Argitalpen honen bidez gure testuinguru kulturala berrikusi eta kultur eskubideen eztabaida herritarren artean zabaldu nahi dugu; gaiaren inguruko elkarrizketak piztu, zalantzak sortu, ideia berriei aukera eman eta honela kultur politiketan eragin.
2024ko martxoaren 20an Intxaurrondo Kultur Etxean antolatuta genuen Eskubide kulturalak. Begirada aldaketa jardunaldian landutako edukiarekin osatu da fanzinea. Nola egin kultura guztiontzako irisgarriagoa izan dadin? galderaren inguruan hausnartzen ibili ginen Daniel Granados, Cristina Alonso eta Iker Atxa hizlariekin zein parte hartu zuten bestelako ahotsekin batera.