


LINA PLASTILINA: ISTRIPU HANDIA
Izaro Arroita ; irudiak, Josevisky Elkar, 2023 (Lina Plastilina ; 1)
Eskolako laborategian izandako istripu handi baten ondorioz Lina plastilinazko bihurtuko da. Bere gorpuzkera berriak emandako aukerari esker, liburuan sartu eta hortik aurrera abentura mordo bat biziko ditu. Lehenengo eta behin, zirku batean biziko du abentura paregabea eta beste liburu-jauzi baten ondoren, itsas bidaia zirraragarri bat egingo du.
BIKINI
Garazi Kamio Elkar, 2023 (Xaguxar ; 250)
Bullying istorio bat kontatzen du ipuin honek, ez biktimaren edo erasotzailearen ikuspegitik, ikusle hutsa den lagun baten begiradatik baizik.


MUNDUA ULERTZEKO IPUINAK
Eloy Moreno Denonartean, 2021
Urte hauetan irakurleek hainbeste eman didazue ezen zorretan sentitzen bainintzen zuekin. Horregatik erabaki dut ni naizenaren parte bat oparitzea zuei.

BIOLETAREN SEKRETUTEGIA: ERREKAN BEHERA
Pepe Maestro ; Mercè López Ibaizabal, 2023 (Bioletaren Sekretutegia ; 1)
Bioletak, errekan behera doala, ezkutuan dabilen ehiztari bat ikusi du: eskopetarekin… Ai ene! Zer egin? Amonak esan bezala, alde egin? Beharbada animaliak jakinaren gainean jarri behar ditu… Eskerrak Barrabas txakurra aldamenean daukan!
LA BELLE
Uxue Alberdi
Elkar, 2022 (Xaguxar ; 248)
Elkar ezagutu zuten eguna gogoan du Daniellek. Eskolatik bueltan zetorren, goseak amorratzen eta ezezagun bat aurkitu zuen etxeko barrunbean. Alehop!, sekulako ezustea hartu zuen. Daniellen bizilagun berria Doro zen, baina zirkuan La Belle esaten zioten.
EZIN EZETZ ESAN
Mariasun Landa Erein, 2023 (Auskalo bumeran ; 69)
Herri txiki eta berezi honetan, inoiz ezagutu ez den fenomeno bat gertatu zen: EZ hitza erabat desagertu zen jendearen aho eta bihotzetatik... Ez zuten EZ bezalako hitzik ezagutzen, ezta horren beharrik sentitu ere.



TOMASEN BELARRITAKOA
Antton Kazabon Ibaizabal, 2023 (Gaztetxo! ; 41)
Tira, andereño. Tomasek ez dakien zerbait baldin badakizu, esan eta kito!. Lasai, Oihan. Urguilutar batzuek diotenez, mutil hil berri horren hilobiko harri losa mugitua aurkitu omen dute. Eta hildako mutikoa banpiro bilakatu bada? Ez ahaztu mutikoaren lepoko zauriak oso arraroak zirela. Bai, horixe eta bera, Marina

ILARGIAREN XUXURLA
Juan Kruz Igerabide
Giltza, 2023 (Tukan 10+ ; 11)
Ursha bere gurasoekin eta anaia txikiarekin iritsi da Esloveniaren eta Kroaziaren mugatik gertu dagoen Mali oki herrixkara, asteburu bat pasatzera bere aitona-amonek basoaren erdian duten landetxera. Han emozio asko biziko ditu, beldurra barne

MARRAKATXARRA
Inazio Mujika Iraola ; irudiak Maite Gurrutxaga
Erein, 2022 (Pikotxean ; 6)
Egun batean, eskolatik bueltan, aita sukaldean ari dela, Anderrek hiru mandarina hartu eta pasilloan barrena jo du malabarismoak egiten. Mandarinak eskuetan hartu eta jaurti, hartu eta jaurti eskuetan erabiliz, gurasoen langelaraino iritsi da, eta hantxe aitaren ordenadorearen mahaian ikusi du argazki bat, berria, lehenago inoiz ikusi gabea.

