetan, bere eguneroko lanak alboratu gabe, Alex Txikon mendigoizale mediatikoaren medikua da.

Binke! martxoa 2019 3


Pakistango Baltistan herrialdera, bertako emagin batzuei ikastaroak ematera, eta ni bakarrik nengoen goian. Orduan, espedizioko kide batek egunak eman zituen altuerara ezin egokitu, tratamenduak ez zion eraginik egiten, oxigeno medizinala amaitzen hasi zitzaigun eta buruko edema bat sufritu zuen. Horrela beraz, ezinezkoa zuen bueltako bidaia —zazpi egun oinez autonomia osoz egin beharra— berak bakarrik egitea, eta erreskateko helikoptero bat eskatu behar izan genuen. Ezin nuen bakarrik utzi, eta berarekin egin nuen etxerako buelta. Baina niri ere ondo etorri zitzaidan, lehen kontatutakoagatik, atzamarrak izozten hasi zitzaizkidan-eta. Espedizio honek badu besteekiko berezitasunik? Bai, duda barik. Munduko lehenengo espedizioa da neguan K2ra egiten dena. Eta hori gutxi balitz, oxigeno gabe! Beraz, bada berezia bai. Baina horretaz gain hainbat sistema berri frogatu ditugu, esaterako, igluak eraikitzea. Nola demontre okurritu zitzaizuen igluak sortzea? Alexen burutazioak! (barreka) Ideia ona da, azken finean, gure asmoa herrialde hotzetan bizi direnen sistemak kopiatzea zen, eta Euskal Herritik eraman genuen ideia. Izotza isolatzaile termiko oso ona da, gogorra eta haizearen kontrakoa —barruan ez da haizerik ere entzuten!—. Egin kontu, kanpin-dendan edo kanpoan -25 gradutan egotetik, igluen barruan -3 inguru egotera igarotzen ginen, eta tenperatura egonkorragoetan! Espedizioaren berezitasunak aipatuta, esan duzu beste medikuak ikastaroak ematen zituela Baltistanen… Ekintza solidarioak ere egin dituzue? Bai. Berezia ez bakarrik K2ra neguan egindako —eta oxigeno bako— lehenengo espedizioa izateagatik… Bestelako lanak egin izan ditugu egonaldi luzeak egiten genituen inguruetan. Jaio aurreko eta haurtzaroko heriotz-tasa altua da Pakistango Baltistanekoa, beraz emaginak ondo formatzea berebizikoa da horretan. Baina gainera, inguruan herriak bazeuden —altuera batetik gora ez dago zibilizaziorik, noski— kontsultak ere osatzen genituen, herritarrak sendatzeko. Oso esperientzia berezia izan da hori, eta herrietan oso ondo hartzen gintuzten. Niri esaterako, «Doctor Apo» deitzen zidaten maitasunez! «Apo» euren hizkuntzan «aitite» da, eta txapelarekin eta bizarrarekin ikusten nindutenez, horrela deitzen zidaten! (irribarretsu) Neurri eta ezaugarri hauetako erronka bat proposatzeko izango du ba Txikonek zoro punturik! Buru berezia ez baduzu inori ez zaio horrelako erronka bat pentsatzea bururatuko, Txikon ausarta eta anbizio handikoa da, baina ez zoroa. Zoroa da prestakuntza barik eta ondorioak zeintzuk diren jakin barik edozer egiten duena, pentsatu barik ibiltzen dena. Ez da Alexen kasua, berak ondo prestatuta eramaten duelako dena. Ondo prestatuta zuek ere joango zarete, ezta? Bai, baina edozein «despiste» edo edozein akats txiki oso garesti ordaintzen da mendi altuan, eta horretaz inor ezin daiteke libratu… Txikonek lortuko badu K2ko tontorra konkistatzea, zer da egingo duen lehenengo gauza? Behin punta-puntan zau4 martxoa 2019 Binke!

dela, oihu batzuk bota, argazkiren bat atera eta arin behera! Tontorrean ez dago luzatzeko astirik. Are gehiago, tontorra zapaltzen denean ez da mendigoizaleak nahi izan duelako, mendiak utzi diolako baizik. Bueltako bidea ere ez da erraza, gainera bidean utzitako seinale eta material gehiena batu egin behar da-eta. Mendian zaborrik ez duzue utziko baina! Mundu honetan ibiltzen garenok ez dugu «txarrikeriarik» uzten mendian, baina atzetik etor daitezkeen espedizioetako kideentzat uzten dira bide batzuk zabalik, sokekin. Dena dela, zaborra aipatuta, gu maitasunagatik ibiltzen gara mendian, ez ordea bertako biztanleak eta mendia lan bezala dutenak. Horrelako taldeetan ingurua asko zaintzen da, eta herritarrak ere kontratatu egiten dira espedizioko zaborra jaitsi dezaten. Bada, askotan aurkitu izan ditugu gure edo beste espedizio batzuetako zaborrak mendi-hegal batetik behera botata… (ahots goibelarekin) Kepa Lizarraga Alex Txikonen espedizioa baino gehiago da, hala ere. Alex Txikonen azken espedizio hau niretzat «kolofoia» izan da, ofizialki erretiratu eta berarekin joan naizelako. Baina Kepa Lizarraga 35 urte medikuntza eta kirolera, bere bi pasioetara, gorputz eta arima eskainita bizi izan den pertsona da. Zentzu horretan pribilegiatu bat naiz! Eta orain, erretiratu berri, denbora zeri eskainiko? Egia esateko, ez dut horretan pentsatzeko tarterik izan. Erretiroa hartu dudanetik mila proposamen etorri zaizkit eta horrela jarraitu nahi dut, inoiz ez diodalako mediku izateari utziko. Ez noa egunero lanera, baina horrek ez du esan nahi lan egiten ez dudanik: hitzaldiak edo ikastaroak prestatzen eta eskaintzen ematen dut eguna, artikuluak idazten eta liburu berri bat idazten —bizikleta garraio bezala erabiltzearen ingurukoa—…


ELKARRIZKETA KEPA LIZARRAGA

Arin-Arin!

Asteko egun gogokoena. Zapatua Zure herriko txoko gustukoena. Torrezabal zubiaren ingurua Liburua ala tablet-a? Liburua, argi eta garbi Iaz aplikazio berri bat aurkeztu zenuen. Zer zen zehazki? Bizkaian sortu diren «kolesterolaren ibilbideak» batu genituen aplikazio batean, non 10.000 biztanletik beherako herrietako ibilbide hauek erakutsi eta segurtasunaren, zailtasunaren edota bestelako baldintzen arabera baloratzen genituen. Horrek ez du esan nahi ibilbide guzti hauek gomendatzen ditugunik, baina bai aztertu eta herritarrei hauen informazioa eman. Zelan ba sortu zenuen aplikazio hau? Erakundeek ibilbide piloa proposatzen dituzte. Euretariko asko asmatutako ibilbideak, eta politak bezain egokiak badira ere, gero herritarrek erabiltzen ez dituztenak dira. «Kolesterolaren ibilbideak» deitzen zaizkien horiek herritarrek eurek sortutako ibilbideak dira, nahiz eta lurraren egokitasunari, urtaroaren baldintzei, inguruaren segurtasunari… erreparatu ez dieten, herritar askorentzako ohiko bilakatu diren osteratxoak dira, eta horiek ere baloratu egin behar dira. Galdakaon eta Usansolon badira horrelako ibilbide batzuk. Gustuko? Udaberri-udarako, adibidez, Galdakaotik irten eta suhiltzaile zaharretatik Usansolo eta Lekubasora doana izugarri gustatzen zait. Baina ez da gauza bera ibilbide bat udan edo neguan, edo ibilbide bat belaunetako arazoa duen batentzako edo gurpildun aulkian doan batentzat, iktus bat sufritu duenarentzat edo juanikoteak dituenarentzat… Baina argi dago gure herria dela dugun kiroldegirik handiena! Beraz, osasuna zaintzeko kirola topera egitea gomendatzen duzu. Kontuz! Ezagutzen al duzu kirolari profesionalik osasun arazorik ez duenik? Norbere gorputza eta arazotxoak zeintzuk diren ezagututa kirol mota bat edo beste egin beharko dugu, bakoitzaren gaitasunen arabera. Beraz, kirola bai, baina neurrian.

Pelikula bat. «Memorias de África» Ez duzu onartzen... Kexa eroso eta bidegabea Zoriontsu egiten zaitu... Familiak, lagunek, herriak... Plater bat. Patata tortilla Deskribatzen zaituen berba. Geldiezina Herrian zer kenduko zenuke? Autismo soziala Zer berria jarri? Auzoen arteko komunikazioa Euskarazko berbarik politena. Maitasuna Zure ametsetako bidaia. Neguan Nikkaluoktatik Abiskora joatea, Laponian Berba egin ala entzun? Biak Abesti bat. Xalbadorren heriotzean Zure mesanotxan ezin da falta... Irratia

Binke! martxoa 2019 5


Gero eta haur zein gazte lodiagoak ditugu Euskadin Otsailaren amaieran Jon Darpon Osasun Sailburuak aditzera eman zuenez, euskal gazteria %8 gehiago loditu da 2012-2017 urteen artean. Datu zehatzetan, 2 eta 17 urte arteko haur eta gazteen artean, mutilen %34 eta nesken %30,7ak gehiegizko loditasuna edo obesitatea du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.

Oiarbide eta Nikolas GEDren bigarren planora pasako dira Sei urteko gidaritzaren ostean, Angel Oiarbidek eta Zelai Nikolasek Gure Esku Dago herri-mugimenduaren «aurpegi» izateari utziko diote. Ekimenaren parte aktibo izaten jarraituko omen dute, baina bigarren lerrotik lan eginez. GEDk martxoaren 31n Bilboko Euskalduna jauregian aurkeztuko du «pauso berri eta eraginkorrak emateko etapa» baten hasiera.

Castroko Udala, euskaltegi bat irekitzeko laguntza eske Euskararen hedapena bere jatorriko hedadurara itzultzen ari dela dirudi. Kantabriako Castro Urdiales herria izan da Eusko Jaurlaritza harritzen lehen udalerria: bertako Udalak laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari herrian euskaltegi bat ireki ahal izateko. Eskaera aztertzen ari da Jaurlaritza orain.

%7,8

Euskal Autonomia Erkidegoa izan da Espainiar Estat uan delitu igoera handiena izan du ena 2018an: guzti ra 90.214 delitu pena l egon ziren, %7,8aren igoera da karrena. Estatuan, batez beste , igoera %4,1ekoa izan da.

Sarean arrantzatua Otsailaren 28 goizean zendu zen Xabier Arzalluz EAJko presidente historikoa, 86 urte zituela. Mingainean herdoilik ez zuen politikaria izan da, Azkoitiarra bihotzez eta Galdakaoko bizilaguna izatez.

«Ez da posible esfortzua egin behar izatea gizarte honetan osasungarri jan ahal izateko» JOSE RAMON MAULEON EHU-ko farmazia fakultateko irakaslea

Txiste txarra — Mmm... Nik urdaiazpiko hau noizbait probatu izan dut... —Déjà vu-go!

Donostiako Kontxako hondartza 2019ko Europako hondartzarik onena dela, TripAdvisor webguneak ematen dituen sarien arabera?

6 martxoa 2019 Binke!

Euri eskasiak eta hego haize garaiak datozenean, matematikoa dirudi, gure basoetako suteak protagonista bilakatzen dira. Arrazoi naturalek baino, gizakiaren interes maltxurrek eramaten dute pertsona asko basoei su ematera. Bizkaia eta Galdakao ez dira hilabete hauetan horretaz libratu...


Argazki zahar eta berriak izendatzean, izenen dantza etorriko da. Udalak, Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen aholkuz, idatziz ontzat jo du euskararen begietatik argiena den eta toki horren ibilbide toponimikoan zabalduen egon den izena.

1928

2019

Tximelarre dinamitaria Gaur egun Tximelarre izenez ezagutzen bazaio, auzo honen inguruan jaso ziren lehenengo dokumentuen arabera, 1.717 eta 1.842 urteen artean Chimio Larra edo Chiminolarra izenez izendatzen zitzaion. Horregatik Udalak orain Tximiolarra idazten du agiri publikoetan. Auzoa Dinamita enpresak sortu zuen XX. mendearen erdialdean, bere langileak bertan bizi zitezen. Argazkiak: Eduardo Madinaren eta Binkeren artxiboak.

Argazki zaharrak dituzu? Jar zaitez gurekin harremanetan eta parte hartu atal honetan: infobinke@gmail.com

Binke! martxoa 2019 7


Martxoak 8 iruditan Argazkiak: MOMOAK, AITZOL ZAMALLOA eta gotzon almaraz

8 martxoa 2019 Binke!


Binke! martxoa 2019 9


Otsaileko irabazleak Gotzon Bilbao (ezker) eta Karmele Arrieta (eskuin) Binkekideak Orekan Fisioterapiako zerbitzuak jaso aurretiko unean. Zorionak!

Hilabete honetan, saridunik ez Ondoko orrialdean azaldu den bezala, hilabete honetan ez da Binkekide saridunik egongo, datozen hiru hilabeteetan Binkekide berriak egiteko +1 kanpaina martxan jarri gura duelako Binke aldizkariak. Beraz, zenbaki honetan Binkekide saridunik ez, baina datozen hilabeteetan oraingo Binkekideek ez ezik, Binkekide berriek ere sari bereziak jaso ahal izango dituzte! Animatu eta egin zaitez Binkekide!

170tik 400era baietz!

Izan Binkekidea Eman zure babesa urteko

36 â‚Ź

ordainduta

Oraindik Binkekide ez bazara, eta neurri honetako lehenengo komunikabide euskalduna babestu eta sustatu gura badozu, hauek dozuz horretarako bideak:

1. Bete beheko formulario hau, eskaneatu edo atera argazki bat eta bidali e-postaz: infobinke@gmail.com

2. Bete formularioa, moztu, eta utzi gutunazal baten, Binke izenarekin Torrezabal Kultur Etxeko atezainaren leihatilan.

3. Eskaneatu zure

IZEN-abizenAk:

mugikorraren QR irakurgailuarekin beheko kodea eta bete formularioa!

HELBIDEA:

TELEFONOA:

NORTASUN AGIRIA:

E-posta: IBAN

KONTU KORRONTEA:

10 martxoa 2019 Binke!

Binkekide BAT GEHIAGO egiten lagunduko?

ENTITATEA

BULEGOA

K.Z.

KONTU ZENBAKIA


+1 Binkekide barria egiten laguntzeak, saria dauka! Aurreko zenbakian azaldu genduan bezala, Binkeren asmoa zentzu askotan hobetzea da —beti be Galdakao eta Usansoloko euskararen erabileran eraginda— baina horretarako baliabide ekonomikoak indartu behar dauz nahitaez, Binke bere buruaren jabe izan eta etorkizunari bermez eutsi ahal izateko. Horretarako, +1 kanpaina abiatu eban Binke argitaratzen dauan Aitu elkarteak, eta helburua argia da:

Zuk, Binkekide, beste herritar bat Binkekide egitera animatuko dozu? Formularioa betetzerako orduan —internetez edo paperean— izena emoten dauan kide barriak Binkekide egitera nork animatu dauan adierazi beharko dau. Hori egiteagatik, Binkekide sustatzailea eta barria hileroko zozketan sartuko dira!

Komunikabideak, informazioa eta euskara ez dagoz bere egoerarik onenean. Gure prentsa hauspotzen lagunduko?

Aretxondo jatetxeko kategoriako lau menu zozkatuko doguz hilero, Binkekide sustatzaile eta barrien artean bakarrik!

Binke!

Galdakao eta Usansoloko aldizkaria

Binke! martxoa 2019 11


JANIRE MARKINA GIL

Iraultza gu gara

J

oan zaigu martxoaren 8a, eta berarekin egun horrek milaka emakumerengan eragin zuen emozioen zurrunbiloa. Aurten ere, «heteropatriarkatu kapitalistari planto» lelopean, greba feministak bizitzako zapalkuntza mota guztiei aurre egin die. Gurean, emakume galdakoztar zein usansolotarrek egun osoan zehar kaleak hartu eta herrietan antolatutako hainbat ekintzetan parte hartu zuten. Batzuek aurreko urteko egun historikoa ezerezean geratzearen ustea zuten arren, aurtengo grebara, alderdi politiko eta instituzio gehiago atxikitzeaz gain, beste behin ere, Euskal Herriko emakumeek erantzun masibo bat eman zuten. Hala ere, borroka hau ez da hemen amaitzen. Eman diezaiegun urteko egun guztiei egun honi ematen diogun garrantzia. Emozioen zurrunbilo horren ajeak ez dezala bi eguneko iraupena izan. Gaur egungo gizartea eraldatzeko, egunez egun bizitzak erdigunean jartzeko, botere harremanak aldatzeko eta bizitza sostengatzeko ardurak kolektibizatu behar ditugu, horretarako burujabetza ezinbesteko dugularik. Jarrai dezagun gauero iraultza feminista amesten! Jarrai dezagun egunero iraultza feminista antolatzen! Iraultza gugan da, iraultza gu gara!

12 martxoa 2019 Binke!

Euskara Planak buztartzen

U

dalerriko hezkuntza-zentroak aspalditik ari dira Galdakaoko Udaleko Euskara arloagaz alkarlanean euskararen erabilera sustatzeko eta normalizatzeko zenbait jarduera antolatzen, koordinatzen eta garatzen. Aspaldiko erronka zan batzuen eta bestearen Euskara Planak buztartzea eta alkarrenagaz osotzea eta elikatzea, eta zentro bakotxaren beharrizanetara egokitzea, ahal dan bestean behintzat. 2019-2020 ikasturterako hiru egitasmo onartu barri dira: Euskara Zine Aretoetara, Ikastetxeetan solasaldian eta Ikasleen motibazino eta jarreretan eragiteko jarduerak.

