Page 1

Arantzazuko Bake zentroaren ideia etikoen aldizkaria

2011ko ekaina

12

2â‚Ź

Euskal auzian bizikidetzaren berradiskidetze-prozesua konpartitzea

2011ko apirilaren 8a eta 9a

Egungo lehentasun etikoen inguruko V. Jardunaldiei buruzko monografikoa


Instituzio laguntzailea:

Baketik 12 Argitaratzen du: Baketik (Gandiaga Topagunea - Arantzazu - 20567 O単ati) Inprimaketa: Antza (Industrialdea 2. pab. - 20160 Lasarte) Lege Gordailua: SS-789-2007 2011ko ekaina

Argitalpen honek erakunde honen laguntza jaso du:


Arantzazuko Bake zentroaren ideia etikoen aldizkaria

«Euskal auzian bizikidetzaren berradiskidetze-prozesua partekatzea» zen aurtengo gaia. Gogoratu behar da, Baketik-en helburuetako bat hasieratik bizikidetza berradiskidetuan laguntzea izan dela, etikan sakonduz bakearen eta gatazken konponbide eraikitzailearen oinarri gisa. Oraingo honetan, euskal auzian berradiskidetzearen gaiaren inguruan bideratu genituen jardunaldiak, euskal gizartean bizitzen ari garen egoera kontuan hartuz. Indarkeriarik gabeko epe berria zabaltzen ari da. Bertan bereziki beharrezkoa eta egokia da bizikidetzaren adiskidetze- eta beradiskidetze-ahalegin serioa, zintzoa eta zorrotza egitea. ETAren indarkeriaren balizko amaierak gauza asko aldatzen ditu, baina ez ditu arazo guztiak konpontzen. Oinarrizko adostasunik ez dago, eta krispazioa eta zatiketa politikoa bizi ditugu. Zauri ireki asko daude, aitortu gabeko sufrimendu, bidegabekeria eta biktima asko daude. Irganaren memoria kritikoa eta integrala egin gabe jarraitzen dugu. Horiei eta beste lan batzuei aurre egin behar zaie bizikidetzaren etorkizunaren ardatz estrategiko bihurtzen den berradiskidetze-prozesu batean. Hala ere, kontuan izan behar da prozesu horrek ezaugarri zorrotza duela: partekatua izan behar du, nahitaez. Bere bideragarritasunaren ezinbesteko baldintza da. Horregatik, horrelako prozesua partekatzeko eta bultzatzeko lehenbiziko urrats gomendagarria berradiskidetzeari buruzko ideia bat, kontakizun bat alde guztiei azaltzea da. Testuinguru horretan antolatu ziren bi helburu lortu nahi zituzten jardunaldi hauek: ·Gogoeta-eremua zabaltzea baimendutako solaskideen artean berradiskidetzearen inguruko kontakizun partekatua eraikitzeari buruz gogoeta egiteko. ·Bizikidetzaren berradiskidetzeari buruz gogoeta-erreferentziak eta proposamen-ekarriak eskaintzea iritzi publikoari eta eragile sozialei, politikoei eta mediatikoei. Jardunaldien eskema ohikoa izan zen. Ateak itxitako bi eztabaida-saio ostiral arratsaldean, hirugarren saio bat ateak

2011ko ekaina

12

itxita larunbat goizean adostasunak eta desadostasunak mahai gainean jartzeko; eta mahai-inguru publikoa. Ateak itxitako saioetan lau hizlarik hartu zuten parte, eta beste 21 lagun ere izan ziren bizikidetza soziopolitikoari lotutako jarduera sozialetan, politikoetan edo mediatikoetan parte hartzen dutenak. Jardunaldiak apirilaren 8an, ostiralean, hasi ziren Arantzazuko Hotelean egindako bazkariarekin. Bertan, hizlariekin batera gonbidatuak egon ziren. Ateak itxitako lehenengo saioa 15.30ean hasi zen, eta, bertan zeudenak aurkeztu ondoren, Jonan Fernandez-ek Baketik-ek prestatutako «Berradiskidetze-prozesu bat modu partekatuan kokatzeko eta bultzatzeko oinarriak» proposamena aurkeztu zuen. Ondoren, gonbidatutako hizlariek, Juan Pablo Fusi-k, Mario Zubiagak, Margarita Robles-ek eta Juan Jose Ibarretxek euren txostenak aurkeztu zituzten solasaldiari tartea egin aurretik. Atseden-tarte txiki bat hartu ondoren, bigarren saioari ekin zitzaion. Eztabaida iradokizun praktikoenetan kokatu zen, eta 19.45ean eguneko saioari amaiera eman ondoren, Arantzazuko Basilika bisitatzeko aukera izan zuten gonbidatuek. Larunbat goizean, Mariano Ferrer jardunaldietako moderatzaileak bezperan jorratutakoaren laburpena egin zuen hasteko, adostasunak eta desadostasunak azpimarratuz. 11.30ean, mahai-inguru publikoan lau hizlariek euren txostenak aurkeztu ondoren, Mariano Ferrer-ek laburpen zabala egin zuen. Ondoren, galderetarako tartea zabaldu zen aretoa bete zuten 300 lagunentzat. Baketik-ek eskerrak eman nahi dizkie gobidatu guztiei euren ekarriengatik eta, batez ere, une oro izan zuten jarrera ezin hobeagatik. Ondorengo ataletan hizlariek ateak itxitako lehenengo eguneko saioan egindako hitzaldiak, jardunaldiei buruzko moderatzailearen ikuspegia, Baketik-en ondorioak eta, eranskin gisa, bake zentro honek aurkeztutako oinarrizko txostena jasoko dira. 3


Txostenak

Emakumeen beharrezko parte-hartzea bakearen eraiku eta «berradiskidetze-bideak» Euskal Herriarentzat Juan Jose Ibarretxe

«It isn’t enough to talk about peace. One must believe in it. And it isn’t enough to believe in it. One must work at it». Eleanor Roosevelt 1. Inposaketa, ezinikusia eta gorrotoa –hainbat aldiz «apaindu arte goraipatua»1–, berradiskidetzeagatik, tolerantziagatik eta elkarrenganako errespetuagatik ordezkatzea. Berradiskidetzea, «hori gabe bakea su-etena baino ez delako».

berradiskidetzea. Kontzeptuek «errealitate ilun batean argia jartzeko»5 balio behar dutelako.

3. 3. Zenbait kontzepturen definizioa: Giza Eskubideak; biktimak, ordaintza, memoria, egia, justizia; barkamena,

4. Berradiskidetzea «ez baita iraganari buruzko amnesia haren gaineko memoria kritikoa baizik»6, berradiskidetzea «iraganaren itxiera bezala, baina ez etorkizunaren irekiera bezala»7. Berradiskidetzea eta barkamena «gizakiak zabalik onetsi behar dituen balio unibertsalak baitira»8 eta «egiak sostengatua egon behar baitute»9, horrenbestez, norberaren inplikazioa, «giza eskuzabaltasuna»10 eta «esperantza aktiboa»11 behar dute bake prozesu bat eraikitzeko «egiaren, justiziaren, memoriaren, barkamenaren eta akordioaren alderdiak bilduz, bizikidetza-esparrua zegoen tokian berregiten –edo ez zegoen tokian sortzen– edo gutxienez

1 MEDEM, J., La pelota vasca, la piel contra la piedra, Madrid, ed. Santillana, 2003, 15. eta 16. orr., adierazten du: «había llegado a idealizar el odio, es decir, lo había magnificado hasta embellecerlo. (…). Lo primero que me propuse fue no odiar, y pensé que si lo conseguía, ésa sería la mejor idealización del odio. De aquella actitud surgió AITOR, la piel contra la piedra». 2 MARTÍN BERISTAIN, C. eta PÁEZ ROVIRA, D., Violencia, apoyo a las víctimas y reconstrucción social. Experiencias internacionales y el desafío vasco, Madrid, ed. Fundamentos, 2000, 83. orr., adierazten dute: «Las experiencias analizadas muestran cómo se necesita una manera diferente de ver los procesos de diálogo y negociación que tratan de terminar con la violencia política. (…). Es necesaria una re conceptualización de dichos procesos como parte de un proceso de reconstrucción del tejido social, de las relaciones sociales, el espacio político y la seguridad y esperanza de la sociedad». 3 LEDERACH, J. P., Construyendo la paz. Reconciliación sostenible en sociedades divididas, Gernika, Bakeaz/Gernika Gogoratuz, 1998, 181. orr. 4 DARBY, J., The Effects of Violence on Peace Processes, Washington,

United States Institute of Peace Press, 2001, 5. orr. adierazten du: «Each peace process has its own priorities. (…). So peace process is rarely a predictable sequence from violence to settlement». 5 HERRERO DE MIÑÓN, M., «Pactismo y nacionalismo inclusivos», Conciliar la diversidad. Pasado y presente de la vertebración de España, VII y VIII Seminarios Ernest Lluch, ARRIETA, J. eta ASTIGARRAGA, J. (eds.), Bilbao, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, 2009, 233. orr., adierazten du: «el concepto es un mero instrumento, como todo instrumento de utilidad limitada, pero un instrumento indispensable». 6 URIARTE, J. M., XIV. `Ricardo Alberdi’ Aste Sozialaren txostena, «Berradiskidetzea», Donostia, 2006ko maiatzaren 10ª, adierazten du: «(…) reconciliarse auténticamente no es necesariamente anudar ni recuperar la amistad, sino el respeto mutuo entre personas y grupos.(…). No es olvido de ninguna de las víctimas… sino recuerdo dolorido de todas ellas. No es una obligación exigible a las víctimas, sino ante todo una responsabilidad de los agresores y de la sociedad entera. No es vehículo del espíritu justiciero ni mucho menos vengativo, sino fruto de la generosidad».

