Aldizkaria: Apirila-Ekaina (2024)

Page 1

PROGRAMAEUSKERA

APIRILA MAIATZA EKAINA 2024

Azaleko irudia: Rosario Toledo. Cuarteta © Carmen Kahlo

6

Francisco Ruiz de Infante (Cía Hors Champ // Fuera de Campo) Políptico de las operaciones (Jamás-Jamás 2024 // aventuras peligrosas para un Aquí y un Ahora)

8

Hiruhileko honetan gurekin izango dira...

PROGRAMAZIOA

10

Christa Sommerer y Laurent Mignonneau The Artwork as a Living System. Erakusketa

12

Francisco Ruiz de Infante (Cía Hors Champ // Fuera de Campo) Políptico de las operaciones (Jamás-Jamás 2024 // aventuras peligrosas para un Aquí y un Ahora) Hegaldi-simulagailuak, hegaldiak, uharteak

14

Elena Aitzkoa. Artista AZ-kidea. Ur Aitzak

16

Ana G. Lartitegui La nave de los necios. Una travesía de cuento en diálogo con la pintura flamenca. Erakusketa

17

Nazario Díaz. eszenAZ amanecer alto cielo Dantza

18

Gari & Maldanbera. Behin bizitzea Kontzertua

AURKIBIDEA
19 Led Silhouette. eszenAZ Halley. Dantza 20 Pablo Viar. eszenAZ Confines. Antzerkia 21 Rosario Toledo. eszenAZ Cuarteta. Dantza 24 Gutun Zuria Zabalik 26 Isabel Coixet. Zuzendaria kameraren atzean Zinemateka 29 Sormenaren txokoa. Irakurketa eta idazketa sortzaileko tailerra 30 Azkuna Zentroa iruditan SORKUNTZA 35 Sorkuntza prozesuan 36 Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa 38 Azkuna Zentroko Artista AZkideak 40 Azkuna Zentroko Ikertzaile AZkideak 41 Azkuna Zentroko Kolektibo Egoiliarra 42 Prototipoak Bilbao. Praktika Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala 2025, abian 44 Fran Mengual, Lisa Blumen eta Pascale SévignyVallières. Comic soon HEZKUNTZA PROGRAMA 48 Zinema-elkarrizketak. Argiak, kamera... ekin! 48 Komikiari buruzko ezinbesteko elkarrizketak 49 The Artwork as a Living System Audiogida-tailerra AZ 53 JFZ 54 AZ argitalpenak 56 Informazio orokorra

Francisco Ruiz de Infante

(Cía Hors Champ // Fuera de Campo)

Políptico de las operaciones (Jamás-Jamás 2024 // aventuras peligrosas para un Aquí y un Ahora)

«Pilotu guztiek, abioiaren kabinako leku sekretu batean, “Behin-behineko eremuak” izeneko lurraldeen mapa handi bat dute; azken batean, kartografia bat, eta, bertan markatuta daude haran, errepide, futbolzelai, glaziar edo hondartza batzuk, hau da, makinak behar bezala hegan egiten ez badu, istripu larritik ihes egiteko egon daitezkeen lekuak. Lekuen plano bat, nahitaezko lurreratze bat egin behar denerako. Zalantzarik gabe, bizi garen munduan, horrelako mapak ondo baino hobeto aztertuta egon beharko lirateke». Francisco Ruiz de Infante bideo- eta instalazioartista martxoan “lurreratuko” da Azkuna Zentroan, J.M. Barrie-ren Peter Pan (1911) irakurri ondoren ahaztutako berraktibatutako hitz, irudi eta galderetatik

abiatzen den proiektu ikus-entzunezko, plastiko eta performatibo batekin. 2017tik ari da proiektua egiten, Bartzelona, Madril, Mallorca, Santander, Bouxwiller eta Montpellierreko espazio artistikoetan. 2024ko martxotik ekainera bitartean, Azkuna Zentroan izango du jarraipena, uharteak (erakusketakoak), hegaldi-simulagailuak (tailerrak) eta Lurreratzearen aztarnak (gertaeren fikziozko dokumentazioa) barne hartuko dituzten bi alditan.

Ekintza horien bidez, Ruiz de Infantek esperientzia espazialak, soinuzkoak eta bisualak proposatzen ditu. Haietan, Barrieren Peter Pan lanari darion energía anbiguoak erabat jartzen du zalantzan memoria indibidual eta kolektiboa.

Proiektu honetan ...

~ Abiadura esponentzialean jaurtitako gizarte uher baten metaforan egongo gara, hitzez hitz non lurreratu ez dakien gizarte baten metaforan. Lurreratu nahi al du?

~ Indigestioarekiko mendekotasuna duen mundu baten aurrean eta barnean egongo gara. Crash-aren mendekotasunik al du?

~ Ezinezko espazio-denboretan arakatzen egongo gara. Ezinezkoak?

~ Haur galduak bizi diren ipuin zoragarri batean egongo gara. Ume galduak? Ziurrena, bai!

Zalantzarik gabe, “Jamás-Jamás” ukapen bikoitzean egongo gara, “Betiko” beldurgarri baten arriskuak hobeto zalantzan jartzeko.

FRANCISCO RUIZ DE INFANTE

Ikus-entzunezkoen sortzailea, filmen errealizadorea, zuzendari eszenikoa eta performerra da Francisco Ruiz de Infante, funtsean sustrai “plastikoak” dituena. “Formatuz kanpoko” artistatzat du bere burua, astintzaile, deformatzaile eta testuinguru-sortzailetzat. Ruiz de Infanteren ustez (Vitoria-Gasteiz, 1966), sorkuntzaren ekintza, zerbait gerta dadin “makina” mugitzeko ekintza, ez da mugatzen egonkortutako espazioetan jartzen diren objektu, ekintza eta denbora egonkorrak egitera. Susmatzen du arteetan (eta bizitzetan) gutxi gorabehera lurpekoak diren korronteek (sareek, konplizitateek, guduek, estrategiek, denborek, akatsek eta asmakuntzek) bide ematen dutela energiak existitzeko.

Bere lanean irudiak, testuak, soinuak eta objektuak uztartzen ditu, multimediainstalazio konplexuak egiteko. Horiek ikusentzunezko teknologia aurreratu bat txertatzen dute zakarki landutako materialen barruan (eta alderantziz), eta, aldi berean, sentsibilitate poetiko arin bat ematen diote zorrozki kritikoa den kontzeptu-esparru bati.

7

Hiruhileko honetan gurekin izango dira...

Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko programazioa diziplina desberdinetako pertsonen konplizitatearen emaitza da, haiek gure proposamenak balioesten eta aberasten baitituzte, era askotako ikusleen komunitateei zuzendutako ekarpenekin. Hiruhileko honetan gure artean izango ditugun proiektuak eta pertsonak erakutsiko ditugu hemen, aurten abian jarri ditugun elkarrizketen parte direnak.

8
Gorka Rodriguez, Arrate Presilla, Maialen Ariz, María Arana. Urbanbat Azkuna Zentroko Kolektibo Egoiliarra Ion Munduate Artista AZ-Kidea Lore Stessel Artista AZ-Kidea Amaia Molinet Artista AZ-Kidea Idoia Zabaleta Artista AZ-Kidea Olatz de Andrés Artista AZ-Kidea Ça Marche (Nico Jongen y Laura Viñals) Artista AZ-Kideak Rosa Casado Ikertzaile AZ-Kidea Ixiar Rozas Ikertzaile AZ-Kidea Elena Aitzkoa Artista AZ-Kidea Miguel A. García Artista AZ-Kidea Jon Gerediaga Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa Abel Jaramillo Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa Lorea Burge Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa Ane Berganza Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa
©
Gala Knörr Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa Aurélie Bayad
9
Fran Mengual Komikiaren Nazioarteko Egonaldia Ana G. Lartitegui Ilustratzailea Oskar Alegria Zinemagilea Lisa Blumen Komikiaren Nazioarteko Egonaldia Pascale SévignyVallières Komikiaren Nazioarteko Egonaldia Ziomara Hormaetxe Koreografoa Nazario Díaz Artista performatiboa Pablo Viar Zuzendaria Christa Sommerer y Laurent Mignonneau Artistak Francisco Ruiz de Infante Artista Olga Mesa Artista Alberto de la Hoz Soinu-artista Martxel Rodriguez, Jon López Led Silhouette Dantzariak orangcosong (Minori Sumiyoshiyama & Chikara Fujiwara Artistak Gari Musikaria © Gorka Sanz Allora & Calzadilla Artistak © Todd Heisler Rosario Toledo Dantzaria © Belén Vargas Xabier Erkizia Soinu-artista Maialen Lujambio Bertsolaria eta idazlea Irene Solà Idazlea eta artista bisuala © Àlex Garcias

#artebisualak #kulturadigitalak #erakusketa

Christa Sommerer eta Laurent Mignonneau

The Artwork as a Living System

Jatorrizko komisariotza: Karin Ohlenschläger, Peter Weibel, Alfred Weidinger

10

The Artwork as a Living System erakusketak mundu osoko arte digitalean erreferentzia diren Christa Sommerer-ek eta Laurent Mignonneauk osatutako bikote artistikoaren lana izango du ikusgai Erakusketa Aretoan.

