II 2016 Bilboko Hiruhileko Koiuntura txostena
Laburpena Urteko bigarren hiruhilekoa ixteko adierazle ekonomikoek jardueraren errekuperazio zeinuak mantentzen dituzte, eta horrela jarraituz gero, 2015eko amaieraren antzekoa izatea aurreikusten dute, bai eta enpleguko datuak hobetu egingo direla ere. Hala, jardueraren moteltzeak eta brexit bezalako gertaerek izan duen eraginak Bilbo inguruan garrantzitsuak diren baldintzetan argi-ilunak sorrarazi dituzte, eta oraingoz 2017 arte atzeratzen ari dira. 2016an munduko ekonomia aurreikuspena pixka bat egokitu da (% 3,1)
Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) munduko ekonomiarako aurreikuspenak eguneratu ditu uztailean, eta apirilean aurreikusi zenarekin alderatuz, 2016rako aurreikusitako hazkundea hamarreko batean jaitsi du (% 3,1) eta 2017rako aurreikusitakoa, berriz, bi hamarrekotan (% 3,4). Jaitsiera honen zergatia brexit-aren eragin zuzena dela adierazi du. Europako ekonomia garatuetan fenomeno horrek eragin duena zehazki adierazi du, eta gehienbat eragile politiko eta ekonomikoek zuten konfiantzarekiko izan duen eragina azpimarratu du. Aurreikuspen horietan nabarmentzekoa da Espainiarentzako estimazio aurreratua, geldiagotze sekuentzia bat dena: 2015eko % 3,2tik 2016rako % 2,6ra eta 2017rako % 2,1ra.
Urteko lehen aldian aurreikuspenak hobetzen doaz
Euskal ekonomiari dagozkion azken aurreikuspenen arabera (Eusko Jaurlaritza, martxoa), 2016an Barne Produktu Gordina (BPGd) % 2,5 haziko da eta enplegua % 1,7. Aurreikuspen hori argitaratu aurretik eskuragarri dauden datuek zenbateko horiek gainditzen dituzte. Eustatek BPGd % 3,3 eta % 3,1 hazi dela adierazi du (lehen eta bigarren hiruhilekoetan), eta batez besteko afiliazioak (urtarrila-ekaina) urte arteko % 2,1eko igoera izan du.
Hiribilduko enpresetan afiliatuta dauden biztanleek urte arteko % 1,5eko hazkundea izan dute
Erregistratutako langabezia gutxitzen doa, eta 2016ko lehen seihilekoa bukatzean, azken lau urte eta erdietan izandako daturik onena zuen
Bilbori dagozkion jarduera ekonomikoko adierazleek orokorrean egoera positiboa dela ziurtatu dute. Ekainaren bukaeran 166.828 pertsona zeuden Gizarte Segurantzan afiliatuta; hiruhileko arteko atzerapen txikia da hori (–% 0,9) baina urte arteko aldakuntza positiboa da (+% 1,5). Araubide guztiek izan dute hiruhileko atzerapen txikia, nekazaritza eta itsasoaren araubide bereziak izan ezik. Jarduera sektore handien bilakaerari erreparatuz gero, nabarmentzekoa da zerbitzuen sektoreko enpresetan izandako afiliazioak atzera egin duela (–% 1,2), eta hiruhileko artekoetan industriaren sektorean (+% 1,9) eta eraikuntzan (+% 1,4) gora egin duela. Lehen seihilekoa bukatu zenean, 28.225 pertsona zeuden langabezian (enplegu eskatzaileak). Horrek esan nahi du hiruhileko artean % 4,1eko atzerapena egon zela, martxoaren bukaeran baino 1.210 pertsona gutxiago zeudelako. Gizonen joera emakumeena baino hobea da (–% 4,8 eta –% 3,5, hurrenez hurren), eta beherakada enplegu-estratu guztietan gertatu da. Horien artean nabarmentzekoa da 25-34 urte bitartekoen multzoa (–% 8,4) eta 35-44 urte bitartekoen multzoa (–% 5,6). Horrez gain, aipatu behar da langabezian daudenen erdiek gutxienez 45 urte dituztela (murrizketa gutxien jasan dituen taldea da, –% 1,7) eta heren batek (9.621) enplegu eskatzaile bezala erregistratuta hiru urte baino gehiago daramatzala.
2016ko II. hiruhilekoko koiuntura 1
Biztanleek sinatutako kontratuak % 12,7 hazi dira
BAI:lana dutenen bilakaera (–% 4,4) eta erregistratutako afiliazio eta kontratuen bilakaera ezberdinak dira Bizkaiko zerbitzuen sektoreko salmentek joera positiboa mantendu dute
2016ko apirila eta ekaina bitartean hiribilduko biztanleek sinatutako kontratuek urte arteko % 12,7ko igoera izan dute eta guztira 35.658 izan dira. Joera positibo hori sexuka (+% 11,6 gizonak eta +% 13,8 emakumeak) eta adinaren arabera orokortu da. Nabarmentzekoa da 35-44 urte bitarteko biztanleen multzoan eta 45 urte eta gehiagoko biztanleen multzoan izandako gorakada (+% 10,4 eta +% 15,6 hurrenez hurren). Aldi baterako kontratuak gehiago izan dira finkoak baino, baina kontratu mota biak nabarmenki hazi dira (% 12,9 eta % 10,4, hurrenez hurren). Afiliatutako biztanleen kontratuen bilakaeraren emaitzak edo egoiliarrek sinatutako lankontratuek Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) egindako Biztanleria Aktiboaren Inkestan (BAI) aurreikusitako lanaren magnitudearekin alderatuta ezberdinak dira; inkestaren arabera 2016ko bigarren hiruhilekoan lana duten biztanleek hiruhileko arteko % 4,4ko beherakada izan dute, eta langabezia-tasa % 15,09an dago. Sektorekako jarduerari dagozkion adierazleen arabera, sektoreen zerbitzuko salmentaindizeak urte arteko % 3,6ko hazkundea izan zuen 2016ko lehen hiruhilekoan. Jarduera sektoreka egindako azterketak merkataritzako jarduerak ez diren zerbitzuen jardueren dinamismoa erakusten du (% 7,0 batez beste) eta horien artean nabarmentzekoa da ostalaritza sektorean izandako dinamismoa (% 14,2) baita jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak sektorean (% 12,1) izandakoa ere. Bestalde, merkataritza sektoreen salmentetan hazkundea txikiagoa izan da (% 1,0). Horien artean nabarmentzekoak dira ibilgailuen salmenta eta konponketen segmentua (% 7,6) eta txikizkako merkataritzaren segmentua (% 4,0). Bukatzeko, aipatu behar da merkataritza jardueretan enplegua egonkortzeko joerari eutsi zaiola, lana dutenen indizea % 0,5 hazi baita.
Hoteletako eskariek gora egiten jarraitzen dute; % 8,0 bidaiari gehiago egon dira eta % 7,1 ostatu-gau gehiago
Bestalde, hoteletako eskariak gorako joeran jarraitzen du; 2016ko bigarren hiruhilekoan bidaiarien 227.518 sarrera egon ziren eta 429.680 ostatu-gau. Horrek esan nahi du urte arteko zenbatekoek gora egin dutela, % 8,0 eta % 7,1 hurrenez hurren. Balantzea oso aldekoa da, bai bidaiari nazionalen zenbatekoei dagokienez (+% 8,7 sarrera eta +% 6,7 ostatu-gau), bai atzerritik datozen bidaiariei dagokienez (+% 7,2 eta +% 7,7 hurrenez hurren).
Bilboko aireportuko bidaiarien fluxua % 5,9 hazi da
Bilboko aireportuko bidaiarien trafikoak joera positiboari eutsi dio, eta 2016ko bigarren hiruhilekoan 1.218.411 bidaiari izan ditu guztira, urte arteko % 5,9ko hazkundea izanik. Emaitza horiek hegaldi nazionaletako bidaiarien trafikoa (+% 6,3) eta nazioarteko hegaldietako bidaiarien trafikoa (+% 5,7) hazi egin direlako lortu dira.
Produkzio industrialaren jaitsierak eragin zuzena du salgaien itsas trafikoa gutxitzean
Bestalde, Bizkaiko industriaren produkzio indizea % 2,9 jaitsi da 2015eko apirileko eta maiatzeko datuekin alderatuta. Hori gertatu da manufaktura - industriaren produkzioak (–% 1,7), energia, gasa eta uraren produkzioak (–% 14,2) eta erauzketaindustrien produkzioak (–% 25,3) behera egin dutelako. Bihileko berean, Bilboko Portuko metatutako salgaien trafikoak urte arteko % 3,1eko atzerakuntza izan du, eta mugitutako 178 mila tona garbi galdu ziren.
2016ko II. hiruhilekoko koiuntura 2
Testuingurua MUNDUKO EKONOMIA Brexit-aren eragina: NDFk berriz ere munduko hazkuntza aurreikuspena murriztu du
Uztailaren bukaeran Munduko Ekonomiaren Aurreikuspenen Txostenaren eguneraketa argitaratu zuen Nazioarteko Diru Funtsak. Horren arabera, 2016an munduko ekonomia % 3,1 haziko da eta 2017an % 3,4 (apirilean argitaratu ziren proiekzioekiko hamarreko batean beherantz egingo duen berrikuspenarekin). Aldaketa hori Erresuma Batuan brexit-aren erreferendumak aldeko emaitza izan zuelako izan da, une horretara arte NDF prest zegoelako apirilean argitaratutako proiekzioen oinarriei eusteko. NDFren arabera “Brexitaren aldeko botoak ekonomia, politika eta erakundeen
ziurgabetasunak nabarmenki haztea eragin du. Horregatik uste da eragin makroekonomiko negatiboak izango dituela, gehienbat, Europako ekonomia aurreratuenetan ”. Zentzu horretan, uste da ziurgabetasun horrek “ konfiantza eta inbertsioa ahulduko dituela, adibidez finantza baldintzetan izango dituen eraginen bitartez eta merkatuek izango duten joeraren bitartez ”. munduko BPGd
2014
2015e
2016p
2017p
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
MUNDUKO BPGd
3,4
3,1
3,1
3,4
Ekonomia aurreratuak
1,8
1,9
1,8
1,8
Ameriketako Estatu Batuak
2,4
2,4
2,2
2,5
Eurogunea
0,9
1,7
1,6
1,4
Alemania
1,6
1,5
1,6
1,2
Frantzia
0,2
1,3
1,5
1,2
Italia
-0,4
0,8
0,9
1,0
Espainia
1,4
3,2
2,6
2,1
Goraka doazen eta garatze bidean dauden ekonomiak
4,6
4,0
4,1
4,6
Txina
7,3
6,9
6,6
6,2
India
7,3
7,6
7,4
7,4
Brasil
0,1
-3,8
-3,3
0,5
Errusia
0,6
-3,7
-1,2
1,0
Iturria: Nazioarteko Diru Funtsa (2016ko uztaila) (e, estimazioa; p, proiekzioa)
Goraka doazen ekonomiek hazkundeaurreikuspenak mantendu dituzte (% 4,1 2016an), baina garatutakoen aurreikuspenak erori egin dira (% 1,8)
Hala, goraka doazen eta garatze bidean dauden ekonomia merkatuetako hazkundeaurreikuspenak aldaketarik gabe mantendu dira, bai 2016rako (% 4,1), bai 2017rako (% 4,6). Hala ere, ekonomia aurreratuetako aurreikuspenak 0,1 puntu eta 0,2 puntu gutxitu dira hurrenez hurren, bi ekitaldietarako hazkundea % 1,8 egokitu eta gero.
2016ko II. hiruhilekoko koiuntura 3
2016an hazkunde-aurreikuspena mantendu da eurogunean, baina 2017rako 0,2 puntu jaitsi da
Eurogunean 2016an % 1,6ko hazkundea egotea aurreikusi da (hamarreko bat gehiago), baina 2017an bi hamarreko murriztuko da (% 1,4). Agregatu horretako ekonomia nagusiek orokorrean joera bera izango dute. Espainiako ekonomiari dagokionez, NDFk % 2,6ko hazkunde-aurreikuspenari eutsi dio 2016rako, baina 2017rako aurreikuspena % 2,1 murriztu du (–0,2 pp). Erresuma Batuari dagokionez, brexit-aren eragina ukaezina da: 2016an hango ekonomia % 1,7 haziko da (apirileko aurreikuspenean baino bi hamarreko gutxiago), 2017an hazkundea % 1,3 motelduko da, eta ehuneko 0,9 puntuko beheranzko egokitzapena izango du (ekonomia aurreratu guztien murrizketarik handiena).
EUSKAL EKONOMIA % 3,0: 2016ko II. hiruhileko hazkuntza (aurrerapena)
Eustatek 2016ko bigarren hiruhilekoko emaitzen aurrerapena argitaratu du, eta euskal BPGd urte artean % 3,0 eta hiruhileko artean % 0,7 haziko dela aurreikusi du. Zenbateko horiei lehen hiruhilekoko emaitzak gehitu behar zaizkie, BPGd % 3,3 hazi dela adierazten dutenak. Ondorioz, bi zenbatekoak (% 3,3 eta % 3,0) euskal ekonomiarako egindako aurreikuspenak (2016ko martxoa) hobetzen dituen sekuentzia markatzen doaz.
Euskal Autonomia Erkidegoko BPGd
2015
2016 I.
II.
III.
2016 IV.
p
BPGd
2,8
3,0
2,7
2,3
2,1
2,5
Etxebizitzetako kontsumoa
3,1 1,6 2,0 2,6 0,1
2,9 1,1 2,8 2,7 0,3
2,6 1,2 2,7 2,5 0,2
2,2 1,0 2,5 2,2 0,1
1,9 1,0 2,5 1,9 0,2
2,4 1,0 2,6 2,3 0,2
2,7 0,0 3,0
3,9 0,1 2,9
3,1 0,5 2,7
2,6 0,7 2,5
2,0 0,7 2,4
2,9 0,5 2,6
Kontsumo publikoa Inbertsioa Barne-eskariaren ekarpena Kanpoko saldoaren ekarpena
Industria eta energia Eraikuntza Zerbitzuak
Iturria: Eusko Jaurlaritza. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza (2016ko martxoa).
Bestalde, aurreikuspen horien arabera 2016an % 1,7ko enplegu-sortze erritmoa egongo zen; afiliazioaren eta langabeziaren bilakaerarekin bat eginez baliteke zenbateko hori ere gainditzea, bilakaera horren arabera, afiliazioa urteko lehen seihilekoan batez beste % 2,1hazi delako eta langabeziak % 9,1eko beherakada izan duelako. Bukatzeko, aipatu behar da aurreikuspen horien eguneraketak udazkenean argitaratuko direla.
