Issuu on Google+

Mahaira gonbidatuak

Bizkaia Irratian emondako gogoetaren gidoia, 2012 urteko eguen santuz. Bizkaia Irratia, 2012-04-05

Arratiako Eliza www.arratia.tk


Bere mahaira gonbidatu gaitu Jainkoak! Bere mahaira! Gu? Bai, zu eta biok, nork itxaron holako ohorerik, holako maitasunik? Eta zelan agertu gonbite horretara txarto geratu barik? Zergaitik gogoratu da Jainkoa gugaz Haren mahaiaren inguruan jesarri gaitezen? Maitasunaren seinale. Gugaz konfiantza daukan seinale. Bere ametsaren ezaugarri: gizon emakumeak bere lekua dauka Jainkoaren mahaian. Horixe gagoz gaur ospatzen, dardara betean, bildurrez, emozinoz beterik, sinistu ezinik, pozarren.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo eskutitzatik 1 Ko 11, 23-26

Senideok: Jaunagandik hartu neban nik, neure aldetik zuei emon deutsuedan hau: Jesus Jaunak, saldu eben gauean, ogia hartu eta, esker oneko otoitza eginez, zatitu ebala eta esan: ÂŤHau nire gorputza da, zuentzat emoten dana. Egizue hau nire oroigarriÂť. Afal ondoan gauza bera egin eban kalizagaz, esanez: ÂŤKaliza hau itun barria da, nire odolaz ezarria; egizue hau, edaten dozuen bakoitzean, nire oroigarriÂť. Beraz, ogi honetatik jaten eta kaliza honetatik edaten dozuen bakoitzean, Jaunaren heriotzea iragarten dozue, Bera etorri arte.

Gizakia, gizon emakumea balio nagusi legez hartu dau Jainkoak eta horregaitik deitu deusku bere ondora, bere Berbea eta ogia konpartitzera. Ez dogu edonor gure etxera gonbidatzen, ez dogu edonor gure mahaian jesartzen. Gure giza izatearen balioa argitu gura dau Jainkoak holan, gizakia alboratu barik. Ez gara jainkoa, baina bai haren antz eta irudira egindakoak, haren seme-alabak, horregaitik daukagu lekutxoa bere ondoan. Kultura asko heldu da gizakiaren duintasun absolutua ulertu eta hori defendatzera. Baina beti gizaki klase bateri aplikatuta: Grezian hiritarrak, ez kanpotarrak ez pobreak; gutarrak eta bestetarrak bereizten doguz. Jesusek bestela dinosku, gizaki danak dagozela Jainkoaren irudira eginda, danok daukagula lekua bere inguruan. Gure herrietan ere hainbat jende dogu mahaitik kanpo, indarkeriaren eraginez, krisi ekonomikoaren eraginez, paperak 2


konpondu barik daukiezalako. Biktimak eta presoak, eliza barruan gizonezkoak eta emakumeak, paperak ondo dituen huritarrak eta dokumentu bakoak‌

Izatea eukitearen gainetik jarri. Kontsumokeri eta merkatuaren lege bakarraren aurrean, jatekoak, alaitasuna, laguntasuna konpartitzea dakar mahai inguruan jesartzeak. Nogaz eta egin gaituan Jainkoagaz! Gure lana baino gehiago gara, gure dirua baino gehiago gara, produkto bat baino gehiago gara, kontsumitzen dogun hori baino gehiago gara. Eukitean eta aurrezki libretaren zifratan neurtu beharrean gure balioa, Jainkoaren maitasunak egiten gaitu inportante. Ez gara edozein gauza. Gure hutsak arren. Gure gaixoak arren. Jakin badakigu ez garala perfektuak, buztinezko ontzietan daroagula Jainkoaren Espiritua, altxorra. Ez ditugu gure hutsak gorde eta ezkutatu behar. Eskuak garbitu behar ditugu jesarri aurretik. Hori erreza da. Bihotzak garbitu behar ditugu. Hori gehiago kostatzen jaku. Baina horixe da gure ahalegina. Maite gaituzulako gara. Zure eukaristiaren inguruan jesarrita horixe gogoratu, ospatu, bizi eta barritu egiten dogu. Gaur era berezi batean. Zure deiari baietz erantzunez. Eskerrik asko zure inbitazioagaitik.