Euskara Zine Aretoetara Helbururik behinena ikus-entzunezkoetan euskararen presentzia bultzatzea eta bermatzea da. Abiapuntua euskarazko ikus-entzunezko bat da beti eta, unidade didaktiko baten bitartez, gaiaren lanketa, azterketa eta gogoeta egingo da.

Ikastetxeetan solasaldian Ume-gaztearentzat euskalgintzan erreferente eta eredu izan leitekezanak ikasgelara hurreratzea gura da. Berez, edozein esparrutako pertsonak izan leitekez: idazleak, antzezleak, kirolariak, musikariak, kazetariak, etab. Ikasturte honetan honako erreferenteak hurreratuko jakuz Galdakaoko hezkuntza-zentroetara: Jon Arretxe, Antton Irusta, Pello Añorga, Rosa Mª Martinez, Leire Bilbao, Alaine Agirre, Oihan Vega, Esti Vivanco, Jasone Osoro, Miren Agur Meabe eta Harkaitz Cano.

Motibazino eta jarreretan eragiteko jarduerak DBHko ikasleei zuzendutako jarduera da eta euskararen erabileran eta normalizazinoan eragitea gura da. Kasu honetan, hezkuntza-zentro bakotxak bere beharrizan zehatzak dituan ezkero, hiru jarduera desbardin aurreikusi dira. Beste behin, alkarlanean eta alkarregaz landutako emaitza argia dira hiru jarduerak, urteetan jorratu dan lankidetzan, hain zuzen be.

Informazio gehiago: Galdakaoko Udaleko Hezkuntza eta Euskara Arloan Torrezabal Kultur Etxeko bigarren pisuan 944 010 511 / hezkuntza-euskara@galdakao.net


Komuneko txokoak txukundu

K

omunak egunero erabiltzen ditugun espazioak izanik, erabileraren erabileraz, erraz zikintzen dira. Halere, higienea beti da ezinbesteko, eta hori dela eta, komunetako bazter bakoitza garbi mantentzeko trikimailuekin gatoz oraingoan. Garbiketa-trikimailu hauek aplikatzeko, gainera, ez duzu produktu garesti eta berezien beharrik izango, nahikoa izango baituzu etxetik aurki ditzakegun osagai ohikoekin. Prest? Ez galdu detailerik!

Baldosa garbiak Komuneko baldosak eta baldosen arteko zirrikituak garbi mantentzeko lainoztagailu batean ozpin taza bat limoi-zuku taza batekin nahastea da gomendioa. Gero, nahasketa baldosetan lainoztatu eta igurtzi egin beharko dugu, jarraian, uretan bustitako oihal baten laguntzaz garbitu ahal izateko.

Komun-zulo «berria» Komun-zuloa txukun-txukun uzteko, koilarakada erdi sodio bikarbonato eta ozpin taza bat lainoztagailu batean nahastu beharko dugu. Nahaste hau komun-ontzi barrutik lainoztatu behar da eta gau osoan zehar horrela utzi. Hurrengo egunean baietz garbi-garbi aurkitu komun-zuloa!

Komuneko depositu garbia Lehenik eta behin, depositua garbitzeko, komun-ontziko depositua hutsitu eta grifoa itxi beharko dugu. Gero, lainoztagailu batean ozpin taza bat isuri, eta depositua ozpinez lainoztatu ondoren, espartzu batekin igurtzi. Sei orduz utzi horrela efektua egin dezan eta… listo!

Konketa distiratsua Konketa distiratsua izateko badugu konponbidea: laberatzeko hautsak —lau koilarakadarekin nahikoa da— konketatik zehar sakabanatu eta jarraian, gainetik, ozpin taza bat isuri. Sortuko den nahasketa hori baliatuz, esponja batekin konketa igurtzi. Era honetan, zikinkeria guztia kenduko da.

Orbanik gabeko ispilua Ispiluak arin zikintzen dira eta orbanez zein zipriztinduraz bete egiten zaizkigu maiz. Baina badago modu erraz bat zikinkeria horrekin amaitzeko: ispilua urez lainoztatu eta oihal batekin igurtzi beharrean, egunkari paperez egindako bola batekin egin. Egunkariak hezetasuna xurgatuko du eta horrek ispilua orbanik gabe uztera eramango zaitu!

XABI zamakona gonzalez

Isilik, mesedez

P

or qué no te callas?» esan zion behin Espainiako erregeak Hugo Chavezi, munduari bira eman zion liskar batean. Izan ere, pertsona batzuek zailtasun izugarriak dituzte isilik egoteko. Gizarte honetan denok dauzkagu iritziak sortuta, eta gure ikuspuntua defendatu nahi dugu guztiaren gainetik. Horretarako, arma boteretsu bat erabiltzen dugu bestearen aurka eraso egiteko: hitza. Hala ere, ez gara konturatzen egiten ari garen akats galantaz: bestearen hitzak ez ditugu entzuten, gureak esateko premia handiegia dugulako. Hortaz, hitzak airean galtzen dira. Aurreko ideia hori iraultzeko, isiltasuna goraipatu nahiko nuke. Ongi erabiliz gero, pertsonei mesede egiten digun jarrera bat baita. Isilik egotea terapeutikoa da batzuetan; denboraldi txarra pasatzen ari den bikotekideari entzutean, senitarteko bat galdu duen lagun mina kontsolatzean, lanean arazoak dituen lankideari ulertzean... Batzuetan ez, askotan, isilik egoteak mila hitzek baino gehiago balio du. Ikas dezagun, bada, isiltasunaren artean trebatzen. Ernest Hemingway amerikarrak esan zuen bezala, bi urte behar ditugu hitz egiten ikasteko, eta hirurogei isilik egoten ikasteko.

Binke! martxoa 2019 13


Metroaren auzia

Metroa beharrean, trena hurbilduko da TESTUA: ERREDAKZIOA

Metroaren gaiak aspalditik sortzen du ezinegona Galdakao eta Usansoloko herritarrengan, eta batez ere, lehenengo horiengan, askok hamarkada pasatxo baitaramate hasieran proposatu zen eta urtez urte atzeratuz joan den Metroaren 5. linea aldarrikatzen. Baina orain, behin betiko proiektuaren aurrean al gaude? Erreportaje honetan Metroaren nondik norakoak eta honen iritziak hobeto ulertzen saiatuko gara.

U

rteak dira Metroaren auziak polemika eta haserre handia sortzen duela bereziki galdakoztarren artean, izan ere, herritarren zati handi batek orain hamar urte 2016rako agindu zen Metroaren 5. linearen eraikuntza aldarrikatzen jarraitzen du. Hasiera batean, 5. linea horren planteamendua zen Etxebarritik hasi eta ibilbidean zehar bost geltoki egotea: Aperribai, Bengoetxe, Galdakao, ospitalea eta Usansolo. Era honetan, Galdakao zein Usansoloko eremu gehienetako herritarrenganaino heltzea eta hauen beharrak asetzea ahalbidetuko litzateke. Urte hauetan zehar, ordea, aldaketa asko egon dira planteamenduan eta horrek proiektuaren gauzatzea atzeratzea ekarri du, harik eta aurtengo urte hasieran, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak azken proposamena egin duten arte. Azken planteamendu honetan, Galdakaori eta Labeako ospitaleari zerbitzua emateko 5. linea eraikitzearen ordez, EuskoTrenek dituen azpiegiturak aprobetxatuz tren konexio bat egitea proposatzen da. Bizkaiko Ahaldun Nagusia den Unai Rementeriak esan duenez, «helburua dagoeneko existi-

14 martxoa 2019 Binke!

tzen diren azpiegiturak ahalik eta gehien baliatzea da eta bide batez, inbertsioen kostua arrazionalizatzea». Proiektua bi fasetan gauzatzea da asmoa; lehenengoan, ospitalea eta Galdakao lur azpitik elkartuko dituen zatia eraikitzea da intentzioa, eta bigarrenean, oraindik zehaztasunik ez dagoen arren, Galdakao erdialdea eta Basauriko geltoki «intermodal» berriaren —Sarratu— arteko konexioaren eraikuntza egitea. Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak diotenez, Euskal Trenbide Sareak hamabi hilabeteko epean lehenengo faseko konexio berria aztertu eta garatuko duen informazio azterlan berria lizitatuko du. Lizitatze hori 2020ko udaberrirako aurreikusten dute bi erakundeek, eta hurrengo urtean, hots, 2021ean hastea lehen fasea eraikitzen. Bere aldetik, Galdakaoko zein Usansoloko EAJk proiektu honi babesa emateaz gain, alkatetzatik udal finantzazioaren eskaintza ere egin dutela diote, «geltoki guztiak errealitate bihur daitezen». Usansoloko EAJk gaineratzen du proiektu honek onurak baino ez dituela «trenbidea lurperatzearen ondorioz zarata desagertu, segurtasuna bermatu eta ospitaleko komunikazioa hobetu eta maiztasuna bikoiztuko delako».


Azken proposamena

KUKULLAGA ETXEBARRI SARRATU ETXEBARRI ARIZ BASAURI

Konexio berria Euskotren Metro Bilbao

…………………………………………………

……………………………

2.Zatia / Tramo <…………………… > 1.Zatia / Tramo

GALDAKAO

Ondoko plano hau da Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak egin duten azken proposamena. Hasieran Aperribai eta Bengoetxe ere geraleku izatea proposatzen bazen ere, proieku honetan ez daude, nahiz eta «Udalak geraleku guztiak posible izateko lagunduko duen».

