Page 1

1

i k i x t i d n me 2013urtea 3. ALEA Martxoak 19

18. KORRIKA “Euskara elkarri emateko” asmoarekin sartu zen Mendillorri auzoan, martxoaren 15ean, arratsaldeko 3ak aldera. 18.korrika,ostiral arratsaldean, hilak 15, sartu zen Mendillorri auzoan eta Mendigoiti ikastetxearen parean jende mordoa izan zen euskararen alde bildu zena. ARANTXA - IRATXE Ostiral arratsaldean, 3ak aldera Mendigoitiko guraso, ikasle eta irakasle asko bildu ziren Korrikari ongi etorria emateko. Gorraizko Kontzejuan, lekukoa hartzeko prest zeuden 6. mailako Asier, Goizane eta Oihane. Atzerapen pixka batekin iritsi zen korrika gure ikastetxearen parera eta urduritasuna kentzeko euskararen aldeko lelo asko entzun ziren. “Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa...kORRIKA! Hemen gaude, euskararen alde! eta antzekoak. Azkenean, helduek Asierri lekukoa pasa eta 6.mailako guraso, ikasle eta irakasleek korrikan parte hartu zuten. Oso gustura ibili ginen denak baina ibilbide motza gelditu zitzaigun... ikasleei, batez ere. DORDOKA ERRALDOI BAT LAGUN BERRIA Tina oso pozik omen dago Mendigoitiko ikasleekin. Asko zaintzen omen dute eta. Nahi duenak DUTE HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEEK bisitatzeko aukera du! SAIOA- IRATI Mendigoiti ikastetxean dordoka handi bat ekarri dute haur hezkuntzara eta guztientzako lagun berria bihurtu da. Mendigoitiko ikastetxean Mireia izeneko bost urteko neska batek, dordoka erraldoi bat ikastetxera eraman du. Mireiak eta bere gelakoek dordokari janaria ematen diote eta oso ongi zaintzen dute. Dordokak Tina du izena eta lau urte ditu.Tina oso handia da eta kaxa batean sartzen dute,bertan gustora egoteko.


2

ORRIALDEA 2

ASIER ARMEDARIZ Edurne Pasaban Lizarribar Tolosan,(Gipuzkoan)jaio zen 1973ko Abuztuaren 1ean.Alpinista gipuzkoarra,munduko hamalau zortzimilakoak igo dituen lehen emakumea da.Hego Koreako federazioak Edurne Pasaban izendatu zuten 14 zortzimilakoak igotzen lehenengo emakumea.2001eko maiatzaren 23an lortu zuen munduko gailurrik altuena igotzea,Everest (8.848metro);oxigeno artifizialaren laguntzaz baliatuta. 2005eko urriaren 5ean,Manaslu igo zuen,bere hamaikagarren zortzimilakoa eta Gerlinde Kaltenbrunner austriarra eta Nives Meroi italiarra berdindu zituen. 2009ko maiatzaren 18an Kangchenjungara igo zen, Juanito Oiarzabal eta Kinga Baranowska poloniarra ere berarekin zirelarik.12 zortzimilako egin dituen lehen emakumea izan zen une hartan.Oh EunSunek 3 egun lehenago egin zuen mendi hura,baina bere 10.zortzimilakoa zuen.Gerlinde Kaltenbrunnerrek, berriz,2egun barru berdindu zuen Pasaban,Lhotse igo zuenean.Badirudi italiarrak igoerekin,jarraitzeko asmoak dituela.

XABIER LAREQUI Iñaki perurena Leitzan(Nafarroa)1.956-ko irailaren 23anjaio zen.Iñaki Perurena historiako harrijasotzaile handienetariko bat da,oso famatua munduan.Harri-jasotzailef amatua izateaz gain,aktore,olerkari,bertsolari,eskultore eta historiazalea da. Haurtzarotik harri-jasotzeko zaletasuna zuen arren,bere familiak ez zuen nahi,eta hasieran ezkutuka ibiltzen zen.Aizkoran ere hasi zen,eta 16 urtekin gazte mailako txapelketa irabazi zuen.20 urtekin erabaki zuen kirolaria izatea.harriakjasotzen bere markarik onenak hauek dira: -Bi eskuekin kilo gehien jaso dituen bigarren harrijasotzailea da,marka hori 1.994-ko otsailaren 5ean lortu zuen. -Esku batekin berea da markarik onena,267kilorekin. Munduko harri-jasotzaile markarik onena lortu zuen. Aktore lanbideari dagokionez Goenkale euskal telebibistako tele saioan parte hartu du urte askotan. Iñaki Perurena munduan zehar erakustal diak egin ditu eta herri-kirolak eta euskal kultura

MENDITXIKI

Edurneren babesle ofiziala TVE da eta “Al filo de lo imposible”programak igoeratan lagundu dio.Iaz Euskal Herritar Unibertsal Saria irabazi zuen.Gaur egun Bartzelonan bizi da. Hauek dira 14 zortzimilako mendien izenak: Everest • Makalu • Cho Oyu • Lhotse • GasherbrumII • GasherbrumI • K2 • Nanga Parbat • Broad Peak • Dhaula giri • Manaslu • Kangchenjunga • Annapurna •

Shisha Pagma

zabaldu du.(Japonian eta Estatu Batuetan esate baterako). Gaur egun,bere jarduerarik nagusiena Peru Harrin dago.Peru Harri mendian dagoen Iñaki Perurenaren harri-museoa da.Peru Harrin bere bizitzan zehar egindako harrizko eskultura erraldoiz beteta dago.Eskulturak egoteaz gain Euskal Herriko kulturak eta aintzinako bizimoduen tresnak, jantziak...daude.Iñaki Perurena bere familiarekin bizi da Peru Harrin. Iñaki Perurenak harriak historiaren lekukoak direla eta zehaski Euskal Herriko pasarte asko kontatu ahal dutela esaten du.Bere hitzetan:”harriak mintzatzen dira ixiltasunean”.


