

2025eko TXOSTENA
AZKUNA ZENTROA – ALHÓNDIGA BILBAO
Ekosistema garaikide globalarekin lotuta
Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao artearen eta herritarren habitat gisa finkatu da, kultura garaikidearen inguruko ikerketa, garapen eta berrikuntzara bideratuta. Zentroaren programazioa berariaz prestatua dago artearen bidez gogoeta eta pentsamendu kritikoa lantzen dituen espazio bat izan dadin, kultura garaikideko beste espazio eta proiektu batzuekin etengabeko elkarrizketan.
Aurten antolatu diren ehun jarduera baino gehiagoren artean, nabarmentzekoak dira erreferentziazko jaialdiak, diziplina anitzeko erakusketa-proiektuak, zuzeneko arteen denboraldi egonkorra eta zinema eta ikus-entzunezko ekoizpenarekin lotutako hainbat proiektu.
Nazioarteko presentziak garrantzia izan du programazioan, hala artisten hautaketan, nola proiektu eta lankidetzetan, eta indartu du Zentroak sorkuntza garaikidearekin eta era askotako espazio artistikoekiko elkarrizketarekin duen konpromisoa. Azkuna Zentroa sendotu du ekosistema garaikide globalarekin konektatutako nodo kultural gisa.
Bestalde, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok Europako ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology proiektuan parte hartu du. Mugarri estrategiko bat da hori, eta Zentroaren posizionamendua indartzen du, kultura garaikidean berrikuntza sustatzeko gune gisa.
2022az geroztik, proiektuak forma berrien ikerketa eta testatzea bultzatu du, sortzen ari diren teknologia digitalak dramaturgian eta ekoizpen eszenikoko prozesuetan txertatzeko. Hala, tresna teknologikoak sartzeaz gain, kontatzeko eta esperientzia eszenikoak sortzeko moduen berrikuspen sakona proposatu du, eta ereduak sustatu ditu publikoak aktiboki parte hartzeko.
EszenAZ programak Zentroaren posizionamendua sendotzen du, zuzeneko arteak erakusteko eta esperimentatzeko plataforma egonkor gisa. Ikusleen komunitateak harremanetan jartzen ditu antzerki garaikidearen, dantzaren, musikaren eta performancearen lengoaia eta forma berriekin.
Zinema-programazioak zinemaren historiaren jarraipen eta berrikuspen kritikoaren ildoari eutsi dio, eta egungo sorkuntzara hurbildu da, Zentroan egiten diren ziklo monografikoen eta hiri jaialdien bidez.
Horiek horrela, 2025ean, Azkuna Zentroak berretsi du sorkuntza garaikiderako erreferentzia-gune gisa duen zeregina, nazioarteko ikerketa, erakusketa, bitartekaritza eta elkarrizketa artikulatuz, eta inguruko komunitate kulturalekin eta testuinguru globalarekin duen lotura indartuz.

GURE EKARPENAK
ETA AKTIBOAK
Hiriko proposamen kulturala zabaldu dugu, arte garaikidea, kultura eta jakintza eskuratzen lagundu baitugu.
3.080.162
pertsona bisitatu zuten Azkuna Zentroa 2025ean
546
parte-hartzaile egunean programatutako jardueretan
3.154
jaulkiriko AZ txartelak
8.463
parte-hartzaile bisita gidatuetan (Zentroan, Erakusketetan, Mediateka BBK-n)
183
jarduera Azkuna Zentroak programatuta
254
artista, sortzaile eta beste profesional
16
erakusketa eta instalazio artistiko
31
bitartekaritza eta hezkuntza jarduerak, tailerrak
27 zuzeneko ikuskizun
30
film luze jatorrizko bertsioan proiektatuta
65
kultura-zentro eta kultura-erakunde garaikide
20 nazioarteko kultura-zentroekin konektatuta
19 lankidetzako kultura-programa
%29,81 autofinantziazioa


ARTEA ETA KULTURA
Artearen bidez gogoeta eta pentsamendu kritikoa egiteko pentsatutako programazioa, hiriko kulturaren gizarte saretik eta gizarte sarearekin.
erakusketa, erakusketaproiektu eta instalazio-artistiko
artista, komisario eta beste kultura-eragile batzuk
jarduera
parte-hartzaile arte bisualen programazioan pertsona eta ikasle bisita gidatuetan eta Eskola tailerretan
8.485 44 8 2.190 105 parte-hartzaile jarduera
tailer eta topaketa artistekin
ikasle 8 eskola emanaldietan artista 30 6.095 film proiektatu dira jatorrizko bertsioan ikusle AZren ikus-entzunezko programazioan
programatutako jarduera
3.675 68 76 16 parte-hartzaile jardueretan
egile, artista eta beste profesional batzuk
tailer eta aurkezpenak
Janire