HOSPITAL-USANSOLO

2.Zatia / Tramo <…………………… > 1.Zatia / Tramo

Oposizioaren hitzetan. Herritarren artean zurrunbilo handia piztu duen gaia izan da beti Metroarena, iritzi bat edo beste gailendu badaiteke ere, ez dagoelako iritzi bat eta bakarra. Gauza bera gertatzen da Galdakaoko Udalean ordezkatutako alderdi politikoekin, hau da, iritzi bat nagusitu bada ere, denek ez dutela hori babesten. EAJren Udal Gobernuko kide den PSE-EE, Metroaren kasuan behintzat, aldendu egiten da jeltzaleen proposamenetik, izan ere, euren ustez, «herritarrak beldur izatea normala da, ez delako serioa proiektu berri baten inguruan hitz egitea haren inguruko datuak eman barik eta, gainera, auzoetako batzuk bertatik kanpo utziz». Galdakao Bizirik-Ezker Anitza alderdiak eta Galdakao Orainek bat egiten dute esatean euren ustetan 5. linearen alde egin beharko litzatekeela, hori lortzea herritar askoren urteetako borroka izan baita. Horretaz aparte, Galdakao Bizirik-Ezker Anitzak gaineratzen du euren iritziz «EAJk aurkeztu duen proposamena alternatiba politiko bat dela, eta ez funtzionala». Galdakao Orainek dio, bestalde, «EAJren proiektuak Galdakao Metrotik gehiago aldentzeaz gain, herritarrentzako beste gastu ekonomiko handi bat suposatuko duela berriro egin beharreko ikerketengatik». Halaber, eta Galdakao Orainek ere aipatutako ikerketa horiei erreferentzia eginez, Galdakaoko udalbatzan ere ordezkatuta dagoen PPk ez du ekarpenik egiten, baina argi du «ez direla ikerketa-lan gehiago behar, arazoari konponbideak aurkitu baizik». Usansolo Herria alderdia ordea, «ezin da posizionatu», zinegotzien hitzetan «usansolotarrek euren iritzia emon ez dabelako, ez dogulako gai lodi honen inguruan erakundeen bitartez inongo informaziorik jaso» eta euren proposamena, proiektuen aurretik, herritarrei ahotsa ematea da.

Orain eskaintzen digutena sinisgarria eta egingarria dela dirudi EH Bilduk bere aldetik, iazko ekainean garraio publikoa sustatzeko mugikortasun plan bat aurkeztu zuen. Euren berbetan, proiektu horretan «ezinbestekoa da Galdakao eta Usansoloko ospitaletik pasatzen den edozein Metro lineak zuzeneko lotura izatea batetik, EuskoTrenekin, eta bestetik, Sarratuko geltoki intermodalarekin». Ikus daiteke, beraz, neurri batean behintzat, proposamen honek antzekotasunak dituela EAJk pasa den urtarrilean aurkeztutako proiektuarekin. Dena den, EH Bilduk adierazten duenaren arabera, «EAJk Aperribai, Bengoetxe eta Sarratun geltokiak egingo direla ziurtatu beharko luke, batetik, eta Metroko 3. linearen luzapena fase bakarrean egin, bestetik». Horrez gain, garraio pribatuaren erabilera gutxitzeko, EH Bilduk erabilpenik gabe geratuko litzatekeen EuskoTreneko ibilbide zatian «superbidegorri» bat egitea proposatzen du, baita N-634 errepidea atsegin egiteko plana ere. Metroaren aldeko plataforma . Hasieratik aipatu bezala, gai honek denbora darama herritarren ahotan eta, batez ere, galdakoztarren artean. Asko izan dira Metroaren inguruan entzun diren iritziak, eta asko ere proiektua behingoz gauzatzeko herritarretako askok egin dituzten mobilizazioak. Galdakaon pertsona ugari ibili dira azken hamarkada pasatxoan 5. linearen alde egiten, eta hari lehentasun ematen dion plataforma bat ere sortu zuten herritarretako batzuk. Metroko Binke! martxoa 2019 15


5. linea hasieratik aldarrikatu duen herritar talde honetako kideek bereziki azpimarratzen dute zenbat borrokatu behar izan duten urte guzti hauetan Metroko proiektuaren inguruan egin diren aldaketengatik eta egon diren atzerapen guztiengatik. Aldunditik eta Eusko Jaurlaritzatik egin den azken proposamenaren inguruan zalantzak dituztela ere adierazten dute plataformako herritarrek. Izan ere, bigarren fasearen inguruan informaziorik eman ez dutela diote eta proiektuaren amaiera data ere ez dute batere argi ikusten: «Zalantza handiak ditugu proposatzen duten proiektua 2030. urtea baino lehenago erabilgarri egongo ote den», eta horri gaineratzen diote «ez dutela zehaztapenik egin Bengoetxe eta Aperribaiko geltokien inguruan, zeinak ezinbesteko diren auzo horien etorkizuneko garapenerako». Herritarrek badute zer esan. Plataformako kideez gain, beste galdakoztar zein usansolotar batzuen iritziak ere batu nahi izan ditu Binkek, herritarrak eurak baitira azken batean, Metroaren auziak sortutako gorabeherak zuzenean pairatuko dituztenak. Horietako bat izan da Urretako auzokide den Ane Irazola. Anek dioenez, urteetan zehar Bilbora joateko autobusa erabili badu ere, 3. linea zabaldu zutenetik trenean joaten hasi zen, eta orduan konturatu zen trenak puntualtasunaz gain, erosotasuna eta azkartasuna eskaintzen zizkiola: «Lehen Bilbon oinez egiten nuena autobusean joaten nintzelako, orain Galdakaon egiten dut tren geltokiraino, eta merezi dit». Aldundiak eta Jaurlaritzak egin duen azken proposamenaren inguruan galdegitean, Irazolak dio ondo iruditzen zaiola eta ados dagoela, 5. linea Galdakaora eramatea nahiko konplikatua dela ikusten baitu: «Orain eskaintzen digutena, berriz, sinesgarria eta egingarria dela dirudi; dauden azpiegiturak aprobetxatuz, maiztasuna edukiko genuke eta trenak dituen alde onak ere».

Bigarren fasea nozko? Eta zer gertatzen da gure herriko auzoekaz? Aneren herrikide den Maitane Amondarainek, ordea, bere egunerokotasunean Bilbora joan behar duenean, trena barik «lanzadera» erabiltzen du Boluetaraino eta bertan metroa lanera joateko. Beraz, bi garraio publiko erabiltzen ditu normalean, eta ordu erdi inguru behar izaten du bide hori egiteko. Metroaren auziari dagokionez, herri administrazioak galdakoztarrei aspalditik huts egin diela sentitzen du: «Hamar urte baino gehiago egon naz Metroa Galdakora helduko zala entzuten, 5. lineako proiektua martxan egoala eta dana ondo aztertuta egoala, baina urteak pasatu ahala, agintarien planak aldatzen joan dira, eta «partxeak» ipiniz». Aldundiak eta Jaurlaritzak aurkeztu duten proposamen berriaren inguruan ere askorik sinesten ez duela aitortzen du Amondarainek, gauza ugari oraindik argitu gabe daudela baitio: «Bigarren fasea nozko? Eta zer gertatzen da gure herriko auzoetako konexioekaz?», galdegiten du Maitanek. Anek eta Maitanek ez bezala, hausnarketa ezberdina egiten du Anton Arana usansolotarrak, bere errealitatea bestelakoa baita. Antonek dio garraio publikoa erabiltzen duenean, trenean joaten dela eta bere ustez, Bilborekin oso ondo komunikatuta dagoela Usansolo. «Faltan botatzen dodan bakarra bariku gauetan trenik ez egotea» dela gaineratzen du, zapatuetan bakarrik egoten baitira. Metroarentzako Aldundiak eta Jaurlaritzak egindako proposamenaren harira galdegitean,

Metroaren «geldialdiak», Galdakaora bidean

2002

2008

2009

2010

Euskal Trenbide Sarearen 2002ko memoriak EAEko ospitaletako guneak garraioz konektatzeko bideak hobetzearen beharra azpimarratu zuen. Gainera, 30.000 biztanle inguruko metropolietako garraio-loturak koordinatu beharko zirela adierazi zuen. Garai horretan lehenengo eta bigarren lineak luzatzeaz hitz egiten zen, linea berri bat sortzeaz baino. Galdakaoren kasuan, bigarren linearen amaieratzat proposatu zuen ETSk.

Eusko Jaurlaritzak, 2008ko urtarrilaren 24an, Ariz, Galdakao eta Usansolo arteko Metroaren ibilbidea aurkeztu zuen. Urte honetan ere, litekeena zen 1. edo 2. linearen luzapena izatea, linea berri bat baino. Baina orduan hasi zen bosgarren linearen berri jasotzen Jaurlaritza.

