
2 minute read
Amparo Badiola, Gema Intxausti eta Susana Talayero
ARTE GARAIKIDEA / ERAKUSKETA-PROIEKTUA IRA. 1 > AZA. 7
Advertisement
ESPERIENTZIA HONEN GILTZARRIA DA ARTISTA BAKOITZAK BESTEEN LANEAN ESKU HARTZEN DUELA, ETA, HORRETARAKO, ZENBAIT ARIKETA ZEHATZ PROPOSATZEN DIRA, EGITEKO PROZESUAN BERTAN PROIEKTUA OSATU DUTENAK.
Amparo Badiola, Gema Intxausti eta Susana Talayero artisten arteko lan-esperientzia bat da Scriptbarik. Irailetik aurrera, Lantegia, Ideien laborategiko BAT espazioan ari dira harekin lanean, eta emaitza erakusketa-formatuan dago ikusgai, azaroaren 7ra arte. Prozesu horretan, artistek «imajinarioak partekatu, mugak gainditu eta aukeratu dute ustekabekora iristeko ebazpenprozesu kolektiboa eta autoretza partekatua», azaldu dute. Ildo horretatik, «gidoirik ez izatea eta erabiltzen ez diren materialak (Zentroko biltegietan jasoak) erreskatatzea abiaburutzat hartuta, esku-hartze bat egin dute espazioan, eta hiru zati dituen bideo bat (Motorzalea, Azpimundua eta Masa), non istripu batek desioari eta heriotzari buruzko ekintza komun bat jasotzen baitu», erantsi dute. Scriptbarik esperimentu bat da, erritmo organikoan artikulatuz joan dena, proiektuan parte hartzen duten hiru artista egilekideen lan-praktika osatzen duten diziplinen arabera: dantza (Amparo Badiola), eskultura (Gema Intxausti) eta pintura (Susana Talayero).
Irailak 1 > Azaroak 7
Jendearentzat irekia:
Urriak 22 > Azaroak 7 Asteartetik larunbatera 16:30 - 20:00 Lantegia 2. BAT espazioa Sarrera dohainik leku guztiak bete arte
Hiru artistak espaizoan egongo dira egun hauetan:
Azaroak 3, asteartea Azaroak 5, osteguna 18:00 - 20:00
AMPARO BADIOLA
(Bilbo, 1958) Medikuntzan lizentziaduna da UPV/ EHUn. Dantza-ikasketa ez-arautuak egin zituen Bilbon eta Londresen 1988tik 2003ra arte, eta Londresen bizi da. Mugimenduari buruzko ikerketarekin eta lan didaktikoarekin bateratzen du sorkuntza-lana. Azken sorkuntza eszenikoa Palabras Invisibles da, eta London Elixir Festival-en eta VitoriaGasteizko Baratza aretoan aurkeztu zuen, 2014an. GEMA INTXAUSTI (GernikaLumo, 1966) eskulturaren, marrazkiaren eta filmnarrazioaren arloan egiten du lan. UPV/EHUn Arte Ederretako ikasketak egin ondoren, Londresera joan zen bizitzera eta han Zinema ikasi zuen. Gure Artea saria eman zioten 2018an, ibilbide artistikoa aintzatesteko. Orain dela gutxi, lanak erakutsi ditu Bilboko La Taller-en (2019) eta Carreras Múgica-n (2016), eta, berriki, Entre la multitud, observando el arresto aurkeztu du Gasteizko Artium-en (2020).
SUSANA TALAYERO
(Bilbo, 1961). Pinturaren eta marrazkiaren inguruan egiten duen lana bideora zabaltzen du noizean behin. UPV/EHUn Arte Ederretan lizentziatu ondoren, Erromara joan zen, eta han bizi izan zen 1986tik 1996ra. Orain dela gutxi, Carreras Múgican (2019) eta Bilboko Arte Ederren Museoan (2016) erakutsi ditu lanak. Amparo Badiolarekin lankidetzan, L’occasione proiektua koordinatzen du, Bilbon topaketa publikoak egiteko ekimena. Duela gutxi, Arte Bisualen Vila de Santanyí VII. Saria jaso du, Mallorcan (2019).