Issuu on Google+

ANIMALIA ORNODUNEN ABEZEDARIOA


(A) Animalia • Animaliak izaki bizidunen talde handi bat dira, animalia edo Metazoa erreinuetan kokatzen direnak. Orokorrean zelulanitzak dira, higitzeko gai dira bere inguruarekin elkarrekintza edukitzeko eta beste izaki batzuk kontsumituz elikatzen dira. Animalia gehienek forma bera mantentzen dute euren bizitzan zehar, nahiz eta batzuek metamorfosia jasaten duten.


(B) Belarjaleak • Zoologian belarjale deritzo landareez soilik elikatzen den animaliari. Hala ere, belarjale askok arrautzak eta animalia txikiak jaten dituzte noiz behinka. • Belarjale askoren dieta urtaroekin aldatzen da, batez ere zonalde epeletan, non urtean zehar elikagai-iturriak aldatuz joaten baitiren. Ugaztun belarjaleen talderik handiena hausnarkariena da. • Belarjaleen Espezie kopurua haragijaleena baino 1500 aldiz handiagoa da.


(D) Dortoka •

Helduen oskola zapala, 20-30 cmkoa izaten da. Obal formakoa, atzetik, zabalagoa da. Gazteek erdiko gila bat dute eta plastrona nahiko malgua da; helduena zurrunagoa da, baina hauek, gorantz eta beherantz mugitzen laguntzen dien aurreko zeharkako txanga bat dute. Orokorrean, emeak arrak baino handiagoak dira. Hori gertatzen da emeek, heldutasuna atzeratuz, hazteari denbora luzeagoa eskaintzen diote eta. Dimorfismo sexuala badago. Estaltzea errazteko, arren isatsa luzeago da eta plastrona sakonduagoa. Azala iluna dute orban edo marra argiez estalia, askotan horiak. Bere gorputzadarrak luzeak dira eta oin palmatuak dituzte igeriketarako ondo moldatuak.


(E) Eukarioto •

•

Eukariotoak (Eukarya) mintza daukan benetako nukleodun zelulez eratutako izakiak dira, bakterioak eta zianobakterioak izan ezik beste guztiak. Eukariotoen zelulei zelula eukariotiko deritze. Izaki eukariotikoak zelulabakar edo zelulanitz izan daitezke. Eukarioto ez diren izaki guztiak zelulabakarrak dira eta Archaea eta Bacteria domeinuak eratzen dituzte. Eukarya domeinuaren barruan Protista, Fungi (onddoak), Plantae(landareak) eta Animalia (animaliak) izeneko erreinuak daude. Eukarioto guztiek jatorri bera dute.

Hau zelula eukariotoa da.


(F) Flamenkoa Flamenko handia (Phoenicoparrus roseus)

Eurasia eta Afrika

Afrika, hegoalde Europa eta hego eta hego-mendebaldeko

Flamenko txikia (Phoenicoparrus minor)

Eurasia eta Afrika

Afrikatik ipar-

Txiletar flamenko (Phoenicoparrus

Amerika

Hego Amerika

Jamesen flamenko (Phoenicoparrus jamesi)

Amerika

Andeak

Andetar flamenko (Phoenicoparrus andinus

Amerika

Andeak

Amerikar flamenko

Amerika

Karibe eta Galapagoak

mendebaldeko Indiara


(G) Gizakiak • • • • •

Ez dugu buztanik. Lau gorputz adar ditugu. Ile gutxi dugu Izerdi guruin asko ditugu. Emakumeek ugatz-guruinak dituzte. • Jaioberriak oso babesgabeak dira. • Gure garuna besteena baino garatuagoa dago. • Zenbait hizkuntza erabiltzen ditugu.


(H) Homeotermoak • Ugaztunak gai dira gorputzeko tenperatura konstante eusteko, ingurunea edozein izanda ere.Animalia horiei homeotermoak esaten zaie.

Ugaztun guztiak homeotermoak dira.


(I) Izerdi-guruina • Izerdi guruin asko ditugu. Guruin horien funtzio nagusia gorputza hoztea da, tenperatura altua denean


(J) Jirafa •

•

Jirafa (Giraffa camelopardalis) jatorriz Afrikakoa den ugaztun ungulatua da. Lurrean bizi den animaliarik altuena eta hausnarkaririk handiena da. Azalean orban handi irregularrak ditu, horixkatik hasi eta beltz kolorerainokoak, marra zuri, horixka edo beltzez banatuak. Jirafa heldu arren batez besteko pisua 1.191 kilokoa da, eta eme helduena 828 kilokoa. Beren altuera 4,3 eta 5,2 metro artekoa da batez beste, eta inoiz aurkitutako alerik altuena 6 metrokoa izan zen. Jirafak Txadetik Hegoafrikaraino hedaturik daude. Sabanetan, belardietan edo baso irekietan bizi daitezke. Janaria urria denean baso itxiagoetan sar daitezke. Akaziadun basoak atsegin dituzte. Ur-kantitate handiak edaten dituzte eskura dutenean, eta horri esker, denbora luzez bizi daitezke eskualde lehorretan.