Lakuak Metroa Galdakao eta Usansolora 2016an iritsiko zela hitzeman zuen 2009ko otsailean eta orduantxe hasi zire herritarrak bosgarren lineaz entzuten, hurrengo urtean linea berri hau eraikitzeko lizitazioak deituko zirela iragarri zuten.

Urte honetako urrian, Metroaren bosgarren linea eraikitzeko proiektuak jasotzeko epea zabaldu zuen Eusko Jaurlaritzak. Eta urte bereko abendurako Lakuako gobernuak 19 proiektu jaso zituen bosgarren linea eraikitzeko proposamenekin. Garraio Sailak lehenengo pausua eman zuen Metroa Galdakao-Usansolo ospitalera gerturatzeko.

16 martxoa 2019 Binke!


Metroaren auzia

EH Bilduren proposamena Orain arte, EAJ alderdiaz gain, EH Bildu koalizioak baino ez du egin Galdakao eta ospitalearentzako Metroaren proposamena. Eta alderdi honek, hasieratik apustu egin duen bezala, EuskoTren sarea hobetzea proposatu zuen, L3ko eskema berri honetan azaldu zuten moduan.

Aranak dio hobekuntzak diren heinean dena dagoela ondo, baina kasu honetan, bere iritziz, proposamen hau hauteskundeei begira egina dela: «Eman duten informazio gutxiarekin, ze zentzu dauko lehenengo fasean trena Usansolora heldu, Galdakora desbideratu eta Usansolora barriro atzera egiteak bere bidea jarraitzeko?». Honi gaineratzen dio usansolotar bezala, honek ez dakarkiela onurarik, ospitalera joaten diren gehienek ez baitute tren-metrorik, eta bertara kotxez joaten jarraituko baitute. «Horrez gain, Usansolora maiztasun handiagoa egonik, inguruko jendeak —Arrigorriaga, Lemoa, Be-

dia, Igorre...— Usansolo aparkaleku lez erabiliko leuke», gehitzen du Aranak. Iritziak asko eta anitzak izan dira urteetan zehar, eta Bizkaiko Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzarekin batera egindako azken proposamen honen gainean ere horrelakoxeak dira. Begi onez edo txarrez ikusi, eta sinetsi edo ez, momentuz aurreikusita dagoenaren arabera, 2021. urtean hasiko dira lehenengo faseko obrak, hau da, ospitalea eta Galdakao erdigunea elkartuko dituen lur azpiko konexioko eraikuntza. Hala den edo ez jakiteko, ordura arte itxaron beharko.

2013

2017

2018

2019

Aurreko puntutik 2013ra berri askorik egon ez bazen ere Metroaren eta Galdakao-Usansoloren artean, ETSren 2013ko memoriak jaso zuen urte honetan gauzatu zela bosgarren linea eraikitzeko proiektua. Proiektu honek Sarratu (Basauri), Aperribai, Bengoetxe, Galdakao, ospitalea eta Usansolo lotzen zituen.

2016ko uztaila eta irailean Eusko Jaurlaritzak Sarratuko intermodala eraikiko zuela esan eta Labeako ospitalera arteko linearen aldeko apustua egin bazuen ere, 2017ko otsailaren 12an erakunde berak onartu zuen linea berriaren proiektuak ez zuela lehentasunik, «diru faltagatik». Gutxienez 2026rarte ez zen linea berria martxan jarriko.

Bizkaiko Batzar Nagusiek aho batez onartu zuten 2018ko apirilean Foru Aldundiari eta Garraio Partzuergoari presatzea Metroaren 4. linea (Matiko-Rekalde) eraikitzeko pausuak eman zitzaten. Erabakiak 5. linea bigarren plano batera eraman zuen. Urte horretako maiatzaren 30ean Unai Rementeria jaunak 5. linea baztertu eta horren lekuan EuskoTren hobetzeko asmoa agertu zuen, baina Aperribai eta Bengoetxe kontuan hartu barik.

Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementeriak eta Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburu Arantxa Tapiak elkarrekin 2019ko urtarrilean egin zuten prentsaurrekoan aurkeztu zuten Galdakao, ospitalea eta Usansolo Metroarekin lotuko zituen proiektua (15. orrialdean ikusgai). Proiektu honek EuskoTrenen sarea zabaltzea du helburu, Aperribai eta Bengoetxe momentuz kontuan hartzen ez baditu ere. Obrak 2021ean hasiko lirateke.

Binke! martxoa 2019 17


MANU ETXEBARRIA AYESTA

Marti-oilarra

E

uskaldunon etxalde edo baserrietako oilategietan, etxe-etxeko izan dogu oilarra eta batez be, marti-oilarra. «Ollar» izen zaharraren jatorrira bagoaz, Euskaltzaindiak «yeismoan» jausi ez egiteko, «-ll- il-» idazteko araua emon aurretik, «ollo+ar > ollar» daukagu, hau da «ollo» femeninoari «ar» erantsi maskulinoa adierazteko, beste kasu askotan legez, esaterako: asto/astar; katu/ katar; uso/ usar; azkona/azkonar; sagu/satar; suge/suga(a)r; mando/mandar; ote/otar; erle/ erlestar etab… nahiz eta hiztegietan euskerazko femeninoa maskulinoz itzuli, —kasurako, asto= burra, litzateke eta astar=burro, eta horrela beste guztiak—. Oilarrak era askotakoak dira eta danak beharrezkoak oiloen arrautzak oilalokeak ezarri eta txitak aterako badira. Baina oilarren artean, marti-oilarra da entzutetsuena. Izenak berak dinosku, martian jaiotako oilarrari deritxagu marti-oilarra. Egunsentiaren ostean, oilarraren «kukurrukua» dogu iratzargailurik zaharrena, harik eta eleizetako kanpaiotsa heldu arte. Euskal mitoetan be agertzen da marti-oilarra, deabru zein pertsonai mitologikoei gehiago egiteko, esaterako «Kastrejanako zubiaren» mitoan.

18 martxoa 2019 Binke!

Maitasunik gabe sexuaz gozatzea posible egiten zaizu?

B

adirudi sexuaren munduak ez duela mugarik, egunean-egunean eraberritzen doala, garai berrietara egokitzen. Hortaz, ez da harritzekoa ezezagunak zaizkigun hainbat sexu praktika egotea oraindik ezagutzeke. Praktika batzuen izena ez dugu jakingo agian, nahiz eta kontzeptua bera guretzat berria ez izan, eta inoiz —inkontzienteki bada ere— haren inguruan hausnartu dugun. Horren adibide izan daiteke Soziosexualitatea izenez ezagutzen den sexu praktika. Ez duzula inoiz berba hau entzun? Irakurtzen jarraitzea besterik ez duzu!

Terminoa argitzen Eztabaida handiak piztu izan dituen gaia izan da beti sexuarena, besteak beste, sexu harremanak norekin izan behar ditugun eztabaidatu izan denean. Askoren ustez, larrutan egiteko ezinbesteko baldintza da beste pertsonarekiko sentimenduak izatea, horrela izan ezean, ez baita aproposena harekin oheratzea. Beste batzuek, ordea, ez dute ideia hori inolaz ere partekatzen; izan ere, lotura emozionalik egon gabe harreman sexualak izateko arazorik ez duten —edo hala izatea nahi duten— asko ere badaude. Maitasunik gabe sexu harremanez gozatzeko gaitasun horri esaten zaio, hain zuzen, Soziosexualitatea. Estereotipoek argi islatu izan dute beti emakumeak izaten direla maitemintzen lehenak eta harreman serioetan murgildu nahi izaten dutenak. Hori dela eta, orokorrean loturarik gabeko sexu harremanak praktikatzea genero maskulinoari eransteko joera egon da; hau da, maitasunik gabeko sexuaz gizonezkoek emakumezkoek baino gehiago gozatzen dutela pentsatzeko joera. Anne Campbell psikologoak eta Paula England soziologoak elkarlanean egindako ikerketa baten emaitzek erakusten dutenez, ordea, joera hori biologiak determinatu duen zerbait izatea baino, noizbehinkako sexu harremanetan sentitutako plazerarekin du zerikusia. Plazer-maila hori, aldi berean, gaitasun soziosexualak baldintzatzen duela diote, hots, zerbait soziala edo kultura dela.

Emaitzen zergatia Campellek eta Englandek egindako ikerketa horren emaitzek erakusten dutenez, harreman egonkor bat duten emakumeek orgasmo gehiago izaten dituzte konpromiso afektiborik gabeko sexu harremanak izaten dituztenek baino. Baina zergatik ote? Soziosexualitatea da lotura emozionalik gabeko sexu harremanekin gozatzea ahalbidetzen digun gaitasun soziala, eta hau estuki loturik dago aurretik honetan izandako asebetetze-mailarekin, zein sexuaren inguruan ditugun motibazio eta aurreiritziekin. Emakume askoren gaitasun soziosexuala baina, kaltetua izan da, lehen esan bezala, genero femeninoari egotzi zaizkion rol eta estereotipoen erruz. Ondorioz, emakume askok aitortu izan dute gusturago sentitzen direla konfiantza dagoen harreman egonkorretan, aldi bateko eta lotura emozionalik gabeko harremanetan baino. Erabakia hartzea, ordea, bakoitzaren esku dago, norberak izan behar baitu gizarteak ezarritako jazarpenei aurre egin eta sexua (ere) libre eta aurreiritzirik gabe bizi behar duena.


