Page 1

BERRIAK ZORNOTZAN Zornotzako berrien aldizkaria euskeraz _1_ z

Zornotzako Berrien aldizkaria Euskeraz www.berriakzornotzan.es.tl

Berriak Zornotzan 1 zk. Ekaina 2010

ALDIZKARI HONETAN… HAIZETARA 2010 JAIETARAKO KARTEL – LEHIAKETA UDALETXE BERRIA, HERRIKO PLAZA BERRIA IKASTETXEETAKO JAIAK EGUZKI PLAKAK KIROLDEGI ZATI BAT ZABALIK AUZOBUSA AHT EZ HIZKUNTZA ALDAKETA ZORNOTZARRAK BURU ZORNOTZAKO MARGOLARIAK KULTURA: Udabarri, San Joan Jaia


BERRIAK ZORNOTZAN Zornotzako berrien aldizkaria euskeraz _2_

Badago hemen urtero bezala, Haizetara izeneko kale-musikaren Lehiaketa internazionala. Ekainaren 25, 26 eta 27 egunetan ospatuko da. Haizetara lehiaketarekin batera, Herriko plaza estreinatuko da, Ekainaren 25n, alegia. Honexek izan dira aurten Zornotzan egon diren musika-taldeak: 1. Zephyrologie Frantzia www.zephyrologie.com 2. What Cheer? Brigade AEB www.whatcheerbrigade.com

1.

3. Brassafrik Belgika www.metx.be/en/project/brassafrik-1 4. Samenakoa Frantzia-Alemania www.samenakoa.com 5. Fantomatik Orchestra Italia www.fantomatikorchestra.com 6. Club Era Hungaria www.myspace.com/clubera 7. La Bandastre Nantes (Frantzia) www.myspace.com/labandastre 8. Broken Brothers Brass Band Euskadi www.myspace.com/brokenbrothersbrassband

ZORIONAK !! What Cheer? Brigade


BERRIAK ZORNOTZAN Zornotzako berrien aldizkaria euskeraz _3_

LARUNBATA 26

EGITARAUA Haizetara 2010 OSTIRALA 25 18:30 Zelaieta Zentroa: HARRERA TALDEEI 19:30 Zelaieta parkea: TALDEEN AURKEZPENA ETA LEHIAKETAREN HASIERA 20:00 Andra Mari plaza: CLUB ERA 20:30 Zezilia Gallarzagoitia kalea: LA BANDASTRE 21:00 Kalbario plaza: FANTOMATIK ORQUESTRA Zezilia Gallarzagoitia kalea-Abasolo Apeizpiku kalea: BRASSAFRIK Euskal Herria enparantza: BROKEN BROTHERS BRASS BAND 22:00 Euskal Taberna-Gernika plaza: WHAT CHEER? BRIGADE 23:00 Sagardotegia-Zelaieta parkea : SAMENAKOA 24:00 Garagardotegia-Zubiondo plaza : ZEPHYROLOGIE

13:00 Kalbario plaza: SAMENAKOA E.H. Enparantza: BRASSAFRIK Sagardotegia-Zelaieta parkea: CLUB ERA Euskal taberna-Gernika plaza: LA BANDASTRE 19:30 Zezilia Gallarzagoitia k.-Abasolo Apeizpiku k.: FANTOMATIK ORQUESTRA Andra Mari plaza: ZEPHYROLOGIE 20:00 Zezilia Gallarzagoitia kalea: WHAT CHEER? BRIGADE Sabino Arana kalea: SAMENAKOA 21:00 Euskal Taberna-Gernika plaza: BROKEN BROTHERS BRASS BAND ZEPHYROLOGIE Kalbario plaza: LA BANDASTRE 22:30 Sagardotegia-Zelaieta parkea: BRASSAFRIK WHAT CHEER? BRIGADE E.H. Enparantza: CLUB ERA 24:00 Garagardotegia-Zubiondo plaza: BROKEN BROTHERS BRASS BAND FANTOMATIK ORQUESTRA

IGANDEA 27 Auzoetan: Ogenbarrena, Jauregibarria, Gane, Ixer... WHAT CHEER? BRIGADE FANTOMATIK ORQUESTRA ZEPHYROLOGIE BROKEN BROTHERS BRASS BAND Erdiko kaleetan: SAMENAKOA CLUB ERA LA BANDASTRE BRASSAFRIK 13:00 Zelaieta parkean (kioskoan): Irabazleak izendatzea eta sari banaketa.

