


DEI GALDU BAT
Idoia Garzes Aldazabal Elkar (Traola ; 11)
Aminata naiz, hamasei urte ditut eta duela urtebete hasi nuen bidai hau. Entzuten ari bazatzaizkit, telefono hau jaso duzun horri, eskatzen dizut, mesedez, familiari nire berri emateko. Horixe itsasok hondartzan botil batean topatutako mezua. Telefono batean, adinkide duen Amiren dei etsia. Oporretako hondartza zoragarri batean, botila batean gordeta, itsasoan galdutako bizitza baten istorioa.

MUNDUKETARIAK
Patxi Zubizarreta Erein, 2024 (Auskalo bumeran ; 70)
Harmonyren ikasgelan mundu osoa kabitzen da, hainbat jatorritako familien haurrak biltzen dira han eta mundu osoa entzuten da: arabiera, txinera, errumaniera, urdua, edo hizkuntza… Hegazkin bat ere prestatu dute, gelazkina, eta, flop-flop-flop, gelakideak mundu osora hegaldatzen dira: Errumaniara, Nikaraguara, Pakistanera, Txinara, Marokora…

ITZULERAK
Miren Agur Meabe
Elkar, 2023
Miriam eta seme-alabak Garraitzetara heldu dira
Haize-Begi etxean bizimodu berri bati ekiteko. Alabaina, iritsi bezain pronto, ezusteko izango dute: haur jaioberri bat aurkituko dute.

BEGI BAT KOKOTEAN
Juan Kruz Igerabide ;Elena Odriozola Ediciones Modernas El Embudo, 2023 (Zer diozu Saila)
Oroitzapen hauetan, ume baten begietatik ikusten dugu herri txiki bateko eguneroko bizitza, gerraondoko garaietan. Maitasuna, heriotza, adiskidetasuna, bihurrikeriak, gaixotasuna, herriko festak, erlijioa? ageri dira kontakizun eder honetan, oso gertutik, umorez beterik, umeak eta helduak harrapatzeko indarrez. Umeek abentura txikiekin gozatuko dute; gurasoek eta irakasleek desagertuz doan mundu ezagun baten argazkia ikusiko dute.
Harkaitz Cano ; Fernando Bernués-en antzerkirako ideia batean oinarritua ; ilustrazioak, Isabel Herguera. Erein, 2023
Alabarekin nola komunikatu ez dakien aita batek paperezko hegazkin bat bidaltzen dio egunero balkoitik agur esateko. Hegazkinetan idatzitako mezuen bidez, aitak literaturamisioak jartzen dizkio alabari, liburuzain zorrotz baten konplizitatearekin argitu ditzan. Horrela, liburuen eta bizitzaren arteko lotura ezagutuko du neskatoak.
KUKUAREN KANTUA
Idoia Garzes Aldazabal Elkar, 2022
Amak ez zuen Jaxintori buruz iritzi onik: “Gure artera habia egitera etorritako hezurbeltz trenak ekarritakoa. A ze pajarua!”. Nik, baina, ez nuen ezer ulertzen, ez pajarua zer zen, ez inork hezur beltzik izan zezakeenik. Galtzamotzak bete xalotasun, artean lumatu gabeko txorikumea bainintzen. Orain, ordea, Jaxinto hil berri denean, hark txoriez erakutsitakoak gogoan, badakit bihotza habia dagoen tokian dagoela eta kukuaren portaera bizilegea baino ez dela.



ITSASOAREN ATEA
Miren Agur Meabe
Elkar, 2021
1870eko negua. Aitak bapore batean utzi du Elora Duval, Ubarroien Uhartera bidean. Hamahiru urteko neskatxari ama hil zaio eta bizimodu berri bati ekin beharko dio Brigita amonaren basetxean. Lanean ere hasiko da, umezain, Galantenean, eta laster estutuko du harremana bertako Ariane txikiarekin.

LIMA: URREZKO GURAIZEAK
Miren Gorrotxategi
Elkar,2023 (Taupadak ; 63)
Bertokira iritsi berri diren Xana eta Mouraren familiak kinka larrian jarriko du herri osoa, olatu artifiziala eraikitzeko proiektua baitute esku artean. Proiektuak Paulita etxegabetzea ekarriko luke, eta Lima ez dago hori gertatzen uzteko prest. Izan ere, hamabi urteko neskato bat da Lima, baina ez nolanahikoa, Maia jainkosaren alaba baita.

JOÂO
Paloma González Rubio
Ibaizabal, 2022 (Ameslari ; 31)
Miguelek kostaldeko herri batean bizimodu arrunta darama bere amarekin eta arreba Inesekin. João zibilizaziotik at bizi da Meltemi izeneko belaontzian, eta oso gutxitan lehorreratzen da.Hiru nerabeen bizitzak ezustean gurutzatuko dira topaketa esanguratsuan, eta horrek betiko aldatuko du euren patua

LIMA
Miren Gorrotxategi
Elkar, 2022 (Taupadak ; 62)
Lima munduko neskarik zorigaiztokoena sentitzen da uda ondoren herrira itzultzen denean. Lehenengo sorpresa oporretan ezagututako Markos institutoan agertzen denean jasoko du. Hortik, Aurrera, ustekabekoak bata bestearen ondotik etorriko zaizkio: gurasoek haurra zela mendian aurkitu zutela jakingo du, Paulita tutorea desagertu egingo da eta Maia irakasle bitxiak hartuko du haren lekua
ZERRIA
Patxi Zubizarreta
Erein, 2022 (Bioleta ; 15)
Alpeetako gailurretan jaso du Bereketek Gasparden albistea: «Gorpu batzuk deskubritu ditut, bi gutxienez, Tsanfleuron glaziarrean». Albisteak gazte glaziologoa astindu eta asaldatu du, eta ez du onik izan historiaren jatorria eta egia lazgarria ezagutu arte, hortxe, Pirinioen bihotzean.
Inuitek, otsoa harrapatzeko, labanaren heldulekua izotzetan ezkutatu, eta koipez igurzten dute kanpoan geratutako aho zorrotza.
Joseba Sarrionandia ; Ares
Pamiela, 2022 (Mila gau ; 13)
«Benetako historia bat» kontatzeko eskatu dio neskato batek bere amonari, Historia irakaslea izan arren. XVI. mendean munduari emandako lehenengo bira –Magallaesen eta Elkanoren itsasaldi entzutetsua– esplikatzen hasirik, neskatoaren galderek eta bainek aterako dute historia bere ildotik eta bihurtuko dute, antzinako itsas bidaia baten kronika izan zitekeena, benetako beste historia asko azaltzeko aitzakia eta bizi garen planeta arraro honi buruzko gogoeta-dialogoa.

Amaia Telleria ; ilustrazioak, Laida Ruiz Denonartean, 2023
Gerrak, neguan elurrak bezala, guztia estali du Uharka-ondokoen egunerokotasunean. Argi-izpi bat sartuko da, ordea, gauzak alda ditzakeen gutuna etxean jasotzen dutenean. Familiako kide bakoitzaren testigantzak josiz osaturiko narrazio honi 200 ilustrazio ikusgarrik lagunduko diote

SURFLARIA
Uxue Alberdi, Susanna Martin Ikastolen Elkartea, 2023 (Xabiroi)
Amaiak telefono dei bat jaso du: hamar urte igaro ostean hiltzat jo dute Eki, itsasoan desagertu zen laguna eta maitalea. Haren arrastoaren atzetik abiatuko da Amaia, bizitzaren eta heriotzaren urek bat egiten duten istorio honetan