Gure Eleiza

Page 1


GURE ELEIZA

Eleizbarrutiaren Eguna Azaroa 2025

BILBOKO ELEIZBARRUTIA

Ebanjelizatzearen

Eguneroko gorabeherak Ebanjelioaren argitan, santutasunerako deiari erantzuten saiatuz bizitzeak eragin zuzena dau gure inguruan.

Eleizbarrutiaren Eguna 2025 dala-eta argitaratutako aldizkari honen xedea, iragarpenak, ospakizunak eta fedearen bizipenak gure eleizbarrutira dakarrenaren ikuspuntu orokorra eskaintzea da.

75. URTEURRENA, JUBILEUA ETA KONFIANTZA GEROAN

Adiskideok, Jesukristo gure Jaunarengan anai eta arreba zarienok: 2025eko azaro honetan, Eleizbarrutiaren Eguna ospatzen dogunean, pozez eta esker onez beteta doguz bihotzak Bilboko eleizbarrutiaren 75 urteak betetzean. Hainbat belaunaldik, fedea jasoz, fedean haziz eta fedea zabalduz, egin dauan ibilbide luzea.

Grazia eta itxaropenaren Jubileua 2025ean, Erroman deitutako Jubileua nabarmentzen da eta aurtengo ospakizuna, berezia da, graziazko eta itxaropenezko unea.

Hasieratik, Bizkaiko gizartean Barri Onaren zabaltzaile izatea izan da gure nahia eta helburua. Gure eleizetan ume eta gazteen otoitzak durundi egin dau, milaka bikote eta bokazino erlijiosoren «baietzak» entzun izan dira eta abade eta diakono askori eskuak ezarri jakez. Makina bat pertsonari lagun egin deutsagu une esanguratsuetan: jaiotzak, lehenengo jaunartzeak, sendotzak, ezkontzak, agurrak.

Urte Santu honetan, ospakizunak aparteko esangurea hartzen dau

Gure eleizbarrutiak, gainera, giza sustapenerako egundoko lana be burutu dau: heziketaren arloan, hainbat belaunaldi kristau eta giza balioetan heziz; osasunean, gaixo eta sendiei pastoral akonpainamendua emonez; giza sustapenean, Caritasen eta beste hainbat erakunde katolikoren bidez norbanako eta gizatalderik ahulenei arreta eskainiz, eta oraintsuago urrinetik guregana heltzen diran anai-arrebei abegi eginez.

Etorkizunari konfiantzaz begiratuz

Ospakizun honek ezin dau iraganaren oroimin izan. Jubileu urte honetan, geure egin daiguzan berbok: «Itxaropenak ez dau huts egiten». 75 urteok bultzada izan daitezala Barri Ona heltzen ez dan lekuetara eroaten, hartu-emon eta senidetasunerako zubiak eraikitzen jarraitu daigun.

Antzematen dira Eleiza barrituaren frutuak: senidetasun handiagoko alkarteak, Kristorengan euren bizitzen sen sakona aurkitzen daben

gazteak, Ebanjelioan maitasun eta errukizko etxeak eratzeko indarra aurkitzen daben familiak. Ona eta iraultza teknologikoaren arriskuak bereizteko gauza dan Eleiza, sormen eta ausardiaz ahulenen bidelagun dana, gizakiaren eta bere duintasunaren kristau ikuspuntua ausardiaz defendatzeko prest dagoana.

75 urteotan gidari izan dogun Espiritu Santuak bere arnasa emoten deusku orain be

75 urteotan gidari izan dogun Espiritu Santuak bere arnasa emoten deusku oparo orain be. Ebanjelizatzearen geroaldi barria dogu aurrez aurre, kultura garaikideagazko hartu-emon eta kontrasterako.

Begoñako Amatxuk gure alde erregutu daiala, graziazko 75 urteotan zuztartu eta indarra hartuta, fede handiz eta Kristok mundua garaitu dauala (Jn 16, 33) dakienen konfiantzaz aurrera egin daigun.

Nire bedeinkazinoa eta esker ona.

† Joseba Segura Etxezarraga

Bilboko Gotzaina

ELEIZA BIZKAIAN*

Alkartea-Comunidad

«Ezinezkoa da bakotxak bere kontura sinistea. Fedea ez da fededunaren barrukotasunean egiten dan bakarkako aukera bakarrik, ez da fededunaren “ni”aren eta jainkozko “zu”aren, subjektu burujabearen eta Jainkoaren arteko hartu-emon esklusiboa. Berezkoa dau “gu”ra zabaltzea, beti gauzatzen da eleiz alkartean»..

