Hazkunde emozionalerako tresna eder eta dibertigarria dira haurrentzako irudikatzeak. Hauei esker, erlaxazio-egoera kontziente bat sortzen da, sentitzea pentsatzearen gainetik jarri eta arreta hemen eta orain kokatuz.
Egoera hau ezinhobea da beren buruarekiko zein besteekiko maitasun-lotura sendotu eta bide batez, beldurrak zein antsietatea murriztu ahal izateko. Izan ere, bihotzez sentitzeak bizitzaren osotasuna bera sentitzea dakar.