Issuu on Google+

I n t e r n e t eta posta elektronikoa


Internet mundu osoko ordenagailuak konektatzen dituen dituen sare handi bat da: Telefono-lineak dira nagusiki konexioa egiteko erabiltzen direnak (konexio arrunta lortzeko edo ADSL konexioa, askoz ere azkarragoa). Baina uhinen bidez ere konektatzen dira ordenagailuak sare erraldoi honetan Internet sarean bi modutara konektatzen dira ordenadoreak: •KABLEZ: telefono linea arrunta eta zuntz optikoa •UHINEZ: satelite bidez (distantzia handietarako) eta WIFI (eremu txikietarako)

Egian esan, telefono-sarea bezalakoa da, zeina mundu osoko telefonoz osatutako sare handi bat den, elkarrekin konektatuta daudelarik. Aurreko irudian ordenagailuak telefonoak direla imajintau besterik ez dugu egin behar telefono-sare gisa ezagutzen duguna edukitzeko.


Horrela, gure ordenagailutik zera egin dezakegu, besteak beste: • Beste ordenagailu informazioa ikusi.

batean

(zerbitzari

batean)

gordeta

dagoen

Adibidez, Koldo Mitxelena institutuaren webguneak duen informazio guztia Logroñon dagoen ordenadore zerbitzari batean dago, eta munduko edozein lekutatik www.koldomitxelena.net webgunea ikusi ahalizateko ordenadore horretara jo behar dugu.

Honi WEBa deitzen diogu.

• Mezuak, dokumentuak, argazkiak, bideoak, musika, eta abar bidali beste pertsona bati. Honi POSTA ELEKTRONIKOa deitzen diogu. • Mundu osoko pertsonekin “zuzen-zuzenean hitz egin”. Honi IRCa edo TXATa deitzen diogu (pertsona ezezagunekin hitz egiten badugu) edo BEREHALAKO MEZULARITZA (pertsona ezagunekin hitz eginez gero).


Ikus dezagun zelan funtzionatzen duen Internetek: Lehen Internet telefono-sarea bezalakoa dela esan dugu. Gure telefonoa ordenagailu bat dela imajinatu besterik ez dugu egin behar Internet edukitzeko. Munduko edozein telefonok zenbaki bakarra dauka: 00 XXXX XXX XXXXXXX

00 39 06 5089536

Bezero-zenbakia Probintziako adierazgarria Estatuko adierazgarria Nazioarteko deia

Bezero-zenbakia Erroma Italia Nazioarteko deia

Interneti konektatuta dagoen ordenagailu bakoitzak ere badauka zenbaki bakarra (formatua ezberdina bada ere). Zenbaki horri IP helbidea deitzen zaio eta 0 eta 255 arteko 4 zenbakiz osatuta dago; adibidez... 223.158.069.192


Adibide gisa, hona hemen zer gertatzen den posta elektroniko mezu bat bidaltzen denean (web bidezko eposta): jon@gmail.com >>>> nerea@homail.com • JON bere e-posta zerbitzuko webgunean (Gmail) sartu eta identifikatzen da. Honel bere postontzian sartzen da (Gmaileko ordenadore-zerbitzarietan duen lukutxoan). • Nereari idatzi eta mezua bidali. • Gmailen ordenadore-zerbitzaritik Hotmailen ordenadorezerbitzarira doa mezua. Hotmailen Nereak duen postontzira. • Nerea Hotmaileko webgunean sartu eta identifikatu ondoren, bere postontzira doa. • Nereak Jonen mezua irekitzen du.


Ikus dezagun hau guztia era grafikoan: Gmailen webgunean sartu eta berain ordenadorezerbitzarietan Jonek duen postontzira doa Internet saretik

Gmaileko ordenadore-zerbitzarietatik (Jonen postontzitik) Hotmailen ordenadorezerbitzarietara doa (Nerearen postontzira)

Gmail Jon

Internet saretik (Telefono-linea edo satelitea) transmititzen da mezua Internet saretik

Hotmail

Hotmailen webgunean sartu eta berain ordenadorezerbitzarietan Nereak duen postontzia ikusiko du. Bertan Jonen mezua egongo da.

Nerea


Beraz, Interneten lan egin ahal izateko zera behar dugu: • Ordenagailua. • Konexio-linea (telofono-linea arrunta, ADSLa, zuntz optikoa,...). • Modem-a (edo Router-a). Ordenagailua eta konexio-linea konektatzen dituen gailua. Gailu hau ordenagailu barruan (barruko modem-a), edo kanpoan (kanpoko modem-a) egon daiteke.

• Internet Zerbitzu-Hornitzailea (ISP, Internet Service Provider).

• Internet Zerbitzu-Hornitzaile honek Internetera sarrera-kontua eskainiko digu, hau da, Interneten sartu ahal izateko ezinbestekoak diren zenbait datu emango dizkigu.

•Internet nabigatzailea • Interneten sartu nahi dugun bakoitzean erabiltzen dugun programa (Internet Explorer, Firefox, Navigator, e.a.) martxan jarri besterik ez dugu egin behar. Horrela konexioa automatikoki egiten da.


Interneten gehien erabiltzen diren hiru zerbitzuak, baina ez bakarrak, honako hauek dira: 1.

WEBa. • Dokumentuak irakurtzeko, musika entzuteko, bideoak ikusteko, erosketak egiteko, inkestetan parte hartzeko, edozein produkturen berri emateko, fitxategiak gure ordenagailura ekartzeko (jolasak, musika,...), eta abarretarako erabiltzen da. • Zerbitzu hau erabiltzeko Internet Explorer, Firefox, Navigator edo antzeko programak erabiltzen dira. • WEB barruan ikusten duguna WEB orrialdeak dira eta WEB orrialde bat ikusi ahal izateko bere helbidea ezagutu behar dugu, zeinak honako formatu hau daukan:

http://www.???????.???

• Zenbait WEB helbideren adibideak: www.eitb.com, www.koldomitxelena.net •Web 2.0 erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak dira (sare sozialak, blogak, wikiak...)

• POSTA ELEKTRONIKOa. • Beste pertsona batzuei mezuak, dokumentuak, eta abar bidaltzeko erabiltzen da. • Zerbitzu hau erabiltzeko Outlook programa erabiltzen da edo Web baten bidez (Gmail, Hotmail, • Yahoo). Beste pertsona batzuei mezuak bidaltzeko beraien posta elektroniko helbideak jakin behar ditugu, zeinek honako formatu hau daukaten:

????????@????????.??? • Zenbait POSTA ELEKTRONIKO helbideren adibideak: mikelaingeru@euskalerria.org, iarrasate@euskalnet.net, e.a.

• IRCa edo CHATa eta BEREHALAKO MEZULARITZA. • Beste pertsona batzuekin “zuzen-zuzenean hitz egiteko” erabiltzen da. • Chata erabiltzeko ez dago programa jakin bat; berehalako mezularitza erabiltzeko MSN Messenger, Yahoo Messenger edo antzeko programak erabiltzen dira.


Web helbidea URL (web helbidea) www.koldomitxelena.net/LOTURAK/KOKAPENA.htm • www.koldomitxelena.net > webgunearen helbidea (ordenadore baten izena)

• koldomitxelena.net > domeinua (munduan bakarra) Interneteko domeinu guztiak goi-mailako domeinu izen batekin amaitzen dira. Goi-mailako domeinu motak: net, com, edu, org, eu, cat, es, fr … • LOTURAK > karpeta baten izena • KOKAPENA.htm > fitxategi baten izena


internet eta posta elektronikoa