Lumen fidei entziklika

222 eleizbarrutiko abadeak

921 lekaime eta lekaide

94 klausurako monja eta monje

180 laiko pastoral mandatuagaz

1.467 katekista

5 abadegai

9 diakono

290 parrokia

11 monasterio

Ospatu-Celebrar

«Sakramentuek gure arteko alkartasun eraginkor eta sakona adierazoten eta gauzatzen dabe, eurotan Kristo salbatzailea aurkitzen dogulako eta Haren bitartez, fedean anai eta arraba doguzanak».

Eleiza katolikoaren kristau-ikasbidea

1.361 bateo

432 sendotza

2.305 lehenengo jaunartzeak

261 ezkontza

* Orrialde honetako eta hurrengoetako datuak behin-behinekoak dira, hain zuzen be, eleizbarrutiak emondako 2024ko datuak..

Iragarri-Anunciar

«Erromes doan Eleiza bere izaeraz damisiolai, Jainko Aitaren asmoaren arabera, Semearen misinoan eta Espiritu Santuaren misinoan dau-eta sorrera».

Ad gentes Dekretua, 2

133 misiolari

Kultur ondarea

«Egia dagoan lekutik sortuko da edertasuna [...] Eleizan, hasieratik [...], Jainkoaren salbazinoa artean agertu da [...]. Guzti hau osagarri da Eleizarentzat eta osagarri izango da betirako».

Benedikto XVI.a

64 kultura-interseko ondas unak

5 eraikuntza eta errehabilitazinorako egitasmoak

Heziketa-jarduera

«Ezinbestekoa da aparteko ahalegina eskolen kristau nortasuna indartzeko, euren berariazko izaeraren jatorria Kristorengan eta sustraia Ebanjelioaren doktrinan dukiela kontuan izanda».

Ecclesia in America Aholku-hitz apostolikoa

18 EBI Sareko eleizbarrutiko ikastetxeak 63 Kristau Eskola eta beste ikastetxe katolikoak

27.000 ikasle

2.000 profesional

Kultur jarduera

«Kultura hedatu ahala, are eta preminazkoagoa da kristauek giza kultura eta jainkozko zientzia orekatuko dituan osoko heziketa izatea».

Eliza katolikoaren kristau-ikasbidea

5 kultur erakunde

21.000 hartzaile

Zerbitzua-Servicio

«Karitatea ez da errukizko ideia edo sentimentua, Kristogaz bat egitearen bizipena baino; maitasun ‘orokorra’ izatea eskatzen ez deuskun Jainkoaren bihotzaz bizitzeko nahia da [...] Bera behartsuengan aurkitzea».

Frantzisko

118

zentro pobretasuna arintzeko

Arreta jaso dabenak: 13.295

58

etxe edadekoentzat, gaixo kronikoentzat, ahalmen-urritasuna dabenentzat

Arreta jaso dabenak: 1.078

7

zentro etorkin, errefuxiatu eta iheslariei laguntzeko

Arreta jaso dabenak: 4.987

40

zentro ume eta gazteentzat eta umeen babeserako zentroak

Arreta jaso dabenak: 1.241

5

zentro mendekotasunak dabezan pertsonen errehabilitazinorako

Arreta jaso dabenak: 1.848

6

zentro familia biderapenerako

Arreta jaso dabenak: 3.331

20

zentro emakumearen eta idarkeriaren biktimen sustapenerako

Arreta jaso dabenak: 742

20

zentro lana sustatzeko

Arreta jaso dabenak: 4.457

1.761

boluntario Caritas Bizkaia erakundean

Arreta jaso dabenak, onuradunak: 12.096

30

boluntario Esku Elkartuak erakundean

Arreta jaso dabenak, onuradunak: 355.000

27

egitasmo munduan garapenean laguntzeko

Zenbatekoa: 322.161,73 € Zuzenean edo zeharka arreta jaso dabenak: 3.500

pertsona lagunduta

125.345 285

egoitzetan

Orrialdeotan agertzen diran zentroak, aukeratutako batzuk dira, beraz, arreta jaso daben pertsonen kopurua banakatutako datuen batuketatik ataraten dana baino handiagoa da.

