Ba ote da askatasuna baino zerbait kuttunagorik? Askatasunari berari ez ezik, bizitzaren muina denaz gozatzeari ere egindako aldarri-kantu bat izan nahi du Aske ipuinak, bertan natura dugu bizigai eta bizigarri. Naturaren edertasuna eta, halaber, bera osatzen duten izaki guztien edertasunaren handitasuna ere ekartzen dizkigu gogora, horixe baita, azken batean, gizakiok dugun ondarerik garrantzitsuena eta bakarra.