2016ko II. hiruhilekoko koiuntura 4
Lan-merkatua AFILIATUAK Hiribilduan afiliatutakoak berriz ere gutxitu egin dira (–% 0,9)
Ekainaren bukaeran Bilboko enpresetako 166.828 afiliatu zeuden Gizarte Segurantzan. Hau da, urteko lehen hiruhilekoa amaitu zenean baino % 0,9 gutxiago (1.485 afiliatu gutxiago termino absolutuetan). Orain dela urtebeteko egoerarekin alderatuta, aldiz, balantzea aldekoa da, 2.525 afiliatuko gehikuntza garbia (+% 1,5) egon delako. Afiliatuak
Araubide guztietan atzera egin du afiliazioak, Nekazaritza eta Itsasoko berezietan izan ezik
Kotizazio-araubideen araberako bilakaerari dagokionez, Araubide Orokorrean afiliatutakoak dira nabarmenki gehienak, afiliazio osoko % 82 (136.784 pertsona) hain zuzen ere. Ondoren Langile Autonomoen Araubide Berezian afiliatutakoak daude (% 13,5; 22.505 pertsona), gero Etxeko Sistema Berezian afiliatuta daudenak daude (zenbateko osoaren % 4,0) eta testigantza-mailan nekazaritza eta itsas sektore berezian afiliatutakoak (% 0,5; 828 pertsona). Azpimarratzekoa da martxoko datuarekin alderatuz afiliazioa gutxitu egin dela kotizazioaraubide guztietan Nekazaritza eta Itsas Araubidean izan ezik; araubide horrek 124 pertsonako (+% 17,6) hazkunde garbia izan du. Hala, Araubide Orokorreko afiliazioa % 1,1 jaitsi da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Langile Autonomoen Araubide berezia eta Etxeko Langileen Sistema Berezia ere jaitsi egin dira (–% 0,5 eta –% 0,3 hurrenez hurren).
2016ko II. hiruhilekoko koiuntura 5
afiliatuak GUZTIRA Araubide Orokorra
2016.06
∆%
166.828
-0,9
136.784
-1,1
22.505
-0,5
6.711
-0,3
828
17,6
Autonomoak Etxeko langileak Nekazariak eta itsas langileak Aldakuntza-tasa, 2016ko martxoarekin alderatuta. Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa.
Afiliazioa jarduera-adarren arabera banatzen bada, sailkapeneko lehena hirugarren sektorea da afiliazio-bolumen terminoetan. Zehazki esanda, urteko bigarren hiruhilekoan zerbitzuen sektoreko afiliazioan 149.452 pertsona zeuden, hiribilduko guztien % 89,6. Ordena horretan, ondoren eraikuntza-jarduera (8.715 pertsona) eta industria- eta energia-jarduerak daude (8.283 pertsona). Lehen sektorearekiko tartea nabarmena da (378 pertsona). Martxoko datuekin alderatuta, zerbitzuen sektorearen enplegu afiliatua bakarrik gutxitu da (–% 1,2). Industria eta energia, eraikuntza eta lehen sektoreetan, berriz, aldeko bilakaera gertatu da (+% 1,9; +% 1,4 eta +% 10,2 hurrenez hurren). Zerbitzuen sektoreko jarduera-adar ezberdinen artean merkataritza gailentzen da, hiribilduko afiliatu gehienen lanpostuak bertan kokatzen direlako (20.469; zenbateko osoaren % 12,3). Beste adar garrantzitsu batzuk aurrekoekiko nolabaiteko distantzian kokatzen dira, hala nola administrazio zerbitzuak eta zerbitzu osagarriak (17.606; % 10,6), hezkuntza (16.315; % 9,8) osasuna (12.851; % 7,7), zerbitzu profesional, zientifiko eta teknikoak (11.888; % 7,1) edo Administrazio Publikoa (10.559; % 6,3). Afiliazioaren hiruhileko arteko bilakaera heterogeneoa da jarduera-adarrei dagokienez. Hala, adibidez ostatuari (% 10,5), hondakin eta uren kudeaketari (% 7,6), osasunari (% 6,5) edo informazio eta komunikazio zerbitzuei (% 4,1) loturiko jardueren hazkundeak azpimarratu behar dira, aisialdi- eta kultura-zerbitzuek (–% 8,3) edo hezkuntzak 1 (–% 8,0) izan duten joera negatiboarekin alderatuta.
1
Eskolako ikasturtea bukatzean izandako urtaroko joera.
2016ko II. hiruhilekoko koiuntura 6
afiliatuak jarduera-adarrak Lehen sektorea
2016-06
∆%
378
10,2
Industria eta energia Industria Energia Hondakinak eta ura
8.283 4.952 1.098 2.233
1,9 0,1 -0,8 7,6
Eraikuntza Eraikuntza Eraikuntzako laguntzaileak
8.715 2.935 5.780
1,4 2,8 0,7
149.452 20.469 17.606 16.315 11.888 10.559 12.851 7.805 8.218 7.951 9.055 7.763 7.309 2.980 1.255 1.009 6.419
-1,2 0,3 -3,0 -8,0 -0,9 -1,7 6,5 -1,6 0,3 0,6 -2,0 4,1 -0,2 -8,3 10,5 1,0 -4,4
Zerbitzuak Merkataritza Administrariak eta laguntzaileak Hezkuntza Profesionalak, zientzialariak eta teknikariak Administrazio publikoa Osasuna Gizarte zerbitzuak Finantzarioak eta aseguruak Garraioa eta biltegiratzea Ostalaritza Informazioa eta komunikazioak Etxeko langileak Jolas- eta kultura-jarduerak Ostatuak Higiezinak Bestelako zerbitzuak Aldakuntza-tasa, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa.
Jokaera desberdina erreferentziako hiriburuetan
Bilbok bezala, erreferentziako zortzi hiriburuetako lauk 2016ko lehen hiruhilekoarekiko afiliazio-bilakaera negatiboa izan dute. Estatuko bost hiri nagusien artean Sevilla eta Valentziak beherakada izan dute (–% 0,8 eta –% 0,3, hurrenez hurren). Beherakada horiek modu handian neutralizatzen dituzte Madril, Zaragoza eta nagusiki Bartzelonan izandako gorakadak (+% 0,3; +% 0,3 eta +% 1,6, hurrenez hurren). Modu horretan, batez bestekoa bi hamarrekoren balorazio positiboan kokatzen da.
Gainerako euskal hiriburuek (G-3) bigarren hiruhilekoa oro har ia aldaketarik gabe bukatu dute (hiruhileko arteko +% 0,1), Donostiako afiliazioaren hazkundea (+% 1,2) Gasteizen (–% 0,5) eta Iruñean (–% 0,4) izandako beherakadek neutralizatu dutelako.
2016ko II. hiruhilekoko koiuntura 7
benchmarking-a afiliatuak
2016-06
Valentzia
338.570
0,3 1,6 -0,3
Sevilla
311.528
-0,8
Zaragoza
267.374 --
0,3 0,2 -0,9 -0,5 1,2 -0,4
G-3ko batez bestekoa
166.828 112.402 109.677 96.154 --
G-9ko batez bestekoa
--
0,0
Madril Bartzelona
G-5eko batez bestekoa BILBO Gasteiz Donostia IruĂąea
1.794.419 1.048.246
∆%
0,1
Aldakuntza-tasa, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. G-5: Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Zaragoza G-3: Gasteiz, Donostia eta IruĂąea G-9: G-5, G-3 eta Bilbo Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa.
KONTRATUAK Erregistratutako biztanleen kontratuek hazteko joera mantentzen dute...