2. Bidea eraikitzea, «gizarte-sarea berreraikitzeko politika»2 garatzea. Horretarako ez dago errezeta orokorrik, «gatazka horietako izaera propioak dituen errealitateetara eta zalantzetara»3 egokituz, «bake prozesu bakoitzak bere lehentasunak dituelako»4.

4 baketik 12


Euskal auzian bizikidetzaren berradiskidetze-prozesua konpartitzea

untzan

>>

giza bizimodua eta bere gatazkak errazteko giza baldintzak sortuz, batez ere bizirik dauden biktimentzat»12.

5. Ikuspegi proposatzailea: Ikerketa aurreratuenek emakumeen zeregina onartzen dute –gatazken biktimen zereginetik haratago– gatazken prebentzioaren eta konponbidearen munduan zein bizikidetzaren berradiskidetze-prozesuetan. Horrek are ulergaitzago egiten du negoziazio-prozesuetan emakumeen ahotsaren presentzia eskasa. «Building lasting peace and security requires women’s participation. Half of the world’s population cannot make a whole peace (…) Women’s exclusion from the peace processes undermines the long-term postconflict transformation that must take place. (…). Women are 7 GALTUNG, J., Tras la violencia, 3R: reconstrucción, reconciliación, resolución. Afrontando los efectos visibles e invisibles de la guerra y la violencia, Bilbao, Bakeaz/Gernika Gogoratuz, 1998. 8 SETIÉN, J. M., Obras Completas II. Pacificación y justicia, Donostia, ed. Idatz, 2005, 13. eta 14. orr., adierazten du: «La reconciliación y el perdón son dimensiones que dignifican y enriquecen a las personas que las viven en sus vidas». 9 SETIÉN, J. M., Obras Completas II. Pacificación y justicia, Donostia, ed. Idatz, 2005, 14. orr., adierazten du: «Pasar estas páginas largas de la historia de nuestro pueblo como si no hubieran existido, en aras del perdón y de la deseada reconciliación, no sería actuar en verdad». 10 MANDELA, N. R., El largo camino hacia la libertad, Madrid, ed. Santillana, 2010, 582-588. orr., adierazten du: «Los hombres como los funcionarios Swart, Gregory y Brand reforzaban mi convicción de que incluso quienes me habían mantenido entre rejas durante veintisiete años eran esencialmente humanos. (…). Me preguntaron por el miedo que sentían los blancos. Sabía que todo el mundo esperaba que albergara resentimiento

often viewed as victims of conflict. But this view masks the important roles women play as leaders, especially in helping end conflict, developing postconflict reintegration efforts and economic life»13 Zorionez, aukera berria bizi duen «euskal gatazkan», ahotsa, presentzia, emakumeen parte-hartze aktiboa, negoziazioaren eremu eta organo guztietan, geure herrian «bake iraunkorra» lortzeko eta «bizikidetzaren berradiskidetzerako bideak» egiteko faktore kritikoa izango da, eta «parte ez hartzea» porrota errepikatzeko faktore kritikoa.

hacía ellos, pero no era así. (…). Quería que toda Sudáfrica viera que amaba a mis enemigos, aunque aborrecía el sistema que nos había enfrentado». 11 FERNANDEZ, J., Vivir y convivir. Cuatro aprendizajes básicos. Una búsqueda de lo humano para encontrarnos en lo universal, Madrid, Alianza ed., 84. orr., adierazten du: «crear las condiciones para que lo mejor del ser humano pueda actuar entre nosotros/as, en los/as demás, y en el mundo», eta 65. orr., baieztatzen du: «sabiendo que no somos dueños de la verdad absoluta, ni de toda la razón, simplemente porque ni lo vemos ni lo conocemos todo». 12 BILBAO, G., «¿Es deseable y posible la reconciliación en el País Vasco? La reconciliación (im)posible», en JARES, X. R., UGARTE, J., MANCISIDOR, M. eta OIANGUREN, M., El papel de la investigación para la paz ante la violencia en el País Vasco, Bilbao, Bakeaz/Gernika Gogoratuz, 2006, 153-176. orr., adierazten dute: «En estos momentos no se puede hablar propiamente de un horizonte inmediato de reconciliación». 13 UNITED STATES INSTITUTE OF PEACE, The Role of Women in Global Security, Washington, Special Report n. 264, January 2011.

5


Txostenak

Terrorismoa amaitzear omen de Juan Pablo Fusi

Eric J. Hobsbawnek Budapesteko Europar Unibertsitate Zentralean 1993-94 ikasturtea hasteko eman zuen inaugurazio-hitzaldian («Historiaren barruan eta kanpoan»), historiaren eta nazionalismoaren arteko lotura berez dela zaila esan zuen: lehenik eta behin –zioen–, historia (benetakoa nahiz asmatua) ideologia nazionalisten funtsezko osagaia delako, nazionalismoen legitimaziofaktore ezinbestekoa; bigarrenik, historialariaren lehenbiziko erantzukizuna, edozein gertakari historikoren aurrean, historiaren erabilera ideologiko eta politiko gehiegizkoa (guri dagokigunez, nortasun-politiken alboko mitoak eta asmakizunak) kritikatzea delako. Honenbestez, zilegi bekit hau adieraztea: alde batetik, herri bat, nazio bat, lurralde bat zer den jakiteko, diren hori izatera nola iritsi diren jakin behar da lehenbizi. Prozesu konplexua, ezlineala izaten da hori beti (baita Euskal Herrian ere), eta jarraitutasuna duten zenbait elementurekin batera hainbat etendura eta haustura ere egon ohi dira. Bestetik, benetako historia ideologiaren eta propagandaren desitxuratzeen aurkako antidotoa da, egiaren lepora egiten diren kontakizun erakargarrien zuzentzailea. Historia ezin du inork ezabatu. ETAren indarkeria –800 hildako 1969tik, milaka zauritu, gizarte polarizatua eta banatua gai hau dela eta– ez zen izan egoera politiko eta historiko jakin bati (Francoren diktadura) aurre egiteko bitarteko hutsa, ezta –gerora besterik esan izan den arren– antzina-antzinako gatazka ebatzigabe baten azken ondorioa. Izan ere, karlistaldiak (1833-39, 1874-76) ez ziren sortu lurralde haien eta gobernu zentralaren arteko «liskerrengatik» –gerra espainolak izan ziren, dinastikoak, legitimistak–, eta ez da egon XIX. mendeaz geroztik euskal herritarren eta espainiar estatuaren arteko bizikidetza gaiztoturik. Erabakigarria beste faktore hau izan da, 1880-90etik aurrera bederen: euskal gizarte garaikidearen izugarrizko hazkundea (industrializazioa, bankuak, idazleak eta jarduera intelektuala, kirola, arkitektura eta artea), betiere espainiar estatuaren barruan. Hiru arazo nabarmendu zaizkigu harrezkeroztik, XX. mendean, Euskal Herriko historian: gizarte industrial baten eraikuntza, arazo «nazionala», eta herriaren barne-egituraketa. Nolanahi dela ere, 1980tik

6 baketik 12

aurrera (Gernikako Autonomia Estatutua onartu zen urtetik, alegia), estatu demokratiko batean izan zezakeen autonomia-mailarik handiena izan du Euskadik. Beste era batera esanda, eta ETAren gaiari berriro atxikiz: ETAren terrorismoa nahita hartutako erabakia izan da –beti–, ez ezinbesteko premiak eragina. Independentziarako edo autodeterminaziorako bidean aurrera egiteko ikuspegi estrategiko jakin baten emaitza izan zen (indarkeria askapen nazionalaren eragile eta tresna), eta, horretxegatik, ETA erakundeak euskal gizartea kontrolatzeko eta lerrokatzeko prozesuaren nahitaezko osagaia. Foruzaletasuna aurrekari hartuta eman zion euskal nazionalismoak euskal gizarte garaikideari bere nortasun kolektiboaren zentzua. Baina bestelakoa dugu arazoa orain eta etorkizunean: Euskadi gobernu-jurisdikzioa da jada, nazionalitate bat (baditu bandera, sinbologia eta erritual «nazionalak», biztanleen kontzientzian eta imaginarioan tinko errotuak), autogobernuaren ardura guztiak bere gain hartzen dituen erabakitze-eremu propioa... Ez da estatu bat, baina erregio bat askoz ere gehiago da. Ez da herri etniko bat, aspaldi-aspalditik gainera: 700.000 bat lagunek emigratu zuten Euskal Herrira 1880 eta 1980 artean, Euskadiko egungo biztanleriaren (2,1 milioi lagun); hots, herritarren %60 inguru immigrantea da, hein batean bederen. XIX. mendearen amaieratik, gizarte konplexua da Euskadi; gaur, berriz, gizarte irekia da, dinamikoa, postindustriala, oso urbanizatua eta garatua. Euskal gizartearen nortasuna ez dator etnizitatetik, aniztasunetik baizik, eta garapen ekonomiko eta industrial ikusgarri baten emaitza da, baita zenbait tradizio kulturalen elkarreraginarena ere: kultura euskalduna, kultura euskal-espainola (eta kultura espainola bera) eta herrialde bakoitzekoa. Horregatik, ETAren terrorismoa –faxista-kutsuko ezaugarri ugarikoa: ekintzaren eta indarkeriaren gorespena, ultranazionalismoa, kale-borrokako eskuadroiak, masapolitikaren erritualizazioa, euskal banderaren eta himno militarren gorazarrea...– amaitzear omen den honetan, kontua da (hala uste dut, behintzat) nola egituratu Euskadi gizarte irekitzat eta bidezkotzat, demokraziaren funtsezko


Euskal auzian bizikidetzaren berradiskidetze-prozesua konpartitzea

en honetan...