PUBLIZITATEA

"Bestelako emaitza gura baduzu, ez ezazu betikoa egin. Zure esku dago." IĂ&#x2018;IGO HERNANDO ARRIANDIAGA Galdakaoko alkategaia

Alkatetzatik honako hau egingo dugu: 1. Auzoak lotzeko herri barruko autobusa ipini. 2. Alokairu sozialeko 200 etxebizitza sortu. 3. Nerabeentzako aisialdi gune euskalduna sortu. 4. Galdakaoko autobus geltoki guztietan markesinak jarri. 5. Kiroldegia handitu anbulatorioko parkinaren gainean, aparkatzeko lekuak mantenduz. #PentsatuDesberdin


AEK

Korrika Kulturala martxan, Korrikaren zain!

UDALA

GALDAKAO IGERIKETA TALDEA

Kalera irteten hasi ziranetik pentsioen politika zertxobait aldatu bada be, pentsiodunentzat nahikorik ez eta etengabeko borrokan jarraitzen dabe, 1.080â&#x201A;Źko gutxieneko pentsioak exijituz. Galdakao ez da salbuespena, eta astelehenero batzen jarraitzen dabe Kurtzeko plazan, eta urte amaieragaz be bestelako alkarretaratzeak deitu ebezan herrian zehar.

Galdakao, Bizkaiko bigarrenean

Udal aurrekontuak, aurkeztuta

Galdakao Igeriketa Taldeak, martxoko bigarren asteburuan Santurtzin jokatu zan Bizkaiko txapelketan, kategoria guztietako bigarren postuak eskuratu ebazan.

Galdakaoko Udalaren gobernu-taldeak (EAJ eta PSE-k) otsailaren 28ko osoko bilkurara aurtengo ekitaldirako 37.095.292 euroko aurrekontu-proiektua aurkeztu eban.

20 martxoa 2019 Binke!


URRETA TAEKWONDO TALDEA

BINKE

Emakume Dinamitarien aurka?

Galdakaoko Openean Urreta garaile Galdakaoko Openaren seigarren edizioa ospatu zan Urretako kiroldegian, martxoaren 2an, eta etxeko taldea izan zan protagonista. Urreta Taekwondo Klubeko Teknika taldekoek hiru urre, zilar bi eta lau brontze eskuratu zituazan.

UDALA

FREE THE WEEL

Iazko maiatzaren 21ean inauguratu zan Emakume Dinamitarien Plaza, Altzadiko biribilgunearen ondoan, eta martxoaren 11n pintaketak egin izana salatu zan Galdakaon.

Free The Weel taldearen agurra

AEBtatik Ostalaritza Eskolara

Galdakaoko herritarrez eta emakumez soilik osatutako Free The Weel musika taldeak azken agurra eskaini eban otsailaren 16an Bilbon eskaini eban kontzertu berezian.

Galdakaoko Ostalaritza Eskolara Minnesotako ikasle eta irakasleak etorri ziran prestakuntza-jardunaldi bat partekatzeko eta Udalak ondo etorri eskaini eutsien.

Binke! martxoa 2019 21


unetako g e n e z o t a D agenda n e r a k i r r o K 1, eguena Martxoak 2 ork parte blikoak —edon • Irakurketa pu : hartu dezan— ta-Zamakoan ak Ganekogor rr bu la o zi ra ar -N (10:30-11:30) -18:30) eta ipuinak (17:30 rondon. - Umeentzako 8:30-19:30) Itur (1 k na ui ip ko helduentza in narrazio zako olerki ze nt ue ld he a et -21:00). - Gazte kalean (20:00 a ko uz ip G ak laburr guruko kaleBrouard eta in i nt . Sa a, ko uz • Gip ikarien eskutik , gazte eta mus oa zi ta es ku ik etat 3, zapatua etatik, Martxoak 2 oa herriko kale zi ta es ku ko de • Korrikaren al pa Iturrondo ro ar a rik or eta K plazan salgai. 4, domeka Martxoak 2 nsolon, kuestazioa Usa ko de al en ar • Korrik atik. bertako kaleet 9, barikua Martxoak 2 xean, 19:00etan abal Kultur Et ez rr To a io sa alles, • Bertso io, Arkaitz Estib nb ja Lu en al ai bidapenak: doan. M gin Laburu. Gon A a et a iz ur m Miren A EKn. Barandiaran A 6tik 24ra Martxoaren iko da, a martxan jarr en im ek n gu La taberna eta • Korrika oloko denda, ns sa U in ze o Galdaka ik. komertzioetat guena Apirilak 4, e :00etan. era Garesen, 17 si ha en ar rik or •K

22 martxoa 2019 Binke!

arikua Galdakao Apirilak 5, b eren eskutik + id sk di A k ua id • Pilota part Kantari artitzena rrera + Apirilak 9, m , 10:00etatik au on ka da al G ia • Korrika Txik ikuskizuna Kantu Kolore eguaztena Apirilak 10, 12:00etan a! Aperribaitik rik or K iko da! or at ad •B :15 inguru irits 12 ra de al di er sartuko da eta ko da! 5 inguru pasa :5 12 ik ot ol ns Usa eguena a+ Apirilak 12, 0etatik aurrer sansolon, 15:0 U ia ik Tx a rik • Kor ikuskizuna Kantu Kolore domeka Apirilak 14, en! Autobusa era jaia Gasteiz ai am en ar rik • Kor ietatik. jarriko da herr •••

a Izan Korrik ! a Laguntzaile

, izan ordainduta Urtean 12€ ntzaile! orrika Lagu zu zeu ere K eta zenbait denda Euskal Herriko ren ka ri skontuak, Kor , enpresatan de ua at azio eguner inguruko inform go an rte-hartzaile iz zozketetan pa taila gehiago! zara... eta aban


Ohiko aileak parte-hartz uten

d e hartu ohi Urtero part lakoen e st e eta be ld ta , e rt a elk zerrenda:

Galdakaon

Elkarrizketa

o eta ko da Galdaka tu sa pa n ea 10 ren erraldoi hau Korrika apirila deko ekimen al en ar ar sk eu a leei egingo Usansolotik, et kilometro eros n re di k oa ek st o atal berezi egiteko ezinbe kari eskainitak ri or K k ke in B a ioen aportazio diegu aipamen o eta komertz ak an rb no e, er da honetan. Izan roen salmenta batera, kilomet n ki oe ik om ekon takoa. -iturri handiene aldiz parte Korrikaren diru Korrikan lehen z, ra be n ta ne n parte aki ho gara, lasterketa on Martxoko zenb eg n ki re bi e elkart ra Erabide teko. Eurek di hartuko duten ki ja en tu di u a Galdakaoko animat dua (eskuin) et hartzera zerk al as B a ai m A rteko guez (ezker). Emakume Elka ari Manu Rodri zk de or en un Pentsiod

t Korrikao?gehiago da. a z t n e u z a d r e in Z

keta bat ba en dituen ua (AB): Laster imentuak batz Amaia Basald nt se a et ia rr ean hartzen ltura, he Hizkuntza, ku bere osotasun a ri er H al sk oia. Eu ekintza errald dua. en gaituzten en im erritarrak batz duen mug H al sk Eu ): R z (M gara ekimen Manu Rodrigue oa murgiltzen os ri er H . da ngo etxeraino. akoa gai bakarrenet ztietatik azkene sita Korrika gu la ko es si , ha unetatik ha honen inguruan ena, aurreko eg im ek ko te be Ez da ordu ena da. zi dugun ekim bukatu arte bi

ue partzieiz?an z u d o k u t r a h ik Zergat uk betidanik bi t Elkarteko batz

itsu ba akume o zati garrantz AB: Erabide Em ak tz zi bi re gu ka eta ilera bultzatu skararen erab dugulako Korri eu n ea rt ka el e hartzeak gure imenetan part ek bihurtu denez, ko la ne ho k, regati nahi dugu. Hor . ela uste dugu o dugu parte ke za de rtaldian hartuk lagundu ku ira o ek 21 n oare , «Pentsio gu asanbladan MR: Guk martx du tu os ad ea amat zeko! eta lekukoa er bai» aldarrikat e er a ri or K i, duinak ba

Barandiaran AEK euskaltegian 94 456 41 19 • barandiaran@aek.eus

langileak Anbulategiko zokideak Aperribaiko au AEK Musika-eskola EPA Ikastetxeak tola Eguzkibegi ikas Institutuak endua Gazte mugim o Gure Esku Dag rik zi Bi o ka Galda EA Ganguren Guzur Aretxa gia Udal Euskalte Udal langileak Aginalde S.L.

dea Ospitala euskal erakun io eta ehunen us sf an tr l do O Akerbeltz

Usansolon EAJ so elkartea Unkinako gura inhezi ludoteka Usansoloko So kola Obaba aurres i batzordea Usansoloko ja Elkartea Unkina Kultur skaraz taldea Usansolon Eu di Taldea Burtotza Men

ibaloi taldea Txoribeltz sask Umore Ona o Gure Esku Dag ldea Eskupelota ta Ona Txoko Umore thletic herria peña A Usansolo gure ea Gazteberri tald ldea U113 triatloi ta te Asanblada Lamintxu Gaz elkartea Gorosibai auzo a Usansolo Herri taldea za Oinarin dant noi,

te torriko zare Denei, eta e o! eskerrik ask

Binke! martxoa 2019 23


publierreportajea

Ibaizabal, galda Konfiantzazko irakaskuntza, lehenengo pertsonan Ibaizabal Ikastola urteotan galdakoztarren ikastola bihurtu da. Ibaizabal herri eta eragile ezberdinen bultzadaz orain 19 urte sortutako errealitate sendoa da. Milaka dira urteotan pasatutako ikasleak, horietatik galdakoztarrak eta usansolotarrak 600 baino gehiago gure geletatik igaro direlarik. Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta profesionaltasun ziurtagiriak zerbitzuekin uztartzen dituen eremu anitza da Ibaizabal. Errealitate berezia, jarduera desberdinek â&#x20AC;&#x201D;gimnasioa, aterpetxea eta ostatuaâ&#x20AC;&#x201D; bat egiten baitute, eskaintza akademikoarekin.