17 lanek osatzen dute erakusketa. Neurri handi batean

instalazio interaktiboak dira, haietan pertsonek artelanak ukitu eta esperimentatzen baitituzte, ingurune naturalak arakatuz eta haiekin elkarreraginez, eta espazio digitalean aldi berean izandako eraldaketaren parte izanik. Artelanak arte digitalaren lan klasikoak dira ia, munduko arte, zientzia eta kultura digitaleko jaialdi nagusietan saritu dituzte, eta haietako asko 250 erakusketa baino gehiagotan erakutsi dira.

Multimedia artelanak dira, aurkikuntza zientifikoetan oinarrituak, eta landareen hazkuntza edo ordenagailuz sortutako izaki txikien portaera esploratzeko aukera ematen dute —hala nola euli eta kakalardoena— eta ekosistema konplexuetan integratzeko ere bai. Instalazioek sistema bizidunak simulatzen dituzte, haietan, landare batzuk ukituz, idazmakina batean tekleatuz edo pantaila baten aurrean mugituz eraldaketak sortzen baitira espazio digitalean.

Esperientzia artistiko honek zientziaren eta teknologiaren arlo desberdinei dagozkien kontzeptuak lotzen ditu: fisika kuantiko eta sistema konplexuen teoriatik hasi, eta genetika molekular, nanozientzia eta bizitza artifizialeraino.

Erakusketa hau Karin Ohlenschlägerren kontzeptu batean oinarrituta dago eta ZKM | Centro de Arte y Medios Karlsruhe, Alemania, OÖ Landes-Kultur GmbH, Linz, Austria eta iMAL, Brusela eta Belgikak koproduzitu dute. Hasiera batean, Karin Ohlenschläger, Peter Weibel eta Alfred Weidingerrek komisariatu zuten.

2024O OTSAILAREN 7TIK MAIATZAREN 26RA

Erakusketa Aretoa

Sarrera dohainik

JARDUERAK

Eskola programa: Audiogida-tailerra

Eskola-eguneko ostegun guztietan, 2024ko maiatzaren 26ra arte. Informazio gehiago 49. orrialdean.

Sarrerako bisitak

Ostegunero, 18:30ean (45')

Erakusketa Aretoan

Laguntzailea:

11

#artebiziak #performance #ikus-entzunezkoak #erakusketaproiektua

Francisco Ruiz de Infante (Cía Hors Champ // Fuera de Campo)

Políptico de las operaciones (Jamás-Jamás 2024 // aventuras peligrosas para un Aquí y un Ahora)

12

Francisco Ruiz de Infante sortzaileak aurrera jarraitzen du Políptico de las operaciones (Jamás-Jamás 2024 // aventuras peligrosas para un Aquí y un Ahora) (Operazioen poliptikoa (Sekula Betiko 2024// abentura arriskutsuak Hemen eta Orain baterako) izeneko diziplina askoko proiektuaren bigarren etaparekin. J.M. Barrie-ren Peter Pan lanaren (1911) irakurketa lotsagabe baten ondoren sortutako hitz, irudi eta galderetatik abiatuta asmatu eta berrasmatu du.

Francisco Ruiz de Infanteren ustez, transmisioa ez da sekula sorkuntzaren erronken periferiako jarduera bat, baizik eta proiektuaren hasierako ikerketekin eta proiektuaren azken formarekin zuzen eta lotu-lotuta eginda dagoen jarduera bat. Hortaz, proiektuak zenbait tailer ditu: Hegaldi-simulagailuak izenekoaren bidez, ahalegina egiten du belaunaldien arteko konplizeen sare bat eratzeko, abentura hobeto zalantzan jartzeko; Hegaldiak pieza eszenikoa sortzeko funtsezko elementua da; eta Uharteak ikus-entzunezko instalazioen erakusketak, argazkiserieak, testuak eta marrazkiak dira, bisitariaren presentzia kontuan hartzen dutenak (haren gorputza, mugimenduak, memoria...).

Hiruhileko honetako programa

Ostirala, 26 eta larunbata, apirilak 27

HEGALDI-SIMULAGAILUA / SORKUNTZA-TAILERRA

Haur galduak // Hasieran aditza izan zen (ahotsak, usainak eta dardarak)

Nicolas Brunelle, Étienne Fanteguzzi, Matthieu Fuentes (urrutitik) eta Alberto de la Hozekin

Kubo Baltza

Maiatzaren 2tik ekainaren 2ra

UHARTEA / INSTALAZIOEN IBILBIDEA

Replay // Play // Replay

BAT Espazioa

Osteguna, maiatzak 2

HEGALDIA / PERFORMANCEA ETA GAILU

MALENKONIATSUA

Crash-testa // Ustekabeak eta albo-kalteak

Francisco Ruiz de Infante, Nicolas Brunelle, Étienne Fanteguzzi, Alberto de la Hoz eta Matthieu Fuentesekin (urrutitik) eta apirileko tailerreko parte-hartzaileen konplizitatearekin.

60’ / Kubo Baltza

MARTXOAREN 14TIK EKAINAREN 2RA

Lantegia 2. BAT Espazioa

13

#artebisualak #eskultura #poesia

Elena Aitzkoa

Artista AZ-kidea

Ur Aitzak

Elena Aitzkoak amaitu du Ur Aitzak proiektua, azken bi urteetan Azkuna Zentroko artista AZkide gisa Atarian izan duen proiektua.

Artista bizkaitarraren sei eskulturak eta sei poemak espazio publikoan sortuz joan dira, eta zentroaren eta bertatik igarotako lagunen eguneroko bizitzaren parte dira. «Erdi estalita lan egin dugu, etengabe espazioa eta igarobideak bizitzen», azaldu du Elena Aitzkoak. Horri esker, publiko-komunitateek aukera izan dute praktika artistikoarekin zuzenean harremanean jartzeko, eta «jendea hurbildu da, galdetu du, topo egin du obra bat egiteko prozesuarekin eta obrarekin berarekin».

Lehenengo bost piezetan Josu Bilbao artistaren laguntza izan du, eta azkenekoan, berriz, Leo Burgerena.

Eskultura bakoitza sortu da «energia desberdin batekin, bizitzako unearen eta haietako bakoitzarekin izandako harremanaren ondorioz». Konplize horiekin, materialen bila atera da, esaterako, enbor eta harrien bila, eta horiexek osatzen dituzte eskultura hauek, eskaiola, birziklatutako ehun, artile eta parpailekin batera.

2022-2024

Kulturen Ataria

ELENA AITZKOA

(Apodaka, 1984). Artista. Besteak beste, eskulturan, marrazketan, poesian, performancean eta zineman aritzen da. Haren sorkuntza-lanak ekosistema heterogeneo bat dira, eta inguruneko elementu fisikoak eta emozionalak eta biziesperientziak dituzte oinarrian. Haren azken proiektuen artean, Lendia Song nabarmentzen da (Azkuna Zentroa, Bilbo, 2021). Isabel de Naveránek Reina Sofía Museoan komisariatutako Estudio III. Salir al Encuentro. Hablar al lugar zikloan parte hartu zuen (2021).

14
15
Arrebol Cisne Sombra clara Ciénaga estrellada Luz cauce Horizonte nuca

#artebisualak #ilustrazioa #erakusketa

Ana G. Lartitegui

La nave de los necios. Una travesía de cuento en diálogo con la pintura flamenca

La nave de los necios. Una travesía de cuento en diálogo con la pintura flamenca (Ergelen ontzia. Ipuin-zeharkaldi bat Flandriako pinturarekin harremanean) erakusketan, Ana G. Lartitegui artista bilbotarrak gaztelaniaz, euskaraz, katalanez eta galegoz argitaratutako La nave de los necios (A Fin de Cuentos, 2023) libururako sortu dituen jatorrizko akuarelen bilduma osoa egongo da ikusgai.

Liburuak ergelen hiri batean bizi eta asko aspertzen den "mutil bizkor" baten istorioa kontatzen du. Asperdura hori gainditzeko, erabakitzen du auzokoari txantxa bat egitea. Hortik aurrera, gertaerak kateatu egiten dira bidaia eldarniotsu eta gorabeheratsu bat sortuz eta era askotako pertsonaiak tartean sartuz. Azkenean, modu harrigarri eta ustekabeko batean, gertaeren ardura hasieran sortu zituen pertsonari egokituko zaio.

Testuarekin batera, ahozko tradizioaren estiloari jarraituz, El Bosco, Brueghel Zaharra, Patinir eta Flandriako pinturako beste maisu batzuen obretako eszena satirikoak eta kostunbristak aipatzen dira, giza ergelkeriaren gehiegikeriak islatu nahian.

EKAINAREN 29TIK IRAILAREN 29RA

Mediateka Galeria

ANA G. LARTITEGUI

(Bilbao, 1961). Ilustratzailea Ana G. Lartiteguik 1989an argitaratu zuen lehen obra. Ordutik, haurrentzako liburuak egiten aritzen da ilustratzaile eta ikertzaile gisa. Artikuluak idatzi, hitzaldiak eman, erakusketak komisariatu ditu... Círculo Hexágono ikerketa-taldea eta haren saiakera laburren bilduma koordinatzen ditu. Eta batzuetan, fikzioa ere idazten du, hala nola La nave de los necios (A fin de cuentos, 2023) lanean.

