Page 1

UNIBERTSITATERA SARTZEKO HAUTAPROBAK EUSKAL HIZKUNTZA ETA LITERATURA 2009-10 IKASTURTEA 1.- ALDAKETEN JUSTIFIKAZIOA. Azaroaren 14ko 1892/2008 Dekretuak unibertsitatera sartzeko baldintzak.

(BOE

24-XI-2008)

arautu

ditu

Hautaproba hauen helburua ikaslearen heldutasuna, Batxilergoan lortu dituen gaitasunak eta ezagupenak eta unibertsitateari dagozkion ikasketak egiteko gaitasuna objetiboki baloratzea da. Batxilergoari dagokionez, erreferentea, otsailaren 3ko 23/2009 Dekretua, (EHAA 2009-02-27) Euskal Hizkuntza eta Literaturaren curriculuma ezartzen duena da. Beraz, bertan zehazten diren gaitasunak eta ezagupenak izango dira USHParen oinarria.

2.- AZTERKETAREN DESKRIBAPENA Proba honen oinarria goian aipaturiko Batxilergoko Euskal Hizkuntza eta Literaturaren curriculuma bada ere, egon badaude gaitasunak honelako proba batean neurtu ezinak direnak – ahozko hizkuntzari dagozkionak-. Beraz, proba honetan, irakurmena eta idazmena izango dira helburuen lorpena neurtzeko baliabideak.

GAITASUNAK Probak honako gaitasunak bermatu nahi ditu: •

Ikasleak testu argiak eta zehatzak sor ditzake gai askori buruz, eta gai da, orobat, gai orokorrei buruzko ikuspegi jakin bat aldezteko, aukera bakoitzaren aldeko eta kontrako argudioak emanez.

Ikaslea gai da argi eta hizkuntza estandarrean idatzitako testuen puntu nagusiak ulertzeko, gai ezagunei buruzkoak badira, kulturaren esparruan, ikasketen esparruan eta aisialdian.

Gai ezagun edo interes pertsonalekoei buruzko testu soilak eta koherenteak osa ditzake ikasleak. Esperientzien, gertaeren, nahien eta asmoen berri emateko gai da, eta gai da, orobat, bere iritziak labur-labur arrazoitzeko edo bere asmoak azaltzeko.

1


PROBAREN EZAUGARRIAK: IDATZIZKO ULERMENA: •

Gai da gaur eguneko gaiei buruzko artikuluak irakurtzeko, egileak jarrera jakin bat edota ikuspuntu berezia erakusten duenean.

Gai da gaur eguneko literatura-testuak irakurtzeko.

Gai da egileek beren jarrera edo ikuspegiak agertzen dituzten gaur egungo auziei buruzko artikuluak ulertzeko.

Gai da argudio-testuen ondorio nagusiak identifikatzeko.

Gai da aurkezten den auziaren trataeraren argudio-ildoaz jabetzeko.

IDAZMENA: •

Gai da bere intereseko gai askoren inguruan, testu argiak eta zehatzak idazteko.

Gai da idazlan bat egiteko, informazio jakin bat adieraziz edota iritzi baten aldeko edo kontrako arrazoiak emanez.

Gai da gutunak idazteko, gertaerei eta esperientziei ematen dien garrantzia nabarmenduz.

Gai da bere esperientziekin lotura duten gaiei buruzko testu argiak idazteko, zenbait iturritako informazioa eta argudioak laburtuz eta ebaluatuz.

Gai da benetako edo irudizko gertaerei eta esperientziei buruzko azalpen argiak eta ongi egituratuak idazteko, ideien arteko lotura adieraziz eta aukeratutako literatura-generoaren arauei jarraituz.

Gai da bere inguruarekin lotura duten gaiei buruzko idazlan argiak eta zehatzak idazteko.

Gai da esperientziak kontatzeko, sentimenak eta erreakzioak adieraziz testu erraz eta ongi egituratuetan.