>>

balioen gainean: eskubideen jabe, norbanakoa (ez lurraldea); ideia-trukea, oinarrizko askatasun zibilak, aniztasun ideologikoa, giza elkartasuna, aukera-berdintasuna, ongizate soziala, besteaganako errespetua... ez dut uste, dena den, Euskadin demokraziaren berreraikuntza abertzaletasunak soilik egin dezakeenik (euskal herritar gehienen nahia adierazten badu ere, ez dezagun ahantzi). Izan ere, nazionalismo esentzialistek eta etnizistek (horietako da euskal abertzaletasun moderatua) berezkoa dute, beti, esklusibismoaren nahia; ultranazionalismo iraultzaileak, berriz, heriotza, intolerantzia eta hondamendia besterik ez ditu ereiten; adibidez, azkeneko 30-40 urteotan Ipar Irlandan eta Euskal Herrian. Hala eta guztiz ere, helburu irisgarria izan behar du Euskal Herriaren barne-egituraketa berregitea, zenbait xede etiko eta politiko erkide dituen gizarte bihurtzea, Euskal Herria erkidego historiko gisara eta, aldi berean, bizikidetza eta modernitate demokratikoko komunitate modura eraikitzea. Horretarako, jakina, zuhurtzia zibila, balio politiko liberalak eta gizalegezkoak behar dira; euskal oreka berri bat behar da, estatutu-hitzarmen berri bat abiapuntu hartuta (Gernikako Estatutua: egungo euskal nazionalitatearen oinarri), behin betikoz elkarrekin uztartuz euskal abertzaleen eta ez-abertzaleen ideiak, planteamendu historikoak eta kulturak.

euskal historia. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Gaztelan eta Espainian sartzea; euskaldunek Espainiako administrazioan, Amerikan eta Espainiako katolizismoaren historian izan duten parte-hartzea; XX. mendean euskal interes ekonomikoek Espainiako ekonomian hartu zuten garrantzia; immigrazioa; euskal kulturako tradizio euskal-espainol aipagarria (Unamuno, Baroja, Blas de Otero, Celaya, Zuloaga...) oso garrantzizkoak izan dira euskal nortasun historikoaren sorkuntzan eta bilakaeran, euskal herriaren berezko berezitasun etnikoak eta linguistikoak bezain garrantzitsuak. XIX. mendearen amaieratik, euskarari eta euskal kulturari lotuta aurkeztu izan du abertzaletasunak euskal nortasuna (zenbait jende txalogarriri esker birsortua: Barandiaran, Lizardi, Lauaxeta, Koldo Mitxelena, N. Basterretxea, Atxaga, Saizarbitoria, Anjel Lertxundi...). Tradizio ez-abertzaleko intelektual askok (Unamuno eta Baroja, Zuloaga, Arteta eta Juan EchevarrĂ­a pintoreak; Celaya eta Otero poetak, Julio Caro Baroja, A. Ibarrola...), berriz, funtsezko zenbait gako proposatu zituzten, aipatu ditugun horien paraleloan, Euskal Herria ulertzeko, haren konplexutasunaz eta edertasunaz jabetzeko, euskal herritar askori beren historiaren eta euskaltasunaren nondik norakoak agertzeko.

Funtsezko alderdia dugu hori. Izan ere, Euskal Herriak (Ipar Irlandak eta Quebecek bezala) nazionalitate zatitua eta aniztasun politikoa ditu, hots, ez dago ahobatezko adostasunik euskal nazioari (edo irlandarrari, edo quebectarrari) buruz. Euskal Herrian, abertzaletasuna eta ez-abertzaletasuna euskal historiaren, politikaren eta bizitza kolektiboaren adierazpen desberdinak dira. Abertzaletasuna kontu oso berria du Euskal Herriak: XIX. mendearen amaieran sortu zen, eta hainbat hamarkada behar izan zituen mugimendu sozial eta kultural esanguratsu bihurtzeko. Euskal nortasunaren sentimenduak (ez-abertzaleak), abertzaletasunarenak bezain sendoak, beti egon dira (abertzaletasuna sortu aurretik eta ondoren); gainera, maiz, ikuspegi zentzuzkoago batetik begiratu eta interpretatu izan dute

7


Txostenak

Berradiskidetze-prozesuari buruzko gogoetak Margarita Robles

Berradiskidetze-prozesu bati ekiteko egin nahi den edozein planteamendu, neure iritziz, ikuspegi errealista batetik egin behar da. Ikuspegi horrek egungo gizartean gertaerek daramaten erritmo bizia, herritarren eguneroko kezkak eta komunikabideen zeregina hartu beharko ditu kontuan.

eguneroko bizitza baldintzatzen dute halabeharrez. Krisi ekonomikoaren testuinguruan, langabeziaren zenbakiak oso garrantzitsuak direnean, bizirik irautearen kezkak beste edozein gauza alde batera uzten du, eta gehiago hori printzipioen eremuan garatzen bada batez ere. Erabat bidegabea da, baina horrela da.

Diskurtso teorikoa egin ahal izango litzateke, eta beharrezkoa da egitea, ÂŤbehar da izanÂť eremuan, planteamendu etikoekin, filosofikoekin eta printzipioen eremuan. Diskurtso hori eta azterketa hori egin behar dira, baina ezin da ahaztu edozein gertaera, jarrera edo erabaki testuinguru sozial berezi batean ematen dela, erabat aldakorra eta dinamikoa, non berri hunkigarrienak ere oso azkar desagertzen diren memoria kolektibotik.

Horregatik, berradiskidetzearen gaira hurbiltzea errealite hori kontuan hartuta egin behar da. Herritarrek edozein hondamendik edota edozein motatako indarkeriak eragindako biktimenganako elkartasuna adierazten dute beti, baina akatsa litzateke alde batera uztea elkartasun, babes edo ulertze hori ekitaldi puntualetan irudikatzen dela bakarrik eta ez duela baldintzatzen eguneroko bizimodua ezta norberaren lehentasunak ere, komunitate txikietan ere. Hori dela-eta kexatzen dira hainbeste aldiz biktimak euren bakardadeaz eta aintzatespenik ezaz.

Natura-tragedia handiak, herrialde desberdinetan gertatzen diren gerrak, nazioarteko erakundeen erabakiak edo gobernu-aldaketak, gaur egun komunikabideetan aste bete baino gehiago ez dute irauten. Horrez gain, komunikabideetan ez dagoena ez da existitzen, eta sare sozialek dinamika erabat berriak eta oso arinak sortu dituzte. Baina egoera ekonomikoez gain, oporotasunarekin zein krisiarekin zerikusia dutenak, herritarren kezkak eta

8 baketik 12

Eremu politikoan, gertaerak hainbesteko abiaduran gertatzen dira eta askotan printzipioen adierazpen publikoak ez dira ekintza zehatzen irudikapenekin laguntzen, gainontzekoan, eremu oso zehatzetan ez bada, ez dira erreklamatzen. Neure ustez, lehen galdera garrantzitsua sortzen da beraz: Berradiskidetze-prozesuari buruz gogoeta egiteko


Euskal auzian bizikidetzaren berradiskidetze-prozesua konpartitzea

>>

behar den lasaitasunik eta patxadarik ba al dago, edo gertaera politikoek eta sozialek hori eragotziko dute? Zalantzarik gabe, eta hori da bigarren alderdia, ez da berdina izango planteamendua Euskadiko eremuan eta Estatuaren beste tokietan non euren ahotsa entzunarazi nahiko duten biktimak ere badauden. Gogoeta beharrezkoa dela pentsatuz, eremu teorikoan geratuko da edo neurri zehatzetan irudikatu behar da? Zein motatakoak izan beharko lukete neurri horiek: legalak, laguntzazkoak, hezkuntzazkoak‌? Euskal Herrira mugatu behar dira, edo proiekzio handiagoa izan behar dute?

Nortzuk izan behar dute berradiskidetze-prozesu horren bultzatzaileek? Saihestezina al da zalantzak sortzea horien zereginaren motibazio edo baldintza posibleei buruz? Zein izan behar da gizarte zibilaren zeregina? Beharrezkoa da berehala ekitea, edo denbora bat pasatzen utzi behar da? Biktimak modu kolektiboan hartu behar dira kontuan edo ezinbestekoa da bakoitzaren minaren eta egoeraren balorazioa egitea? Hauek dira gai garrantzitsuak. Egiten den azterketa eta ematen diren erantzunak printzipioen eremuan soilik ez geratzea nahi dute. Proposatu behar den lekuan bertako errealitate soziala eta prozesuan nahastuak gertatu direnen egoera pertsonalak kontuan hartzea, alegia.

Ona al da berradiskidetzeari buruzko gogoeta-prozesuen erabilpen politikoa egotea? Eta berradiskidetzea berari buruz? Eremu politikotik urrun daitezke prozesu horiek? Zer gertatuko da zain dauden prozesu judizialekin? Proiekzio sozial publikoa eduki behar dute bitartekarien irudiak bultzatuz eta komunikabideei zeregin garrantzitsua emanez edo, alderantziz, eremu pribatuagoan geratu behar dute? Zer eragin izan dezake egoera ekonomikoak, ekonomiak eremu guztietan eragina duen mundu batean?