16

#artebiziak #eszenAZ #dantza

Nazario Díaz

amanecer alto cielo

Nazario Díaz koreografoak batez ere arte performatiboen eremuan egiten du lan, eta arreta jartzen du gorputzaren, begiradaren eta idazketaren artean sortzen den tentsioan. amanecer alto cielo pieza berrian, hizkuntza nola desagertzen den planteatzen du, elementu eszenografiko gisa, haren materialtasunak lotzen dituzten testu-praktika desberdinen bidez. Era berean, ikusmenaren nolakotasun batzuk jorratzen ditu, eta nola aldatzen dituzten gorputzak eta haien gaineko pertzepzioa, Lisa Nelson koreografo eta bideo-artistak proposatutako begiradari buruzko praktika batzuetan oinarrituta. Gure dantza honetan eskuak begira daude, begiek jotzen dute eta gorputzak ezabatzen dira.

«Lehen objektuez eta neure gorputzaz arduratzen nintzen, behin eta berriz egindako ekintza baten bidez higatzeko; aitzitik, nire oraingo lanak berriz heltzen dio gorputz baten higaduraren eta desagerpenaren ideiari —entitate fisiko, moral eta espiritual gisa hautemandako totem horri—, baina oraingoan gorputz irristakor bat hartuta, hain zuzen, testualitatea», azaldu du Nazario Diazek.

APIRILAK 11, OSTEGUNA ESTREINALDIA

19:00

Auditorioa

Prezioa: kontsultatu webgunean eta AZ Infon

55’

FITXA ARTISTIKOA

Kontzeptua eta koreografia: Nazario Díaz

Baterako sorkuntza eta

performancea: Julián Pacomio, Ibon Salvador, Nazario Díaz

Laguntza dramaturgikoa: Carolina Campos

Argiteriaren diseinua: Leticia Skrycky

Soinuaren diseinua: Ce Pams

Ekoizpena: Silvia Coppola, Kurzuth Silverstone

Koprodukzioa: Azkuna ZentroaAlhóndiga Bilbao

17
© Lucas Damiani
Azkuna Zentroko Arte Bizien Denboraldia 2023-2024

#artebiziak #eszenAZ # musika #kontzertua

Gari & Maldanbera

Disko berria aurkeztuko du kontzertuan: Behin bizitzea

Bere edukiak eta sonoritateak lehen akordeetatik harrituko dute publikoa, jarrera artistiko berri bat islatzen baitute argi eta garbi. Gainera, Gariren zigilua daraman arren, Maldanbera taldeko kide guztiek egindako ekarpenez josita dago estudioko lan berri hau: Alex Alonso (bateria eta programazioak), Oier Aldekoa (baxua eta ahotsak), Miguel Moyano (gitarra, programazioa eta ahotsak) eta kide berria den Iker Lauroba (teklatuak eta ahotsak).

30 urteko bakarkako ibilbideko errepertorio ezagunenaren zati handi bat biltzen zuen "Zuzenean 2022" zuzeneko lehen albumaren ondoren, Legazpiko abeslariak zazpi kanta berriren aldeko apustua egin du, letra izugarri ederrekin. Horietako gehienak egile ezagunek idatzi dituzte, hala nola Txuma Murugarren, Jon Benito, Karmele Jaio eta Iñigo Astizek. Guztiek dinamika eta harmonia desberdinekin jokatzen dute, 60. hamarkadako sonoritate batera teletransportatzen gaituztenak.

APIRILAK 18, OSTEGUNA

20:00

Auditorioa

Prezioa: kontsultatu webgunean eta AZ Infon

© Gorka Sanz 18
Azkuna Zentroko Arte Bizien Denboraldia 2023-2024

#artebiziak #eszenAZ #dantza

Led Silhouette

Halley

Giza esperientziak eta gizakiaren galdera handiak, antzinatik aldatzen ez direnak, elikagai poetiko dira proiektu honetarako, Led Silhouette-ren (Martxel Rodriguez eta Jon López) sortzaileek azaldu dutenez. Diotenez, eraikitzen edo deseraikitzen ari den leku bat da, bizi garen gizarte honen alegoria bat, non zama handiak daramatzaten pertsonaiak, bidea ibili behar duten eta zorionetik aldentzen dituzten ezbeharrak eta akatsak gainditu nahi dituzten horiek, elkartu egiten diren istorio berri bat kontatzeko. Ilusioa ez baita jaten, baina elikatu egiten du. Leku horrek sekula ez die ezer ematen nahi duten guztitik, eta gabezia horrengatik, amaigabeko desira horrengatik, nahitaez bilatu behar dute pitzadura, eta zuloa ireki.

«Aro honetako seme-alabak garenez, nekatuta gaude gure existentzia etengabe justifikatu behar izateaz, ikasi dugu entzun nahi diguten moduan hitz egiten.

Jatorri bat bilatzen saiatzen garenean, ezinezkoa zaigu ez sentitzea ezinbesteko sentimendu hori, gure aurrekoen istorioak ezin ezagutu ditzakegula ikustean agertzen dena. Beste gorputz batzuez eginda dauden gorputzak gara, mendeetan barrena ezin konta ahala aldiz elkartzen direnak».

APIRILAK 25, OSTEGUNA ESTREINALDIA EUSKADIN

19:00

Auditorioa

Prezioa: kontsultatu webgunean eta AZ Infon

60’

FITXA ARTISTIKOA

Kontzeptua eta zuzendaritza: Jon López & Martxel Rodriguez

Antzezleak: Katalin Arana, Lucia Burguete, Marina Fullana, Laura Lliteras, Marcos Martincano, Nicolas Martinez, Edoardo Ramirez eta Diego Pazó

Testuak: Gaizka Sarasola

© Juan Carlos Toledo 19
Azkuna Zentroko Arte Bizien Denboraldia 2023-2024

#artebiziak #eszenAZ #antzerkia

Pablo Viar

Confines

Confines lana identitateari, aurrerapen zientifikoari eta errealitatearen eta fikzioaren arteko muga iragazkorrei buruzko ikerketa eszeniko baten emaitza da, samurtasunaren eta komikotasunaren artean dabilena, eta ikuslearen konplizitatea eskatzen du.

Pablo Viarren antzerki-ikuskizun berriak gogoeta bat proposatzen du munduan gizaki gisa dugun existentzia baldintzatzen duten helburu edo mugei buruz, eta horiek gainditzeko dugun gaitasunari eta nahiari buruz.

Confines ikuskizun poetikoa da, aktoreen lan fisiko eta bokalean oinarritutako ispilu-jokoa, eszenografiamoldagarria eta argien eta soinuaren diseinu iradokitzailea du, eta gonbit egiten digu gure existentziaren mugak Esploratzera.

Eguzki Zubia (La dinamika) eta Txubio Fernández

Jaúregui (Legaleón-T eta Kolektivo Monstrenko) dira Azkuna Zentroak koproduzitutako antzezlan honetako protagonistak.

MAIATZAK 23, OSTEGUNA ESTREINALDIA

19:00

Auditorioa

Prezioa: kontsultatu webgunean eta AZ Infon 95’

FITXA ARTISTIKOA

Zuzendaritza eta dramaturgia:

Pablo Viar

Antzezleak: Eguzki Zubia, Txubio

Fernández Jáuregui

20
Azkuna Zentroko Arte Bizien Denboraldia 2023-2024

#artebiziak #eszenAZ #dantza

Rosario Toledo

Cuarteta

Cuarteta "inauterietako laukote" baten entsegua egiten du, dantzaren eta cantearen bidez. Cádizko inauteri-talde jator horretan, kideak inoiz ez dira lau izaten, hiru edo bost baizik.

Rolak alderantzikatzean, Rosario Toledok, Inma "La Carbonera"k eta Eva "La Lebri"k atzerantz dantzatzen, atzerantz kantatzen eta atzerantz barre egiten dute. Eta hori guztia egiten dute, obarioak masailetan, birikak sudurrean, burua ipurdian eta bizkarra kopetan dituztela. Errepertorio tradizionala dute, iraulia, alderantzikatua, aldatua, nahastua, kontrakoa, antagonista.

«Flamenkoa atzerantz dantzatzeak zer dakarren ikertzean, konturatzen gara zenbateraino dagoen berez flamenkoa alderantzikaturik. Inauterietako umorea, beraz, ezarritako egitura kolokan jartzea da guretzat, alderantzikatzeko lekua eta denbora, non dena sartzen den aurretik zein atzetik», azaldu du artistak.

EKAINAK 6, OSTEGUNA

ESTREINALDIA

19:00

Auditorioa

Prezioa: kontsultatu webgunean eta AZ Infon

60’

FITXA ARTISTIKOA

Zuzendaria: Rosario Toledo

Dramaturgia eta zuzendaritzalaguntza: Idoia Zabaleta (Azala)

Dantza: Rosario Toledo

Cantea: Inma "La Carbonera" eta Eva Ruiz "La Lebri"

Jantzien diseinua: Carlos Díez

Argien diseinua: Antonio Valiente

Zuzendaritza teknikoa/soinua: Manu Meñaca

Fotografia: Carmen Kahlo

Bideoa: Calde Ramírez

Laguntza: Pedro G. Romero

21
© Carmen Kahlo
Azkuna Zentroko Arte Bizien Denboraldia 2023-2024

Azkuna Zentroko Arte Bizien

Denboraldia 2023-2024

Nazario Díaz amanecer alto cielo

Dantza

ESTREINALDIA

Apirilak 11, osteguna

Led Silhouette Halley

Dantza

ESTREINALDIA EUSKADIN

Apirilak 25, osteguna

Pablo Viar

Confines Antzerkia

ESTREINALDIA

Maiatzak 23, osteguna

Rosario Toledo

Cuarteta

Dantza

ESTREINALDIA

Ekainak 6, osteguna AUDITORIOA+KUBO

22
BALTZA
Antzerkia, musika, dantza eta performancea sentitzeko beste era bat

Allora

ERAKUSKETA
& Calzadilla 2024ko ekainaren 20tik irailaren 29ra

#gutunzuriazabalik #zinema #solasaldia

Gutun Zuria

Zabalik

Edizio honetatik aurrera, Gutun Zuria Bilbaok, Azkuna Zentroaren Letren Nazioarteko Jaialdiak, programazio irekia izango du urte osoan, Gutun Zuria Zabalik programaren bidez. Espazio berri horretan literaturaren inguruko joerak jorratuko ditugu, sorkuntza garaikidearen eta bere testuinguru sozialaren barruan. Gutun Zuria Zabalik programan, jaialdian landutako gaiak hedatu eta garatuko dira, ikuspuntu, ikuspegi eta eztabaida berriekin.