Gai da gertaera jakin baten deskribapena idazteko, adibidez berriki izandako bizipen batena, benetakoa izan nahiz irudizkoa izan.

Gai da arazo batean aplika daitezkeen ideiak edo soluzioak ebaluatzeko.

Gai da idazlanak sortzeko, argudio bat garatuz, ikuspegi jakin baten alde edo kontra eginez eta zenbait aukeraren alde onak eta txarrak azalduz.

Gai da hainbat iturritako informazioa eta argumentuak laburtzeko. 2


HIZTEGIA: •

Eguneroko bizitzako gai gehienei buruz jarduteko adinako hiztegia du, adibidez familiari, zaletasunei eta interesei, bidaiei eta gertaerei buruzkoa.

Oinarrizko hiztegia ongi ezagutzen du. Akats txikiak egin arren, hauek ez dute ulergarritasuna eragozten.

ZUZENTASUN GRAMATIKALA •

Ikasleak kontrol gramatikal ona du; oraindik ere akats txiki batzuk egin ditzake tarteka, sistematikoak ez direnak. Ez du gaizki ulertuak sortzeko moduko akatsik egiten.

ORTOGRAFIA •

Idazlanean, ulergarri izan ohi den idazketa jarraitua ekoizten du.

Ortografia eta puntuazioa zehatz eta erraz ulertzekoak dira.

KOHERENTZIA ETA KOHESIOA: •

Gai da elementu labur, konkretu eta bakunak lotuz, sekuentzia kohesiodun eta lineal bat sortzeko.

Gai da ideien arteko lotura garbi adierazteko, perpausak lotzeko testu antolatzaile eta lokailu erabilienez baliatuz.

3


Ikasleari bi aukera eskainiko zaizkio A Aukera eta B Aukera. Bigarren aukera hau, Literaturarekin lotuago egongo da, nahiz eta, funtsean , bi aukeren egitura oso antzekoa izan.

Nolanahi ere, probak HIRU zati izango ditu:

1) IRAKURMENA ( 4 puntu)

Emandako testua edo testuak irakurri ondoren, ikasleak frogatuko du ulertzen duela testuaren esanahi orokorra, zein diren ideia nagusia eta bigarren mailakoak edo xehetasunak, edota espresuki testuan adierazten ez diren ideiak, hala nola, komunikazio xedea, idazlearen jarrera, ikuspuntua edo iritzia, besteak beste (maila honetarako jarrita dauden batxilergoko helburuak lortzeko egoki diren testuetan). Bestalde, testuaren gaia eta ideien antolaketa antzematen dituela probatuko da. Ariketak honelakoak izan daitezke: • • • • • • • •

Aukera anitzeko galderak Erantzun laburrekoak Egia/gezurra erakoak Testu zatiei dagozkien ideiak aukeratu Lotura egokiak egin Testua ordenatu, laburtu Ideiak edota paragrafoak lotu ….

2) HIZKUNTZA ETA LITERATURAREN INGURUAN (2 puntu)

Probaren egitura: Testuan txertaturik dauden zenbait hitzen edo esaldiren esanahia argitu, sinonimoak edo antonimoak eman, pareko hitz berriak sortu edo antzeko ariketak burutu. Emandako esaldien moldapena edo berridazketak egin, (testutik beretik ateratakoak edo ez), beste egitura batzuk erabiliz. Testuaren egituran azpimarraturiko zatien arteko loturak adierazi, hizkuntzei dagokien metahizkuntzaz baliatuz. Literatur testuetatik genero ezaugarriak, hizkuntza poetikoaren balio sinbolikoa eta testuaren balio erretorikoa ateratzeko behar diren ezagutzak adierazi.