ELSA ETA PARADISUA
Mariasun Landa Giltza, 2015 (Tukan: 10+ ; 9)
Elsak bost urte zituenean entzun zuen lehen aldiz hitz hau: pa-ra-di-su. Gustatu egin zitzaion. Bost segundo baino ez zituen behar izan zer esan nahi zuen galdetzeko. Hala ere, inork ez zion erantzunik eman…
JAKELINEN EGUNEROKOA:
EZ ZABALDU!
Nerea Ibarzabal ; marrazkiak, Higinia Garay Ikaselkar, 2022 (Kimu)
Nire izena Jakelin da. Ia 9 urte ditut. Afalorduan ustekabeko aurkikuntza bat egin dut: uste dut nire familia ez dela nire benetako familia! Susmoa dut beste mundu batetik natorrela. Beste planeta batetik. Orain ez dago atzera egiterik. Hemendik aurrera, nire jatorrizko etxera itzultzea izango da nire misioa. BANOA!
MARLENE ETA TAXIZAPATA
Mariasun Landa ; ilustratzailea, Elena Odriozola.
Erein, 2022 (Auskalo ; 67)
Abeslari famatua izandako kateme bat da Marlene, eta munduko bazterrak ikusten jarraitu nahi du. Z’Apa Tapatapa, berriz, taxizapata bat da, gau batean Marlenem ezagutuko duena, eta egundoko abenturak biziko dituzte elkarrekin.



GORA GURE ALKATE JAKINTSUA!
Txabi Arnal Gil, Edu Zelaieta Anta ; Belatz. Elkar, 2023 (Kuku saila ; 64)
Hiritarrek arazo larri bat dute, eta horregatik jo dute Alkatearengana. Aholkulari talde batekin bildu ondoren, arin eta prestu erantzun die Alkateak; jakintsua izateaz gain, beti baitago hiriaren alde. Hiritarren zerbitzura. Baina arazoaren konponbideak beste arazo bat sortuko du, eta bigarren honen konponbideak hirugarren arazo bat.

KORRI, KURU, KORRI!
Patxi Zubizarreta
Ibaizabal, 2018 (Paper txoriak ; 23)
Zarafa, Etiopiatik Parisera eraman zuten lehen jirafaren izena da. Kuru mutiko etiopiarrak kontatuko digu animalia lepoluzearen historia harrigarria: harrapaketa, karabana, erasoak… Baina Kuru ospital batean dago, han ezagutu du jirafaren mozorroa daraman neska gaixoaren istorioa, agian bere bidaia ongi amaitzen lagunduko diona…

EKOLINE
Stephen Desberg ; marrazkia Teresa
Martínez
Harriet, 2022
Ekolineren zoria txakur zaindari bihurtzea da, baina etxalde zaindu ordez, margotzen igarotzen du astia. Denbora-pasa honek landa eremutik borborka ari den Parisera erbesteratzera bultzatuko du. Erakusketa Unibertsala laster batean etorriko da, eta hiriburuak inoizko garbiena egon behar du munduko bisitariak hartzeko

TENTELONTZIA
Ana G. Lartitegui A Fin de Cuentos, 2023
Album ilustratu honetako ipuin honen bidez, arteko hainbat lan ezagutzeko aukera izango duzue.
Testuak eta ilustrazioek kontatzen dutenarekin jolastu eta gozatzeko aukera eskaintzen du. Bazen behin tentelen herrian bizi zen mutiko azkarra…
XOLA ETA BASURDEAK
Bernardo Atxaga ; marrazkiak, Mikel Valverde Erein, 1997 (Holaxe bizi da Xola ; 2)
Klasiko bat izanagatik, ez gara hau irakurtzen aspertuko.
Basurdeak ardien antzekoak direla uste du, baina beltzak eta mutur handiagoarekin. Horrela, besterik gabe! Baina, ikusiko duzue zein burugabea den txakurtxoa!
TXANGOAN TXIRIPAZ
Josephine Mark Astiberri, 2023
Egun arrunt bat basoan. Margari satorra erizaina da, eta gaixo guztiak xiringa sartzeko zain dauzka kontsultan. Batbatean, ehiztari bat agertuko da handik eta hemendik tiroak jotzen. Txiripaz, eta zorionez, untxitxo bat zainetik hartzen ari den sueroaren pertxak desbideratu egingo du zuzen-zuzenean otso baten bularrera zihoan tiroetako bat