9


Txostenak

Bizikidetza Euskal Herrian: irag oraina eta geroa hobeto kudea zenbait iradokizun Mario Zubiaga Ezin egokiagoa da Baketik-ek proposatutako atariko goiburua, denbora-azterketa luzetara egiteko behintzat. Zizekek gogorarazten digunez, «oinarrizko eztabaida ideologikoa honi buruzkoa da: beti etorkizuna aitziniruditzen ari zaigun iraganaren egungo definizioari buruzkoa». Gizarte guztietan da hori egia, baina are gehiago gutxienez bi bizikidetza-proiektu, bi «bizimodu oneko» proiektu etiko (antzinatik elkarren lehiakide sentitzen direnak) dituzten gizarteak; euskal gizartea, kasu. Zenbait iradokizun aurkeztera natorkizue, iraganaren/orainaren/geroaren ulerkuntza parteka dezagun, neurri batean bederen, betiere gatazkatsua (berradiskidetua baino gehiago) den geure bizikidetza honetan.

1. Zer gertatu da? Charles Tillyrenek –bertute nagusia, prozesu sozialak azaltzen saiatzea, haiek txalotu edo gaitzetsi gabe– egoeraren irakurketa politologikoa egin digu: joan den mendeko 60ko hamarkadaren erdi aldera hasitako protesta/demokratizazio ziklo luze baten amaiera ikusten ari gara. Demokratizazioa ez da inoiz izaten prozesu baketsua, eta, sarritan, demokratizazioaren gaineko gatazkan indarkeria erabiltzen da. Geure kasuan, bi beldur, bi disonantzia kognitibo (faktuala, bata; hipotetikoa, bestea) lotu zaizkio elkarri, espiral luze eta mingarri batean. Orain, baztertuak ditugu lehenbizi aipatutakoak (beldurrak), eta gaindituak (partzialki, bederen) bigarrengoak (disonantziak). Demokratizazio-prozesu guztiak garatzen dira ideala den horren eta egingarria denaren arteko tentsio konponezinean, eta unean uneko indar-proportzioak erabakitzen du auzia. Horregatik, alderdi etikoa ez zaio arrotz lehiakideetako inori. Etika desberdinen arteko borroka delako irauten du gatazkak, elkarrekin lehiatzen diren legitimotasun fluktuatzaileen artekoa. Iraganaren berrikuspenak, norberaren posizionamendu moraletik landa, elkarrenganako hurbilketa etikoa sustatu behar luke. Hurbilketa horri esker, eskakizun demokratikorik ez litza-

10 baketik 12

teke ukatuko, batetik; bestetik, ez legoke bide ez-demokratikorik erabili beharrik eskakizun horien alde egiteko.

2. Nola jardun orain? Indarkeria-zikloaren amaieraren eta demokratizaziozikloaren bukaeraren arteko denbora-hiatoak egungo egoera honen kudeaketa adimentsua egitera behartzen gaitu, indarkeria-zikloaren amaierak ez dezan oztopatu, etorkizunean, irtenbide politiko zentzuzkorik. Trantsizio politikoko prozesu guztiek eskatzen dute amnesiaren eta oroimenaren erabilera zentzuduna, eta, batez ere, bi estrategia horien erabilera egokia, egoera bakoitzari aplikatua: a) Komenigarria da gatazkaren zergatiei buruzko nolabaiteko amnesia (oroimen ahula). Bizikidetza zail baina bideragarri baten oinarriak eraiki nahi baditugu, onartu beharra daukagu euskal gizartea ez dela bat etorriko gatazkaren zergatiei dagokienez (are gutxiago espainiar gizartearekin alderatuta). Kristin Rossek kritikatu egiten ditu memoria despolitizatzeko saioak, batez ere garaituei bere kausa kendu eta gaitzespen moralaren alorrera, damutasunera, eraman nahi bada. Zaila izango da, geure kasuan, bi termino horien gaineko adostasuna lortzea. b) Ezinbestekoa da oinazeari eta sufrimenduari buruzko oroimen sendoa. Eragindako kaltea onartu eta, ondoren, oinazea eta pena baliabide politiko bihurtu behar litzateke; ez, ordea, mendekurako eta bizikidetza oztopatzen duten faktoreak areagotzeko, baizik eta bizikidetza sendotzeko eta oinarri partekatuen gainean eraikitzeko. Seguru aski, parteka daitezkeen eta partekatu behar diren gauza bakarrak sufrimendua eta pena dira. Dolua prozesatzea eta oinazea baliabide politiko bihurtzea ez da geldi egotea: prozesu geldoa da, non sufrimenduarekiko identifikazioa (partekatua) garatzen dugun. Judith Butlerrek dioskunez, identifikazio horrek aldatu egiten gaitu, geroari begira, eta etorkizuneko bizikidetza gatazkatsua giza bizitzaren hauskortasuna errespetatzen duten printzipioen


Euskal auzian bizikidetzaren berradiskidetze-prozesua konpartitzea

gana, atzeko

>>

gainean kudeatzeko aukera ematen digu, Mouffek «gatazken kudeaketa agonistikoa» deritzon horren parametroen arabera. Ez dago errezeta bakar bat sufrimendu zementu sozial bihurtzeko. Egindako kaltea aitortzea, besteen sufrimendua sentitzea (sentitzen dut, sentitzen dugu, pena sentitzen dugu), baita biktimen senitartekoen barkamena eskatzea ere hurbilketa egingarria eta bideragarria da gaur egun. Jakina, aitortza-prozesu horiekin batera, presoak kaleratuz joateko eta erbesteratuak etxeratzeko bideak aztertu behar lirateke. c) Gerra-esparruak gainditu beharra dago. Butler «gerra-esparruez» mintzo zaigu, hots, gerra bidean jartzeko ezinbestekoak diren esperientziaren banaketa-modu selektiboez. Gerra-esparruen eginkizun nagusia deshumanizazioa da, «bizitza bizigarria» eta «heriotza tamalgarria» bereizteko behar den intsentsibilizazioa, bestearen sufrimenduan ukatzea, dolurik eza. Alabaina, dirudienaz edo esaten denaz landa, esan ezin daitekeena, ager ezin daitekeena zehazteko balio dute gerra-esparruek. Horrela lortzen da bestearen oinazearekiko intsentsibilizazioa (gerra ororen aurrebaldintza ezinbestekoa). Jakina, alde bietan izaten dira gerra-esparruak. Ez da erraza izaten gertatu dena eta itxuraz gertatu dena bereiztea gerraesparruen arabera, baina, batez ere une honetan, ez dugu utzi behar prozesuaren amaiera gerra-esparruen arabera ikusten eta aztertzen jarraitzea. Bestalde, kentzeko oso zailak dira esparru horiek (estatuan, batik bat; Euskal Herrian, ez hainbeste). Izan ere, alde bati gerrarako (irabazteko) lagungarri izan zaion hori oztopo larri bilaka daiteke denon bakerako.

gaineko eztabaida. Behin-behineko itun horrek Zizekek «bestearen potentzial demokratikoan konfiantza izateko premiatzat» definitu zuen jarrera izan behar du euskarri. Geure lurralde-eremuan nation building/state building prozesu lehiakideak dabiltzala kontuan harturik, prozesu horien guztien bideragarritasuna bermatu behar luke hitzarmenak. Izan ere, elkarrekin lehiatzen diren «bizimodu oneko proiektu» guztiek onartzen dute demokratikoki kudeatu behar dela Euskal Herriko aniztasuna. Benetako bizikidetza-eredu batek bi kontakizunen bideragarritasun erreala izan behar luke kontuan, eta, behar den neurrian, egoera horretara egokitu esparru instituzionalak, egungo tresna arautzaileak aldatuz. Hori litzateke, neure ustez, demokratizazio-zikloaren irtenbide arrazoizkoa une honetan. Benetako bizikidetza-eredu bat adosteko gauza izango ote gara? Edo beste mobilizazio/protesta-ziklo bat abiarazi beharko da, eta sistemaren barne- eta kanpo-mugak zalantzan jarri berriro? Horrela gertatuko da, seguru aski, Euskal Herrian benetako bizikidetza-eredu bat eraikitzea Espainiako sistema politikoaren mende baitago, hein handi batean, eta sistema horren legitimazio-oinarriak ez datoz bat Euskal Herrikoekin. Seguruenik, luze gabe, beste mobilizazio-ziklo bat hasiko da –parametro agonistikoekin, ez belikoekin–, non hezurmamituko den (proiektu kolektibo desberdinen) bizikidetza-gatazkatsuaren ideia, berradiskidetzea edo gizarte berradiskidetua baino gehiago.