Oskar Alegria

Zinzindurrunkarratz

APIRILAK 15, ASTELEHENA - 18:00: Proiekzioa / 19:30: Solasaldia (euskera)

Oskar Alegria zinemagileak bere azken lana aurkeztuko du, Zinzindurrunkarratz izenekoa. Ikus-entzunezko ibilbide poetiko bat, beste garai bateko memoria batean barrena, haren zati batzuk baino geratzen ez direla.

Oskar Alegria, bere super-8az hornitua, aitona-amonek Artazuko mendietan (Nafarroa) ibilitako bidezidorretara itzuliko da, jada existitzen ez den mundu baten oihartzunak erregistratzera. Irudi mutu eta soinu itsuetatik abiatuta, filma eguneroko gisa eraikiko da. Izenburuak euskarazko ahoskera onomatopeiko bati egiten dio erreferentzia: brisa arin bat (zinzin), erortzen den harri bat (durrundurrun) eta tximista batek jotako gailur bat (kurruzkarratz).

24

Maialen Lujambio eta Xabier Erkizia

Espazioak, soinuak, ahotsak, hitzak

MAIATZAK 28, ASTEARTEA

Maialen Lujanbio bertsolari eta idazlearen eta Xabier Erkizia soinu-artistaren topaketa aHUTSAK HARTUa proiektuaren aurrekaria da (itzulpen librea gaztelaniaz: tomar el vacío, cubierto por el polvo, tomada por la voz), zeina Bilboko Arte Ederren Museoan zehaztu zen, 2020ko konfinamenduan. Erkiziak eta Lujanbiok museoaren soinu- eta zentzumen-paisaia erregistratu zuten, bere urratsak, presentziak, erreberberazioak, makinen eta pertsonen soinu-aztarna, burdinazko eskulturen bibrazio-grabazioak, gertaera ultrasonikoak, isiluneak...

Topaketa honetan, hizketan arituko dira, esperientzia horretatik abiatuta, eta espazioak eta soinuak, ahotsak, hitzak eta isiltasunaren modulazioak, soinuak eta haien nahasketak, ahotsak, hitzak, modulazioak eta musika izango dituzte mintzagai.

Irene Solà

EKAINAK 18, ASTEARTEA

Irene Solà idazlea eta artista bisuala Bèstia poema-liburuaren egilea da (Premi de Poesia Amadeu Oller; Galerada, 2012), zeina alemanera, gaztelaniara, ingelesera eta italierara itzuli duten. Horrez gain, gaztelaniara eta ingelesera itzulita dagoen Els dics eleberria idatzi zuen (Documenta 2017 saria; L’Altra, 2018), eta hogei bat hizkuntzatara itzulitako Canto jo i la muntanya balla ere bai (Premi Llibres Anagrama 2019; Anagrama, 2019). Haren testuak eta lanak CCCBn (Bartzelona), Whitechapel Galleryn eta Jerwood Arts Centre-n (Londres) erakutsi eta irakurri dira, besteak beste. George Mason Unibertsitateko (Virginia) Alan Cheuse International Writers Center-eko idazle egoiliarra izan da, eta Writers Art Omi-Ledig House (New York) programan parte hartu du.

25 ©Àlex Garcia

#zinemateka #zinema

Isabel Coixet

Zuzendaria kameraren atzean

Isabel Coixet Espainiako zinema zuzendaririk eta gidoilaririk ezagunenetakoa da nazioartean. Txikitan bere Super-8aren atzean jarri zenetik, ez dio sekula utzi objektiboaren bidez begiratzeari, testurak, isiluneak, soinuak... erakusteko fikziozko filmetan, dokumentaletan edo film laburretan. Goya sari gehien dituen zinemagilea eta European Women's Audiovisual Network-eko ohorezko presidentea da.

Mira y verás (1984) lehen film laburra egin zuenetik lau hamarkada bete direla, Zinematekaren ziklo honek bere produkzioko pieza nabarmenak berrikustea proposatzen du. Aukera paregabea da saio berean zinemagilearen ikus-entzunezko ekoizpeneko geruza asko ezagutzeko. Bestalde, lan hauek jatorrizko bertsioan ikusteko parada izango dugu, gaztelaniazko azpitituluekin, eta, zikloko bi film luzetan, euskarazko azpitituluekin ere bai: Nadie quiere la noche (2015) eta La librería (2018).

APIRILAREN 23TIK EKAINAREN 6RA

Asteartea eta osteguna

Golem Alhóndiga Zinemak

5€ / 4€ AZ Txartelarekin

Sarrerak: Golem Alhóndiga

Zinemako txarteldegia eta golem.es

INFORMAZIOA

Film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, gaztelaniaz azpititulatuak (JBGA).

Nadie quiere la noche eta The bookshop (La librería) euskarazko eta gaztelaniazko azpititulatuak.

Zikloko eskuliburua AZ Infon hartu, azkunazentroa.eus-en deskarga ezazu edo eskatu mezu elektroniko bat vidalita info@azkunazentroa.eus helbidera, eta harremanetan jarriko gara zurekin.

LABURDURAK

A: Aktoreak

G: Gidoia

Z: Zuzendaritza

© Lisbeth
Salas
26

PROGRAMA

Apirilak 23, asteartea. 17:30

Apirilak 25, osteguna. 19:30

Things that I never told you (1996)

93´ l JBGA l 35 mm l Z/G: Isabel Coixet

A: Andrew McCarthy, Lili Taylor, Peggy West

Apirilak 23, asteartea. 19:30

Apirilak 25, osteguna. 17:30

A los que aman (1998)

94’ l JBGA l Z: Isabel Coixet

G: Isabel Coixet, Joan Potau

A: Olalla Moreno, Monica Bellucci, Gary Piquer

Maiatzak 7, asteartea. 17:30

Maiatzak 9, osteguna. 19:30

Parler de Rose, prisonnière de Hissène Habré (2015)

30 l JBGA l Z: Isabel Coixet

A: Juliette Binoche, Reed Brody

Viaje al corazón de la tortura (2003)

72’ l JBGA l Z/G: Isabel Coixet

Maiatzak 7, asteartea. 19:30

Maiatzak 9, osteguna. 17:00

The Secret Life of Words (2005)

120’ l JBGA l Z/G: Isabel Coixet

A: Sarah Polley, Tim Robbins, Sverre Anker Ousdal

Maiatzak 14, asteartea. 17:00

Maiatzak 16, osteguna. 19:30

Cartas a Nora (2007)

12’ l JBGA l Z/G: Isabel Coixet

My Life Without Me (2003)

106’ l JBGA l Z: Isabel Coixet

G: Isabel Coixet. Cuento: Nanci Kincaid

A: Sarah Polley, Scott Speedman, Mark Ruffalo

Maiatzak 14, asteartea. 19:30

Maiatzak 16, osteguna. 17:30

La huella de tu voz (2011)

4’ l JBGA l Z/G: Isabel Coixet

Elegy (2008)

108’ l JBGA l Z: Isabel Coixet

G: Nicholas Meyer. Novela: Philip Roth

A: Ben Kingsley, Penélope Cruz, Patricia Clarkson

27

Maiatzak 21, asteartea. 17:30

Maiatzak 23, osteguna. 19:30

Aral, el mar perdido (2010)

25’ l JBGA l Z/G: Isabel Coixet

Marea Blanca (2 012)

30’ l JBGA l Z/G: Isabel Coixet

Un corazón roto no es como un jarrón roto o un florero (2016)

11’ l JBGA l Z/G:Isabel Coixet

No es tan fría Siberia (2016)

20’ l JBGA l Z/G: Isabel Coixet

Maiatzak 21, asteartea. 19:30

Maiatzak 23, osteguna. 17:30

Nadie quiere la noche (2015)

104’ l Jatorrizko bertsioa euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin

Z: Isabel Coixet l G: Miguel Barros

A: Gabriel Byrne, Juliette Binoche, Rinko Kikuchi, Orto Ignatiussen

Maiatzak 28, asteartea. 17:30

Maiatzak 30, osteguna. 19:30

Ayer no termina nunca (2013)

95’ l VOSE l Z/G: Isabel Coixet

A: Candela Peña, Javier Cámara

Maiatzak 28, asteartea. 19:30

Maiatzak 30, osteguna. 17:30

El sostre groc (El techo amarillo) (2022)

95’ l JBGA l Z: Isabel Coixet

G: Isabel Coixet, Laura Ferrero

Ekainak 4, asteartea. 17:00

Ekainak 6, osteguna. 19:30

Nieva en Benidorm (2020)

117´ l JBGA l Z/G: Isabel Coixet

A: Timothy Spall, Sarita Choudhury, Pedro Casablanc, Carmen Machi, Ana Torrent

Ekainak 4, asteartea. 19:30

Ekainak 6, osteguna. 17:00

The bookshop (La librería) (2017)

115’ l Jatorrizko bertsioa euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin

Z: Isabel Coixet

G: Isabel Coixet. Novela: Penelope Fitzgerald

A: Emily Mortimer, Patricia Clarkson, Bill Nighy

Programa hau aldatu egin daiteke

28

#literatura #mediateka #sormena

Sormenaren txokoa:

Irakurketa eta idazketa sortzaileko tailerra

Martxoaren 9an hasiko da Sormenaren txokoa irakurketa eta idazketa sortzaileko tailerra, literatura-sorkuntzan interesa duten 13 eta 17 urte bitarteko gazteentzat antolatua. Larunbat arratsaldeetan izango diren saio hauetan, parte-hartzaileek jakin ahal izango dute hitzak ohiz kanpoko munduetara irekitako leiho bihur daitezkeela, eta istorio erakargarri bilakatu.