4


3) IDAZMENA (4 puntu)

Probaren egitura: Gutxienez 200 hitz dituen testu bat ekoiztu beharko du ikasleak. Zenbait idatzi mota eska dakizkioke: iritzi-artikulua, gutuna, eskaera, proposamena, iruzkina‌ Eskatuko zaion egitekoaren egoera, gaia eta testu-generoa adieraziko zaizkio. Idazlanaren kalifikaziorako kontuan hartuko da ea eskatutakoari zuzen eta egoki erantzun zaion, beharrezko informazioa aukeratu duen, era logikoan ordenatu eta lotu duen, eta hizkuntza baliabide aberatsak, askotarikoak, zehatzak eta zuzenak erabili dituen. Zuzentzeko erabiliko diren irizpideak:

4-3 puntu:  Testua, eskaturikoari lotzen zaio eta ondo antolaturik dago.  Erabiltzen diren ideiak eta argudioak ongi loturik eta garaturik daude.  Aukeratu den edukia esanguratsua da gaiaren garapenerako.  Erregistro egokia erabiltzen da eta lokailu, lexiko eta egitura sintaktiko aberatsak erabiltzen ditu.  Ortografia eta puntuazioa zuzenak dira 2 puntu:  Idatziak zenbait akats ez sistematiko du edukian edo forman. Gabeziek, nolanahi ere, ez dute oztopatzen testua ulertzea.  Egitura sinpleak erabiltzen ditu orokorrean.  Argudioak edo ideiak urriak dira edo ez daude guztiz garatuak edo errepikatu egiten dira.  Ideien eta egituren arteko eta koherentzia eta kohesio arazoak baditu ere, hauek ez dute ulergarritasuna oztopatzen.  Ortografia eta puntuazioan akats txikiak ditu.

5


0-2 puntu:  Testua ulergaitza egiten duten akatsak ditu.  Egitura sinpleak erabiltzen dituen arren, hauetan ere akats nabarmenak egiten ditu.  Nabarmen geratzen dira komunikazio eta hizkuntzari buruzko gabeziak.  Nabarmena da eskatutako hitz kopurura ez dela iritsi.  Ortografian, arruntak diren hitzetan sistematikoak diren akatsak.

akats ugari eta puntuazioan

6


Maria Umetan beti esan zioten ez zuela eskolarako balio. Horrenbestetan entzundako abestia sinetsita, benetan baliogabe jotzen zuen ispiluak erakusten zion irudia. «Ez dut ezertarako balio», pentsatzen zuen, «zertarako balio nezake?» Ez pentsa kanpotik horrela ikusten zutenik. Denek eskatzen zioten laguntza. Batek «haurdun nago eta zer egingo dut?». Beste batek «gehiegi edaten du gure aitak, lagundu». Ekarri, esan, lagundu, mesedez. Ohitua zegoen. Eta, hala ere, nolakoak diren geure buruarentzako ditugun betaurreko lausotuak, ez zion «zertarako balio dut?» galderari erantzunik aurkitzen. Hogeita hamar urteak eginak zituen erantzuna bidean agertu zitzaionean. Bihotzeko lagun maitea egin eta hari esker hasi zen gizarte zerbitzuetan lan egiteko ikasten. Orain droga zaletasuna atzean utzi eta bizi zaletasunaren bila doazenekin dihardu beharrean. Gau eta egun. Zaindutako etxe batean. Kartzelako egonaldiak kontatzen dizkiote, argirik gabeko bizitzen miseriak. Zerbitzua publikoa da baina tokatzen zaion erakunde publikoak hirugarren bati erosten dio. Hartara, Mariak 900 euro kobratzen ditu eta ez langile publiko, gizarte zerbitzari moduan dagokion soldata duina. Maria hagin bako heroi tristeen aingerua da eta ez da Maria deitzen eta bere izena ezkutatu badut ere, ez da bera fikziorik gabeko ipuin honetan leku txarrean geratzen dena. Gure kontu publikoak kudeatzen dituztenek ibili beharko lukete burumakur. Aingeruak ere subkontratatu egiten dituzte. Merkatuaren legea omen. Jainko maitea! Irati Jimenez. BERRIA. Moldatua

7


A AUKERA A.1- IRAKURMENA  ULERMENA ( 2 puntu) 1.- Zergatik esaten zioten umetan ez zuela ezertarako balio? a) b) c) d)