3. Zer ekarri behar liguke geroak? Zein izan behar lukete geure herriko «bizimodu onaren» ikuspegien edo proiektuen arteko zentzuzko bizikidetzarako oinarriek? Tillyk dioenez, gatazka-zikloak (demokratizazioa beti da gatazkatsua, eta, maiz, bortitza) nolabaiteko itun batekin amaitu ohi dira, eta hor bukatzen da, behin-behingoz, demokratizazioaren egungo mugen

11


Moderatzailearen ikuspegia Mariano Ferrer

Ona izaten da gogoeta-prozesu bat hasterakoan jakitea nora heldu nahi dugun. Horrek aurten esan nahi zuen, lehen lehenik, zehaztea zertan den Euskal Herriko bizikidetza berradiskidetu beharrezkoa eta desiratua jakiteko horri laguntzeko zer egite komeni den edo zer. Esperientziak erakutsi digu kaltegarria dela definizio oso itxiak bilatzea hasieratik, ados ez egotera daramatelako bat etortzera baino. Beraz, bakoitzak egoki ikusten zituen elementuak gerorako uzteko gonbidapenarekin ekin genion eztabaidari eta, zalantzarik gabe, deskribapen osatugabera hurbiltzera, nahikoa zelako lehen azterketarako. Jakin bagenekien, gainera, geure gogoetak aurrera egingo zuela muga batzuetara lotzen baldin bazen: posibilista izatea (bakoitzak desiratutako maximoetara baino gehiago beharrezko minimoetara zuzendua), funtzionala (azken mendi erdiko sufrimendu bidegabea berriro gertatu behar ez dela gizartemailan konpartitzeko jarrera lortzera bideratua), berradiskidetzearen izaera kolektibora mugatua (dimentsio pertsonalak –barkamen edo damu indibiduala bezalako jarrerak– beste eremu bat dauka eta gainetik aipatu zen soilik). Eztabaida pizten zuten lau mintzaldien ondoren, azterketa hirukoitzari ekin genion: bizikidetza berradiskidetuaren kontzeptua, zailtzen duten oztopoak eta erraz dezaketen ekimenak. Eztabiadaren lerroak aipatzera eta bere puntu gatazkatsuenak azpimarratzera mugatuko naiz. Bizikidetza berradiskidetua: ez da adierabakarrekoa poliedrikoa baizik; berradiskidetze desberdinak eta segidakoak behar ditu, bakoitza bere bidearekin, bere protagonistekin, bere buruzagitzarekin eta bere baldintzekin. Honako elementuek deskribatuko lukete: 1. Iraganaren memoria kritikoa, gertaera guztiak, eta ez batzuk, bilduko lituzkeena. Gertaeren interpretazioa konpartitzea orain gehiegizko nahia dirudi. 12 baketik 12

2. Biktima guztien sufrimenduaren aurrean elkartasunezko enpatia: bere memoria iragan mingarriari eta bidegabeari zilegitasuna kenduko liokeen testigantza bezala. 3. Desberdinen arteko akordioak sortzen, eta demokratikoki proposatutako proiektu desberdinak garatzea ahalbidetzen dituen etorkizuneko apostu demokratikoa. Ez du bermatzen gatazkarik ez egotea ezta aurretik pentsatutako konponbidea ematea ere, baina bai gatazkak arrazoiaren bidera, adostasunera eta demokratikoki ezarritako indarren harremanera bideratzeko ariketa. 4. «Bestea» berdina bezala onartzea; ezin dela inoiz izan aurre egiteko etsaia edo zibilki edo politikoki baztertzeko aurkaria. 5. Gizartearen garrantzia eragile politikoen egitekoaz haratago. Hiru alderdi agertu ziren bereziki gatazkatsu: ·Abiapuntua edo egungo egoera. Haustura soziala zein punturaino da larria, erreala eta berregiteko zaila, edo puztu egiten da euskal nazionalismoaren kontra diskurtso beligerantea eraikitzeko. ·Helmuga. Bizikidetza berradiskidetuaren helburuak ETAren indarkeriarekin amaitzera eta bere ondorioak konpontzera mugatu behar duen, akordio politikorik (ezta metodologikorik gabe hori prestatzeko) gehitu gabe, edo haratago doan eta desadostasun politikoari aurre egiteko eginkizunak, konpartitzeko balioak eta abar hartzen dituen. ·Justizia. Inork ez zuen aditzera eman epaileek legea aplikatu behar ez dutenik, eta ez zuen zigorgabetasuna defendatu ere. Berradiskidetzean justiziak bere zeregina dauka. Eztabaida, marko legalaren aplikazioak ahalbidetzen duen malgutasunean kokatzen da aplikatzen den unearen errealitate soziala kontuan hartzen bada.


>>

Oztopoak. Ohar laburra, zehaztasun gehiegirik gabe: ·Segurtasunik ezak (ETAk ez du erabaki desegitea, eta ez dakigu egingo duen edo noiz) beharrezko energia positiboak blokeatzen ditu, eta elkarrizketa sozialak behar duen argitasuna mugatzen du. ·Eremu desberdinak. Indarkeriaren zikloaren amaieran Estatuak zeregin erabakiorra dauka, berradiskidetze-eztabaida euskal gizarteari dagokio. Euskal gizartearen eta prozesua babestu nahi izango dutenen artean interesen desadostasuna aurreikusteko modukoa da. ·Iritzi publikoan eragina duten eta hura baldintzatzen duten komunikabideak eta gerradiskurtsoak. ·Egungo legedia (Kode Penala eta Alderdien legea) eta espetxe-politika. ·Pertsonak. Demokratikoa zer den eta zer ez, Konstituzioan zer sartzen den eta zer ez, besteei zer exijitu behar zaien inposatzen ausartzen direnak; pasiboak (Neuk zer egin dezaket?), gogogabetuak (huts egindako saiakera gehiegi)… ·Asmo on berdinak dituzten erakundeen eta elkarteen arteko lankidetza-gabezia. ·Gertatutakoaren dinamismoa. Hau bezalako gai korapilotsua eta zaila beharrezkoa den jarraipenarekin txertatzea agenda publikoan sartzea zailtzen duena. Erraztuko duten ekimenak. Zer egin dezakegu dagoeneko, gauzak dauden bezala? Zenbait proposamen, logikoa den bezala, oztopoen beste aurpegia ziren: ·Iritzi publikoan gerra-eremuak eraikitzen uzteko hitzezko desarmatzea/berrarmatzea, eta diskurtsoak egoeraren bilakaerara egokitzea. ·Elkarteen eta erakundeen arteko lankidetza etorkizunera begira lan egiteko. ·Euskal berradiskidetze-eremua zaintzea, gatazka zehatz baten ezaugarri bereziekin, eta kanpo-

ko baldintzapen-saiakera posibleen artean babestea. ·Pazientzia. Lortu nahi dena epe luzeko helburua da. Gaur egun ezinezkoak diren adostasunak, bihar posible izango dira. Joan gaitezen urratsez urrats, eta urrats bakoitza elkarriketaz eta akordioekin eman dezagun. Baina ez dezagun ETAren behin betiko amaiera itxaron ibilibidea hasteko. ·ETAren amaiera edozein helburu demokratizatzailetatik bereizi eremu politikoan. Akordio politiko oro behin-behinekoa da, gizartearen eboluzioari zabalik; ETAren amaierak behin betikoa izan behar du. Asegabeko helburu politikoen erantzuna indarkeriaren amaieratik banandu behar izateak ez du esan nahi ahaztu behar direneik, ezta kontuan hartzeak indarkeriari zilegitasuna ematea denik ere. ·Beste iradokizun batzuk honakoak izan ziren: kalera irtetzea ETAren amaiera eskatzeko, berradiskidetzearen kudeaketan emakumeak dagokion zeregina izateko neurriak hartzea, elementu positiboak ekartzeko beharra Kanadan, Britainia Handian, Danimarkan eta nonahi sortzen ari diren gatazka politikoak konpontzeko ereduetan konfiantza adierazi. Ekimen eztabaidatuenak iraganaren kontakizun konpartitua ezartzearen beharra proposatzen zuen etorkizunerako ondorioak atera ahal izateko. Hemen jasotako gainontzeko puntuetan bezala, iritziak elkarrengandik urrundu egiten ziren. Goiz dela aipatu zen, ETA oraindik ez dela amaitu, egoera aldatzen ari dela eta ikuspegi zabalagoa behar dela, eta kontaera desberdinak dauden bitartean horiek errespetuarekin alderatu ahal izateko askatasun nahikoko eremua babestu behar duela iritzi publikoak. Eta, inoiz gertatu zenaren eta zergatiaren kontaera bakarra egongo ez den arren, ezinbestekoa da berriz ere inoiz gertatuko ez denaren ondorio nuklearra: giza duintasunaren gainetik proiektu politiko baten helburua jartzea. 13


Baketik-en ondorioak Aurtengo jardunaldietan berradiskidetze-prozesua nola parteka daitekeen aztertu dugu, eta horren inguruan gogoeta egin. Ez da erraza sei orduko eztabaidetan –eta gehiago zabaldu dena jatorduetako eta bazkalondoko eta afalondoko elkarrizketak gehituz gero– aurkeztu diren ideia eta ñabardura guztiak laburbiltzea. Hala ere, moderatzailearen kontakizunak ikuspegi orokorra hartzen lagundu digu. Mariano Ferrer-en azalpenak gogoeten alderdirik operatiboenean kokatzea ahalbidetu digu. Orain argitalpenaren zati honetan Baketik-ek, lau mintzaldiak eta parte hartu zuten lau hizlarien eta 21 gonbidatuen arteko solasaldiak entzun ondoren, bere lanerako atera dituen ondorioak eskainiko ditugu modu sintetikoan eta eskematikoan.

Premisa errealistak

Ondorio horiek, beraz, Baketik ordezkatzen dute. Baketik-ek jardunaldietan aurkeztu zuen oinarrizko txostena erreferentziatzat hartuta jaso eta ordenatu dira. Argitalpen honen eranskinean oinarrizko txostena aurkezten da Jardunaldietan jasotako ekarriekin zuzendua.