3


Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik Jn 13, 1-15

Pazko-jaia gainean zan. Jesusek, jakinik mundu hau itzi eta Aitagana joateko ordua heldu jakona, munduan ziran beretarrak maite izanik, azkenean bete-betean maitatu zituan. Afaltzen ziharduen. Ordurako deabruak sartua eutson buruan Simon Iskarioteren seme Judasi Jesus saltzeko asmoa. Jesus, jakinik Aitak dana bere esku jarri eutsola, Jainkoagandik etorria zala eta Jainkoagana joiala, jagi zan mahaitik, erantzi eban soingainekoa eta, eskuzapia harturik, gerrian lotu eban; gero, ontzi bat urez bete eta ikasleei oinak garbitzen hasi jaken, eta gerrian eban eskuzapiaz lehortzen. Simon Pedrogana heldu zanean, honek esan eutson: «Jauna, Zuk niri oinak garbitu?» Jesusek erantzun eutson: «Nik egiten dihardudana zuk ez dozu orain ulertzen; geroago ulertuko dozu». Pedrok barriro: «Zuk ez deustazu sekula niri oinik garbituko». Jesusek erantzun: «Garbitzen ez bazaitut, ez dozu Nigaz zerikusirik izango». Simon Pedrok esan eutson: «Jauna, orduan oinak ez ezik, baita eskuak eta burua ere». Jesusek erantzun eutson: «Garbitua hartu dauanak ez dau oinak baino garbitu beharrik, guztiz garbi dago-eta; eta zuek garbi zagoze, baina ez guztiok». Izan ere, baekian nork salduko eban; horregaitik esan eban: «Ez zagoze guztiok garbi». Oinak garbitu eutsezanean, soingainekoa jantzi, barriro mahaian jesarri eta esan eutsen: «Ulertzen dozue egin deutsuedana? Zuek Maisu eta Jauna deitzen deustazue, eta ondo deitu ere, halantxe naz-eta. Beraz, Nik, Jauna eta Maisua nazan honek, zuei oinak garbitu badeutsuedaz, zuek ere alkarri oinak garbitu behar deutsozuez. Jarraibidea emon deutsuet, zuek ere Nik zuekaz lez jokatu dagizuen».

Maitatzea hitz egitearen gainetik hartuz. Lezio ederra emon deuskuzu. Ez zara hitz hutsetan geratu. Zuk oinak garbitzen, nori eta guri! Morroiaren lana, esklaboaren beharra zuk guri eginaz. 4


Maitasuna. Maitasuna da jainkotiarra dan gauza bakarra. Jainkoa Maitasuna da. Ebanjelioa, kristau bizitzan, legea baino gehiagoa da, maitasuna. Berbak. Berba larregi. Berba errezak. Baina horreen gainetik maitasuna, zerbitzua, alkar laguntza. Eta otordu honen inguruan, inbitazio honen atari lez horren keinua itxi deuskuzu. Zure bizitza osoa izan da hori, eta gaur ere ezin falta holako detaile maitekorra. Holako zenbat detaile txiki eta miresgarri ez dozuz ipini ba gure bizitzan? Eukaristia bizi daben pertsonak meza ordutik kanpo. Auzo gaixoa edo ama zaharra egunero bisitan doan seme edo alabea, bere lana amaitu ondoren, eguneko atsedena hartu baino lehen. Egun bat, eta beste bat, eta hurrengoan‌ Herriko parrokian ateak zabaldu, loraz apaindu eta berogailu martxan jarri dauan gizon edo emakumea, isil isilik, kobrau barik. Egun bat, eta beste bat, eta hurrengoan‌ Inoren hutsak kritikatu barik, irribarrea ahoan eta berba gozoa ahoan, ingurukoa animatzen dauan gizasemea, emakumea. Bere penak gorde eta besteari eusteko ahalmen zoragarriaz. Egun bat, eta beste bat, eta hurrengoan‌

Tradizioaren lekua barrituz. Historiaren oroitzapena ezin dogu, besterik gabe, bertan behera alboratu eta bota. Ezin dogu ezerezetik hasi. Umeak etxea daukan moduan, tradizioa dogu gure etxea pertsona helduek. Gure memoria, eten ez dan katea.

5


Eukaristia ospatuz, mahai horretan jarrita, gure aurrekoak ditugu gogoan, bihotzean, mahaian. Ogi beretik jan eben. Euren ogitik jango dogu. Jainko berak gonbidatu ginduan. Lurreko mahai honetan, eguen santu zoragarri haretan. Eta eguen guztiak santuak egiteko bere ogi santua konpartitu eban gugaz. Eta egun guztiak eguen egiteko konpartitu eban gugaz bere bizia. Eta danok garela senide aldarrikatzeko danok onartu zituan bere mahaian eta danon mahaira joan zan. Eta eukitzearen gainetik izatea dagoela erakusteko pobre jaio zan eta pobre bizi izan zan, pobreenak ere bere mahaira beldur barik urreratu daitezan. Eta maitatzea dala kakoa argitzeko, berbaldi eta parabolei mirariak eta keinuak gehituz, bestelako mundu baten ametsa erakutsi euskun. Berbaz eta ekinaz. Eta tradizioak barrituz, eukaristia ospatzera, bizitzera dei egin euskun. Egiten dausku. Egiten deust. Egiten deutsu. Eskerrik asko!

6


Eguen santua 2012