Issuu on Google+

GABON KANTAK OLENTZERO

ELURRA TEILATUAN

Olentzero joan zaigu mendira lanera intentzioarekin ikatz egitera. Aditu duenian Jesus jaio dela lasterka etorri da berri ematera.

Elurra teilatuan zakua lepoan ibili beharko degu aurtengo neguan.

Horra! Horra! Gure Olentzero! Pipa hortzetan duela eserita dago kapoiak ere baditu arraultzatxuakin bihar meriendatzeko botila ardoakin.

Riau, riau, riau riaukataplau... hau dek umoria utzi alde batera euskaldun jendia. Riau, riau, riau riaukataplau... hau dek umoria utzi alde batera euskaldun jendia. DRING I L I N DRON

Olentzero buru haundia entendimentuz jantzia bart arratsean edan omen du bost arrobako zahagia.

Dringilin dron, gaur Gabon, tripea betea jaukat eta besteak hor konpon,

Hoi urde tripa haundia tralara lala tralara lala Hoi urde tripa haundia tralara lala tralara la.

Galdara bete aza egosi, koloretxuak gorriak, berehala iruntsi neutsan azkenengoko orriak.

HATOR HATOR

Dringilin dron, gaur Gabon, tripea betea jaukat eta besteak hor konpon

Hator, hator mutil etxera gaztaina ximelak jatera, Gabon gaua ospatutzeko aitaren eta amaren ondoan. Ikusiko duk aita barrezka amaren poz ta atseginez. Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri. Gaztainak erre artean, gaztainak erre artean, txipli txapla, pum! Gabon gaua pozik igaro daigun.

Hiru puntako askal batekin sakatrapua bailitzan, ezti- lapiko handisko bati barrua huts-huts egin neutsan Dringilin dron, gaur Gabon, tripea betea jaukat eta besteak hor konpon.


KANTAK Badatoz beltzak, badatoz zuriak

ALDAPEKO

Aldapeko sagarraren adarraren puntan puntaren puntan txoria zegoen kantari. Xiru-liruli, xiru-liruri, nork dantzatuko ote du soinutxo hori? Xiru-liruli, xiru-liruri, nork dantzatuko ote du soinutxo hori? BUHAMEAK

Buhameak badakite trikun traKun egiten, oilo単o bat ebats eta altzopean gordetzen. ai urdea, ai urdea urde urde handia ai urdea ai uredea gure buhame handia (guztia bitan) Buhameak erosi du lau sosetan ogia lagunari saldu dio bost sosetan erdia. Ai urdea, ai urdea urde, urde handia ai urdea, ai urdea gure buhame handia.

ELUR MALUTAK (kanta polit bat) http://www.wix.com/plentzimusika/elurmalutak

elkarrekin eskutik lotuta badatoz umeak ametsez beteta zaharren bihotzetan oroitzapenak

Elur malutak zerutik izar bat dir- dir zeruan, Belenen munduko argia jaio da Gabon Gauean (bis) Badatoz gaixoak, badatoz txiroak sufritzen dutenentzat bakea eskatuz behartsu guztiak zorionez beteak elkarri begira maiteminduak.

Elur malutak... Badatoz jakintsuak, jende xumea baserritarrak bertsotan dabiltzanak kantari datoz musikazaleak pailazoak dantzan barrea eraginez.

Elur malutak...


GABON KANTAK 2011