Batxilergoa: Erabakiak hartzeko tarte hori Erabaki garrantzitsuak hartu behar dira batxilergoan. Horregatik, batxilergoa hasten duen lehenengo egunetik, bere norantza akademikoaren gainean kontrola ikasleak eraman behar duela uste dugu, erabaki garrantzitsuak autonomiaz eta heldutasunez har ditzan. Bidean, ikaslea babestuta eta indartsu sentitzeko helbururako lana egingo dugu guk, gertu-gertutik. Izan ere, ikaslea ondo sentitzean tematuta gaude. Horretarako, Ibaizabalen ikaslearen jarraipena berezia da: hasieratik ikasleak, ohiko tutoreaz gain, ikaslearen bidelagun pertsonal eta akademiko gisa, irakasle/tutore lagunaren figura aldamenean izango du. Familiek, irakasleek eta ikasleek elkarlanean funtzionatzen dute. Ondorioz, ikasle bakoitzak, bere bidelagun izango den irakaslea izango du erreferentzia legez lehenengo egunetik. Horretaz gain, ikasgai desberdinetako prozedura eta edukiak indartzeko errefortzu sistema jartzen dugu Ibaizabalen ikasleen eskura. Errefortzu saioak eska ditzakete, ikasturtean zehar hutsuneak osatzen joan ahal izateko. Selektibitatea prestatzeko indartze saioak eta urte amaierako birpasorako frogak ikasle guztiek egiten dituzte, horrek Ibaizabaleko emaitzak goitik egotea bermatzen duelarik. Neurri guzti hauek bere fruituak ematen dituzte. 34 ikaslerekin hasi zen ikastola, eta gaur egun 300 ikasle baino gehiago ditugu. Matrikularen goranzko joerak epe ertainean jarraitu egingo duela aurreikusten denez, laugarren lerroa zabaldu 24 martxoa 2019 Binke!

dugu. Honi erantzuteko 1.000 m2ko eraikin berria inauguratu genuen 2013ko irailean.

Orientazioaren garrantzia Ikasketa prozesua ikaslearengandik abiatzen da. Norberaren asmoak identifikatu eta hauek lortzeko eskuratu beharreko lanabesak lor ditzaten lan egiten uzten diegu. Eta guzti hori, orientazio egoki batekin gauzatzen da. Aukera akademiko zein laboralen gainean informazio osoa jasotzen dutela ziurtatuko dugu. Horretarako, Ikasle ohien eta inguruko Unibertsitateetako adituen testigantzak ekartzen ditugu, Unibertsitate eta ikastetxeetara irteerak eta aurkezpenak edo gure trebakuntza eskaintza teknikoak jartzen ditugu eskura. Helburua argia da: Ikaslea %100ean trebatzea hemendik ateratzean dagokion bidea ondo egin dezan. Ikasleak akademikoki zein sozialki jantzita eta konpetente prestatzea, alegia. Â

Lanbide heziketa arautu eta ez arautua Lanbide heziketaren alorrean, Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloa eskaintzen da Ibaizabalen. Ziklo honek haurtzaindegietako teknikari lana egiteko zein Unibertsitatean ikasteko aukera zabaltzen du. Horretaz gain, ikastolaren izaera profesional eta teknikoa sakondu duen Hobetuz eta Lanbideko prestakuntza eskaintza zabala du Ibaizabalek.


koztarren ikastola!

Ibaizabal+ elkarreragineko espazioa Ikasleen asebetetze maila handia denez, ikasturtero >8-8,5ko balorazioa lortuz, ikasketarako testuinguru/giro egokia sortzen da. Ezin dugu hezkuntza ulertu barneko eremu isolatua bezala. Hezkuntzatik abiatzen dugu gure ekarpena, baina aldi berean eragileak gara. Euskalgintzan, herrigintzan, kulturgintzanâ&#x20AC;Śeuskal nortasuna oinarri izanik, mundura zabalik dagoen ikuspegia lantzen dugu. Jendartearen erronka eta ametsen parte izan nahi dugu. Ikastola soil batetik haruntzago joan nahi dugu, eta gure ingurua eraldatu. Zentzu horretan, ezinbestekoa deritzogu ikaslea bera ere erabaki eta eztabaida guneetan egotea. Ikasle kontseiluan proposamenak eginez, iritzi eta proposamenak Irakurrixu aldizkarian plazaratuz edo tertulia eta eztabaida foroetan parte hartuz. Ikastola auzolanean ulertzen dugu nahitaez. Beraz, gutariko bakoitzak bere ekarpentxoa egin dezakegu Ibaizabal ikastolan. Izan ere, kooperatiba gara, gurasoek eta ikasleek zuzeneko esku hartzea dutelarik ikastolako erabaki nagusietan.

Ate irekien egunak:  erdu Ibaizabalera!

Guraso zein ikasleentzako

Apirilak 29 eta maiatzak 13, astelehena Arratsaldeko 18:00etan

Diruz %100ean lagundutako ikastaroak ditugu Ibaizabalen Dolu egoeretako arreta ikastaroa, hezkuntza behar bereziak ikastetxeetan, adimen emozionala, gatazken konponketa, sorosle ikastaroak... eta askoz gehiago! Info gehiago:

www.ibaizabalikastola.eus

Binke! martxoa 2019 25


Kurtzea-Bekea-Arteta-Isasi-Usansolo-Bekea

K

urtzeko plazatik abiatu, Zabalganetik Abusura jaitsi eta autobidearen gaineko tunela pasata garbitokira (1) iritsiko gara lehenengo. Bekelarrera garamatzan aldaparen aurretik jarraituta Mineko tontorraren (184 m.) ondotik pasako gara, Basozabalera (2) iritsi arte. Errepidearen amaieran, Arteta adierazten duen bidexka dago eta hortik 1,5 kilometrora Ordaina baserrietara iritsiko gara (3). Errepidea igotzen jarrita Anton Txikerra baselizara helduko gara (4), antzinako eraikin aberasgarria da hau, San Anton baserriari erantsita dagoena Dinamitako eremuaren barruan. Bertatik beherantza egin, Ordaina baserriak gurutzatu eta antzinako taberna batera iritsiko gara, beste baserri bat da hau, eta honen eskuinetik bidezidor batek jarraitzen du. Hortik Isisi Goikoa dorretxera egingo dugu gora, 1970eko hamarkadara arte bizi izan zena, baina orain erabat utzita egoera tamalgarrian dagoena (5). Bidexkari jarraitu, eta Isasi auzora jaitsiko gara, Usansolotik Lekubasoko presara doan errepidean. Errepidetik ezkerrera segituko dugu Usansolora iritsi arte, Lekueren dorrearen aurretik pasata (6). Jarraian, Unkina aldera goaz, Puentelatorre ondotik igarotzeko (7) eta Bekeako baselizara iristeko (8).

LUZERA 10,32 km. DENBORA 2 ordu 30â&#x20AC;&#x2122; Desnibela 291 m./291 m. ZAILTASUNA Baxua

2

1

Kurtzea Autobideko tunela pasata Bekelarreko garbitokia zen horretara iritsiko gara.

Basabetik Artetaren noranzkoa adieraziko digun seinalea ikusiko dugu.

8

3

1

7

4

Anton Txikerra baseliza, interes etnografiko handikoa. 1974an bota zuten

Basozabal eta Arteta artean dagoen baserri multzoa da Ordaina

5

6

2

Isisi Dorrea ezagutzeak merezi du, hondar artean erabat utzita badago ere.

6

Lekue dorretxe zoragarritik Usansolora joango gara.

3 7

8

4

5 Inguruko zubi esanguraenaren ondotik pasako gara Bekeara joateko.

26 martxoa 2019 Binke!

Informazio gehiago Ganguren Mendi Taldearen webgunean dago eskuragarri.

Bekeako ermita inguruan ospatzen dira urtero maiatzean Asentzioak.


