Page 1

2011ko ekainaren 8tik 11ra

Arantzazu, Afrikarekiko elkargune

Afrika

2011

Demokratizazioa, etnizitatea eta itxaropena Afrikan: arantzazu

Bubi herriaren kasua Ekuatore Ginean

baketik

Centro por la paz Elaboraci贸n 茅tica de conflictos


Enpatia ez da bestearen lekuan jartzea Enpatia ez da solik bestearen tokian jartzea. Hori enpatiaren minusa da eta enpatia gehiago da. Enpatiak plusa ere badu. Besteren sufrimendua neurri batean geurea balitz bezala sentitzeko gaitasuna dugula ohartzea esan nahi du bere zergatietan eta ondorioetan jardun ahal izateko. Enpatia gaitasun horren jabe izatea eta berau erabiltzea da. Enpatia besteek pairatzen duten sufrimenduaz edo bidegabekeriaz arduratzea da. Afrikako sufrimendu- edo bidegabekeria-errealitateak ikuspegi anitzetatik azter daitezke. Arantzazun egingo dugun Afrikako V. Astean, horietako batez arduratu nahi dugu: beren historia-, hizkuntza-, kultura-, materia- eta ondasun-balioen babes instituzionalik ez duten herrietakoak edo etnietakoak diren pertsonen eta komunitateen problematika. Errealitate hori ezagutzea interesatzen zaigu bi erreferentziari lotua. Batetik, demokratizazioaren prozesua Afrikan bere argiekin eta itzalekin eta horrek aniztasun etnikoan duen eragina. Bestetik, demokratizaziorako eta babesik gabeko komunitate etnikoetako

pertsonak eta balioak babesteko itxaropen-ibilbide zehatzak identifikatu nahi ditugu. Hori guztia azterketako bi maila osagarrietan egingo dugu. Lehenengoa, «Demokratizazioa, etnizitatea eta itxaropena» Afrikako osoan aztertu hurbilketa orokorra eginez; eta bigarrena, Ekuatore Gineako Bubi herriaren kasuaren azterketa zehatza eginez. Ariketa bikoitz hori Afrikandugu filosofiaren esparruan kokatzen dugu, elkarrenganako eta inposatutako asimetriarik gabeko lankidetzarako senidetzearen ideia partekatzea eta bultzatzea bilatzen duen proposamenean, hain zuzen ere. Enpatiaren altruismoa bizi gabe bizitza ez dela erabatekoa defendatzen dugu. Gazte baten formakuntza enpatian oinarritutako doakotasunaren esperientziarik gabe amaitzen ez delako uste sendoa dugu. Ekainaren 8tik 11ra, Arantzazu Afrikarekiko elkargunea izango da. Oraingo honetan, geure enpatia-gaitasunean sakontzen saiatuko gara. Parte hartzera gonbidatua zaude. Informazio gehiago edo izen-ematea: 943 251005 - info@baketik.org - www.baketik.org.

Afrikari buruzko V. Astea Arantzazun Asteazkena 8 Demokratizazioa Afrikan, Bubi herriaren kasua ·18.00etan. Hasiera-ekitaldia. ·18.10ean. Hitzaldia eta solasaldia: «Demokratizazioa Afrikan, ikuspegi orokorra». Hizlaria: Mbuyi Kabunda ·19.15ean. Hitzaldia eta solasaldia: «Demokratizazioa Ekuatore Ginean». Hizlaria: Victorino Bolekia ·20.00etan. Saioaren amaiera.

Osteguna 9 Etnizitatea Afrikan, Bubi herriaren kasua ·18.00etan. Hitzaldia eta solasaldia: «Afrikako etnizitatearen ikuspegi orokorra». Hizlaria: Mbuyi Kabunda ·19.15ean. Hitzaldia eta solasaldia: «Etnizitatea Bubien kasuan». Hizlaria: Justo Bolekia ·20.00etan. Saioaren amaiera.

Ostirala 10 Itxaropena Afrikan, Bubi herriaren kasua ·18.00etan. Hitzaldia eta solasaldia: «Itxaropena Afrikan». Hizlaria: Mbuyi Kabunda ·19.15ean. Hitzaldia eta solasaldia: «Itxaropenezko ikuspegi lokala». Hizlaria: Remei Sipi Mayo ·20.00etan. Saioaren amaiera.

·Hitzaldiak Arantzazuko Gandiaga Topagunean izango dira. Ezinbestekoa da izena ematea 943-251005 telefonoan. ·Arren, larunbateko hitzaldietarako telefono berean izena ematea eskatzen dizuegu. ·Beharrezkoa da larunbateko bazkarirako izena ematea 943-251005 telefonoan. Prezioa: 18 euro.

Larunbata 11 Demokratizazioa, etnizitatea eta itxaropena Afrikan ·10.30ean. Hitzaldia eta solasaldia: «Demokratizazioa, etnizitatea eta itxaropena Afrikan». Hizlaria: Mbuyi Kabunda ·11.30ean. «Zerbait gehiago, lehenago» Adierazpenaren aurkezpena. ·12.30ean. Zinema-solasaldia Oskar Epelderen «La pirámide de Maslow» dokumentala oinarri izanik. ·13.30ean. Herri-bazkaria.

Afrika 2011  

2001eko ekainaren 8tik 11 bitarteara Arantzazu berriro Afrikarekiko elkargune bilakatuko da. Bosgarren saio honetan Biokora goaz, Gineako Go...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you