Bere amak hala esaten ziolako Denek kanpotik horrela ikusten zutelako Ispiluan ikusi zuelako Behin eta berriro esaten ziotelako

2.- Non eta zertan egiten du lan Mariak? a) b) c) d)

Ez du inon lan egiten Etxe bat zaintzen du Ez du lan egiten,kartzelan dagoelako Berak ikasitakoan egiten du lan

3.- 30 urteak eginak zituen‌. a) b) c) d)

Bilatzen ari zena aurkitu zuenean Lana aurkitu zuenean Gizarte zerbitzuetan aritzeko ikasten hasi zenean Droga zaletasunarekin hasi zenean

4.- Mariak 900 euroko soldata du‌ a) b) c) d)

Hagin bako heroiek ordaintzen diotelako Aingeruak subkontratatu duelako Zerbitzu publikoa izan arren, subkontratatua delako Bere lanari dagokiona delako

5.- Zeintzuk dira hagin bako heroi tristeak? a) b) c) d)

Erakunde publikoak Gizarte zerbitzariak Maria eta bere lankideak Zaindutako etxean bizi direnak

 GAIA ETA LABURPENA ( 2 PUNTU)

8


 GAIA ( Esaldi batean)

 AZALDU TESTUAN AGERTZEN DIREN IDEIA NAGUSIAK. 1.a …

A.2.- HIZKUNTZA ETA LITERATURAREN INGURUAN (2 PUNTU)  MOLDATU ESALDIAK a. «Ez dut ezertarako balio», pentsatzen zuen. (… -ela…)

b. Zerbitzua publikoa da baina tokatzen zaion erakunde publikoak hirugarren bati erosten dio. (… arren …)

c. «Gehiegi edaten du gure aitak, lagundu» esan zion batek. (Batek esan zion … -ela …)

d. Izena ezkutatu badut ere, ez da bera fikziorik gabeko ipuin honetan leku txarrean geratzen dena. ( … baina …)

A.3 - IDAZLANA ( gutxienez 200 HITZ ) (4 puntu)

9


 GUTUNA Gobernuz Kanpoko Erakunde batean lan egiteko gogo handia duzu. Horretarako aurkezpen gutun bat egingo duzu zure burua aurkeztuz eta dituzun asmoak eta arrazoiak haiekin lan egiteko azalduz.

10


B AUKERA B.1- IRAKURMENA  ULERMENA ( 2 puntu) 1. Non eta zertan egiten du lan Mariak?

2. Zer esan nahi du idazleak “Maria hagin bako heroi tristeen aingerua da” esaten duenean?

3. Zer pentsatzen zuen Mariak gizarte zerbitzuetan lan egiteko ikasten hasi aurretik?

4. Nor da ipuin honetan leku txarrean geratzen dena? Zergatik?

 GAIA ETA LABURPENA ( 2 PUNTU)  GAIA ( Esaldi batean)

 LABURTU TESTUA ( gehienez 5-7 lerro) ______________________________________________________________ ______________________________________________________________ ______________________________________________________________ ______________________________________________________________ ______________________________________________________________ ______________________________________________________________ ______________________________________________________________ 11


B.2. HIZKUNTZA ETA LITERATURAREN INGURUAN ( 2 puntu)  AZALDU ESANAHIA

“horrenbestetan entzundako abestia”:

“bizi zaletasunaren bila” :

“fikziorik gabeko ipuina”:

“heroi tristeen aingerua”:

B.3 IDAZLANA ( gutxienez 200 HITZ ) (4 puntu) 

Gaia: GAZTEAK ETA LANA

Ondorengo gidoia garatuz iritzi artikulu bat prestatu behar duzu egunkari baterako:   

lan-merkatuan sartzeko gazteek dituzten oztopoak gazteen lana eta kontratu baldintzak soldatak eta gazteen beharrei erantzuteko zailtasunak

12

HAUTAPROBAK  

CRITERIOS DE CORRECCION