Antolatzaileak:

Babesleak:

Laguntzaileak:


BERRIAK ZORNOTZAN Zornotzako berrien aldizkaria euskeraz _4_

Zornotzako Jaietako kartel - lehiaketa Ekainean egindako lehiaketa honek, amaierari eman dio. Eta azkenik hemen daukagu kartel irabazlea: Natalia Ramirez Rodriguez-ek egindako kartela. Eskerrik asko bozkatu duzuen guztioi; eta Zorionak Natalia! Hona hemen kartel irabazlea:

Jaiak 2010eko Kartelak

Zornotzako 2010 Jaietako Kartel lehiaketako Irabazlea

Udaletxe berria, Herriko plaza berria Haizetara lehiaketarekin batera, Udaletxearen kanpoaldearen eraikitze-lan guztiak bukatu dira. Udaletxea, barnealdetik ez dakigu noiz egongo den prest. Baina kanpoaldea, hau da, herriko plaza, zabalik dago, eta oso eder geratu da. Ikastetxeetako maila batzuetako ikasleak, udaletxea barrutik ikustera joan dira, eta beraiek diotenez, oso ondo dago eraikia barnealdetik.


BERRIAK ZORNOTZAN Zornotzako berrien aldizkaria euskeraz _5_

Ikastetxeetako jaiak Badaude hemen urtero bezala, ikastetxeetako jaiak. Hauexek izan dira nabarmendu egin direnak:

“KARMENGO AMA” Ikastetxea Karmengo Ama Ikastetxetik, eskerrak jaian parte hartu duzuen guztioi. Batez ere, gure ikastetxeko IGE taldeari (Ikasleen Gurasoen Elkartea).

Argazkiak: www.karmengoama.org

“LARREA” Ikastetxe Publikoa Egun Paregabea egiten zuen goizean, baina arratsaldean drastikoki aldatu zitzaigun eguratsa. Baia eskerrak ematekoa da, familia, ikasle, langile eta AMPA (IGE) –ko partaide guztiei; ikastetxeko egun zoragarria sortu baitzuten.

Argazkiak: fotos.amorebietalarrea.ikastetxea.net/Eskolako-jaia

“EL CARMELO” Ikastetxea Hemendik, beste ikastetxeetan bezala, suposatzen dut, eskerrak eman nahiko nituzke, ikastetxe honetako jaia, zoragarria izatea egin duten familia, ikasle, langile, AMPA-ko guraso, etab. Eskerrik asko guztioi!


BERRIAK ZORNOTZAN Zornotzako berrien aldizkaria euskeraz _6_

Eguzki plakak Ekainaren 2an, Zornotzako Zelaieta zentroak, energia lortzeko, eguzki-plakak ezartzen hasiko ditu pilotalekuaren goialdean. 18.000 euroko aurrekontua duen proiektu honek, elektrizitatea sortuko du, eta horrela, sareari salduko zaio. Energiaren truke, dirutxo bar irabaziko du Udalak. Instalazioa 120 moduluz osatua dago, eta Udal Pilotalekuaren goialde guztia estaliko du. Eguzki-plaka