·B. Prozesua. Bere ehunean urradurak eta zatiketak jasan dituen gizarte batean bizikidetzaren berradiskidetzea prozesu konplexua eta zaila da, pazientzia eta prozesuzko eta aurrera egiteko mailaz mailako pentsamolde errealista behar dira. Urratsez urrats egiten du aurrera.

Berradiskidetzearen zentzuari buruzko irudia Bizikidetzaren berradiskidetzeari laguntzeko ahaleginaren zentzua imajina erraza den eszena batean uler daiteke. Bizikidetza berradiskidetzeak 15 urteko gazte baten aurrean jarri eta oso galdera errezentzat erantzun zintzoa edukitzea esan nahi du: Zer gertatu da eta zergatik? Zer egin dezakegu orain? Zer egin beharko litzateke berriro gertatu ez dadin? Galdera hauen erantzunek ezaugarri oso zehatzak eduki behar dituzte: egiarekiko leialak izan behar dute, ezin dute gorrotora eraman baizik eta bizikidetzara, eta antzeko gertakariak errepikatzea prebenitu behar dute. Hau bizikidetzaren berradiskidetzearen erronka xumea bezain sakona da. 14 baketik 12

·A. Muina. Berradiskidetzeaz hitz egiten dugunean eremua mugatu egin behar dugu. Bizikidetzaren berradiskidetzearen eremu sozialaz ari gara, bere muina da. Berradiskidetzearen banakako eremua banakakoen erabaki askearen aukeren barruan kokatzen da.

Funtsezko adostasunerako hiru abiapuntu 1. Ba l io a. Berradiskidetzearen bidez berreraikitzen da bizikidetza, elkarrenganako errespetua eta errespetua oinarri direla. Geure gizarteari dagokion gatazken eta desberdintasunen kudeaketa baketsuaren eta demoktratikoaren aldeko baldintzarik gabeko apustua esan nahi du. 2. B e ha rr a . Berradiskidetzeak zauri pertsonalak sendatzeko, urratu sozialak konpontzeko eta zatiketa suntsitzaileak prebenitzeko balio du. Gatazka biolento eta suntsitzaile baten ostean beharrezkoa da berradiskidetzea. Akordio sozial zabala sustatzea komeni da, merezi duen lehentasunarekin bultzatzeko.


Euskal auzian bizikidetzaren berradiskidetze-prozesua konpartitzea

3. Aukera. Berradiskidetze-prozesu bati laguntzen dioten konplexutasunezko eta mailaz mailakako faktoreek epe luzera begiratzea eta epe motzean jokatzea aholkatzen dute. Bihar nora heldu nahi dugun jakinez, gaur zer egin dezakegun pentsatzea da kontua. Gaur bi ardatzetan kokatuko gara: 3.a. Partekatzea. Lehenengo beharra berradiskidetzeprozesuak esan nahi duenaren ideia, eskema, zirriborroa edo gidoia partekatzea da. Ez bada partekatua, berradiskidetzerik ez dago. Horregatik, gai honen inguruan egiten den guztiak elkarrizketa- eta adostasun-metodologiak zeharkatu behar du. Berradiskidetzeari buruzko kontaketa erraza, argia eta konpartitua behar dugu (Horren inguruko Baketik-en proposamena argitalpen honen eranskinean jasotzen da). 3.b. Garatzea. Eskema hori hiru uneren eta hiru galderen inguruan gara daiteke: iragana, zer gertatu da eta zergatik; orainaldia, zer egin dezakegu; eta etorkizuna, zer egin beharko litzateke berriro gerta ez dadin. 3.b.1. Iragana, zer gertatu da eta zergatik Beharrezkoa da gertakariak eta balorazioak desberdinduko dituen iraganaren berrikuspen kritikoa: ·Gertakariak. Zer gertatu den. Iraganaren berrikuspen kritikoak, inongo salbuespenik gabe, giza eskubideen urraketek eragin dituzten gertakari guztiak, sufrimendu guztiak eta biktima guztiak aintzat hartzea eskatzen du. ·Balorazioak. Zergatik gertatu da. Arrazoien diagnostiko osoa eta zehatza partekatzea ezin dugu helburu izan baina balorazio etikoa eta prepolitikoa (ortobertsioa) partekatzeko betebehar morala daukagu: arrazoiak, helburuak, interesak… giza duintasunaren balioaren gainetik jarri ziren. 3.b.2. Orainaldia, zer egin dezakegun orain Orainaldian kokatzen da berehalakotasunaren balioa. Egiten duguna iragana da halabeharrez

baina etorkizuna baldintzatzen du: ·Enpatia. Berehalakoa sufrimenduarekiko enpatia da. Eragindako sufrimendu bidegabeez jabetzea eta giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktima guztienganako elkartasuna adieraztea. Iraganaren berrikuspen kritikoak helburu hori lortzeko balioko du. ·Erabakia. ETAren indarkeriaren amaierara heltzeko erabakia orainaldiko beste ardatza izango da. Kasu honetan berehalakotasunak exijentzia eta borondatea nahasten ditu. Indarkeriaren behin betiko etetea, atzeraezina eta berehalakoa exijitzea; indarkeriaren amaiera ordenatu baten aldeko borondate soziala eta politikoa berradiskidetzearen helburuaren alde egingo duena. 3.b.3. Etorkizuna, zer egin beharko litzatekeen berriro gerta ez dadin Etorkizunaren ardatzari dagokion jarduera-plana ordenatzeko hiru lan-ildo zabaltzen dira: ·Erreferentzia-esparru etikoa. Beharrezkoa da erreferentzia-esparru etikoa eraikitzea eta partekatzea bizikidetzarako oinarrizko printzipioari eutsiko diona: ez da kokatuko inongo ideiarik eta arrazoirik giza duintasunaren balioaren gainetik. ·Metodologia demokratikoa. Berradiskidetzeak ez du halabeharrez eskatzen indarkeriarekin lotutako gatazka politikoen ebazpena baina horiei aurre egiteko eta konpontzeko metodologia demokratiko partekatua onartzea eskatzen du. ·Ekarriak. Berradiskidetzearen lan partekatuak bizikidetza berradiskidetua lortzeko ekarri erabakiorrak partekatzea eskatzen du. Horien artean bereziki azpimarragarriak dira hezkuntzarekin, komunikabideekin edo justiziaren edota legegileen zereginarekin lotura dutenak. 15


Eranskina

Berradiskidetze-prozesu bat modu partekatuan kokatzeko eta bultzatzeko oinarri-proposamena Bizikidetzaren berradiskidetzeari laguntzeko ahaleginaren zentzua imajina erraza den eszena batean uler daiteke. Bizikidetza berrradiskidetzeak 15 urteko gazte baten aurrean jarri eta oso galdera errezentzat erantzun zintzoa edukitzea esan nahi du: 路Zer gertatu da eta zergatik? 路Zer egin dezakegu orain? 路Zer egin beharko litzateke berriro gertatu ez dadin? Galdera hauen erantzunek ezaugarri oso zehatzak eduki behar dituzte: argiak, errazak eta egiarekiko leialak izan behar dute, ezin dute gorrotora eraman baizik eta bizikidetzara eta antzeko gertakariak errepikatzea prebenitu behar dute. Hau bizikidetzaren berradiskidetzearen erronka xume bezain sakona da. Prozesu honek oso baldintza zorrotza dauka: partekatua izan behar du, nahitaez. Prozesuaren bideragarritasunak ezinbestekoa du baldintza hori. Partekatzeko, lehenbizi, ideia bat, kontakizun bat, berradiskidetze-kontzeptu bat azaldu behar zaie alde guztiei. Txosten hau, zentzu honetan, gogoetara eta eztabaidar irekia dagoen lehen proposamen irekia da. Berradiskidetze-prozesu bat modu partekatuan kokatzeko eta bultzatzeko hamar baldintza etiko ematen ditu aditzera. 16 baketik 12

1. Definizioa: elkar errespetatzea eta onartzea Indarkeriak, zatiketak eta gatazka suntsitzaileak kolpatutako garai baten ostean, berradiskidetzearen bidez berreraikitzen da bizikidetza, elkarrenganako errespetua eta onespena oinarri direla. Horrek ez du esan nahi lehen aurkari zirenak orain adiskide izango direnik, baizik eta elkar errespetatuko eta onartuko dutela berriro. Geure gizarteari dagozkion gatazken eta desberdintasunen kudeaketa baketsuaren eta demokratikoaren aldeko badintzarik gabeko apustua esan nahi du.

2. Subjektua: gizartea Gizartea eta haren ordezkariak dira berradiskidetzearen subjektuak. Berradiskidetzea ez da biktimen eginkizuna, gizartearena baizik. Biktimek prozesu horren onuradun izan behar dute, ez erantzule. Honi lotuta, bi errealitate-irizpide azpimarratu behar dira: 路Ardatza. Berradiskidetzeaz hitz egiten dugunean eremua mugatu egin behar dugu. Bizikidetzaren berradiskidetzearen eremu sozialaz ari gara, bere muina da. Berradiskidetzearen banakako eremua


Euskal auzian bizikidetzaren berradiskidetze-prozesua konpartitzea

banakakoen erabaki askearen aukeren barruan kokatzen da. ·Prozesua. Bere ehunean urradurak eta zatiketak jasan dituen gizarte batean bizikidetzaren berradiskidetzea prozesu konplexua eta zaila da, pazientzia eta prozesuzko eta aurrera egiteko mailaz mailako pentsamolde errealista behar dira. Urratsez urrats egiten du aurrera.

