Page 1

2010eko ekainaren 7tik 12ra

Arantzazu, Afrikarekiko elkargune

Afrika

2010

Ez nagusitasunaren erotika, ez biktimismoaren erotika Elkartasunak, guztiak bezala, bizitzan abantailak eta desabantailak ditu. Gizakia indarrez erakartzen duten bi joeren artean geldi daiteke harrapatua bere alderdirik ilunenean. Bi joeretan lehenengoa nagusitasunaren erotika bihurtzeko arriskua duen elkartasunaren bizipena da. Ematen duenak du berezkoa. Ez du esan nahi bestea baino gehiago sentitzen naizenik, baizik eta besteari laguntzeak dakarren desoreka horrek neure burua ontzat, justifikatutzat, jotzeko boterea ematen didala, eta hori, nahi gabe, neure konpromisoaren arrazoi garrantzitsuen bihurtzen dela. Asmo nagusia ondo sentitzen naizelako ordainsaria bilatzea da. Bigarren joera biktimismoaren erotika bilakatzeko arriskua duen elkartasunaren bizipena da. Jasotzen duenak du berezkoa. Neure motibazioa garrantzizkoena ez da baliabideak sortzea neure behar-egoeratik ateratzeko, neure biktima-egoerak eskaintzen didan mesedezko tratua bilatzea baizik. Elkartasuna hartzea faltsutu egiten da, eta benetakotasuna galtzen du. Asmo nagusia

ez da autonomia berreskuratzea, amore ematerakoan besteek ulertzea eta zenbait betebeharretatik libre geratzea baizik. Bi erotika horiek osagarriak dira, eta elkarren atseginekoak. Harmonia perfektuan bizi daitezke. Jarrera pertsonaletan, kolektiboetan, nazioarteko politikan, lankidetzan, Afrikarekiko harremanean eta abarretan daude. Azken emaitza ez da ona. Afrikarekiko elkartasunean nagusitasunaren erotikaren eta biktimismoaren erotikaren artean tarteko bidea zabaltzen saiatzen da Afrikandugu proposamena. Afrikari buruzko IV. Astean lankidetzarako senidetzeen irudia partekatu eta bultzatu nahi duen proposamen horretan sakonduko dugu. Laku Handien eskualdean eta berradiskidetzearen gaian jarriko dugu arreta. Ekainaren 7tik 12ra, Arantzazu Afrikarekiko elkargunea izango da. Parte hartzera gonbidatua zaude. Informazio gehiago edo izen-ematea: 943 251005 - arantzazu@baketik.org - www.baketik.org

Afrikari buruzko IV. Astea Arantzazun Astelehenetik ostiralera, 18.00etatik 20.00etara, ikastaroa: lankidetzarako senidetzea eta berradiskidetzea Laku Handietan, Mbuyi Kabunda irakasleak zuzendua

Astelehena 7

Afrikako independentzien 50. urteurrenean:

Afrikandugu 2010 Antolatzaileak:

arantzazu

Lankidetzarako senidetzea eta berradiskidetzea Laku Handien eskualdean

baketik

Bake zentroa Gatazken lantze etikoa

Babeslea:

Inaugurazio ekitaldia Afrikari buruzko IV. Astea Aratzazun. Lehen ikastaroa: «Iragana. Laku Handien eskualdearen historiaren deskribapena». Irakasleak: ·Mbuyi Kabunda. ·Florent Rugigana (Rwanda).

Asteartea 8 Bigarren ikastaroa: «Oraina. Laku Handien egungo egoera». Irakasleak: ·Mbuyi Kabunda. ·Rigobert Minani (Kongoko Errepublika).

Asteazkena 9

Osteguna 10

Ostirala 11

Hirugarren ikastaroa: «Etorkizuna. Ikuspegi eta lehentasun sozialak Laku Handietan».

Laugarren ikastaroa: «Berradiskidetzea. Bizikidetza berreraikitzeko eta berradiskidetzerako bidezko prozesu baterako gakoak Laku Handietan».

Bosgarren ikastaroa: «Esperientziak. Lankidetzarako senidetzeen irudia eta bere ekarria Laku Handien berradiskidetzeprozesuari».

Irakasleak: ·Mbuyi Kabunda. ·Florent Rugigana (Rwanda).

Irakasleak: ·Mbuyi Kabunda. ·Rigobert Minani. ·Gorka Gamarra (Umurage dokumentaleko zuzendaria).

Irakasleak: ·Mbuyi Kabunda. ·Jonan Fernandez. ·Florent Rugigana.

·Ikastaroa Arantzazuko Gandiaga Topagunean izango da. Izen-ematea 943-251005 telefonoan egin daiteke. Ikastaro osorako matrikularen prezioa 40 eurokoa da eta egun solteena 12 eurokoa. ·Beharrezkoa da larunbateko bazkarirako izena ematea 943-251005 telefonoan. Prezioa: 18 euro. ·Arren, larunbateko hitzaldirako telefono berean izena ematea eskatzen dizuegu. ·Afrikandugu proposamen-txostena www.baketik.org web-gunean lor daiteke.

2010 Larunbata: jarduera sozialak

Larunbata 12 10.30ean. Mbuyi Kabundaren hitzaldia. «Historia, egungo egoera eta bizikidetza berreraikitzeko eta berradiskidetzerako bidezko prozesu baterako lehentasunak Laku Handietan». 11.15ean. Atsedena. 11.45ean. Gorka Gamarraren Umurage dokumentala. 12.45ean. Solasaldia: Mbuyi Kabunda, Florent Rugigana, Gorka Gamarra, Jonan Fernandez eta Fausto Yudego. 13.30ean. Atsedena. 14.00etan. Herri-bazkaria.


afrika2010  

Ez nagusitasunaren erotika, ez biktimismoaren erotika. Afrikari buruzko IV. Astea Arantzazun. 2010eko ekainaren 7tik 12ra Arantzazu, Afrikar...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you