Kiroldegi zati bat zabalik Larreako polikiroldegiaren zati bat, zornotzarrentzat dago jada erabilgarri. Ekainaren 10retik aurrera, gimnasio nagusia, Fitness gimnasioa, boulder, squash pistak eta hiru areto berri –bat spinning egiteko eta beste biak aerobic egiteko–, GAP, etab. zabalik egongo dira, jendearentzat erabilgarri. Lehengo gimnasioaren diferentzian, solairu bat gehiago du, eta gimnasio-instalazio guztiak 1.000 m2-ko azalera du. Kiroldegiaren lehen fasea hurrengo urtean burutuko da, eta instalazio berriak ekarriko ditu; Igerilekua –25 metro luze eta 20 metro zabal izango dena, 8 kaletan banatuta–, Bi sauna lehor, lurrun-sauna bat, txorrota dutxak eta solariuma.

[Escriba una cita del documento o del resumen de un punto interesante. Puede situar el cuadro de texto en cualquier lugar del documento. Utilice la ficha Herramientas de cuadro de texto para cambiar el formato del cuadro de texto de la cita.]


BERRIAK ZORNOTZAN Zornotzako berrien aldizkaria euskeraz _7_

Uztailerako, Auzobusa proiektua egongo da martxan. Zornotzako auzo eta poligonoindustrial guztiak lotzeko egongo den Autobusa. Herriko Agenda 21-ean sartuta, poligonoetako langileak, erraz joan-etorriak egitea, eta auzoen arteko komunikazioa hobetzea dira Auzobusaren iniziatibak. Baina helburu nagusiena, CO2-aren emisioak jaistea; orokorrean, zornotzarren bizitza hobetzea da helburua. Zerbitzua Astelehenetik Ostiralera izango dira, goizeko 5:20 – 5:25 tik, gaueko 22:30ak arte. Bi autobusek egingo dute zerbitzua. Uztailean, dohainik izango da, eta ibilbideak eta ordutegiak aldatu egin daitezke, Abenduan amaituko den proba burutu arte. Hona hemen, Auzobusak izango duen lehen ordutegia:


BERRIAK ZORNOTZAN Zornotzako berrien aldizkaria euskeraz _8_

AHTrik ez Leginetxe auzoko etxeak, bere natura eta Abiadura Handiko Trena gelditzeko planekin jarraitzen du. AHTaren kontra egiteko etxe okupa, guztiz tintatu zuten, AHTaren kontrako esaldiak idatziz. Hala etorri ziren lanak egiteko arduradunak, eta AHT-arekin zeudenak, halako pankartak eta markak egin zituzten:

Baina baserri okupa honek bere nahia bete nahi du, eta AHTak natura hondatzeko balio duela adierazi nahi du. Kapitalismoaren ondorioz, edozer suntsitzen du.

Hizkuntza Aldaketa Hizkuntzak aldatu dituzte El Carmelo ikastetxeko ikasleek. Bai, El Carmelo ikastetxeko ikasle batzuk, Britainia Handira joan dira, eta bertatik hona, beste ikasle britainiar batzuk etorri dira. Ikastetxe honetako hezkuntzaren kalitatea hobetzeko, honako jarduera hau egin da, El Carmeloko ikasle batzuk Anglo European School-eko beste batzuekin trukatu dira. El Carmeloko ikasleek Ingelera sakontzeko joan dira, eta Anglo European School-ekoak, Gaztelania hobetzeko etorri. El Carmelo ikastetxean, jada, Bigarren Mailako Hezkuntzatik (DBH) aurrerako klase batzuk ingeleraz irakasten dira, eta programa hau aprobetxatu dute, ingelera sakontzeko.


BERRIAK ZORNOTZAN Zornotzako berrien aldizkaria euskeraz _9_

Zornotzarrak Buru Uztaileko Zornotzako Jaietan, Zornotzar guztiek ekintza guztietan hartu dezakete parte, bai jarduera edo ekintza antolatzean, sortzean edo gozatzean. Bai, Zornotzako jaietako kartelak, zuk diseinatu ditzakezu, edo baita ere, irabazlea izateko bozkatu. 2010 jaietako ekintzak zeintzuk izango diren zeuk esan ditzakezu. Erreza da! Proba egin. Adibidez: Jaietarako musika-talde bat etortzea gustatuko litzaizuke. Ba Uztailaren hasiera baino arinago Gazte-Informazio bulegora joan eta ekintza proposatu, eta Jaietarako proposamen bat izango da. Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik!

