Belatzek dantzaria izan nahi du

Page 1

«Ama, aita, dantzaria izan nahi dut !». Belatz goizero jaikitzen da pozez, dantzari, jostati eta txorien kantuekin irribarretsu.

Belatz zazpi urteko mutiko bat da, ausarta, maitekorra, begirunetsua, eta bere ametsak irmoki lortzeko asmoa daukana: dantzari izatea, alegia.

Gurasoak harro daude berataz eta arratsaldero dantza-akademiara laguntzen diote. Atsegin dute Belatz dantzan ikustea.

Belatz oso herri txiki batean bizi da, mendi polit eta ibaiez inguratutako herri batean.

Herrian, zenbait familia bizi dira, baina ez daude ohituta mutilak dantzan ikustera. Horregatik, askotan, herriko haurrek barre egiten diote Belatzi, eta neskato bat dela esaten diote.

—BELATZEK DANTZARIA IZAN NAHI DU!

—BELATZ NESKA BAT DA! Kar, kar, kar!

Belatzek ez zituen ulertzen isekak eta barreak, hain baita dibertigarria dantzan egitea.

Iseka egiten zioten arren, beti joaten zen «Munduko Dantzak» ikasteko saioetara, Valentina lagunarekin.

Arratsaldero, dantzatu ondoren, Belatz eta Valentina basora korrika joaten ziren abentura ederrak bizitzeko asmoz.

Egun batean pirata bihurtzen zirela amestu eta ezpatekin jolasten ziren. Naturan ezkutatutako altxor handiak bilatzen zituzten, bitartean.

Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.