2024 urtea

Ohiko sarrerak

Fededunen zuzeneko ekarpenak 5.841.745,97 € 2.065.535,87 € Diru-batzeak 1.316.753,27 € Harpidetzak 722.888,01 € Diru-batzeak Eleizaren erakundeetarako 1.736.568,82 € Beste sarrera batzuk fededunen aldetik

Zerga izendapena (Eleizbarrutien baterako funtsa) 4.211.809,02 € 4.211.809,02 € Eleizbarrutien baterako funtsa

Sarrerak ondaretik eta beste hainbat 5.290.212,62 € 3.129.766,38 € Eraikinen alokairua

893.288,06 € Finantzarioak 1.267.158,18 € Ekonomia-jarduerak

Ohiko beste sarrera batzuk 61.251.413,95 € 7.641.510,33 € Sarrerak zerbitzuengaitik 5.445.742,46 € Ohiko dirulaguntzak 48.164.161,16 € Eleizbarrutiko erakundeen sarrerak

Ohiko sarrerak guztira 76.595.181,56 €

Ezohiko sarrerak 2.329.151,74 € 243.656,47 € Kapitalaren dirulaguntzak 234.023,66 € Ondare-besterentzeak 1.851.471,61 € Ezohiko beste sarrera batzuk Sarrerak gutzira 78.924.333,30 €

Oharra: Zerga-perimetroan bateratutako kontuak, honeek erantsita: Bilboko eleizbarrutia erakunde juridikoa, parrokiak (290), Seminarioa eta Katedraleko Kapituloa.

Ohiko gastuak

erakundeei

eta beste gizarte sari batzuk

Egungo barriak

ALKARTASUNA, PARTAIDETZA ETA MISINOA ELEIZAN:

#BATERA

Mundu osoko Eleizak egiten dau Sinodoaren argibideak praktikan jarteko deia. Dei hori, azken baten, Bizkaiko Eleizak Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren (EEE) bidez bere egindako erronka da.

Martxoan, Frantzisko aita santuak ibilbidea onartu eban Sinodoaren azken argibideak ezartzeko, alkarte katolikoa osotzen daben pertsona guztien partaidetza eraginez Eleizaren jarduera ebanjelizatzailean.

Sinodoan jasotako argibideak garatu, sustatu eta praktikan jarteko asmoz, talde barria dabil lanean Bilboko eleizbarrutian

Maiatzean berretsi dau Leon XIV.a aita santuak: sinodo-prozesuan gagoz! Vatikanoan «eleiz biltzarra» egiteko deialdiari eutsi egiten jako, bertan parte-hartzean, arduraki detasunean eta alkarte misiolari, abegitsu eta parte hartzaile izatean izandako aurrerapenak ebaluatu ahal izateko.

AURRERA!, GOAZEN

Bilboko eleizbarrutian dagozan ebanjelizatze-platafoma guztiak zelan bultzatu norabide horretan «batera» jotzera?

Sinodorako eleizbarrutiko taldea

Gure Eleizaren aniztasuna irudikatuko dauan «sinodorako taldearen» bidez: Fede-zabalkunde eta Katekesia, Karidade eta Zuzentasuna, landa- eta uri-eremua (euskaldunak eta erdaldunak), laikotza, biziera erlijiosoa, abade gazteak, diakonoak, ikastetxeak, Ekintza Katolikoa eta eleiz komunitateak, gazte ordezkaritza, etorkinena eta eleizbarrutiko komunikazinoa.

Batera! Horixe da gure begirada VI. EEEak frutu emon daian. Kontzien-tziatzeko era, alkartean, «batera» parte hartzeko, Jesus Jaunak bere Eleizari egindako deiari erantzunez.

ON EGITEAK BETI DAKAR ONUREA

Kenkariak dohaintzengaitik Bizkaian

Eleizeari dohaintza bat egiten deutsazun bakotxean, kenkaria euki zeinke errenta autorpenean.

Zure parrokiarako dohaintzen %30a be berrreskuratu zeinke .

Informau eta lagundu www.donoamiiglesia.es

BOLETÍN DE SUSCRIPCIÓN PERIÓDICA A FAVOR DE LA IGLESIA CATÓLICA

Orden de domiciliación de adeudo SEPA

Mediante la firma de esta orden de domiciliación, el suscriptor autoriza al Arzobispado/Obispado o a la parroquia a enviar al banco del suscriptor esta orden para que carguen en la cuenta la cantidad señalada. El suscriptor podrá solicitar la devolución.

NÚMERO DE CUENTA

De conformidad con la normativa vigente en materia de Protección de Datos de Carácter Personal, el suscriptor presta su consent para la incorporación de sus datos a los ficheros, automatizados o no, del Arzobispado /Obispado o de la parroquia elegida. Los suscriptor en ningún caso serán cedidos a otras entidades, pudiendo este ejercer los derechos de acceso, rectificación, cancela dirigiéndose por escrito al responsable del fichero. Boletín de suscripción adaptado a la normativa Adendos SEPA (zona única de

Gailutatik

klik bakarrean

Edozein
Eta

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.