Zornotzako Margolariak Zornotzako Estudio 2, pintura eskolara doazen ume eta nagusiak, artista itzelak dira, eta beraz, beren koadroak, Nattex dendan egongo dira erakusketa lez. Beraz, hona hurreratu eta nolako koadroak egongo diren ikusi, Zornotzan itzelezko margolari apartak baititugu. NATTEXen helbidea: Luis Hurrengoetxea 6, 48340 Zornotza


BERRIAK ZORNOTZAN Zornotzako berrien aldizkaria euskeraz _ 10 _

Kultura: Udabarri Zornotzako dantza talderik ezagunena, Udabarri dantza taldea. Berak baita ere, bere dantzaldiak ditu, eta Zornotzan direnez gehienak, hemen doaz zenbait dantzaldiren datak: EKAINA: Ekainaren 5 – 12.45 Karmengo Ama Ikastetxea Ekainaren 19 – 11.00 Andra Mari Ikastola Ekainaren 19 – 12.00 Larrea Ikastetxe Publikoa UZTAILA Uztailaren 16 – 12.30 Karmengo Jaien Mezan, Larreako Elizan Uztailaren 25 – Aitite-Amama eguna, Nafarroa Zentroa, Zubiondo Parkea

Hau eta informazio gehaigo Udabarriren web orrialdean: www.udabarri.es.tl

Kultura: San Joan jaia

Urtero bezala, San joan jaia dator. Zornotzan ere, Jai hau ospatzen dugu, bi lekutan, gogoratu, Parke botanikoaren ondoko aparkalekuan, su handi bat egongo da, eta baita ere, San Joan

auzoan, hau da, Urritxetik gorako auzoan, bertako jaiak baitira, eta zenbait ekintza gehiago edukiko ditugu; hala nola, bertsolariak, sua, suari salto egitea, erromeria etab.


BERRIAK ZORNOTZAN Zornotzako berrien aldizkaria euskeraz _ 11 _

BERRIAK ZORNOTZAN “Berriak Zornotzan� aldizkaria, Zornotzako berrien aldizkaria da. Albiste edo berri guztiak, euskeraz idatziak dira. Aldizkari hau, Hilero Zornotzan, Kantarranas, Oiz, Gure Artean aldizkariak ez bezala, etxera ez da bidaltzen, ez dagoelako aurrekonturik momentuz, baina geure web orrialdean ikusgai eta inprimagai dago. Aldizkariak, web orrialdean daude. Web orrialde horretan baita ere, aldizkariari buruzko informazio orokorra ikus dezakezu(e). Gehiago barik, eskerrik asko web orrialdean sartzeagatik, eta baita ere, aldizkari hau ikusteagatik. Mesedegarria izango litzateke, jende gehiagok, aldizkari hau existitzen dela jakitea, eta beraz, lagungarria izango zinateke, berri hori zabaltzeko. ESKERRIK ASKO irakurle guztioi. Adeitasun osoz, Editorea: Aritz


BERRIAK ZORNOTZAN Zornotzako berrien aldizkaria euskeraz _ 12 _

Berriak zornotzan aldizkaria www.berriakzornotzan.es.tl

BERRIAK ZORNOTZAN Editorea: Aritz 48340 Zornotza (Bizkaia)

Aldizkari hau euskeraz da. Aldizkaria, ez da etxera bidaltzen, baina geure web orrialdean, ikusteko eta inprimatzeko gai dago.

BERRIAK ZORNOTZAN ekaina 2010  

Ekaineko Aldizkaria. Lehenengo edizioa.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you