ZERBITZUAK
MEDIATEKA BBK 86.813 352.052 mailegu / 2024an baino %7,8 gehiago sarbide
bibliografia-bildumaren sarbide librekoa eskuraketa berri
dendAZ 37 +2.300 artista eta diseinatzaile erreferentzia salgai


ALHÓNDIGA ZINEMAK
eta lankidetza
BILBAO KIROLAK
10.000 m 2
2 +2.000 m 2 igerileku Jarduera Fisikoko Zentroa terrazako espazioa
8 1.246 pertsonentzako edukiera proiekzio-areto 4 1 katering zerbitzua ostalaritza gune

HEZKUNTZA ETA BITARTEKARITZA
Hezkuntza eta bitartekaritza Azkuna Zentroaren zeharkako ardatza dira, Zentroaren eginkizuna indartzea bilatzen dutenak: pertsonen eta kultura garaikidearen arteko loturak sortzea dute helburu, testuinguruan eragiteko, eta gizarte sortzaileagoa, kritikoagoa eta desberdinagoa eraikitzen laguntzeko. 2025ean 31 proiektu garatu dira, publikoen komunitateekin modu kontzientean eta landuan bitartekaritza egiteko.
HARREMAN INSTITUZIONALAK. NAZIOARTEKO PROIEKZIOA
Nazioartekotzea aukerak bilatuz eta sare berriak irekiz garatzen da, Zentroaren programazioa aberasteko, trukea, harremana, ko-sorkuntza eta kooperazio kulturala erabiliz. Beste aliantza batzuen artean, Azkuna Zentroa kultura-zentroen, unibertsitateen eta arte sortzaileetako erreferentziako erakundeen Europako partzuergo bateko kide da (ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology).
ARTXIBOAZ
ArtxiboAZ, Azkuna Zentroaren kultura-programazioaren gordailu digitala da, sorkuntza garaikidea hiru aldetatik ulertzeko sortutako tresna: artxibo instituzional gisa, bitartekaritzarako eta artehedapenerako euskarri gisa, eta euskal sorkuntza garaikidearen memoriaren bermatzaile gisa.
AZ ARGITALPENAK
Azkuna Zentroaren kultura-programazioa jarduera editorialaren bidez hedatzen da, praktika artistiko garaikidea jasotzen baitu, ezagutzera eman eta zabaltzeko. 2025ean, argitalpen-funtsa handitu da hurrengo proiektuekin: Lur errea (Amaia Molinet), Egikera sortzaile bat (Marisa González), Engeki Quest. Sirimiri dreams Bilbon (Orangcosong), Metakoadernoak (sorkuntza propioa), Behatokia (Urbanbat), Ikuspegi feministak produkzio artistikoan eta arte teorietan (2012-2017), eta El ensayo de la exposición (1977-2017).

Chiharu Shiota. My House is your House
Marisa González-en sorkuntza artistikoko tailerra (Mediateka gabonetan)
EGINKIZUNA, IKUSPEGIA
ETA BALIOAK
Kultura garaikidea praktika gisa, prozesu gisa, artisten, agente eta komunitate artistikoen bidez eta programazio-eredu hibridoekin esperientzietarako espazio gisa bizitzeko lekua da Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao.


GURE EGINKIZUNA da loturak sortzea pertsonen eta kulturaren artean, ingurunean eragiteko, eta gizarte kritiko, sortzaile eta askotarikoagoa eraikitzen laguntzeko.
GURE IKUSPEGIA da Azkuna Zentroa espazio publiko askotarikoa eta gizarte eta kultura garaikidean erreferentea izatea, hala hemen nola nazioartean. Lurraldean eta bertan bizi diren pertsonengan eraldaketa eragingo duen epizentroa izatea.
GURE BALIOAK: iraunkortasuna, ekonomiari eta energia-eraginkortasunari dagokienez; espaziorako eta programaziorako irisgarritasun unibertsala; eta berdintasuna, pertsona guztientzako gunea sortuz.

Marisa González. Un modo de hacer generativo
elPetit & Imaginart. La guarida de los sentidos Ziomara Hormaetxe. LĀTTICE