(K) Katua • Katu, etxe katua edo Felis catus animalia haragijale txiki, normalki iletsu eta etxekotua da. Carnivora ordenaren barruan Felidae familian sailkatzea da. Beste felino batzuk ere katu izena izaten dutenez askotan etxe katua erabiltzen da desberdintzeko, nahiz eta basakatu batetik ondo desberdintzen den. Beharrik ez dagoenean katu hitza erabilita nahikoa izaten da. Katuak oso erabiliak dira konpainia emateko gizakiei eta saguak zein beste animalia ez gogoko batzuk ehizatzeko duten gaitasunagatik. Katuak gizakiekin bizi izan dira gutxienez orain dela 9.500 urtetik eta gaur egun konpainia-animalia hedatuena da. Gizakiekin batera bizi direnez, ia edonon aurki daitezke gaur egun munduan.


(L) Lumak • Hegaztiak gorputza lumaz estalita dute. Lumek ardatz edo errakia dute, luma¥-horratza eta lumabizarrak. Luma-orratzak lumak eta gorputza lotzen dituzte, eta errakitik luma-bizarrak ateratzen dira, bi aldeetara.


(M) Martsupialak • Martsupialak sabel-poltsan garatzen diren ugaztun taldea da. Kanguruak, esaterako, martsupialak dira.


(N) Nerbio-sistema • Ornodunak nerbio-sistema garatua dute. Hari esker portaera konplexua dute ornodunek. Nerbiosistemaren elemetu nagusia entzefaloa da.


(Ñ) Ñu •

Afrikako antilopeak dira eta bi espezie ezberdinez osatuta daude:

• ñu beltza (Connochaetes gnou) •

ñu urdina (Connochaetes taurinus)

• Ñuak itxura baldarra du eta bigantxa eta antilopearen gurutzatze arraro baten antza du, zurda luzea eta zaldi isatsa. Bizar luzeak zintzilika, kokotsetik bularreraino, eta apo zorrotzez amaitutako hanka oso luzeak. Itxuraz arlote, Afrikan aurrera egiten duen belarjale bat da eta animalia talde handienetakoak sortzen dituzte.


(O) Obiparoak • Narrastiek, esaterako, obiparoak dira eta barneernalketa dute. Arrautzek estalki gogor bat izaten dute (oskola), ez deshidratatzeko, eta aita-amek ez dituzte txitatzen.


(R) RATTUS Roedore genero bat da, oro jaleak dira eta ez dute ez asko pisatzen ez neurtzen. Batzuk laborategietan erabiltzen dira esperimentoak egiteko


(S) Sarraskijaleak • Zoologian sarraskijale deritze animalia eta landare hilez elikatzen diren animaliei. Sarraskijaleak oso garrantzitsuak dira ekosistemen zikloak bete daitezen, animalia eta landareen gorpuak desintegratzen dituztelako. Sarraskijaleek utzitako arrastoak izaki deskonposatzaileek erabiliko dituzte. • Sarraskijale ezagunak dira putreak, kakalardo batzuk, euli batzuk edo mapatxeak. Normalean ehizatzen duten haragijale handiak sarraskijale bihurtzen dira aukera dutenean, hiena edo lehoien kasuan


(T) Tigrea Tigrea (Panthera tigris) Panthera generoko eta Felidafamiliako animalia espeziea da, hizkera arruntean katu handi deritzen taldeko kideetako bat. Asiako ekialdean eta hegoaldean bizi da jatorriz. Alfa harraparia eta derrigorrezko haragijalea da. Lau metroko luzera izan dezake eta 300 kilogramo arteko pisua; tigre azpiespezierik handienak inoiz izan diren felido handienak dira. Beren pisua eta botereaz gain, beren ezaugarririk ezagunena azal gorrilaranjan dituzten marra bertikal ilunak dira. Tigre azpiespezierik handiena Siberiako tigrea da.


(U) Ugatz-guruinak • Adibidez, emakumeek ugatz-guruinak dituzte. Erditu ondoren, guruin horiek esnea sortzen dute, jaioberria elikatzeko.


(Z) Zelulaniztunak Organismo zelulanitzak zelula ugariz daude eraturik, zelula horiek euren jarduera koordinatzen dute eta hasierako zelula beretik sortu dira guztiak. Organismo zelulanintz gehienetan, zelulak egitura konplexuagoetan biltzen dira: ehunetan. Ehunek, era berean, organoak osatzen dituzte, eta horiek aparatu edo sistematan daude antolaturik. Zelulanitzak dira: Protisto batzuk, onddo batzuk, landareak eta Animaliak.


1D_Julen _Alba_Amaiur