...gazteen kontratazioko dinamismo nabarmena azpimarratuz
Kontratu finkoak % 10,4 hazi dira
Bilboko biztanleek apirila eta ekaina artean, guztira, 35.658 lan-kontratu formalizatu dituzte, 2015eko bigarren hiruhilekoan baino 4.026 kontratu gehiago. Termino erlatibotan urte arteko % 12,7ko hazkundea da hori. Zenbateko horren % 13,8 emakumeei dagokie (guztira, 18.051, +2.190) eta % 11,6 gizonei (17.607, +1.836). Kontratu guztien zenbateko osoa adineko estratuetan banatuta, ikusi daiteke orokorrean handitu egin dela, 16-24 urte bitarteko gazteek sinatutako kontratuen hazkundea nabarmendu behar delarik (% 26,7; 6.468 guztira). 45 urte eta gehiagokoen kontratuak eta 35-44 urte bitartekoen kontratuak batez bestekoaren gainetik hazi dira (% 15,6; 8.147 eta % 10,4; 9.119, hurrenez hurren), eta 25-34 urte bitartekoen taldeak ditu kontratu gehien (11.924; % 6,3). Hiribilduko biztanleek sinatutako kontratu mugagabeak 2.975 izan dira, 2015eko bigarren hiruhileko datuekin alderatuta urte arteko % 10,4ko hazkundea suposatzen dutenak (281 kontratu gehiago). Aldi baterako kontratuak % 12,9 hazi dira, guztira, 32.683 kontratu egin direlarik (3.745 gehiago).
2016ko II. hiruhilekoko koiuntura 8
Jarduera-sektore guztietan kontratu gehiago erregistratu dira
Bukatzeko, sektoreen arteko banaketa egitean beste behin ere zerbitzuen sektorearen nagusitasuna agerian geratu da, 2016ko bigarren hiruhilekoan 30.598 kontratu sinatu direlako. Horrek esan nahi du urte arteko zenbatekoa % 12,6 hazi dela, termino absolutuetan 3.421 kontratu gehiago zenbatu direlarik. Industria eta energia enpresek, guztira, 3.177 kontratu sortu dituzte (+% 15,5), eraikuntza enpresek 1.508 (+% 7,2) eta lehen sektoreak 375 (+% 26,3).
kontratuak
2016-II
GUZTIRA Emakumeak Gizonak
35.658 18.051 17.607
12,7 13,8 11,6
∆%
16-24 urte bitartekoak 25-34 urte bitartekoak 35-44 urte bitartekoak 45 urte eta gehiago dituztenak
6.468 11.924 9.119 8.147
26,7 6,3 10,4 15,6
Finkoak Aldi baterakoak
2.975 32.683
10,4 12,9
Lehen sektorea Industria eta energia Eraikuntza Zerbitzuak
375 3.177 1.508 30.598
26,3 15,5 7,2 12,6
Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (EEZP).
ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA Erregistratutako langabezia gutxitzen doa, eta 2016ko lehen seihilekoa bukatzean, azken lau urte eta erdietan egondako daturik onena izan du
Langabe daudenen erdiek gutxienez 45 urte dituzte
Bilbon erregistratutako langabeek beheranzko joerari eutsi diote, eta 2016ko bigarren hiruhilekoa bukatzean 28.225 eskatzaile zeuden guztira, martxoan baino 1.210 gutxiago (hiruhileko arteko –% 4,1). Zenbateko hori azken lau urte eta erdietako baxuena denez, hiribilduko lan-merkatuaren hobekuntza progresiboa ziurtatuta geratu da. Langabeziaren aldeko bilakaera gizonetan (–% 4,8;–671) eta emakumeetan (–% 3,5; –539) gertatu da. Lehenengo hiruhilekoarekin erkatuta, datuen jaitsiera adineko estratuan ere gertatu da. Bertan, eskatzaileen artean batez bestekoa gainditzen duten ehunekoak egon dira 25-34 urte bitartean (–% 8,4) eta 35-44 urte bitartean (–% 5,6). Gazteei dagokienez, 16-24 urte bitarteko lanik ez duten eskatzaileen kopurua % 3,9 jaitsi da, eta 45 urte eta gehiago dituztenen arteko hiruhileko arteko jaitsiera % 1,5ekoa izan da. Beraz, azpimarratu behar da Bilbon erregistratutako langabeen ia erdiak gutxienez 45 urte dituela (13.809 pertsona guztira), eta 2015eko datua ez dela ia hobetu (–% 1,7; 233 eskatzaile gutxiago) .
2016ko II. hiruhilekoko koiuntura 9
Erregistratutako langabezia
9.621 pertsona 3 urte baino gehiago daramatzate lanik gabe
Langabeen heren batek hiru urte baino gehiago daramatza lan-eskatzaile bezala erregistratuta (guztira, 9.621 pertsona), eta horixe da, hain zuzen ere, lan-merkatuan berriz ere sartzeko zailtasun larri gehien dituen kolektiboa. Horregatik kolektibo horrek behera egin izana oso positiboki baloratu behar da, aurreko hiruhilekoa bukatu zenean egon zen datuarekin alderatuta (–% 0,9) modu oso txikian behera egin badu ere. Langabe bezala erregistratuta 2-3 urte bitartean daramatzatenen artean, langabeziaren jaitsiera oraindik ere txikiagoa da (–% 0,4) eta gehienez 6 hilabete lanik gabe daramatzatenen batez bestekoa gainditzen du (–% 9,6).
Beraz, eta erregistratutako langabeziaren bilakaera ona izan den arren, ekaina bukaeran 20.879 pertsona zeuden lanik gabe (zenbateko guztiaren % 74). Pertsona horiek ez dituzte jasotzen langabeziagatiko prestazioak, eta zenbateko horrek ia hirukoiztu egiten du prestazioak jasotzen dituztenen zenbatekoa (7.346 pertsona).
2016ko II. hiruhilekoko koiuntura 10
erregistratutako langabezia
2016-06
GUZTIRA Emakumeak Gizonak
28.225 14.966 13.259
-4,1 -3,5 -4,8
1.655 5.288 7.473 13.809
-3,9 -8,4 -5,6 -1,5
7.527 4.019 4.347 2.711 9.621
-9,6 -3,1 -4,1 -0,4 -0,9
20.879 7.346
-2,7 -7,9
16-24 urte bitartekoak 25-34 urte bitartekoak 35-44 urte bitartekoak 45 urte eta gehiago dituztenak
6 hilabetera artekoak 6 hilabete eta urte 1 bitartekoak Urte 1 eta 2 bitartekoak 2 eta 3 urte bitartekoak 3 urte baino gehiagokoak
Ez du langabeziagatiko prestaziorik jasotzen Langabeziagatiko prestazioak jasotzen ditu
∆%
Aldakuntza-tasa, 2016ko martxoarekin alderatuta. Iturria: EEZP eta Lanbide
Erreferentziako hiriburuetan langabezia gutxitu egin da orokorrean, eta Bilbok hirugarren emaitza okerrena izan du
Bilbon bezala, 2016ko bigarren hiruhilekoa bukatu zenean beste erreferentziako hiriburu batzuetan ere aldeko bilakaera izan du langabeziak. Gainera, kontuan hartutako zortzi hiriburuetatik seik Bizkaiko hiriburuak baino emaitza hobeak izan dituzte.
benchmarking-a
2016.06
∆%
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko batez bestekoa
197.753 79.829 64.342 80.716 45.511 --
-6,3 -9,0 -3,3 -3,8 -9,4 -6,4
BILBO
28.225
-4,1
Gasteiz Donostia Iruñea G-3ko batez bestekoa
18.594 9.200 13.588 --
-6,7 -7,3 -7,7 -7,2
G-9ko batez bestekoa
--
-6,4
Erregistratutako langabezia
Aldakuntza-tasa, 2015eko martxoarekin alderatuta. Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa.
2016ko II. hiruhilekoko koiuntura 11
Espainiako bost hiriburu nagusien multzoan (G-5) erregistratutako langabezia % 6,4 jaitsi egin da lehenengo hiruhileko batez bestekoarekin alderatuta. Nabarmentzekoak dira Bartzelonako (–% 9,0) eta Zaragozako (–% 9,4) jaitsierak. Madrilen % 6,3ko jaitsiera egon da, eta bilakaera apalenak Valentziakoa (–% 3,3) eta Sevillakoa (–% 3,8) izan dira. Gainerako euskal hiriburuetan (G-3), aurreko hiruhilekoarekin erakatuta, langabeziak % 7,2 egin du atzera. Datu horrek esan nahi du Bizkaiko hiribildukoa baino bilakaera hobea izan dutela hiru hiriburuek. Jaitsiera handiena Iruñean izan zen (–% 7,7), gero Donostian (–% 7,3) eta azkenik Gasteizen (–% 6,7).