Letren sorkuntza-prozesuari ekiteko erabiliko diren lanak gazteek sortuak dira gehienak. Gazte-literaturako erreferenteak dira eta hainbat bizi- eta emozio-lekutatik iritsi dira idazketara.

Horren adibide dira eleberrietan nerabeen mundua eta aniztasuna hizpide dituzten Clara Duarte edo Santi Anaya; Eloy Moreno, halako batean bere bizitzaren zati txiki bat beste bizitza batzuk sortzeko erabiltzea erabaki zuena; eta Ella Frances Sanders eta bere mundu osoko hitzen bilduma ilustratua, bizipen eta emozio unibertsal bezain itzulgaitzen katalogoa dena. Sormenaren txoko honetan, Alemaniako gazte-literaturaren erreferentea den Peter Härtling idazle eta olerkariaren literatura-ekoizpena jorratuko da.

PROGRAMA

Martxoak 9, larunbata

Cada seis meses (Editorial La Galera, 2020)

Clara Duarte

Apirilak 6, larunbata

Mi nombre es Nacho Violeta (Crossbooks, 2018)

Santi Anaya

Apirilak 20, larunbata

Hola abuelo. Querida nieta (Destino Infantil & Juvenil, 2015)

Peter Hartling

Maiatzak 4, larunbata Invisible (Nube de tinta, 2018)

Eloy Moreno

LARUNBATA: MARTXOAK 9, APIRILAK 6 ETA 20, MAIATZAK 4 ETA 18

17:30-19:00

Mediateka BBK

13 eta 17 urte bitarteko gazteak

Sarrera dohainik aldez aurretik izena emanda: azkunazentroa.eus

Gehienezko edukiera: 10 pertsona

Maiatzak 18, larunbata

Lost in translation (Libros Del Zorro Rojo, 2016)

Ella Frances Sanders

29

Azkuna Zentroa

iruditan

30
Cris Blanco. Grandissima illusione 2024ko urtarrilaren 18a Erakusketa: The Artwork as a Living System 2024ko otsailaren 7a Paul B. Preciado. Yo soy el monstruo que os habla 2024ko otsailaren 15a

2024ko otsailaren 27tik martxoaren 2ra

31
Gutun Zuria Bilbao. Letren Nazioarteko Jaialdia Pablo Marte. Eras 2024ko martxoaren 1a Erakusketa: Comic soon 2024ko martxoaren 19a Gaston Core. Antes que caiga la noche 2024ko martxoaren 2a
32
SORKUNTZA

AZ ZABALIK

SAVE THE DATE

09.25 ASTEAZKENA SORKUNTZA ARTISTIKOAREN INGURUKO TOPAKETA

34

Sorkuntza prozesuan

Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok hainbat ekimen garatzen ditu programazio-ildoei lotutako ikerketa, sorkuntza eta ekoizpen artistikoari laguntzeko: ikusizko arteak, arte biziak, zinema eta ikus-entzunezkoak eta literatura.

Urtero esparru honetan garatzen diren proiektuak, 20 lan baino gehiago, diziplina anitzekoak dira eta programazioari lotutako daude: dantza, antzerkia, zinema, komikia, musika, letrak. Gainera, alderdi publiko bat dute beti, dela egindako lanaren bidez, dela sormen-prozesuen bidez.

Artisten, ikertzaileen, kolektiboen eta publiko-komunitateen arteko topaketa horiek egonaldian barrena egiten dira, baina, batez ere, AZ Zabalik-en esparruan.

Azkuna Zentroak denboraldia abian jartzeko urtero antolatzen duen sorkuntza artistikoari buruzko topaketa aukera paregabea da zentroan egiten den produkzio garaikidea ikusteko. Azkuna Zentroan lan egiten duten artistek beren estudioak irekiko dituzte, lantzen ari diren prozesuak publikoen komunitate guztiei erakusteko. Beren proposamenek bestelako begirada bat eskaintzen diete egungo narratibei, arte bisualen, dantzaren, performancearen, ikus-entzunezkoaren, soinuaren eta hitzaren arteko elkargunean kokaturik. Aurten, AZ Zabalik irailaren 25ean izango da, asteazkenean.

Sabadell

SORKUNTZA LAGUNTZEKO PROGRAMA:

· Babestu. Sorkuntzan Laguntzeko Programa Komikiaren Nazioarteko Egonaldia

· Ikertzaile AZ Kideak

· Artista AZ Kideak

· Azkuna Zentroko Kolektibo Egoiliarrak

· Lanean. Laguntasuna prozesuetan

35
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko Egonaldi Artistikoen Programak Etxepare Institutuaren laguntza du. Azkuna Zentroko Kolektibo Egoilarren programak Urbegiren laguntza du Banco Fundazioak Babestu. Sorkuntzari laguntzeko programa sustatzen du, artea eta kultura bultzatzeko eta zabaltzeko duen programaren barruan.

Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programa - 2024

Jon Gerediaga, Abel Jaramillo, Gala Knörr, Lorea Burge eta Ane Berganza izango dira Azkuna Zentroko artista AZkideak, Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programaren barruan. Ehun proposamen baino gehiagoren artean aukeratuta, beren proiektuak arte bisualekin, arte biziekin, zinemarekin eta ikus-entzunezkoekin eta literaturarekin daude lotuta.

Jon Gerediaga

Poiesis Logos Poetikoaren Agerraldi Batzuk

Jon Gerediaga antropologia kulturalean doktorea da, filosofia eta idazlea.

Poiesis Logos Poetikoaren Agerraldi Batzuk. Bere egoitzan landa lan bat egingo du Azkuna Zentroan, inguruko sortzaile eta artelanekin elkarrizketan eta elkarbizitzan. Helburua logos poetikoari edo sormenari buruzko saiakera literario bat sortzea da, ikerketa antropologikoaren berezko behaketa parte-hartzailearen bidez.

#saiakera #ikerketa #artea

Abel Jaramillo

Ninguna noche en llamas

Abel Jaramillo artista da, Arte Ederretan graduatua GaztelaMantxako Unibertsitatean eta Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboan masterra UPV/EHUn.

Ninguna noche en llamas bideo-instalazioa, eskultura eta idazketa barne hartzen dituen diziplina anitzeko proiektua da. Kontakizunen eraikuntza, historiaren mekanismo narratiboak, hizkuntzaren bidezko eraldaketaren ideia eta garai desberdinetan errepikatzen diren irudiak biltzen ditu lanak.

#bideo-instalazioa #idazketa #eskultura

36

Gala Knörr

Closer

Gala Knörr artista bisuala da. Arte Ederretan lizentziaduna Parsons Parisen, Central Saint Martins masterra lortu zuen.

Closer proiektuaren helburu nagusia ekoizpen instalatzailea da, ikerketatik egituratua eta eraikia, baina baita underground kulturaren historiaren Europa mailako kontakizunetik ere, sistema politikoaren berregituraketak kapitalismo sutsuenaren barruan aisialdia ulertzeko modua menperatu zuen denbora-tarte oso zehatz batean.

#instalazioa #historia #underground-a

Lorea Burge

Sonic Fielding

Lorea Burge artista independientea da, performancea, koreografia, inprobisazioa, soinu-artea eta marrazketa lantzen ditu.

Sonic Fielding soinua ikertzeko proiektu bat da, mugimenduan dagoen gorputzari eta espazioari buruzkoa. Ikerketa hau 2023ko otsailean hasi zen ikerketa koreografiko gisa, musika sortzeko nahitik abiatuta. Prozesu horrek elkarrekin lotutako soinu eta sekuentzia elektriko-soinudunen artxibo bat metatuko du, eta espazioko, soinuzko eta ekintzen esanahian feedback loop-ak sortzeko ideiarekin jarraituko du. Horrela, iraganeko ekintzen arrastoak geratuko dira, eta soinu-mugimenduko aldi baterako liburutegia sortuko da.

#soinua #gorputza #mugimendua

Ane Berganza que se basta a sí mismo.

