


ILE BAT ZOPAN
Alex Nogués ;Guridi. Txalaparta, 2023 (+XO!)
Ile bat ez da zopan ager daitekeen gauzarik bitxiena. Euli bat ez da zopan ager daiteken gauzarik bitxiena. Badakizu zer den zopan ager litekeen gauzarik bitxiena?

MAMUTA IKUSI DUT!
Alex Wilmore Ibaizabal, 2022
Ongi etorri Antartikara. Hemen, pinguinoak ikertuko ditugu, zehatz eta zorrotz, esploratzaile ausarten talde baten eskutik. Pinguinoak hemen, pinguinoak han... Pinguinoak nonahi! Alabaina, halako batean, esploratzaile gazte batek zerbait oso bitxia ikusiko du. Zerbait ezohikoa, paregabea
TXIMELETA HAURRA
Marc Majewski Alberdania, 2023
Haur txiki bati tximeleten irudi eta marrazkiak gustatzen zaizkio, eta tximeleta haur bihurtzeko laranja koloreko hego ausartekin janzten da. Baina beste haur batzuek ez dute janzkera hori ulertzen, eta arbuiatzen dute tximeleta haurra


EGUN EURITSU ETA LORETSU BATEAN
Carme Solé Vendrell Kalandraka, 2023 (Amets egiteko liburuak)
Egilearen arabera, Veneziara egindako bidaia batean du jatorria; orduko hartan, atentzioa eman zion euritakoa irekirik eta lore-sorta bat eskuan zeramatzan mutiko batek. Horrela sortu zen testu laburlaburra eta tonu guztiz poetikoa dituen album hau.
ETXE HANDIA ETA ETXE TXIKIA
Yoshi Ueno, Emiko Fujishima Ibaizabal, 2022
Etxe handi batean, hartz handia bizi da, bakarrik. Etxe txiki batean, arratoitxo txikia bizi da, bakarrik. Oso gertu bizi diren arren, inoiz ez dute topo egin. Azer bakardadea, kexatzen dira biak. Egun batean bizitzan aldaketa txiki bat egitea erabaki arte.
INMIGRANTEAK
Marcelo Simonetti ; María Girón Pamiela Kalandraka, 2023 (Amets egiteko liburuak)
Umorea eta adimena oinarri hartuta, desberdinen arteko topaketa jorratzen du.



BASATI
Emily Hughes 1545, 2023
«Album ilustratu eder honetan, natura baizik ezagutzen ez duen haur bat agertzen zaigu –txoriek erakutsi diote hizketan; hartzek, jaten; azeriek, jolasean–. Basatia da, lotsarik, mugarik, disimulurik gabe. Kontua aldatu egiten da, ordea, haren antzekoak-edo diren beste animalia batzuek harrapatzen dutenean.

BISITA
Nuría Figueras ; Anna Font Pamiela Kalandraka, 2023 (Amets egiteko liburuak)
Bakardadeaz eta isiltasunaz gozatzera bultzatzen gaituen albuma. "Zarataz" gainezka dagoen gizarte batean beharrezkoa den proposamena.

NON BEGIA, HAN EGIA
Víctor Bellmont Txalaparta, 2023
Inguruari nola begiratzen zaion, hori da kontua!
Hona liburu koloretsu bat, guztiok jantzita daramatzagun «betaurreko» ikusezinak deskubritzeko.

NONDIK SORTZEN DA HAIZEA?
Xabier Mendiguren Elizegi ;Mirari Sagarzazu. Elkar, 2023 (Batela ; 52)
Txiki-txikia nintzenean, dena nekien nik. Banekien eguzkia nondik sortzen zen eta nondik ezkutatzen. Banekien masusta gozoenak non biltzen ziren. Banekien gure katu Xaxa non etzaten zen gozotan. Ia dena nekien nik txikia nintzela, gauza bat izan ezik: ez nekien nondik sortzen den haizea.
Txabi Arnal ; Eleni Papachristou A Fin de Cuentos, 2023
Newton lo-kuluxka ederra egiten ari da sagarrondo baten azpian, eta, bat-batean, sagar bat eroriko zaio buru gainera. Txakurra, izututa, lasterka hasiko da, eta Sefora arkakusoa txakurraren buztanak lurrera eroriko da. Eta zer da ba arkakuso bat txakurrik gabe
KIXKUR: PINTTOREN ARREBA
Iñigo Astiz ; Mikel Valverde Elkar, 2022
Pinttok, abestiko Pintto famatu horrexek Pintto, Pintto, gure txakurra da ta, Pintto, Pintto bere izena du bazuen arreba txiki bat Kixkur izenekoa. Hau da bere istorioa.