AIALUR: Maroñoko Sekretua

Page 1


AIALUR:

Nerina Vallejok ilustratua Maroñoko Sekretua
Maitane Pérez Gómez

1. Kapitulua:

“Maroñoko urtegian egun-pasa”

Maroñoko urtegia, naturan arnasa

hartu eta eguneroko errutinaz deskonektatzeko leku aparta da.

Eguna argia eta lasaia zen; haize finak, zuhaitzen hostoak dantzan jartzen zituen, eta mendi artetik sartzen ziren eguzki izpiek, ur bareetan, distira egiten zuten.

Familia osoak, elkarrekin gozatzeko asmoz, etxetik gertu zuten leku

zoragarri hartan eguna igarotzea erabaki zuen.

Goiza jolasean eta ibiltzen eman ostean, bazkalordua iritsi zen. Piknik egunetako ohiko menua aukeratu zuten: patata-tortilla, txorizoa, entsalada, ogia eta olibak. Janariaz gozatu eta patxadaz hitz egin ostean, dena txukun jaso zuten.

Helduak paseotxo bat emateko prestatzen ari ziren bitartean, haurrek ingurua aztertzea erabaki zuten, aisialdirako gunean zer aurki zezaketen jakin-minez.

Araitz, taldeko txikiena eta bihurriena, alde batetik bestera zebilen korrika, mendebalaren antzera.

Haizene, Araitzen arreba nagusia, erne zihoan atzetik, anai txikia kontrolpean edukitzeko ahaleginean.

—Araitz, kontuz ibil zaitez! —oihu egin zuen, ur-ertzetik hurbilegi korrika ari zela ikusita.

—Ondo nago! —erantzun zuen hark, atzera begiratu gabe, edateko jogurta irabiatzen zuen bitartean.

Baina, ustekabean, estropezu egin zuen, eta ontzia lurrera erori zitzaion. Haizenek, bere nebaren bihurrikeriak ondo ezagutzen zituenez, kopeta zimurtu zuen.

—Ez pentsa ohartu ez naizenik.

Jaso ezazu erori zaizun jogurta hori oraintxe bertan! —esan zion, besoak gurutzatuta.

—Baina hemen zabor gehiago dago!

—protestatu zuen Araitzek, lurrean botata zeuden bilgarriak, poltsak eta botilak seinalatuz.

Taldea begira geratu zen. Egia esan, lekua ederra zen arren, zabor

gehiegi zegoen lurretik botata. Aiurik hasperen egin zuen, eta bere sudur txiki zimurtuak eta begi berde handiek berehala adierazi zuten haren haserrea.

—Jendeak gehiago zaindu beharko lituzke halako lekuak. Hau ez dago ondo! —esan zuen, serio.

Enaitzek, aldiz, keinu lotsati batekin, honako hau proposatu zuen:

—Guk jaso genezake hau guztia.

Haizenek baietz adierazi zuen buruarekin. Ideia ona iruditu zitzaien guztiei, eta berehala hasi ziren zaborra jasotzen, gurasoei eskatutako poltsetan bilduz.

Zaborra jasotzen ari ziren bitartean, Araitz, alde batetik bestera saltoka zebilen baina, bat-batean gelditu eta urtegitik ateratzen zen egitura arraro batean finkatu zituen bere begi urdinak.

—Zer da hori? —galdetu zuen, hatzarekin seinalatuz.

Besteak korrika hurbildu eta zingiraren erdian, zilar koloreko antena mehe bat ateratzen zela ikusi zuten. Han erdian, ur azaletik zerua seinalatzen zuen hatz bat ematen zuen.

—Ziur nago, hori ez zegoela lehen —esan zuen Maiak, bere argazki kamera piztuz.

Une horretan, antenak, ia hautemaezina zen distira urdin txiki bat egin zuen, baina nahikoa izan zen lehengusu taldea aho bete hortz uzteko.

—Oso bitxia da hau! —egin zuen oihu

Araitzek—. Aztertu egin beharko genuke!

Jakin gabe, taldea Maroño eta Aiaraldeko sekreturik ezkutuena aurkitzear zegoen.

Maroñoko urtegian egun pasa zebilen lehengusutalde batek abentura ikaragarria biziko du, bertan, Aialur hiri magikorako atari bat aurkitzen duenean. Hiriko magia bizirik mantentzen duen argia itzali da, eta haurrek, erronka garrantzitsuak gainditu eta elkarrekin lan egin beharko dute magia berreskuratzeko. Bidaian, Maroñoko sekretua ez ezik, adiskidetasunaren, ausardiaren eta ezinezkoan sinesteko ahalmenaren garrantzia ere ezagutuko dute.

Balio inplizituak

“AIALUR: Maroñoko sekretua”-k adiskidetasuna, ausardia eta talde-lana bezalako balioak transmititzen ditu, banakako desberdintasunak indargune bihur daitezkeela erakutsiz. Era berean, naturaren zaintza eta ezinezkoan sinestearen garrantzia azpimarratzen ditu, irakurleei, erronka handienak konfiantzaz eta batasunaz ere gainditu daitezkeela erakutsiz.

Suricatos

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
AIALUR: Maroñoko Sekretua by BABIDI-BÚ - Issuu