Ane Berganza artista da, Artean graduatua eta gaur egun Artean Ikerketa eta Sorkuntza Masterra (UPV/EHU) egiten ari da.

que se basta a sí mismo proiektua praktika eta ikerketa eskala handi batetik, eskala txiki batera eta alderantziz artikulatzeko proposamena da. Hizkuntza plastiko eta performatibo gisa ulertzen du; forma bat. Testuinguruan zabaltzea, tentsioz. Horregatik, ekintzak performancearen bidez eskainiko dira, Azkuna Zentroaren testuinguruan aldaketak eginez.

#ikerketa #soinua #performancea

37
Bayad
© Aurélie

Azkuna Zentroko Artista AZkideak, 2021-2024

Sorkuntzari laguntzeko programa, lengoaia garaikideei buruzko inspirazio-iturri diren lanak egiten dituzten artistei laguntzen diena.

Elena Aitzkoa

Ur aitzak

Elena Aitzkoa (Apodaka 1984) diziplina askoko artista da. Artista AZkide gisa, Ur Aitzak lantzen ari da, motibazio pertsonal batetik abiatzen den proiektua. Zentroaren desirari eta aukerari erantzuten dio, herritarrekin bat egiteko eta, nolabait, bere eraldaketa sentikorraren parte aktibo izateko.

#eskultura #poesia

Ion Munduate

Rosa de los vientos

Ion Munduate (Donostia, 1969) dantzan trebatutako diziplina askoko artista da. Rosa de los vientos lan-prozesuei buruzko ikerketa bat da, esperientzia kolektibo baten bidez egindakoa, non bestearen beharrak ikaskuntza erabatekoa dela sentiarazten duen.

Proiektuaren oinarria dira mugimendua, harmonia eta maitasuna ekoizpen gisa; elementuak, ideiak eta kontakizunak mugiarazten dituen faktore modura ulertuta.

#dantza #ikerketa

Miguel A. García

Comclapompos. Usar el flujo como un cauce

Miguel A. García (aka Xedh) ektroakustikoa hartzen ditu. Gailu elektronikoen hondakinetatik lortutako sonoritateak erabiltzen ditu esperientzia intimo, murgiltzaile eta bizi baten bila #musikaesperimentala #inprobisazioa

38

Azkuna Zentroko Artista AZkideak, 2024-2025

Ça Marche (Nico Jongen eta Laura Viñals)

Ça Marche Trabajos forzados proiektuarekin abiaraziko dute hiruhileko honetan artista AZkide gisa duten proposamena. Proiektu eszeniko honek zalantzan jartzen du hizkuntzaren eta gorputzen arteko harremana, eta bertan Bizkaiko gorren komunitateko lagunek parte hartzen dute. Era berean, Incendios (behin-behineko titulua) egonaldi teknikoari ekingo diote. Bertan, sutearen eta suaren nozioei heltzen diete, alde historiko, emozional, dokumental eta artistikoetatik.

#antzerkia #performancea #mugimendua

Lore Stessel

Lore Stessel artista flandestarrak (Belgika, 1987) argazkiaren eta pinturaren arteko harremana aztertzen du. Poetry of the Gang proiektuaren bidez, artistak eguneroko errutinen edertasuna, keinu txikiak eta mugimenduaren boterea landu nahi ditu.

Hiruhileko hau hasteko, topaketak izango ditugu inguruko dantzariekin. Artistak espazioak sortuko ditu "ezbeharrezko" eta "ezustekorako", argazkietan harrapatuz.

#argazkia #dantza #mugimendua

Amaia Molinet

Amaia Molinet (Lodosa, 1988) artistak argazkigintzatik egiten du lan, eremu hedatutzat hartuz. Artista AZkide gisa, Tierra Quemada proiektuaren bidez, begirada sendatzailea eskaini nahi die konpondu gabeko kalteren bat edo indarkeriaren bat jasan duten ingurune hurbileko paisaia naturaleko lekuei, eta indarkeria horren energia leheneratu, indar birsortzaile bat lortzeko. Artearen, arkeologiaren eta magiaren arteko elkargunean kokaturik, Bizkaiko burdinazko gerrikoaren aztarnetan izango da alor-laneko lehenbiziko ibilbidea.

#argazkia #memoria #lurraldea

39

Idoia Zabaleta

Idoia Zabaleta (Vitoria, 1970) koreografoa eta biologoa da. Zintza Lilura ikerketa- eta ekoizpen-proposamenean, gailu bat garatu nahi du gorputzaren ardatzarekin, eustearekin eta orekarekin lotuta, eta arte zinetikoa, gorputz-osasuna eta afinazio kinesiologikoa bateratuta. Sorkuntza-fasean, Euskal Herriko artista batzuekin lan egingo du, eta zentroko pertsonekin egingo da gailuaren proba. Proiektua amaitzeko, aurkezpena egingo die Azkuna Zentroko publiko-komunitateei, eta horiek probatzeko aukera izango dute. #mugimendua #identitateak #lurraldea

Olatz de Andrés

Dantzari eta koreografo gisa ibilbidea egin ondoren, Olatz de Andrés L ŏkke konpainia sortu zuen, koreografia garatzeko egitura bat. Artista AZkide gisa, Tiempo como cuerpo lantzen ari da, denboran ardaztua, tresna koreografiko gisa. Orain arte denboraren ideia erabili du sorkuntza koreografiko batzuetan modu intuitiboan eta zuzenean, baina orain gogoeta egin, aztertu eta sakondu nahi du funtsezko tresna koreografiko horretan, etorkizuneko sorkuntzetan modu kontzienteago, zehatzago eta doituagoan erabiltzeko.

#dantza #mugimendua #gorputza

Azkuna Zentroko Ikertzaile AZkideak, 2024-2025

Egungo sorkuntzaren inguruko analisia eta ekoizpena bultzatu eta sustatzeko programa, komunitate artistikoen, publikoen eta beste profesional batzuen arteko trukea errazten duena.

Rosa Casado

Artista multidisziplinarioa eta ikertzailea da, eta praktika performatiboekin eta praktika espazial kritikoekin lotura duten gaiak lantzen ditu.

Agujeros y Montones lanaren esparrua zabalduz, ikerketa eta sorkuntza artistikoko proiektu berri honetan perspektiba aldatzea planteatzen du: orain arte tokiak eta harremanak lehorreko ingurune solidoetatik aztertu ditu, baina orain egiten duen galdera da ea zer alderdi desagertzen, itxuragabetzen edo agertzen diren lehorrekoa kontuan hartzen denean planeta estaltzen duten gorputz urtsuetatik, etengabe mugimenduan dauden ingurune likidoek bide ematen baitute joan-etorri fisikoak eta sinbolikoak egiteko. Ildo horretan, proposatzen du performance moduan gauzatzea itsasadarrari, itsasaldeari, itsasoari, ozeanoei eta gorputz likido horien "izaera eztabaidagarriari" buruz dauden bertako ezagutzak eta kezkak.

40

Ixiar Rozas

Arte Ederretan doktorea, idazlea eta ikertzailea, Ixiar Rozasek ahotsaren, hizkuntzaren eta soinuen arteko espazioa lantzen du. Narratiba, poesia, eszenarako testuak, kritikako testuak eta saiakera laburrak argitaratu ditu hainbat herrialde eta hizkuntzatan.

Bere lanen artean, honako hauek ditugu: Negutegia (2006, Pamiela; 2009, Itaca), Ejercicios de ocupación. Afectos, vida y trabajo (2015, Q. Pujolekin, Polígrafa), Beltzuria (2014, Pamiela; 2017, Enclave), 20.20 (2016, M. Salgadorekin), Unisonoa (2020, Pamiela; Bandcamp), eta Sonar la voz. 9 ensayos y 9 partituras (2022, Consonni).

Arte eszeniko eta bisualen arloan, lankidetzan aritu da Idoia Zabaleta, Filipa Francisco, Mal Pelo, Mursego, Maider López, Estela Llovés eta Paco Toledo artistekin.

AZALA Espazioan eta Etorkizuneko Zirriborroetan ere parte hartu du. Arte Hezkuntzako eta Azkuna Zentroko Arte eta Kultura Garaikideko Praktikaren eta Teoriaren Berezko Masterreko programako irakaslea da, besteak beste.

Azkuna Zentroko Kolektibo Egoiliarra

Hurbileko kolektiboei zuzendutako bi urteko akonpainamendu programa, lengoaia artistiko eta kultura garaikidea lantzen dutenak, hainbat forma eta begiradetatik.

Urbanbat

Behatokia

Urbanbat, hiri-berrikuntzarako bulegoak, Behatokia proiektua landu du Azkuna Zentroko kolektibo egoiliar gisa. Bi urteetan, hiri-behatokia aktibatu du, eta hausnarketa komun bat proposatu du, hiri garaikidean dimentsio askoko krisialdia (ingurumenekoa, osasunekoa, ekonomikoa, energetikoa, soziala) nola agertzen den aztertzeko.

Agora-formako arkitektura eramangarri gisa diseinatuta, Behatokia Zentroan eta hiriko hainbat tokitan jarri da, eztabaidarako guneak irekitzeko, arteak eta kulturak hiri-eraldaketetan duten zereginari buruz, baita arteak imajinario berriak sortzeko eta beste mundu posible batzuk proiektatzeko duen berrikuntza-gaitasunari buruz ere.

