

Hemendik oso urrun Urgohori izeneko herri bat dago.
Etxeek tonu biziak dituzte, belardietan kolore liluragarriko loreak sortzen dira, kaleak konfetiz eginak daude eta eskolak adreilu mota ugariz eginak.

Belar berde eta leuneko muino batean, harri laranjazko etxetxo bat dago turkesa koloreko sabaiarekin.
Han bizi da Leo, haur fantasiatsua eta beti lanpetua.



Leok bi grina handi ditu.
Lehenengoa muinoan behera ibiliz jolastea da eta bigarrena hodeiei begiratzea.

Goiz batean, leihoari begira dagoela, kapela itxurako hodei gris handiak ikusten ditu: kumuloninboak deitzen dira eta ekaitza dakarte.
