1 minute read

Aimar Arriola, Manu Arreguirekin hizketan Forma desira. Az-Kidea

ARTE GARAIKIDEA / AZ-KIDEA INVESTIGADOR ASOCIADO A AZ ABE. 15 (astr.)

Aimar Arriola, Manu Arreguirekin hizketan Forma desira

Advertisement

Forma desira Aimar Arriola komisarioak Az-Kidea Investigador Asociado a Az gisa garatzen duen ikerketaproiektua da. Hainbat artistarekin hitz egitea da ikerketa honen metodologia nagusia. Emaitza gisa, parte-hartzaileek elkarrizketak testu-formatuan eta ekoizpen iragankorrak egiten dituzte. Proiektuaren lehen aurkezpen hau hitzaurre gisa pentsatuta dago, ikerketaren abiapuntuak eta asmoak partekatzeko. Lehen gonbidatua Manu Arregui artista izango da, Estatuko ikus-entzunezkoen arloko giltzarrietako bat. Aitzindaria izan zen bideo-sorkuntzako eta eskulturako lanetan 3Dko animazioa aplikatzen, eta haren lanak gorputzaren politikei eta arauez kanpoko identitateei buruzko gogoeta du ardatz. Aurkezpenak prozesuan dagoen elementu eszenografiko bat izango du, Dogartzi Magunagoicoechea (Bilbo, 1991) artistaren eskutik. Elementu hori behin eta berriz errepikatuko da Forma desira proiektuko ekintza publikoetan.

MANU ARREGUI (Santander, 1970). Arte Ederretako lizentziaduna da, eta haren lanak erakusketa garrantzitsuetan sartu dira. 2002an Marcelino Botín Arte Plastikoen beka lortu zuen; 2007an, Altadis saria; 2014. urtean, Arco Electrónico saria; 2015. urtean, Propuestas Vegap saria; eta, 2018an, Multiverso BBVA beka. Haren lana, besteak beste, ARTIUM, Guggenheim, MUSAC eta MNCARS museoetako bildumetan dago. FORMA DESIRA LANEAN, AIMAR ARRIOLAK QUEER PERSPEKTIBAREN ETA ARTEAREN ARTEKO ERLAZIOA IKERTUKO DU ZENTROKO PROGRAMAZIOAREN BARRUAN.

Abenduak 15, asteartea 19:00 Lantegia 1 Sarrera dohainik, aurrez azkunazentroa.eus webgunean izena emanda, leku guztiak bete arte

arriolaaimar

aimar.arriola

manuarregui.com

This article is from: