HAUR TXOKOA 0-4 URTE



GOAZEN ETXERA, TIGRE TXIKI
Carolina Búzio
Ibaizabal, 2023
Ezagutu basoaren eta oihanaren hiztegia eta mugitu orrietako fitxak, animaliei etxera iristen laguntzeko.

HONELA ALA BESTELA
María Pascual de la Torre
Pamiela Kalandraka, 2022
Neska-mutikoek eguneroko zereginei ekiteko modurik original eta dibertigarriena aukeratzen dute askotan, nahiz eta modu hori ez izan beti praktikoena edo gomendagarriena.

XIRIMIRI: BABES GAITEZKE ZURE ALBOAN?
Fernando Pérez Hernando
Pamiela Kalandraka, 2022
Zorigaitz sinple batetik sortzen da elkarrengandik ikasteko eta elkar aberasteko aukera euriak bustitzen duen hegazti familia baten etxean.

KANPINA
Jeanne Ashbe Ttarttalo, 2023 (Fermin eta Krixpin)
Elkarrekin hitz egiteko irudiak dira liburu honek proposatu nahi dizkigunak. Eguneroko bizitzako une edo egoera hauen inguruko irudiak elkarrekin ikusi eta hortik abiatuta haurra eta helduaren arteko elkarrizketa bat abiatzeko aukera eskaintzea. Haurrak maite du arreta deitzen dion hori bere hatzarekin seinalatzea
AURKAKOAK
Isabelle Jacqué Ttarttalo, 2023 (Oinarrizko kontzeptuak)
Irudi koloretsuek eta aurkakoen irudikapen grafikoak txikien ikaskuntza errazten dute. Animalien laguntzarekin, oinarrizko kontzeptuak modu dibertigarrian ikasiko dituzu!
ADISKIDEAK
Eric Carle
Pamiela Kalandraka, 2022
Album hunkigarri bat, adiskidetasunaren balioari buruzko emozio eta sentipen sakonak islatzen dituena, adiskidetasuna gai baita urritiratzeak eta oztopoak gainditzeko.



KAPIBARAK
Alfredo Soderguit Txalaparta, 2022
Animalia bitxi, handi eta iletsu haiek iritsi ziren egunean, inork ez zuen zalantzarik egin: EZ! Ez zen haientzako lekurik.
Elkarbizitzari buruzko liburu goxoa.

MUNSTROA AL ZARA?
Guilherme Karsten Ibaizabal, 2022
Hemen, oso-oso haserre dagoen eta oso gaiztoa den munstro bat dago. Edo hori esaten du behintzat! Eta zu... zu ere munstroa al zara? Erakutsi egin beharko duzu orduan! Baina baliteke gero zu proban jarri izanagatik damutzea...

FAMILIA TXIKIA
Sesyle Joslin ; irudiak, John Alcorn
Pamiela Kalandraka, 2023 (Amets egiteko liburuak)
Lau istorio biltzen dituen album harrigarria da, metatuz doan egitura bati jarraiki idatzia eta marrazki koloretsuez osatua. Euskara-ingelesa hiztegitxo elebiduna du amaieran.

ERBIA ETA DORTOKA: BIGARREN AUKERA
David Pintor
Pamiela Kalandraka, 2023 (Amets egiteko liburuak)
Alegia klasikoaren bertsio dibertigarri eta transgresorea, argitzen diguna zein den dortokak lasterketa irabaztearen benetako arrazoia.
PERU SAGUTXOA
Joe Todd-Stanton Ttarttalo, 2022
Peru sagutxoa betidanik bizi da bere kasa, eta halaxe bizitzea gustatzen zaio. Baina ustekabeko gonbidatu bat afaritara etorri ondoren, betiko errutinara itzuliko al da?
LARRI NAGO
Michaë Ecoffier, Karine Bélanger ; Ibaizabal, 2022
Txikienei komunera joatearen garrantzia irakasteko liburu dibertigarria. Liburu honetako untxiak komunera joan beharra du, baina guztiak okupatuta daude! Batean sorgin bat dago, beste batean otso bat, haragokoan adarbakar bat... Lortuko ote du komun bat libre topatu arte komunera joateko gogoari ustea?