BIZTANLERIA AKTIBOAREN INKESTA 2016ko bigarren hiruhilekoari dagozkion Biztanleria Aktiboaren Inkestako azterketari buruzko datuak erregistro iturriei dagozkien datuen oso bestelakoak dira, hala nola Gizarte Segurantzara afiliatutakoei (hiribilduko enpresa-sareak sortutako enplegua) edo sinatutako kontratuei dagokienez. Biztanleria aktiboa, lana dutenak eta langabeak
Bilbon bizi eta lana dutenak % 3,0 gutxitu dira lehen hiruhilekoareki n alderatuta
Hala, BAIren arabera, Bilbon lana duten pertsonak 133,6 mila dira, lehen hiruhilekoan baino 4.200 gutxiago (–%3,0). Nahiz eta lana dutenen beherakadak bi sexuei eragin dien, gizonen artean emakumeen artean baino nabariagoa izan da (–% 3,4 ;–2.300 eta –% 2,7; –1900 hurrenez hurren). Horrela, Bilboko enplegu-tasaren batez bestekoa % 46,57koa da; emakumeena % 42,78 eta gizonena % 51,19.
2016ko II. hiruhilekoko koiuntura 12
Sektorekako bilakaera desberdina da; hiruhileko artean industriak % 21,6 egin du gora eta zerbitzuen sektoreak eta eraikuntzak, ostera, behera egin dute, –% 5,0 eta –% 15,1, hurrenez hurren.
1.500 pertsona gutxiago daude lanik gabe eta langabeziatasa % 15,09koa da
Lehen hiruhilekoko zenbatekoarekin alderatuta langabeen kopuruak ere behera egin du. Orain 23,7 mila pertsona dira langabeak, beraz, hiruhileko arteko % 6,0ko beherakada izan du (1.500 pertsona gutxiago termino absolutuetan). Ondorioz, hiribilduko langabeziaren batez besteko tasa lau ehuneko gutxitu da, % 15,09ra arte.
Langabeen jaitsierak emakumeetan du oinarria, talde horretako langabezia hiruhileko artean % 12,6 jaitsi denez, emaitza orokorrean aldaketak eragin dituelako. Gizon langabeak aldiz gehitu egin dira, lehen hiruhilekoarekin alderatuta % 0,8. Hortaz, emakumeen langabezia tasak 1,3 puntu egin du behera % 13,31n kokatu arte, eta gizonen tasa aldiz 0,6 puntu gehitu da, % 16,82ko batez bestekora iritsi arte.
biztanleria aktiboa Biztanle aktiboak (milaka) Lana dutenak (milakotan) Industria Eraikuntza Zerbitzuak Langabetuak (milakotan)
Langabezia-tasa (%)
2015-IV
2016-I
2016-II
∆%
165,8
163,0
157,3
-3,5
138,0 11,9 10,0 115,9
137,8 12,5 9,3 116,0
133,6 15,2 7,9 110,2
-3,0 21,6 -15,1 -5,0
27,8
25,2
23,7
-6,0
16,74
15,44
15,09
-2,3
Aldakuntza-tasa, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Iturria: Biztanleria Aktiboaren Inkesta, EIN.
2016ko II. hiruhilekoko koiuntura 13
Merkataritza Bizkaiko merkataritza sektorearen salmentak % 1,0 hazi dira 2016ko lehen hiruhilekoan
2016ko lehen hiruhilekoan Bizkaiko merkataritzaren salmenta-indize orokorrak % 1,0 egin du gora aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. 2015 amaitu zenean egon ziren datuekin alderatuta moteltze txiki bat gertatu da (% 1,7). Emaitza horrek alde batetik erakusten du handizkako merkataritza-indizeak, gutxi bada ere, behera egin duela (– % 0,6), baina beste alde batetik datu hori konpentsatu egiten da ibilgailuen salmenta eta konponketak eta txikizkako merkataritzak izan duten indizeen gorakadarekin, % 7,6 eta % 4,0 hurrenez hurren. Txikizkako salgaien banaketa produktuaren arabera egitean argi geratu da elikagaien salmenten dinamismoa (% 7,2 lehenengo hiruhilekoan), hiru hiruhileko jarraituetan emaitza positiboak lortu dituenak. Nahiz eta elikagaiak ez diren produktuen salmentak erritmo txikiagoan hazi diren (% 2,0), nabarmentzekoa da 2013ko laugarren hiruhilekotik aurrera indizearen aldeko joerari eutsi zaioala.
Enplegu garbiaren sorkuntza mantendu egin da sektorean
Bizkaiko merkataritzan lana dutenen indize orokorra urte artean % 0,5 hazi da, aurreko hiruhilekoko datuarekin alderatuta zazpi hamarreko gutxiago. Hala, sektore horretan enplegu sorkuntza garbia mantendu egin da hirugarren hiruhilekoz jarraian.
merkataritza
2015-III
2015-IV
2016-I
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
SALMENTAK
0,0
1,7
1,0
Motordun ibilgailuen salmenta/konp.
12,9
7,8
7,6
Handizkako merkataritza
-0,5
-3,4
-0,6
Txikizkako merkataritza*
4,6
3,1
4,0
Elikagaiak Gainerako produktuak
3,3 5,5
3,3 3,0
7,2 2,0
0,1
1,2
0,5
LANDUNAK
*Indize orokorra, gasolina-zerbitzugunerik gabe Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta duten prezio korronteak. 2010eko oinarria Iturria: Eustat.
Azalera handietako salmenten beherakada nabarmenagoa da (–% 0,5)
Bizkaiko azalera handiek izan duten salmenta-indize orokorrak behera egin du hirugarren hiruhilekoz jarraian, nahiz eta urteko bigarren hiruhilekoan jaitsiera beste hiruhilekoetan baino txikiagoa izan den (–% 0,5). Beherakada txiki hori gertatu da elikagaien salmentek behera egin dutelako (–% 6,0); beste produktuen salmentek, ordea, gora egin dute 2015eko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta % 2,0.
2016ko II. hiruhilekoko koiuntura 14
Azalera handietan lan egiten dutenen indizeak beherako joera luzeari eutsi dio eta 2016ko bigarren hiruhilekoan % 3,0ko urte arteko aldakuntza negatiboa izan du. Emaitza hori aurreko hiruhilekoan lortutako emaitza baino okerragoa izan da (–% 0,7).
merkataritza azalera handiak
2016-I
2016-II
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
SALMENTAK
-0,8
-0,5
Elikagaiak
-4,1
-6,0
0,7
2,0
-0,7
-3,0
Bestelako produktuak
LANDUNAK
Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta duten prezio korrontetan. Behin-behinekoak. Iturria: Eustat.
