1 minute read

Mediatekak T berria aktibatu du

Mediatekak Txikiteka berria aktibatu du

Mediateka BBK-k 2010eko urrian ireki zituen ateak eta orduz geroztik haurren txokoa erreferentziazko gunea izan da. Txoko honetan hainbat familiak partekatzen eta esperimentatzen dute liburuak oinarri hartuta, hainbat umeren lehenengo irakurketetarako gunea izan da, literaturaren, komikiaren edo bideo-jokoen mundura txoko honetatik gerturatu dira. Mediatekak eboluzionatu egin du, ordea, eta txoko honetan ere aldaketak egin ditugu 0 urtetik 12 urtera artekoen sormena, esperimentazioa eta haurren eta gaztetxoen garapena sustatzeko. Txikiland espazioa eraldatu egin da eta harmailetako apalategian eta liburuen zuhaitzean dago orain bilduma, zuhaitz hori da gune honen ardatza eta erabiltzaileen autonomia sustatu nahi da. Gune malgua eta balio anitzekoa ere bada, ikasteko, taldeko lanak egiteko eta ikuspegi garaikidetik egindako kulturaprogramazioa garatzeko balio baitu; era berean, sormen artistikorako, ilustraziorako edo kultura digitalerako jarduerak ere izango dira, besteak beste. Mediateka BBK-ko gainerako lekuetan bezala, Txikitekan ere beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiak betetzen dira eremu segurua izan dadin.

Advertisement

Herritarren laborategiak, berrikuntza herritarra Mediatekan

Mediateka BBK-k herritarren laborategiak sortzeko prozesua hasi du, Zentroan lankidetzarako proiektuak esperimentatzeko eta garatzeko topaguneak gaitu asmoz. Hori dela eta, Mediatekako langileak ekimen batean parte hartzen ari dira gaur egun: ‘Herritarren laborategi banatuak. Berrikuntza herritarra liburutegietan eta beste kultura-erakunde batzuetan’. Programa honetan Estatuko, Latinoamerikako, Estatu Batuetako eta Portugaleko mila profesional baino gehiago ari dira parte hartzen eta Liburutegietako Laborategiak proiektuan kokatzen da; Kultura eta Kirol Ministerioaren eta Medialab Pradoren arteko lankidetza da, 2017an hasi zen eta liburutegien eta herritarren berrikuntza arloko bateratzea sustatzen du; liburutegiak topaketarako, esperimentaziorako eta sormen kolektiborako gune izateko ideia ere indartu nahi da proiektu honen bidez. Liburutegien eta herritarren berrikuntza arloaren arteko bateratzea sustatzen du programak toki hauek topaketarako, esperimentaziorako eta taldeko ikaskuntzarako guneak izan daitezen, eta lurralde eta sektore arteko lankidetza aktibatu nahi du, hirien arteko proiektuak garatzeaz gain. Trebakuntzako eta ekimena baloratzeko lehenengo fase honen ondoren, herritarren lehenengo laborategiak sustatzeko proiektuak eta lankidetzak bilatzeko prozesua hasiko da. Proiektu hau Mediatekaren ikuspegi berrian sartzen da, erkidego desberdinen sormenerako gune izan nahi baitu, eleanitza, diziplina anitzekoa eta malgua. XXI. mendeko liburutegietara hurbiltzen den gunea, esperientzia berriak eta harremanetarako modu berriak sortzeko, interkulturalitate gehiago duen hiriko leku publiko estalietako batean.

This article is from: