EGINKIZUNA, IKUSPEGIA ETA BALIOAK
Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao da kultura garaikidea praktika gisa, prozesu gisa, esperientzietarako espazio gisa bizitzeko lekua, artista, agente eta komunitate sortzaileen bidez. Hori guztia programazio hibrido batekin, eta “ko”, “multi”, “trans”, “inter”... formatuetan, garaikide denaren egunerokotasunari bide emateko.
2022KO TXOSTENA
GURE EGINKIZUNA da loturak sortzea pertsonen eta
kulturaren artean, ingurunean eragiteko, eta gizarte kritiko, sortzaile eta askotarikoagoa eraikitzen laguntzeko. Kultura garaikidea praktika gisa, prozesu gisa, artisten, agente eta komunitate artistikoen bidez eta programazio-eredu hibridoekin esperientzietarako espazio gisa bizitzeko lekua da Azkuna Zentroa.
2022a markak hausteko urtea izan da Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaon. Ikuspegi kuantitatibotik, 2019ko kopuruetara iritsi gara ia, Programa Proiektuaren lehen urteko horietara. 260.000 pertsona baino gehiago joan dira zinemara, ia 400.000 pertsonak erabili dituzte Mediatekaren zerbitzuak, eta 100.000 pertsona inguruk bisitatu dituzte erakusketak eta parte hartu dute zentroko jardueretan. Era berean, aurrera goaz proiektu berriekin, hala nola Arte eta Kultura Garaikideko Praktikaren eta Teoriaren Berezko Masterraren lehen edizioarekin, UPV/EHUrekin lankidetzan. Masterrak diziplina arteko prestakuntza eta ezagutza eskaintzen ditu, praktika artistiko garaikideen eta kudeaketa kulturalaren inguruan, Azkuna Zentroaren programazioari lotuta. Eta proposamen artistiko garaikideak ulertzeko eta haien ezagutza zabaltzeko tresna berriak ditu, hala nola gure argitalpenak edo artxiboAZ: Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoren Artxibo Digitala, 2010etik zentroan egindako jarduera artistikoa biltzen duena eta jardunean emandako lehen hilabeteetan 22.300 bisita eta ia 40.000 dokumentazio-deskarga izan dituena. Artea sortzeko, ekoizteko eta zabaltzeko zentro bat gara, egunerokotasunerako pentsatua, eta sorkuntza artistikoko erreferente bat ere bai. Lantegia, gure Ideien Laborategia, dozenaka artistaren habitata da, eta horiek berrikuntza eta lengoaia berriak ematen dizkiote gure programazioari eta egungo praktika artistikoarekin lotzen dituzte gure publikoak. Eta nazioarteko begirada duen zentro bat gara. Batetik, beste herrialde batzuetako artisten programazioa dugulako, eta, bestetik, Europako zentroekiko lankidetzan eta testuinguru kultural globalean sare berriak irekitzen ari garelako.
GURE IKUSPEGIA da Azkuna Zentroa espazio publiko askotarikoa eta gizarte eta kultura garaikidean erreferentea izatea, hala hemen nola nazioartean. Lurraldean eta bertan bizi diren pertsonengan eraldaketa eragingo duen epizentroa izatea.
GURE BALIOAK Hainbat balio lantzen ditugu: iraunkortasuna, ekonomiari eta energia- eraginkortasunari dagokienez; espaziorako eta programaziorako irisgarritasun unibertsala; eta berdintasuna, pertsona guztientzako gunea sortuz. Sahatsa Jauregi. Aizkora.
Societat Doctor Alonso. Hammanturgia.
Ainara LeGardon. Hotsetan.
Ciencia Fricción. Pinar Yoldas
Konexio berriak sortzeko interes horretatik dator ACuTe: Culture Testbeds for performing Arts and New Technology proiektuan dugun parte hartze estrategikoa. Berrikuntzako proiektu europarra da, teknologia berrien bidez arte eszenikoak ekoizteari eta esperimentatzeari, eta lankidetza kulturalerako eta konpetentziak garatzeko modu berriak ezartzeari buruzkoa.
GIZARTE ETA KULTURA GARAIKIDEA azkunazentroa.eus
Europako kultura-zentro nagusiekin batera — Linzeko Ars Electrónica, Berlingo European Theatre Convention, Dortmundeko Academy for Theatre and Digitality eta Osloko Det Norske Teatret-ekin—, berrikuntzak probatu eta testatu nahi ditugu, agertokian istorioak kontatzeko moduan, ekoizteko moduan, eta publikoak haiekin elkarreragiteko eta konpromisoa hartzeko duen moduan.
Bestalde, Azkuna Zentroan Harbours for Arts & Culture proiektua jarri dugu abian, arku atlantikoarekin duten lotura geografikoagatik eta kulturaren alde egindako apustu argiagatik Bilboren homologoak diren hiriekin sinergia kultural berriak sortzeko, hala nola Porto, Bordele, Anberes eta Rotterdam hiriekin. Duela hiru urte, 2019-2023 Programa Proiektuaren bidez, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroa bilaka zedin proposatu genuen, tokian tokiko eta nazioarteko begiradarekin, eta publikoen komunitate desberdinekiko elkarrizketari zabalik. Horretarako, programazioa erdian jarri dugu, espazio gehiago ireki diogu arteari, eta Azkuna Zentroa sendotu dugu, sorkuntza artistikoa sustatzeko eta laguntzeko leku gisa, Lantegia gure ideien laborategi berriaren bidez; Mediateka berritu dugu, XXI. mendeko liburutegia izan dadin; eta gure programak aktibatu eta nazioarteko sare berriak ehundu ditugu. Nire ustez, kopuruek bermatu egiten dute ibilbide eta proiektu hori, etengabeko eraldaketan oinarrituta dagoena, aldi honetako egoeretara egokitzeko aukera eman diguna. Alabaina, gehienbat, hau egin dugu: gizartean eztabaidak ireki; kultura proposatu praktika partekatu gisa, prozesu dinamiko eta sortzaile gisa, aldi berean bakarra eta kolektiboa den esperientzia gisa; sorkuntza garaikidea eta proiektu berrien sorrera sustatu; zentroari lotutako komunitate artistiko bat sortu, eta publiko berriengana iritsi. Oraindik bide luzea dugu aurretik egiteko. Hazten jarraitu nahi dugu, azken urteotan lortu dugun posizionamendu on horri eusteko. Nire ustez, zentro hau garai berrietarako prestatuta dago, gizarteak eskatzen duen maila du: kulturaren irisgarritasuna, eskubide kulturalak, euskarri berriak, lengoaia berriak, belaunaldien arteko arloa... gauzatutako errealitateak dira Azkuna Zentroan. Hurrengo plan estrategikoaren nondik norakoak prestatzen ari gara, eta horren guztiaren bilakaera baizik ez da izango. Gaur egun, arte eta kultura garaikidea sortzeko, ekoizteko eta zabaltzeko zentro bat gara. Eta, beraz, etorkizuneko kultura-ondarea eraikitzen ari gara. Fernando Pérez. Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko zuzendaria