Programaren osagarri, herritarrek parte hartzeko dispositibo bat jarri da, ingurune hurbileko krisiegoerari buruzko datuak jaso eta bistaratzeko.

Ikerketa-prozesu guztia Azkuna Zentroak urte honetan argitaratuko duen proiektuaren amaierako argitalpenean jasoko da.

41

Prototipoak Bilbao.

Praktika Artistiko

Berrien Nazioarteko

Bienala 2025, abian

Prototipoak Bilbao, Praktika Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala bi urtez behin izaten da. Hasieran, gonbit egiten zaie artistei sormen-prozesu bati ekiteko eta, hori eginez eta haren etorkizuneko oihartzunen bidez, harremanak, ezagutzak, oroitzapenak eta bizipenak sortzeko... Ekitaldia maiatzaren amaieran izaten da, ospakizun moduan, orduan, prozesu horiek guztiak gauzatu, eta publikoen komunitateei erakusten baitiete.

Praktika horietako batzuk Bienala amaitu aurretik ere hasten dira. Esaterako, orangcosong kolektibo artistiko japoniarrak egindakoa. Iazko edizioan, Chikara Fujiwarak eta Minori Sumiyoshiyamak Bilbori buruzko ikerketa bati ekin zioten Engeki Quest abian

jartzeko. Flaneur estiloko ibilaldi proiektu bat da, hiria bakarka esploratzeko.

Bikote artistikoak egonaldi bat hasiko du Azkuna Zentroan hiruhileko honetan, Bilboko "Abentura-liburua" sortzeko. Dagoeneko egina dute Tokio, Yokohama, Kinosaki, Takatsuki, Nigata (Japonia), Düsseldorf, Lausana (Europa), Hong Kong, Macao, Ansan, Bangkok, Manila (Asia) eta Makhanda (Afrika) hirietakoak, besteak beste.

Engeki Quest ez da soilik jolas bat, artea ere bada, ikuspegi berri bat eskaintzen baitu inguruaz eta bertan bizi diren pertsonez, tokiko kolektiboen konplizitatearekin.

42
orangcosong. Engeki Quest

Pieza eszeniko berria

Bestalde, ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology proiektu europarraren esparruan, zentroa lanean ari da pieza eszeniko berri bat ekoizteko, eta Prototipoak Bilbao 2025ean aurkeztuko da.

Ziomara Hormaetxe euskal koreografoak zuzendutako Alma (behin-behineko izenburua) mugimenduan dagoen pieza performatibo bat da. Teknologikoa osagai garrantzitsua da bertan, nola attrezzo gisa,

hala obran, artistarekin eta publikoarekin modu garrantzitsu eta berritzailean eragintrukea izateko osagai gisa.

Ekoizpena talde diziplinarteko batekin lankidetzan egin da, hainbat arlotan, hala nola storytelling-en, azaltzen ari diren teknologietan eta koreografian. Lanmetodo berritzaileei esker, produkzioa eboluzionatzeko modua emango duten sorkuntzak lortuko dira.

43
oamk.fi/acute

#komikia #erakusketa #egonaldia

Fran Mengual, Lisa Blumen eta Pascale Sévigny-Vallières

Comic soon

Komikiaren Nazioarteko Egonaldiaren erakusketa

Comic soon erakusketak Fran Mengual, Lisa Blumen eta Pascale Sévigny-Vallières artisten sorkuntza-prozesua erakutsiko du Mediateka Galerian. 2024ko Komikiaren Nazioarteko Egonaldiko artistak dira hirurak, eta Bilbon izan dira otsaila eta martxoa bitartean. Programa horren esparruan egiten ari diren sormen-prozesuarekin jarraitzeaz gain, beren esperientzia erakutsi diete publikoen komunitateei, besteak beste, Azkuna Zentroko Letren Nazioarteko Jaialdian, Gutun Zurian izandako

solasaldietan. Bestalde, Alhóndigako fatxada nagusian esku hartu dute, espazio horretarako sortutako hiru ilustraziorekin.

MARTXOAREN 19TIK EKAINAREN 9RA

Mediateka BBKren galeria

Sarrera dohainik

44
Ezkerretik eskuinera: Pascale Sévigny-Vallières, Lisa Blumen eta Fran Mengual

Pascale Sévigny-Vallières (Quebec)

Los Hurluberlus

Pascale Sévigny-Vallières

ilustratzailea diseinu grafikoan trebatua da (Quebeceko Unibertsitatea, Montreal) eta masterra du diseinuan (Laval Unibertsitatea). Komikiaren Nazioarteko Egonaldian, Pascale Sévigny-Vallièresek aurrera jarraitzen du osasun mentalaren inguruan hasitako ikerketaeta sorkuntza-lanarekin. Los Hurluberlus komiki poetikoaren proiektu bat da, eta pertsonaiak beldurgarriak eta, aldi berean, maitagarriak dira. Bertan, errealitatearekin kontaktua galdu duen pertsona baten ibilbidea kontatzen du, krisialdiarekin hasi eta suspertzen den arte.

Quebec-eko Maison de la Littérature-k Komikiaren Nazioarteko Egonaldirako hautatua

Lisa Blumen (Roubaix) Avant l'oubli / Astra Nova / Le sanglier

Lisa Blumen Estrasburgon bizi eta lan egiten du. Estrasburgoko Dekorazio Arteen Eskolan (HEAR) graduatu zen eta gazteentzako hainbat liburu argitaratu ditu. Erakusketa honetan Avant l'oubli (L'employé du moi, 2021) eta Astra Nova (L’employé du moi, 2023) izango ditu ikusgai, bere azken komikietako bi. Haietan, modu original, sotil eta ñabartuan, zalantzan jartzen ditu emakumearen lekua eta bizitza birtualarekin dituen loturak. Horrez gain, Le sanglier proiektua sortzeko prozesua ere azaltzen du, hori lantzen ari baita Komikiaren Nazioarteko Egonaldian.

Angulemako Cité Internationale de la Bande Dessinée et de l’image-k Komikiaren Nazioarteko Egonaldirako hautatua

2024-2025eko Komikiaren Nazioarteko Egonaldia

Deialdi irekia: 2024ko martxoaren 19tik maiatzaren 12ra 4

Fran Mengual (Valencia) Alshibha

Fran Mengual artista eta diseinatzailea da, ilustrazioan eta komikian profesionalizatua. Los fantasmas te tienen miedo (Autoedición) eta Lobomalo (Ediciones Valnera) lanen egilea da. Komikiaren Nazioarteko Egonaldian, Alshibha proiektu berrian ari da lanean, eta VEGAP 2024 bekaren laguntza ere badu. Denbora eta mamuak funtsezkoak dira bere obran. Hala nola Alshibha eleberri grafiko berriko protagonista (hassania hizkuntzan Alshibha hitzak mamu esan nahi baitu). Pertsonaia aberrigabe honek administrazio-isiltasuna jasan du hainbat urtez, Espainiako nazionalitatea lortzen saiatu den bitartean, baina bere lurrera ere ezin da itzuli, Mendebaldeko Saharako herriarentzako Tindufeko errefuxiatuen esparruetara. Inork onartzen ez zaituenean, nor zara?

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok Komikiaren Nazioarteko Egonaldirako hautatua

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok Komikien Nazioarteko Egonaldia antolatzen du, Quebeceko Maison de la Littérature-rekin eta Angulemako Cité Internationale de la Bande Dessinée et de l'image-rekin batera. Helburua da komikiaren esparruan sorkuntza sustatzea, eta herrialde desberdinetako pertsonen arteko elkarketa bultzatzea, eleberri grafikoan funtsezkoak diren ingurune profesionaletan, beste diziplina artistiko garaikide batzuetako artistekin konektatzeko.

Edizio bakoitzean hiru artista aukeratzen dira, bat zentro bakoitzeko, eta hiru egoitzetan dute egonaldia, elkarren segidan: Angulema, Bilbo eta Quebecen. Beste zentro batzuk ezagutzeak, norberaren espazioa zalantzan jartzeak eta beste batzuena aurkitzeak aukera emango die beren mundu pertsonala eta sortzailea birdefinitzeko.

Kontsultatu oinarriak hemen: azkunazentroa.eus

45
HEZKUNTZA PROGRAMA

#hezkuntza #bitartekotza #zinema #komikia

Zinema-elkarrizketak.

Argiak, kamera... ekin!

Apirilak 9, asteartea

Isabel Coixet

The bookshop (La librería) (2017)

Isabel Coixet. Zuzendaria kameraren atzean Zinematekako zikloarekin lotuta

Informazio gehiago: 26. orrialdea

Maiatzak 14, asteartea

Robert Zemeckis / Steven Spielberg

Regreso al futuro

Ekainak 11, asteartea

Sergio Leone

Por un puñado de dólares

Komikiari buruzko

ezinbesteko elkarrizketak

HELDUAK

ASTEARTEA: APIRILAK 9, MAIATZAK 14 ETA

EKAINAK 11

18:30-19:30

Mediateka BBK: TK101 / TK201

Apirilak 24, asteazkena

Santiago Valenzuela

Las aventuras del Capitán Torrezno

Maiatzak 22, asteazkena

Keum Suk Gendry-Kim

Hierba

Ekainak 19, asteazkena

Tillie Walden

Piruetas

ASTEAZKENA: APIRILAK 24, MAIATZAK 22 ETA

EKAINAK 19

18:30-19:30

Mediateka BBK: TK202

HELDUAK
48

#eskola #kulturadigitalak #tailerra

The Artwork as a Living System

Audiogida-tailerra

Jarduera honetan, The Artwork as a Living System erakusketara hurbiltzea proposatzen da, irratiko hizkuntzaren, haren oinarrizko elementuen –nola idatzi gidoi bat, zer diren soinu-efektuak eta nola erabili musika eta ahotsa–, eta adibide praktikoen eta ariketen bidez.