Ibilgailuen matrikulazioa % 8,5 hazi da 2015eko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta
Apirila eta ekaina artean, guztira, 5.454 ibilgailu matrikulatu dira Bizkaian, eta datu horrek 2015eko aldi berean izandako datua % 8,5ean hobetu du, 2015eko aldi berean baino 429 matrikulazio gehiago egon direlako termino absolutuetan. Partikularren ibilgailu segmentuan (+% 4,7) eta enpresen ibilgailu eta bestelakoetan (+% 18,8) izandako bilakaeraren ondorioa da gorakada hori. Hurrenez hurren, hiruhilekoa bukatzean 3.819 eta 1.635 matrikulazio berri egin dituzte.
ibilgailuen matrikulazioa GUZTIRA Partikularrak Enpresak eta bestelakoak
2016-II 5.454 3.819 1.635
∆% 8,5 4,7 18,8
Bizkaiko datuak. Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean Iturria: Faconauto
Merkataritza enpresetako afiliazioa pixka bat hazi da Bilbon (+% 0,3)
Merkataritza sektorean lan egiten dutenen afiliazioa 20.469 pertsonakoa zen ekaina amaitu zenean. Martxoarekin alderatuta ia ez da aldaketarik egon (+% 0,3, 64 afiliatu gehiago). Azpi-sektoreei erreparatuz gero, afiliazio bolumen handiena eragiten duen sektorea txikizkako merkataritza da, 14.080 pertsona dituena. Horrez gain, hiruhileko arteko joera onena izan duen azpi-sektorea ere bada (+ 1,2). Handizkako merkataritzak 5.013 afiliatu ditu, eta martxoarekin erkatuta % 2,2 gutxitu da. Ibilgailuen salmenta eta konponketak gora egin du % 0,3, 1.376 afiliatu izatera iritsi arte.
2016ko II. hiruhilekoko koiuntura 15
Enpresa-sareko azterketaren arabera, ekainean merkataritza jarduerak egiten dituzten eta Gizarte Segurantzan izena eman duten enpresak 2.893 izan ziren. Beraz, aurreko hiruhileko datua ia ez da aldatu (+% 0,1, 3 enpresa gehiago). Afiliazioari dagokionez aurretik adierazi den bezala, txikizkako merkataritzan diharduten enpresak dira gehienak (1.961, hiruhileko arteko +% 0,2), ondoren handizkako enpresak daude (714, +% 0,4), eta azkenik ibilgailuen salmenta eta konponketan jarduten dutenak (218, –%1,4).
2016ko II. hiruhilekoko koiuntura 16
Turismoa Hoteletako ostatugauek hazten jarraitzen dute...
...baita bidaiarien sarrerek ere
Apirila eta ekaina bitartean Bilboko hoteletan 429.680 ostatu-gau egon direnez, urte artekoa % 7,1 hazi da. Gainera, hiruhilekoa aurrera joan ahala, hoteletako eskarien dinamismoa handitu egin da, apirilean % 5,9ko, maiatzean % 6,7ko eta ekainean % 8,8ko hazkundeak egon baitira. Hala, bidaiarien sarrerek ere % 8,0 egin dute gora, 227.518ko zenbatekora iritsi arte. Estatutik etorri diren turistak (% 55,8) gehiago izan dira atzerritik etorri direnak baino (% 44,2). Taulan ikusi daitekeen bezala, urte arteko bilakaera oso aldekoa izan da bi kolektiboetan, bai sarrerei dagokienez (+% 8,7 eta +% 7,2 hurrenez hurren), bai ostatu-gauei dagokienez (+% 6,7 eta +% 7,7). Hoteleko kategoriak kontuan hartuta, hiru izar edo gehiago dituzten establezimenduek ostatu-gauen % 79,1ko metatua izan dute, eta maila txikiagoa dutenek gainerako % 20,9 izan dute. Bi kasuetan 2015eko bigarren hiruhilekoaren antzeko bilakaera gertatu da, +% 7,1 eta +% 7,3, hurrenez hurren.
turismoa
2016-II
∆%
429.680 339.855
7,1 7,1
89.825
7,3
Atzerritarrak
232.301 197.379
6,7 7,7
BIDAIARIAK Estatukoak Atzerritarrak
227.518 127.003 100.515
8,0 8,7 7,2
1,89
-0,8
OSTATU-GAUAK 3 izarreko eta gehiagoko hotelak 3 izar baino gutxiagoko hotelak eta ostatuetxeak Estatukoak
BATEZ BESTEKO EGONALDIA (ostatu-gauak) Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean Iturria: Eustat.
Sarrerak ostatu-gauak baino gehiago igo direnez, hoteletako batez besteko egonaldiak –% 0,8 egin du atzera eta 1,89 egunetan kokatu da. Hala, turisten jatorriari erreparatuta, estatuko bidaiarien batez besteko egonaldiak behera egin du (–% 1,8) eta 1,83 egunean geratu da. Atzerriko turistei dagokienez, gutxi bada ere igo egin da (+% 0,4) eta 1,96 egunetan geratu da.
2016ko II. hiruhilekoko koiuntura 17
Bilboko hoteletako ostatu-gauak dira euskal hiriburuetatik gehien hazi direnak
Erreferentziako hiriburuetan ostatu-gauen bilakaera positiboa izan da baita ere, Madrilen salbu, nahiz eta hazkunde horiek desberdinak izan diren. Estatuko hiriburu nagusien multzoak (G-5) ostatu-gauetan % 6,9ko hazkundea izan du; Zaragoza (+% 15,0), Sevilla (+% 9,6), Valentzia (+% 8,6) eta Bartzelonak (+% 2,5) joera positiboa izan dutenez, nabarmenki konpentsatu da Madrileko emaitza (–% 1,0).
Euskal hiriburuetako multzoko (G-3) ostatu-gauak batez besteko % 5,6ko hazkundea izan dute urteko bigarren hiruhilekoan. Emaitza hori hiru hiriburuetako establezimenduetan egondako hazkuntzek eragin dute Gasteizen (+% 6,7), Donostian (+% 5,4) eta Iruñean (+% 4,7), hain zuzen ere. Ondorioz, Bilbok izan du euskal hiriburuetatik joera onena.
benchmarking-a hoteletako ostatu-gauak
2016-II
∆%
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko batez bestekoa (hiriak)
4.819.018 5.247.474 1.018.565 1.422.807 466.022 --
-1,0 2,5 8,6 9,6 15,0 6,9
BILBO
429.680
7,1
Gasteiz Donostia Iruñea G-3ko batez bestekoa (hiriak)
128.256 334.478 161.655 --
6,7 5,4 4,7 5,6
G-9ko batez bestekoa (hiriak)
--
6,5
Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Iturria: Eustat eta EIN.
2016ko II. hiruhilekoko koiuntura 18
Garraioa ITSAS GARRAIOA Bilboko Portuko salgaien trafikoan jaitsiera egon da ( –% 3,1)
Apirila eta maiatza artean Bilboko portuak 5.491,7 mila tonako trafikoa erregistratu zuen. Horrek esan nahi du 2015eko bihileko berarekin alderatuta % 3,1eko jaitsiera egon dela, hau da, 178 mila tona gutxiago termino absolutuetan. Bilakaera negatibo hori gertatu da solteko salgai likidoek (–% 1,2), salgai orokorrek (–% 6,2), eta bestelako salgaien trafikoak (–% 81,8) behera egin dutelako. Solteko salgai solidoen trafikoa, berriz, igo egin da 2015eko aldi berarekin alderatuta, % 6,7. Hala ere, hazkunde hori ez da izan nahikoa gainerako salgaien trafikoaren beherakadari aurre egiteko. Apirila eta maiatza artean Bilboko Portutik mugitutako trafikoaren erdia baino gehiago solteko salgai likidoak izan dira (% 56,9), salgai orokorren (% 28,1) eta solteko salgai solidoak (% 14,6) baino askoz ere gehiago.
Edukinontzietan egiten den trafikoa ere gutxitu egin da (–% 2,5)
Edukinontzietan garraiatutako salgaiek % 2,5 egin dute behera 2015eko apirila-maiatza arteko datuekin alderatuta. Mugitutako bolumena 1.048,9 mila tonakoa izan da. Edukinontzien kopurua (TEU) 99.341koa izan da (–% 5,3). Amaitzeko, 2016ko apirila eta maiatza artean Bilboko Portuan lanean jardun duten merkataritza-ontziak 498 izan dira. Beraz, ez da aldaketarik egon 2015eko bihileko berarekin alderatuta (+% 0,2).
