Page 1

GUREAK TAILERRERA BISITA

Urtarrilaren 22an, Donostiako Berioko tailerra ikustera joan ginen. jakin genuen lehen tailerra guraso talde batek sortu zuela 1975. beraien seme-alabei lan aukera bat eskaini asmoz. Gaur egun badira Gipuzkoan 16 tailer eta bertan 4300 langile aritzen dira lanean. Lantegi honen helburua desgaitasuna pertsonentzat lana aurkitzea eta lan hori gauzatzea da.

Bertan urtean inguru duten

Lantegien inguruko datuak eta argazkiak ikusi ondoren, Ainhoak (bertako langile desgaitua) bertako edozein langileren egun bat nolakoa den azaldu


zigun: Autobus publikoan, lantegiko autobusean, oinez edo kotxez joan ohi dira lanera goizeko 8:05etarako. Orduan, fitxatu eta lanean hasten dira 10:45 arte. Une horretan eten bat egiten dute atsedena hartu eta hamaiketakoa jateko. 11:00tan lanera bueltatzen dira eta 13:00 arte jarraitzen dute. Berrogei minutuko tarte bat izaten dute bazkaltzeko. Bertako langile gehienek jangelan bazkaltzen dute. Bazkaldu eta gero, lanera bueltatzen dira 17:12-tan fitxatu, eta irten arte. Lanaldia bukatutakoan, batzuk etxera joaten dira, beste batzuk igerilekura, beste batzuk lagunekin elkartzen dira...


Juanek marraztea oso gogoko du eta ongi moldatzen denez, diseinu lanetan aritzen da. Beraien lana azaltzen duten bi komiki eginak ditu eta orain, ordenagailuaz baliatuz, “simulador de tareas� bat egiten ari da hainbat langilek lan konkretu batzuk nola egin ikas dezaten.


Tailerrean kotxeetako faroentzat kableak nola egiten zituzten azaldu ziguten eta jendea lanean ikusi genuen. Kable guztiak ondo jarri zituztela ziurtatzeko, makina batetik pasa arazten zituzten. Gaizki zeuden piezak kaxa gorrira botatzen zituzten eta berdera, berriz, ondo zeudenak.

Markagailu batek egiten ari ziren pieza kopurua azaltzen zuen.


Guri ere katean jarri eta lanean aritzeko aukera eskaini ziguten. Saiatu ginen, baina ez genuen lortu beraiek bezain azkar lan egiterik. Katea behin eta berriz eten genuen. Beraiek gurekin pazientziaz jokatu zuten eta lana nola egin azaltzen gogoz saiatu ziren.


Biltegia ere ikusi genuen eta bertako arduradun gor-mutu batek karretilan kokatuta dituen argiez komunikatzea lortzen duela jakin genuen.


Okindegian ere izan ginen. Hemen hiru lagun tailerreko bi jangeletan jaten den ogia egiteaz arduratzen dira. Guk dastatzeko aukera izan genuen eta oso ona iruditu zitzaigun. Gure jangelan horrelako ogia jateko aukera izango bagenu!!!


Hamaiketako bikaina jan ondoren, Zabalgunera joan ginen. Bertan zenbait ekintza ikasten dituzte, harremanak lantzen dituzte, ordenagailuaren erabileran trebatzen dira... Bi zati bereizten dituzte: formakuntza alde batetik eta lan taldeak bestetik. Guzti hau Mariak eta Amalurrek azaldu ziguten.

Gu arkatz magikoarekin marrazten saiatu ginen. Talde lana nola egin, nola gidatu... ikasteko baliagarria den ekintza dela ohartu ginen.


Bertako langileak beste ekintza batean parte hartzen ere ikusi genituen.


Elkarrizketak ere egin genituen: AINHOA Ainhoak hamalau urte daramatza Gureak-en lanean, hau da, 1999an hasi zen lanean. Zinta aislante zati bat eta kable bat jartzea da bere lana. Bere ustez lan erraza da. Goizeko 8:05-etan sartzen da lanera eta 17:12-tan irteten da. Lanera aitak kotxez eramaten du. Ainhoari bere lana gustatzen zaio, baina bere soldata ez zaio nahikoa iruditzen. Lankideekin eta arduradunekin oso ondo konpontzen da. Lanetik ateratzen denean, gurasoekin bizi den etxera joaten da. Neska honek lagun asko ditu Gureak-en. Oporretan hondartzara joatea gustatzen zaio eta bere zaletasuna erropa erostea da.


LOURDES

Lourdes Gureak-eko langile bat da. 22 urterekin hasi zen bertan lanean. Bere lana bridak moztea da eta beretzat lan erraza da. Bere ordutegia 8:05etatik 17:12-tara da. Lanera lineako autobusean joaten da. Bere ustez, egiten duen lanaren truke ondo ordaintzen diote. Lankideekin ondo konpontzen da eta arduradunekin ere bai. Tailerrean lagun asko ditu eta hauekin bazkaltzen du bertako jangelan. Neska hau beste lau neskekin bizi da. Lanetik ateratzen denean, dantza egiten du. Oporretan bere senargaiarekin egotea gustatzen zaio. Bere zaletasuna paseatzea da. Bere lana gustukoa du.


MIREN

Mirenek Gureak-en egiten du lan 2005. urtean hasita. Bera kableekin aritzen da lanean eta lana erraza dela dio. Autobus publikoan joaten da bertara. Goizeko 8:05etatik 17:12-ak arte egiten du lan. Asko gustatzen zaio bere lana eta ondo ordaintzen diote. Mirenek lagun asko ditu Gureak-en eta guztiekin ondo konpontzen da; baita arduradunekin ere. Langile honek bere lankideekin batera bertako jangelan bazkaltzen du. Lagun batzuekin bizi da eta lanetik kanpo sukaldaritza, kirola eta informatika egiten ditu. Bere zaletasuna futbola da. Oporretan mendira joatea gustatzen zaio.


AITOR Aitor bertako arduradunetako bat da. Orain 40 urte ditu eta 1999. urtean hasi zen bertan lanean. Bertan bi desgaitasun mota dituzten pertsonak aritzen dira: fisikoak eta psikikoak. Gehienak desgaitasun psikikoa dutenak dira. Gipuzkoan 4.300 pertsona dira gutxi gorabehera eta Berioan 140 aritzen dira. Langileek eta arduradunek ordutegi bera dute, hau da, goizeko 8:05-tan sartu eta 17:12-tan irten. Aitorren tailerrean kotxeentzako kableak egiten dituzte. Langileei egiten ez dakitena egiten erakusten eta laguntzen saiatzen da. Orokorrean arduradunak eta langileak ondo konpontzen dira. Aitorri lan hau asko gustatzen zaio talde bat direlako eta elkarri laguntzen diotelako. 25 langileko arduradun bat dago. Lantegi hau duela 25 bat urte sortu zuten desgaitu batzuen gurasoek. Gaur egun langileak itxaron zerrenda batetik aukeratzen dira.

Gureakera bisita  

jaskjkjd kjjadkd kjadkj

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you