3. Helburuak: ordaintzea, humanizatzea eta adiskidetzea Berradiskidetzeak zauri pertsonalak sendatzeko, urratu sozialak konpontzeko eta zatiketa suntsitzaileak prebenitzeko balio du. Gaztazka biolento eta suntsitzaile baten ostean beharrezkoa da berradiskidetzea. Akordio sozial zabala sustatzea komeni da, merezi duen lehentasunarekin bultzatzeko.Hainbat helburu uztartzen ditu berradiskidetze-prozesu batek, guztiak ere garrantzitsuak eta elkarri lotuak baina eragin-eremu desberdinekoak. ·Biktimei dagokienez, ordaintzea da premiazko helburua. Biktimei eragindako kaltea aitortu, arindu eta ordaindu egin behar da. ·Gizarteari dagokionez, humanizatzea da premiazko helburua. Gizartean sortutako hausturak eta zatiketak konpondu egin behar dira, gorrotoak eta aurreiritziak ezabatu, eta errespetua, elkarren onespena eta elkarrizketa sustatu. ·Adiskidetzea da helburu politikoa eta estrategikoa. Bakezko bizikidetza sendotu behar da, printzipio demokratiko hauetan oinarritua: justizian, askatasunean, berdintasunean eta bakean.

4. Estrategia: begirada berri bat orainari, iraganari eta geroari Berradiskidetze-prozesu bateko helburuak lortzeko bidea edo estrategia hau da: iraganarekin, orainarekin eta geroarekin jarduteko modu berri bat partekatzea. Kontua ez da denok ikuspegi bera izatea, baizik eta beste era batera begiratzea iraganari, orainari eta geroari, hau da, ikuspegi kritikoarekin aztertzea iragana, ikuspegi konstruktiboarekin oraina, eta ikuspegi prebentiboarekin geroa. Hiru denbora horiek ditugu berradiskidetze-prozesuaren ardatzak.

5. Lehen ardatza. Iragana: argitu eta baloratu Iraganera begiratzeak gertatutakoa elkarrekin aztertzea dakar, eta bi gauza eskatzen ditu. Lehenengoa, gertakariak

argitzea, biktima guztiei egindako kaltea ezagutzea eta aitortzea dakarrena; eta bigarrena, gertakari hauek baloratzea, hau da, geratutakoaren berrikuspen kritikoa, etikoa eta prepolitikoa egitea. «Egiaren txostena» edo «Inoiz gehiago ez» deritzen txostenetan gauzatzen dira berradiskidetze-prozesu horiek. Alde guztiek adostutako pertsona edo erakunde batek egin behar ditu txosten horiek, erabateko ordaintze-prozesu baten oinarri izan dadin. Iraganera begi berriekin begiratzea da faserik delikatuena, zauriak berriro irekitzen baititu. Beraz, hiru zehaztapen izan behar dira kontuan gutxienik, gertakarien, diagnostikoen eta hauen balorazioen artean dauden desberdintasunak ezarriko dituztenak. ·Gertakariak. Sufrimendu, biktimak eta giza eskubideen bortxaketa guztiak hartu behar dira aintzat. Biktima guztiei egindako kaltea ezagutu eta aitortu behar da, ez geure hurbileko sentitzen ditugunena bakarrik. Hortxe dago, hain zuzen ere, berradiskidetze-prozesu baten bideragarritasuna edo porrota eragin dezakeen gakoa, banalerroa. Lerro hori zeharkatzen bada, berradiskidetzea ezinezkoa da, eta, gainera, gatazka berriak sortzeko oinarriak ipintzen dira. Hau dela eta, iraganaldi osoaren berrikuspen kritikoa egin behar da, ez bakarrik norberari komeni zaionarena. (Euskal auziari dagokionez, ETAk (adar batzuek eta besteek) eragin ditu hildako gehien 1960ko hamarkadaz geroztik. Berariazko balorazioa egin behar da horretaz. Dena den, biktima guztiak ez ditu ETAk eragin; beraz, horiek eta horien sufrimendua ere eskubide osoz txertatu behar dira berradiskidetzeprozesuan. ETAren terrorismoarekin batera, estatuaren ingurukoa edo eskuin muturreko terrorismoa ere hartu behar da kontuan, baita tortura, poliziaren gehiegikerien eta giza eskubideen beste urraketa batzuen biktimak ere.) ·Diagnostikoak. Gertatutakoa interpretatzeko modu bat baino gehiago egongo direla onartu beharra dago. Ezinezkoa da diagnostiko politiko partekatua egitea geure hurbileko historia osatzen duten gertakarien arrazoien eta sorrerari buruz. Diagnostiko partekaturik ez dagoela, hori da diagnostikorik partekatuena. ·Balorazioa. Dena dela, balorazio etikoa eta prepolitikoa (ortobertsioa) partekatzeko betebehar morala daukagu. Berriro inoiz gertatu behar ez duenaz («Inoiz gehiago ez») ados jar daitezke aldeak, eta jarri behar dute. Badago gutxieneko adostasun baterako lehengairik: «Giza duintasunaren aurretik beren kausa edo 17


Eranskina

helburua jarri zuelako zenbaitek gertatu zen gertatu zena. Kalteak ordaintzeko konpromisoa eskatzen du horrek. Inongo kausa politikok, inongo alderdiren helburuk, inongo estatu-arrazoik ez dute balio absoluturik, gizakiari eta bizitzari zor zaion errespetuaren gainetik jartzeko modukorik».

6. Bigarren ardatza. Oraina: erabakia eta enpatia Orainaldian kokatzen da berehalakotasunaren balioa. Egiten duguna iragnaldira pasatzen da halabeharrez baina etorkizuna baldintzatzen du. Orainaldiaren berehalakotasun iragankorrari aurre egiteko orduan bi gako dira bereziki aipagarriak: ·Lehenengoa, erabakia. Bi jarrera dakartza: ETAren indarkeriaren etete behin betikoa, atzeraezina eta berehalakoa exijitzea; eta indarkeriaren amaiera ordenatu baten aldeko borondate soziala eta politikoa berradiskidetzearen helburuaren alde egingo duena. ·Bigarrena, enpatia. Enpatiaren berehalakotasuna eta giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimenganako elkartasun esplizitua. Orainari ekiteko modu berri horretan, autokritika- eta barkamen-adierazpenak edo eskakizunak erabakigarriak dira berradiskidetze-prozesua sendotzeko. Oraina da biktima guztiekiko enpatia partekatuaren garaia, egindako kaltea aitortzekoa eta ordaintzekoa, elkartasun afektiboa eta eraginkorra adieraztekoa. Kontuan izan beharreko hiru gauza: ·Barkamenak borondatezkoa izan behar du. Barkamena eskatzea edo barkatzea ez da derrigorrezkoa; alabaina, autokritika egitea, barkamena eskatzea eta barkatzea jarrera erabakigarriak izaten dira berradiskidetze-prozesuak sendotzeko. Horra barkamenaren paradoxa: ez da berradiskidetze-prozesua abiarazteko baldintza ezinbestekoa, baina erabakigarria izan daiteke. Borondatezko autokritika- edo barkamenadierazpenak egiteko giroa sortu behar du, hain zuzen ere, berradiskidetze-prozesuak. ·Ezinbestekoa: berriro ez gertatzeko konpromisoa. Autokritika eta barkamena komenigarriak eta lagungarriak dira. Berradiskidetze-prozesu bati ekiteko, nahitaezkoa da iraganeko jazoerak ez errepikatzeko konpromisoa. Bi printzipio demokratiko bete behar dira (inongo zalantzarik gabe, gainera) berradiskidetze-prozesu bat partekatzeko: desberdintasuna onartzea eta giza duintasunaren bortxaezintasuna errespetatzea. ·Indibiduala izan behar du iraganaren kritikak edo autokritikak. Oso zabaldua dago iraganaren kritika kolektiboa egiteko joera, gizarte osoari edo haren 18 baketik 12

zati bati etiketa edo desondra jakin bat ezartzekoa. Akats larria deritzogu joera horri, bi arrazoirengatik: norberaren autokritika egiteko martingalatzat erabiltzen delako, batetik; bestetik, erantzukizuna indibiduala delako, beti, eta orokortzeak manipulazio interesatuak ekar ditzakeelako, bidegabekoa izateaz gain. Gizon-emakume edo erakunde bakoitzak egin behar du iraganaren kritika eta autokritika, baina sekula ere ez gaitzespen kolektibo gisara. Autokritikak galdera hauei erantzun behar die: «Zer egin edo esan nuen neuk?», «Zer esan komunikabide, alderdi, mugimendu sozial, erakunde... honek?».

7. Hirugarren ardatza. Geroa: begirada prebentiboa eta gizatasuna Geroari begira, berradiskidetze-prozesuak begirada prebentiboa behar du, gizatasuna, eskuzabaltasuna eta apaltasuna eskariei dagokienez. Inoiz gertatu behar ez zuen hura berriro gerta ez dadin neurriak hartzeko konpromisoa eskatzen du prozesuak. Batez ere hiru eremuei eragiten die konpromisoak: ·Erreferentzia-esparru etikoa. Beharrezkoa da erreferentzia-esparru etikoa eraikitzea eta partekatzea bizikidetzarako oinarrizko printzipioari eutsiko diona: ez da kokatuko inongo ideiarik eta arrazoirik giza duintasunaren balioaren gainetik. ·Metodologia demokratikoa. Berradiskidetzeak ez du halabeharrez eskatzen indarkeriarekin lotutako gatazka politikoen ebazpena baina horiei aurre egiteko eta konpontzeko metodologia demokratiko partekatua onartzea eskatzen du. ·Ekarriak. Berradiskidetzearen lan partekatuak bizikidetza berradiskidetua lortzeko ekarri erabakiorrak partekatzea eskatzen du. Hauen artean bereziki azpimarragarriak dira hezkuntzarekin, komunikabideekin edo justiziaren edo legegileen zereginarekin lotura dutenak.