Salgaien itsas garraioa
2016ko II. hiruhilekoko koiuntura 19
AIREKO GARRAIOA Hazi egin da bidaiari nazionalen eta atzerritarren trafikoa
Apirila, maiatza, eta ekaina artean Loiuko aireportuan bidaiarien trafiko metatuan 1.218.411 pertsona egon direnez, 2015eko aldi berarekin alderatuta % 5,9ko hazkundea egon da (68.407 bidaiari gehiago termino absolutuetan). Hilabeteei dagokienez, maiatza (+% 10,7) eta ekainean (% 7,3) bidaiariak gehitu egin dira, eta apirilean pixka bat behera egin zuen zenbatekoak (–% 0,1). Hegaldi komertzialek Bilboko aireportuko bidaiarien fluxuaren % 99,6 sortzen dute. Horietatik % 57 hegaldi nazionalak izan dira (691.892) eta gainerako % 43 nazioarteko hegaldiak (521.584). Kasu bietan aldeko bilakaera egon da 2015eko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, bidaiari nazionalen (% 6,3ko) eta nazioartekoenen (% 5,7ko) hazkundea gertatu delako. Aireportuan egindako hegaldiei dagokienez, 2016ko bigarren hiruhilekoan 11.994 erregistratu dira. Beraz, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta jaitsiera txiki bat egon da (77 hegaldi gutxiago, –% 0,6).
aireko garraioa BIDAIARIAK (kop.)
2015-II
2016-II
∆%
1.150.00 4
1.218.41 1
5,9
Hegaldi komertzialetan:
Nazionalak Nazioartekoak
650.739 493.400
691.892 521.584
6,3 5,7
HEGALDIAK (kop.)
12.071
11.994
-0,6
Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean Iturria: Aena
Iruñea da bidaiariak galdu dituen erreferentziako aireportu bakarra
Erreferentziako aireportu guztietan, 2015eko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta bidaiari fluxu handiagoa egon da Iruñean izan ezik, bertan pixka bat atzera egin duelako (–% 1,3). Zehazki esanda, estatuko hiri nagusien multzoan (G-5) urte arteko % 8ko hazkundea egon da bidaiarien trafiko metatuari dagokionez. Valentzia (+% 10,7) eta Bartzelonan (+% 10,4) egon dira hazkunde garrantzitsuenak. Taldeko batez bestekoan, Madril eta Sevilla pixka bat behean geratu dira (% 5,9 kasu bietan), eta Zaragozak ia-ia joan den urteko trafikoa mantendu du (+% 0,7).
2016ko II. hiruhilekoko koiuntura 20
benchmarking-a aireportuetako bidaiariak
2016-II
Madril Bartzelona Valentzia Sevilla Zaragoza G-5eko metatua
12.642.730 11.869.191 1.518.978 1.273.710 105.624 ..
5,9 10,4 10,7 5,9 0,7 8,0
BILBO
1.218.411
5,9
22.976 77.846 41.212 .. ..
651,1 5,3 -1,3 19,6 8,0
Gasteiz Donostia IruĂąea G-3ko metatua G-9ko metatua
∆%
Aldakuntza-tasa, aurreko urteko aldi beraren aldean Iturria: Aena
2016ko bigarren hiruhilekoan hiru euskal hiriburuetako (G-3) hazkunde bateratua % 19,6koa da. Emaitza hori lortu da Donostiako (+% 5,3) eta Gasteizko 2 (+% 651,1) aireportuetako hazkundeek IruĂąeko aireportuak izandako jaitsiera neutralizatu dutelako.
2015eko bigarren hiruhilekoan 3.059 bidaiari egon ziren Forondan, eta 2016an 22.976, Imsersoko hegaldi ezberdinak kudeatu zituelako. 2
2016ko II. hiruhilekoko koiuntura 21
Ekonomia produktiboa BARNE PRODUKTU GORDINA Bilboko ekonomiak hazkunde erritmoa azkartu du 2016ko lehen hiruhilekoan
2016ko lehenengo hiruhilekoan Bizkaiko Barne Produktu Gordina urte arteko % 3,3 hazi zenez, 2014ko lehenengo hiruhilekotik gelditu gabe dagoen azelerazio joera mantendu da. Hiruhileko bariazio terminoetan, BPGd-k % 0,8ko hazkundea izan du, aurreko hiruhileko bietan izandakoen antzekoa. Bizkaiko bilakaera euskal ekonomian egon denaren antzekoa da; 2015eko lehenengo hiruhilekoarekin alderatuta % 3,3 hazi da eta 2015eko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta % 0,8.
Bizkaiko BPGd
INDUSTRIA Bizkaiko industria produkzio-indizea % 2,9 jaitsi da
Apirila eta maiatza artean Bizkaiko industriaren produkzio indizeak urte arteko % 2,9ko jaitsiera izan du, eta lehen bariazio negatiboa erregistratu da, 2014ko lehenengo hiruhilekotik gertatu ez dena. Produkzio industrialaren atzerapen honek kontuan hartutako hiru azpi-sektoreen joera negatiboa islatzen du: manufaktura-industriaren produkzioak % 1,7 egin du atzera, energia, gas eta uraren azpi-sektorea % 14,2 gutxitu da eta erauzketa-industrien azpi-sektorea % 25,3.
2016ko II. hiruhilekoko koiuntura 22
industria
2015-IV
2016-I
2016-II*
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
Produkzio-indizea ď‚§ Manufaktura-industria ď‚§ Energia, gasa eta ura ď‚§ Erauzketa-industriak
1,9 2,0 0,8 -2,3
2,6 4,2 -7,3 -36,7
-2,9 -1,7 -14,2 -25,3
Bizkaiko datuak, behin-behinekoak, egutegi-efektua zuzenduta dutenak. Erreferentziako aldiko agregazio-indizearen urte arteko aldakuntza *Lehenengo hiruhilekoko datuak, apirila eta maiatzari dagozkienak. Iturria: Eustat.
ZERBITZUAK Zerbitzuen salmenta-indize orokorra % 3,6 igo da Bizkaian urteko lehen hiruhilekoan
Bizkaiko zerbitzuen sektoreak 2014ko bigarren hiruhilekoan hasi zen aldeko joera mantendu du, eta 2016ko lehen hiruhilekoa bukatu denean % 3,6ko hazkundea izan du. Aurretik aipatu den bezala, merkataritzako salmenta-indizea % 1,0 hazi da 2015eko lehen hiruhilekoarekin alderatuta. Beraz, gainerako hirugarren sektoreko jardueren batez besteko hazkunde nominala % 7,0koa izan da.
Zerbitzuen salmentak
2016ko II. hiruhilekoko koiuntura 23
Jarduera-adarrak kontuan hartzen dituen azterketa zehatzago bat egin eta gero, ikusi da denbora luze baten ondoren sektoreak, lehen aldiz, joera homogeneoa izan duela 2015eko lehenengo hiruhilekoarekin alderatuta, azpi-sektore guztiek aldeko bilakaera izan baitute. Nabarmentzekoak dira ostalaritzan (+% 14,2) eta jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan (+% 12,1) izandako salmenten hazkundeak. Hazkunde horiek gainditu egiten dituzte informazio eta komunikazio jardueretan (% 5,5), jarduera administratibo eta zerbitzu osagarrietan (% 4,4) edo garraio eta biltegiratze zerbitzuetan (% 1,6) izandako hazkundeak. Bizkaiko zerbitzuen sektorean lan egiten dutenen indizeak joera positiboa mantendu du eta 2016ko lehen hiruhilekoa bukatu denean urte arteko % 1,7ko hazkundea izan du, aurreko hiruhilekoko emaitza baino bi hamarreko gutxiago (% 1,9). Emaitza hori gehienbat merkataritzako sektore ezberdinek (+% 2,1) ahalbidetu dute, sektore horretako enplegua % 0,5 hazi baita 2015eko lehenengo hiruhilekoarekin alderatuta.