Aurten Pasio Bizidunik ez Arkotxan

Zer dakar Teresak?

O

tsailaren 11n Zientziako Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen eta martxoaren 8an Emakume Langilearen Nazioarteko eguna ospatu genuen Greba Feminista eginez. Horregatik, historian zehar gure gizartean itzaletan egon diren emakume batzuk ekarri gura izan ditut gogora:

Historian aitortu ez diren emakumeak Stephanie Kwolek

I

zaera handiko auzoa da Arkotxa, batez ere Zaratamoko udalerriaren parte dena baina Galdakaok ere bere azalera zati bat hartzen duena. Balmasedakoarekin batera, Arkotxakoa da Aste Santuan egiten den Pasio Bizidunik ezagunena. Hasieran aipatutako izaera handi horrek eraman ditu bertako herritarrak urtero, 53 urtez jarraian, Ostegun eta Ostiral Santuetan —19:30ean eta 11:00etan, hurrenez hurren— Pasio Bizidun zinez erreala antzeztera. Baina orain, eta hortxe dago egunotako eztabaida Arkotxan, batzuek herritarren konpromiso faltari eta beste batzuek Udalaren laguntza eskasari egozten diote aurten Pasio Bizidunik ez egitearen errua. Elkarte antolatzaileak aipatutako arrazoi biez da kexu, baina Zaratamoko alkateak Udalari errurik ez botatzeko eskatu zuen, «Pasio Biziduna herritik irten behar den eta herritarrek osatu behar duten ekimena delako, orain arte izan den bezala». Batetik edo bestetik irten, aurten ez da Pasio Bizidunik egingo.

Emakume honek polimeroak ikertzen zituenean, «Kevlar» materiala aurkitu zuen, oso erresistentea dena eta gaur egun, esate baterako, balen aurkako txeloak egiteko erabiltzen dena.

Rosalind Franklin DNAko egituran helize bikoitzaren forma aurkitu zuen eta ez zuen horren meriturik izan. Are gehiago, bi gizon ikertzailek kendu zioten lana eta Rosalindek egindakoagatik sari bat lortu zuten.

Margaret Heafield Margaretek Apolloren programa espazialeko nabigazio softwarea garatu zuen bere taldearekin batera. Baina nork aitortu zuen hori? Inork ere ez, emakumea zen eta….

Ellen Swallow Ameriketako Estatu Batuetan zientzia adarreko unibertsitatera joan zen lehenengo emakumea izan zen. Eta beste emakume batzuek aukera hori izateko, emakumeentzako laborategia sortu zuen.

Emmy Noether XX. mendeko matematikari garrantzitsua izan zen eta bere lanak Einstein-en aurkikuntzetarako ezinbestekoak izan ziren. Meritua, berriz ere, gizonezko batentzako, emakumearentzat, deus ez. Binke! martxoa 2019 27


Antzerkia Martxoak 16, zapatua Xake Produzkioak

Lur

Ordua: 18:00 Sarrerak: 6/4€

Martxoak 28, eguena Oihulari Klown

Sex o no sex (Virginia Imaz) Ordua: 19:00 Sarrerak: 3€

Apirilak 5, barikua Dejabu Panpin Laborategia

Hitzaldi-Erakustaldiak Martxoak 16, zapatua

«Desesperadas»

antzerkia Aztiak antzerki-taldearen eskutik 18:00 Aperribaiko Eperlandako eskoletan

Emakumeak zineman Martxoak 20, eguaztena «La buena esposa» filmaren emanaldia

Linbo planeta

Martxoak 27, eguaztena

Ordua: 18:00 Sarrerak: 6/4€

«Maria Magdalena» filmaren emanaldia

Apirilak 12, barikua La Zaranda

Ordua: 19:00 Sarrerak: 2,5€ Torrezabal Kultur Etxea

Ordua: 21:00 Sarrerak: 12/9€

Martxoak 26, martitzena

El desguace de las musas

«Derechos de las mujeres» hitzaldia

Irakurle taldea

Isabel Quintanaren eskutik 18:00 Txapelena

Martxoak 25, astelehena

«Fakirraren ahotsa» liburua

Jaialdiak

Harkaitz Cano

Martxoak 30, zapatua

18:30 Topa taberna

Usansoloko VI. Gazte Eguna

Bertsolaritza Martxoak 29, barikua Bertso saioa Ordua: 19:00 Sarrerak: doan AEKn Torrezabal Kultur Etxea

Erakusketak Martxoak 20-29 Plazandreak martxan erakustaldia Astelehenetik barikura 11:00-13:00 eta 17:30-20:30 Torrezabal Kultur Etxea Erabide 28 martxoa 2019 Binke!

11:26 Gazte Olinpiadak (Usansolo vs. Zornotza) 13:06 Poteoa Oinarin txarangarekin 15:06 Pregoia 15:16 Bazkaria (*menu beganoa aukeran) 16:36 Bingoa eta sorpresak 18:26 Zaparrada batukada 21:46 Akabu 23:06 Oxabi erromeria … jarraian DJ Unicx

Martxoak 30, zapatua

Gaztetxearen aldeko eguna Galdakaon 10:30 Pala txapelketa 14:30 Patata tortilla txapelketa 17:00 Trikipoteoa herrian zehar Kurtzeko plazan


Mendia Martxoak 15, barikua Eskia - Baquiera Beret

Argitaratzailea: AITU elkartea Koordinazioa: Jon Gomez Garai Erredakzioa: Ixone Muñiz Arana eta Jon Gomez Garai Diseinua eta maketazioa: Artefakto Argazkilariak: Gotzon Almaraz, Ander Arrieta, Inocencio Goikuria, Julio Legarretaetxebarria, Jabi Rojo Ilustrazioak: Irrimarra Inprenta: BEPSA Banaketa: Egunon Lantegi Batuak eta Correos Hileko ale kopurua: 14.000 Lege Gordailua: BI-41-2016 ISNN: 2444-9385

Ganguren MT

Martxoak 23, zapatua Errioxara bisita kulturala Burtotza MT

Binke aldizkariak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako iritzi edota esanen erantzunkizunik Helbide orokorra: infobinke@gmail.com Publizitatea: publibinke@gmail.com

Martxoak 23, zapatua Neguko mendi-teknika ikastaroa Ganguren MT

Martxoak 31, domeka Lemoako martxa solidarioa Burtotza MT

Apirilak 7, domeka Sierra de la Tesla, Tártales de Cilla Coronilla (1.162m) - La muñeca (1.170m) San Mamés (1.273m) – Peña Corba (1.332m) – Bisjueces Ganguren MT

Apirilak 14, domeka Ganeran (822 m.) Burtotza MT

Apirilak 14, domeka Jokano – Montemayor (1.104 m.) – Repiko (1.188 m.) – Arriano Ganguren MT

Apirilak 18-22 Andorra. Pico pessons (2.864m), Pico de Peyreguils (2.703), Pico de Serreta (2.912m) Ganguren MT Binke! martxoa 2019 29


Miren suhiltzaile izateko prestatzen ari da, lagundu sua itzaltzen bidetik ur tantak bildu ostean.

Gorputz guztiak ezberdinak bezain politak dira, zein da bakoitzari dagokion itzala? Zirkulu guztietatik 2 ezberdinak dira, zeintzuk?

30 martxoa 2019 Binke!


Osatu puzlea falta diren piezekin eta hauek eredu hartuta bukatu marrazkia

Binke! Binke! martxoa 2019 31


Galdakao eta Usansoloko ospitalea Metroarekin konektatzeko obrak 2021ean hasiko dira

Metroa, Galdakaorekin eta Usansoloko ospitalearekin lotzeko konexioa martxan dago. Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza proiektu «efiziente, jasangarri eta eraginkorraren bidean ari dira lanean konexioei dagokienean», Unai Rementeria Ahaldun Nagusiak ziurtatu duenez. Erabakia «Galdakaora eta Usansolorako ona» da, Bizkaiko pertsona guztien konexioa hobetuz, Busturialdetik eta Durangaldetik datozen Euskotreneko erabiltzaile guztiak Metroaren sarean barne-hartuz (100.000 pertsonatik gora).

www.galdakao.eus

O

bra bi fasetan egingo da. Bi-bien azterketa informatiboa aurten egongo da prest, eraikuntza-proiektua 2020an exekutatuko da, eta 2021ean, 1. faseko obrak hasiko dira. Lehenengo fasean Galdakaoko erdigunea Usansoloko ospitalearekin konektatuko da tunel baten bidez, eta herrigune bi horiek Busturialdetik eta Durangaldetik datorren Euskotren linearekin lotuko dira. Aterabide horrek, alde batetik, Bilborekin konexioa beherala martxan jartzea ahalbidetuko du, obra osorik amaituta egotea itxaron barik, baita, bestetik, lehenengo fase honetan unitateek metroaren maiztasuna izatea ere. Ibon Uribe, Galdakaoko alkateak nabarmendu duenez, proiektua «berebiziko urratsa da gure udalerria trenbidez Bilborekin lotzeko».

Profile for Binke!

Binke! 36  

Binke! 36  

Profile for binke
Advertisement