Oier eta Jon triste daude uda amaitzen ari delako, baina egun berezi batek dena aldatuko du. Bilboko erraldoiek piztutako irudimenak abentura handi baten atea irekiko du: etxean sortutako erraldoi txiki baten magia. Auzoko lagunekin batera, erraldoiari bizia emango diote, eta elkarrekin deskubrituko dute irudimenaren indarra, familiaren babesa eta auzolanaren balioa, benetako magia bihurtuz egun arrunt bat.