Zerbitzuak
2015.IV
2016.I
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
Zerbitzuak guztira
2,2
3,6
Merkataritza
1,7
1,0
Bestelako zerbitzuak Garraioa eta biltegiratzea Ostalaritza Informazioa eta komunikazioak Jard. profesionalak, zientifikoak eta teknikoak Jard. administratiboak eta zerbitzu osagarriak
2,8 7,5 8,7 -0,1 -3,2 -1,3
7,0 1,6 14,2 5,5 12,1 4,4
1,9 1,2 1,8
1,7 0,5 2,1
Landunen indizea Zerbitzuak Merkataritza Bestelako zerbitzuak Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta dutenak Iturria: Eustat.
Aurretik aipatu den bezala, urteko bigarren hiruhilekoan zerbitzuen enpresetako afiliazioa Bizkaiko hiriburuan 149.452 pertsonek osatu dutenez, urte artekoa % 2,0 hazi da (2.878 pertsona gehiago). Jarduera-adarrei dagokienez, hazkunde nagusiak zerbitzu administratibo eta osagarriek (+% 7,7), jolas- eta kultura-jarduerek (+% 7,2), ostalaritzakoek (+% 7,1), ostatukoek (% 5,7) edo osasunekoek (% 5,2) izan dituzte, garrantzitsuenak aipatzeagatik. Aldiz, higiezinen jarduerek (–% 13,8), finantza eta aseguru zerbitzuek (–% 2,9), garraio eta biltegiratze jarduerek (–% 1,0), jarduera profesional, zientifiko eta teknikoek (–% 0,8) edo merkataritzakoek (–% 0,7) orain dela urte beteko datuekin alderatuta enplegua galdu dute.
2016ko II. hiruhilekoko koiuntura 24
KANPO MERKATARITZA Bizkaiko kanpo merkataritza gutxitu egin da
Apirila eta maiatza artean Bizkaiko esportazioek 1.305,4 milioi euro batu dituzte. Beraz, 2015eko bihileko berarekin alderatuta % 11,8ko jaitsiera egon da, hau da, 1.480,7 milioi eurokoa. Inportazioek 1.489,0 milioi euro batu dituzte, eta orain dela urte beteko zenbatekoarekin alderatuta % 8,7 jaitsi dira (1.630,4 milioi euro gutxiago). Hala, Bizkaiko merkataritza-saldoa defizitarioa da 183,6 milioi euroan, eta % 87,7ko kanpoestaldura tasa mantendu da. Produktu energetikoen merkataritza kenduta, apirila-maiatza bihilekoan jaitsiera nabarmendu da, bai esportazioetan (–% 6,6), bai inportazioetan (–% 2,6). Kasu honetan, Bizkaian 137,9 milioi euroko merkataritza-superabit ez energetikoa erregistratu da, eta estaldura tasa % 115,3koa da.
kanpo merkataritza
2016.I
2016.II
(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)
Esportazio guztiak Energetikoak ez diren esportazioak
-8,3 -13,0
-11,8 -6,6
Inportazio guztiak
-20,6
-8,7
Energetikoak ez diren inportazioak
-8,4
-2,6 (Partaidetza-ratioa, %)
energetikoak ez diren esport. % / esport. guztiak energetikoak ez diren inport. % / inport. guztiak
80,8
79,7
65,6
60,6
Bizkaiko datuak, behin-behinekoak. 2016ko bigarren hiruhilekoa, apirila eta maiatzari dagokiona. Iturria: Industria, Energia eta Turismo Ministerioa.
2016ko II. hiruhilekoko koiuntura 25
SOZIETATE BERRIAK
Sozietate berrien eraketa gutxitu da hiribilduan
2016ko apirila eta ekaina bitartean 184 merkataritza-sozietate berri sortu ziren Bilbon. Beraz, urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuta % 9,4ko beherakada egon da, hau da, 19 merkataritza-sozietate gutxiago. Urte arteko terminoetan ere bariazioa negatiboa da, termino absolutuetan 34 sozietate gutxiago kontabilizatu direlako (–% 15,6).
Jarduera-adarrei dagokienez, bigarren hiruhilekoan sortu diren sozietateen % 81,5 zerbitzuetakoak dira (150). Eraikuntza jardueretara edo industria eta energia jardueretara zuzendutako sozietateak askoz gutxiago dira, 19 eta 15, hurrenez hurren. Era berean, aipatu behar da industria eta energia sektoreei zuzendutako sozietateak bakarrik gehitu direla, bai azken hiruhileko datuekin baita aurreko urteko bigarren hiruhilekoan egondako datuarekin alderatuta ere.
Hirugarren sektoreko azpi-sektoreei dagokienez, zerbitzuen sektoreko sozietate berrien % 35,3 higiezinen jardueretara eta enpresei zerbitzuak eskaintzera zuzenduta daude, % 20 merkataritzara, % 16,7 ostalaritzara, % 8,7 finantza-bitartekaritzara eta % 2,7 garraio, biltegiratze eta komunikazioetara.
Merkataritza-sozietate berriak
2016ko II. hiruhilekoko koiuntura 26
2016KO II. HIRUHILEKOA
ADIERAZLEAK Azken datua
Urte arteko Δ (%)
Aldia
LAN-MERKATUA Biztanleria aktiboa (milakotan)**
157,3
-3,8
II. hir.
Landunak (milakotan)**
133,6
0,2
II. hir.
Langabeak (milakotan)**
23,7
-21,5
II. hir.
15,09
-3,39
II. hir.
28.225
-5,6
Ekaina
166.828
1,5
Ekaina
35.658
12,7
II. hir.
88,9
-0,5
II. hir.
20.469
-0,7
Ekaina
104,4
-0,5
Ekaina
Ostatu-gauak (kop.)
429.680
7,1
II. hir.
Bidaiariak (kop.)
227.518
8,0
II. hir.
1,89
-0,8
II. hir.
Langabezia-tasa (%)** Langabe erregistratuak (kop.)** Afiliatuak (kop.) Erregistratutako kontratuak (kop.)** MERKATARITZA Azalera handietako salmentak (indizea)*** Afiliatuak Kontsumo-prezioak (indizea)*** TURISMOA
Batez besteko egonaldia (ostatugauak/bidaiaria) GARRAIOA Salgaien itsas garraioa (milaka tona) Bidaiarien aireko garraioa
5.491,7
-3,1
Apirila-maiatza
1.218.41 1
5,9
II. hir.
--
--
--
200,4
-2,9
Apirila-maiatza
184
-15,6
II. hir.
ENPRESA-JARDUERA Enpresa-jardueraren lizentziak Industria-produkzioa (indizea)*** Merkataritza-sozietate berriak (kop.)
* Ehuneko-puntuak ** Bilboko biztanleak. BAI-ren kasuan, urte arteko aldakuntzak ez daude erabilgarri, populazioaren oinarria aldatzeagatik eta seriea apurtzeagatik. *** Bizkaiari dagokion adierazlea. Industria-ekoizpenaren indizearen bilakaera, erreferentziazko aldiaren indize erantsia oinarri hartuta. Iturria: geuk egin dugu Eustaten, EEZP-ren, Lanbideren, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren, EIN-en, Estatuko Portuen eta Aenaren datuak erabilita.
2016ko II. hiruhilekoko koiuntura 27