8. Epeak: batere murrizketarik gabe abiapuntuan, eta presarik gabe amaieran Entzun. Epeak eta uneak garrantzitsuak izaten dira berradiskidetze-prozesuetan: «Noiz hasi zen dena; noiz amaitu behar du berradiskidetze-lanak?». Irizpide orokorra: entzutea, aurrez ezer ez finkatzea. ·Abiapuntu irekia. Ez da gauza erraza aldeak ados jartzea honetan: Noiz hasi zen, zehazki, berradiskidetze-prozesuari dagokion injustizia- eta sufrimendugaraia. Zaila da, kausari eta efektuari buruzko eztabai-


Euskal auzian bizikidetzaren berradiskidetze-prozesua konpartitzea

da segituan pizten baita. Euskal auziari dagokionez, biktimei buruzko azken legeak dio 1960 izan zela hasiera-urtea (aurreko legeek 1968 aipatzen zuten). Erreferentzia ona da. Dena den, berradiskidetzeprozesu bat abiaraztean, komeni da epe irekiak ezartzea, aldez aurretik data jakin batera ez murrizteko egiaren bilaketa eta eragindako kalteen ezagutza. Iraganaren ikerkuntza kritikoa eginda eta biktimek diotena entzunda finkatu behar da injustizien hasieradata. Euskal auzian, 1960ko hamarkadaren hasiera izan daiteke gutxi gorabeherako hasiera-data. ·Garaiz hasi, baina presaka ez amaitu. 50 urte igaro dira 1960tik 2010era. Epe luzea eta konplexua da; beraz, ez da komeni presakako ondoriorik ateratzea. Berradiskidetze-prozesuak lasaitasun- eta segurtasungiroa behar du, indarkeriaren mehatxutik eta giza eskubideen urraketetik at, eta urruntasun pixka batekin begiratu behar dio iraganari. Zuhurtziazko ikuspegi hori ez dator bat gatazka guztietan ageri den joera honekin: gertatukoari buruz bere bertsioa ezartzeko presa handia izaten dute alde guztiek. Amaiera interesatua da hori; izan ere, presarik eta etenik gabeko prozesua behar du izan berradiskidetzeak, eta alde guztiei entzunez saiatu behar du egia aurkitzen.

9. Biktimak Lagundu, kalte egin beharrean. Gizakia da berradiskidetzearen azken helburua. Berradiskidetzeak erantzun positiboa, konstruktiboa eman behar die, gatazka soziopolitikoei ez ezik, iraganeko injustiziek gizon-emakumeei eragindako oinazeei, batez ere. Biktimak dira subjektu nagusia, alde horretatik. Biktimei laguntzea, kalterik ez egitea, lantegi delikatua da, eta zenbait gauza azpimarratzea eskatzen du. ·Inor baztertzen eta ezkutatzen ez duen deitura erabili. Berradiskidetze-prozesua integratzailea izan dadin, erabakigarria da biktimei deitura egokia ematea. Sufrimendu-mota bat bera ere ez baztertzea, ez ezkutatzea da irizpidea. Horretarako, biktima guztiak aintzat hartzen dituen eta kasu bakoitzeko deitura espezifikoekin bat datorren deitura bat bilatu behar da. Geure iritziz, euskal gatazkako giza eskubideen urraketen biktimak deitura orokor egokia da. Izendapen horretan sartzen dira ETAren terrorismoaren biktimak, estatuaren inguruko terrorismoaren biktimak, eskuin muturrekoak eta giza eskubideen beste urraketa batzuenak. ·Biktimizazioa gainditzen lagundu. Biktimizazioa (erasoak biktimaren bizitzan uzten duen blokeo suntsitzailea) gainditzea du garrantzizkoena biktimak, erasoak eta erasotzaileak lapurtu dioten burujabetza

berreskuratzea, bere bizitza bere oinazea baino garrantzizkoagoa dela ohartzea... Zeregin horren etsairik handiena biktimismoa da, hots, biktima-izaera beste edozeren gainetik jartzera bultzatzen duen guztia. Biktimekiko elkartasun-mugimenduak kontuan izan behar du hori, biktimismoa ez sustatzeko eta biktimen burujabetza berreskuratzen laguntzeko, biktimizazioaren blokeoari aurre eginez (hurrengo puntuan berariaz jorratuko dugu ikuspegi hori) ·Biktimen eskubideei buruzko iguripen faltsurik ez elikatu. Biktimen osasuna eta susperraldia bultzatzeko, haien eskubideei buruz garbi hitz egin behar da, eta ez da sortu behar –ezta elikatu ere– iguripen faltsurik. Sinetsarazten bazaie edozertarako eskubidea dutela, edo eskakizun politiko jakin batzuk egin ditzaketela, sekula iritsiko ez zaien ordain baten zain geratuko dira biktimak, sufritzen. Hiru eskubide nagusi dituzte biktimek: eskubide moral bat (jasan duten kaltea aitor diezaietela); eskubide material bat (ordaina eman diezaietela), eta eskubide politiko bat (iraganaren berrikuspen kritikoa egin dadila). Horra gizarteak eta berradiskidetze-prozesuak biktimekiko dituen hiru eginkizun nagusiak. Ez gehiago, ez gutxiago. Argi hitz egitea osasungarria da. ·Adostu, ez manipulatu. Bereizten gaituenaren gainetik batzen gaituena bilatzea bereziki garrantzitsua da biktimekiko elkartasunari dagokion guztian. Zatiketak eta sufrimenduaren manipulazio alderdikoiak ez dute laguntzen biktimizazioa gainditzen edo biktimismoa uxatzen; aitzitik, luzatu egiten dituzte, sakonagoak eta suntsitzaileagoak bihurtzen dituzte.

10. Erantzukizun pertsonala da berradiskidetzea Eginkizun kolektiboa da berradiskidetzea, baina norberaren konpromisoa eskatzen du batez ere. Prestatu egin behar da berradiskidetzea, eta geure buruak prestatu egin behar ditugu berradiskidetzeko. Gutako bakoitzari dagokigu tentsio horiei norabide konstruktiboa ematea. ·«Gutarrak» bakarrik, edo «gutarrak» «besteekin». Besteei, haien arrazoiei eta historiari tokia egitea eskatzen du berradiskidetzeak; mugatuak izaki, arrazoi osoa ez dugula aitortzeko apaltasuna eskatzen du, eta eskuzabaltasuna «besteen» arrazoia onartzeko. Gertatutakoari buruz egia eta bertsio bakar bat ez dagoela onartzen ikastea eskatzen du berradiskidetzeak. Iraganaren diagnostikoa ez da aldebakarra. Besteen ikuspegi politikoak onartzea eta errespetatzea eskatzen du berradiskidetzeak. ·Sufrimenduari buruzko egia: alde bakarrekoa edo alde ugarikoa. Aipatutako guztia gorabehera, objekti19


Eranskina

botasunez azter daitezke gertakariak eta ikuspegi kritikoz berrikusi behar dira, egiaren zerbitzura jarduteko asmoz. Berradiskidetze-prozesu orotan, jasandako sufrimendu eta injustizia guztiak hartu behar dira aintzat lehenbizi. Ezin da bizikidetzarekin eta berradiskidetzearekin konpromisorik hitzartu sufrimenduaren egia jakiteko eta aitortzeko berariazko borondaterik ez badago. Gutako bakoitzari dagokionez, «besteen» sufrimendua aitortzeko prest egotea eskatzen du horrek, sufrimendua ez dela alde bakar batena izan aitortzea, alde guztiena baizik. ·Nortasuna eta adostasuna. Adiskidetzeak, bizikidetza berreraikitzeak ez du esan nahi norberaren nortasuna alde batera utzi behar denik adostasuna lortzeko. Esan nahi du batzen gaituenari eman behar diogula lehentasuna, nortasun guztiek libre adierazteko eta garatzeko eremu bat aurkitzeko, baldintza

20 baketik 12

bakarrak giza eskubideak errespetatzea eta gizartearen atxikimendua (librea eta borondatezkoa) direlarik. Elkarrekin bizitzeko gutxieneko betekizun demokratikoak adostea, batetik; eta, bestetik, gizartearen gehiengoaren borondatea errespetatzea, horiek dira eremu horretan aritzeko baldintzak. ·Motibazioa: etika edo alderdikeria? Helburua: bizikidetza edo mendekua? Ez da erraza berradiskidetzeprozesu bateko partaide aktiboa izatea, gizaki eta talde bakoitzeko alderdirik onenak eta txarrenak azaleratzen baititu iraganari eta bereizi gaituen horri begiratzeak. Komeni da norberak jorratzea motibazioa eta helburua. Motibazioa «Nondik?» galderari dagokio: «Etikak, elkartasunak bultzatzen nau, ala interes alderdikoiak?». Helburua, berriz, «Zertarako?» galderari dagokio: «Bizikidetza berreraikitzea da neure benetako asmoa, ala mendekua?».

Baketik 12  

Euskal auzian bizikidetzaren berradiskidetze-prozesua konpartitzea

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you