ESKOLA

ESKOLA-EGUNAK DIREN OSTEGUN GUZTIAK, 2024KO OTSAILA ETA MAIATZA BITARTEAN

DBHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara eta LHra bitarteko ikasleentzat

Ikastetxeekin itundua

AZ

Azkuna Zentroan ere:

FANT 30

Bilboko Zinemaldi Fantastikoa

MAIATZAREN 2TIK 10ERA

Zinemagileen artean

Emakumeek egindako zinemaren 13. Karabana

kcd-ongd.org/caravana

MAIATZAREN 27TIK 31RA

Aurkezpenak eta proiekzioak

Gau Zuria

Bilboko Gau Zuria bilbao.eus

EKAINAK 15, LARUNBATA ETA 16, IGANDEA fantbilbao.eus

Zinegoak

Bilboko LGTBIQ+ 21 Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia

zinegoak.com

EKAINAREN 24TIK UZTAILAREN 1ERA

Aurkezpenak eta proiekzioak

52

TAILER BERRIAK

JARDUERA FISIKOKO ZENTROAN

2024. APIRILA – MAIATZA – EKAINA

SAMBA FITNESS

Astelehen eta asteazkenetan: 18:00-19:00

Apirilak 8 > 15

OSASUNAREN NUTRIZIOA (+60)

Ostiraletan: 12:30- 13:30

Apirilak 19 > 26

ERLAXAZIO YOGA (NIDRA)

Larunbatetan: 12:15 -13:15

Apirilak 20 > maiatzak 25

CALISTENIA

Ostiraletan: 18:00 – 19:00

Maiatzak 3 > ekainak 21

HIPOPRESIBOAK (HASTAPENA)

Astelehen eta asteazkenetan: 18:00-19:00

Maiatzak 6 > 15

DEFENTSA PERTSONALA

Larunbatetan: 12:15 - 13:45

Ekainak 1 > 22

TAICHI KALEAN (TERRAZA)

Ostiraletan: 18:00-19:30

Ekainak 21 > Uztaila 26

Informazio gehiago izateko eta izen emateko: Jarduera Fisikoko Zentroko informazio-mahaia

AZ argitalpenak

Azkuna Zentroaren argitalpenek praktika artistiko garaikidea jasotzen dute, ezagutu eta zabaltzeko

BERRIA

Liburua

La ola en la mente

Isabel de Naverán

Gaztelania

Orrialdeak: 252

13 x 21 cm 18€

Liburu-Erakusketaren katalogoa

Somewhere from here to heaven

Eus. / Gas. / Ing.

Orrialdeak: 112

24,5 × 32 cm 33€

Liburu-Erakusketaren katalogoa

Decrecer

Eus. / Gas. / Ing.

Orrialdeak: 200 24 × 24 cm 24€

LP Biniloa

Eyezorros Miguel A. García

A aldea: 1. posb01 yunman-04:40 / 2. oceanusbf 07:58 / 3. prism 05:58

B aldea: 4. yonyo hiru 10:42 / 5. guuu-08:02 22€

Metakoadernoak

Metakoadernoak. Azkuna ZentroaAlhóndiga Bilbaoren sorkuntzakoadernoak

Macarena Recuerda Shepher, Amparo Badiola, Gema Intxausti, Susana Talayero, Ander Pérez Puelles, M. Benito Píriz, Julia Martos, Fermín Jiménez Landa Eus. / Gas. / Ing. 5€

Erakusketaren katalogoa

Una voz para Erauso. Epílogo para un tiempo trans

Cabello/Carceller

Eus. / Gas. / Ing.

Orrialdeak: 316 24€

54

dendAZ

This is Basque Design

Azkuna Zentroaren saltokia

Diseinua • Ilustrazioa • Argitalpenak • Moda eta osagarriak Dekorazioa • Upategia • Tokiko artista eta kolektiboenak:

Abana Bilbao, Aerre Design, Ailanto, Amakuyi, Ane Pikaza, Angélica Barco, BaRock, Cookplay, Dots., Elena Ciordia, Fournier, From the Basque Country, H05_BILBAO, Higi Vandis, Josune Urrutia, Katxi Kolthing, Kiribiltxo, KreativeArt, Malús Arbide, Mario Gaztelu, MRLaspiur, Nerea Gómez, Palo Palú, Susana Blasco, The Real Studio, Tytti Thusberg, Yolanda Sánchez, Zioru, Ziriak.

Online saltokia: dendaz.azkunazentroa.eus

Hurrengo This is Basque Design Merkatua: 2024ko uztailaren 12, 13 eta 14a / Kulturen Ataria

INFORMAZIO OROKORRA

ZENTROAREN ORDUTEGIA

Egunero 9:00etatik 21:00etara. Kontsultatu ordutegi bereziak webgunean

BISITA GIDATUAK

eraikina

Bisita gidatuak eraikinetik

Ordubeteko ibilbidea Alhóndigatik, eraikinaren historia, eraldaketa eta egungo proiektua ezagutzeko.

Partikularrak

· Asteartea eta asteazkena, 17:30 (euskara), 18:30 (gaztelania).

· Sarrera dohainik, AZ Infon, 944 014 014 telefonora deituta edo info@azkunazentroa.eus helbidean izena eman ondoren.

Taldeka

· Eguna eta ordua adostuz, gutxienez 72 ordu lehenago, AZ Infon, 944 014 014 telefonoan edo info@azkunazentroa.eus helbide elektronikoaren bidez.

· Prezioak:

Euskaraz edo gaztelaniaz: 60 € taldeentzat. Ingelesa edo frantsesa: 70 € taldeentzat. Elkarte eta ikastetxeentzat (aldez aurretik kontsultatu).

erakusketak

Erakusketarako bisitak

· Ordu erdiko sarrera-ibilbideak, erakusketak testuinguruan kokatzeko:

Christa Sommerer & Laurent Mignonneau The Artwork as a Living System / Allora&Calzadilla

Erakusketa Aretoa

Ostegunero, 18:30etan (euskaraz edo gaztelaniaz, eskaeraren arabera)

Sarrera dohainik, AZ Infon, 944 014 014 telefonora deituta edo info@azkunazentroa.eus helbidean izena eman ondoreen.

56

AZ TXARTELA

AZ Txartelak aukera ematen dizu kultura, gizarte eta ariketa fisikoko jarduerak biltzen dituen eskaintza zabalaz gozatzeko gure zentroan. Zentroko Txartelarekin, jarduera guztien inguruko informazioa jasoko duzu aldizka, eta deskontu eta abantaila interesgarriak lortuko dituzu. Txartela emateak eta behar denean berritzeak 3 euroko kostua du.

Gogoan izan AZ txartela pertsonala eta besterenezina dela. Zurekin ekarri behar duzu beti, AZ Infon sarrerak erosterakoan deskontuak izateko.

DESKONTUAK ETA PREZIO BEREZIAK

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok kultura-aniztasun irisgarria sustatzen du pertsona guztientzat, eta, besteak beste, tarifa murriztuak ditu, hala nola, taldeentzat, profesionalentzat, ikasleentzat, gazteentzat, aniztasun funtzionala duten pertsonentzat eta beste kolektibo batzuk, dagokion egiaztapena erakutsiz.

GOLEM ALHÓNDIGA ZINEMAK

Informazioa eguneratua kontsulta ezazu golem.es webgunean.

YANDIOLA, THE BOAR, HOLA BAR

Informazioa eguneratua kontsulta ezazu yandiola.com webgunean.

IRISGARRITASUNA

Azkuna Zentroa errespetuzko gunea da, irekia eta guztientzat irisgarria.

Espazioa eta programazioa etengabe hobetzeko lan egiten dugu, publiko-komunitate guztiek esperientzia gogobetezkoa izan dezaten, sorkuntza-prozesuetan parte hartu ahal izan dezaten eta kultura baldintza berdinetan probatu, partekatu eta gozatu ahal izan dezaten. Xehetasun bereziren bat kontsultatu nahi baduzu, zatoz AzInfora, Atarian dagoen informazio-gunera.

Azkuna Zentroak Irisgarritasun Unibertsaleko AENOR ziurtagiria du, UNE 170001-1 arauaren arabera.

Kontsultatu zentroaren irisgarritasun-neurriak gure webgunean: azkunazentroa.eus

57

HARPIDETU ZAITEZ GURE NEWSLETTER-ERA

AZKUNAZENTROA.EUS HELBIDEAN

HILEKO

Audio formatuan deskarga dezakezu: soundcloud.com/azkuna-zentroa

KONTSULTATU

PROGRAMAZIOA HEMEN:

AZKUNAZENTROA.EUS

PROGRAMAZIOA AUDIOZ
Lege gordailua BI 01482-2018 © 2023. Centro Azkuna de Sociedad y Cultura Contemporánea S.A. JAR ZAITEZ HARREMANETAN AZ-REKIN 944 014 014 info@azkunazentroa.eus

gizartea eta kultura garaikidea

azkunazentroa.eus

Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.