3

ORRIALDEA 3

2013URTEA

3. ALEA

ELKARRIZKETA

Ana Unanue:

“Momentu honetan nahiago dut irakaslea izan baino pozten naiz kazetaritza egin izanaz.” Ana Unanue kazetaria izan zen baina gaur egun Mendigoiti eskolako ingelesako irakaslea da.Oso jatorra eta alaia da eta umore ona du.

Nongoa zara? Zestoan jaio nintzen, Gipuzkoan. Non bizi zara? Orain Navarrerian (Iruñean) bizi naiz, duela 19 urte. Zenbat urte dituzu? 44 urte ditut baino, laister 45 beteko ditut. Txikitan zer izan nahi zenuen ? Gerra korresponsala edo artista izan nahi nuen. Non egin zenituen kazetariaren ikasketak? Kazetaritza ikasi nuen hemen, Nafarroko unibertsitatean. Zenbat urtekin hasi zinen kazetariaren lanarekin? Nahiko gazte... 21 urte izango nituen. Zergaitik aukeratu zenuen kazetariaren lana? Txikitan pentsatu nuen kazetariaren lana bidaiatzeko balioko zitzaidala, asko gustatzen zait. Zergaitik utzi zenuen kazetariaren lana? Pixka bat aspertu nintzen, politika egiten nuen eta kokoteraino bukatu nuen. Beste lanaren bat egin duzu kazetariaz gain ? Ingelesako irakaslea.

Zer nahiago duzu kazetaritza edo ingelesako irakaslea? -Momentu honetan nahiago dut irakasle izan baino pozten naiz kazetaritza egin izanaz. Pozik joaten al zara lanera? Bai, irteeretan ez baina etorri beti pozik etortzen naiz. Asko gustatzen al zaizu zure lana? (Asperen) Bai orokorrean gustatzen zait. Erronka handia da irakastea, batzuetan nekagarria da, energia askorekin etorri behar zara baina trukean asko jasotzen duzu. Noiz etorri zinen Mendigoitira lan egitera? Irailako ikasturtean, hasieran etorri nintzen. Zer pentsatu zenuen Mendigoitin lan egin zenuen lehenengo aldiz? Oso eskola goxoa izango zela txikia delako eta bitxia. Mendigoiti ez beste eskoletan egin duzu lana? Bai. Egon nintzen Jaso ikastolan eta Bernat Etxepare eskolan. Zer gustatzen zaizu egitea zure aisialdian? Irakurtzea, txirrindulaz ibiltzea, zinemara joatea eta lagunekin egotea. Ane,Olaia,Beñat,Xabier eta Iker.U


4

Lisboa Iberiar Penintsulan dago. Portugalen hiriburua eta hiri haundiena da. Iruñetik 917km-tara dago. Tajoren bokalean kokatuta dago. Bertara iristeko, modu asko daude: trenez, hegazkinez, itsasontziz eta autoz. Gazteiztik, Burgostik, Valladolidtik, Salamancatik eta gero muga pasatu ondoren Castelo Brancotik eta Sintratik, Lisboara heldu arte. Lisboa 2.600.000 biztanle ditu. Lisboa Iruña baino haundiagoa da, baina Madril baino txikiagoa. Lisboa hiri zaharra, polita eta turistikoa da. Jendea munduko leku guztietatik etortzen da eta atsegina eta jatorra da.

Honez gain, Lisboa, plaza politak ditu: Praca do Comércio, Praca do Rossio... Oso inguru polita da, mugimendu asko dagoelako: jatetxeak, margolariak, musika... Gero, Tajo erriberrara joan ahal gara. Portugal XVI. mendean munduko potentzia haundiena izan zuen. Horregatik, hemen ikus daiteke Belengo Dorrea eta Prado dos descubrimentos. Baina, dudarik gabe Belemdik joan aurretik, Pasteis de Belem gozotegira sartzea gomendatzen dizuegu, bertan Lisboako gozorik gozoena aurkituko duzue “pastel de nata” delako. Leku hau ezagutzea merezi du. Iker Urdaniz

Lisboa goitik behera ezagutzeko modurik onena tranbia hartzea da. Lisboa, monumentu garrantzitsuak ditu: Hasteko, alde zaharrean, mendixka gainean Sao Jorge gaztelua ikusi ahal da. Gaztelu horietatik ia hiri osoa ikus dateke. Hurbil, Lisboako katedrala, Sea, bizitatzea gomendatzen dizuegu.

Ciutadella Menorkako hiriburua da.Menorkako udalerri bat da eta uharte balearretan kokatuta dago.Uhartearen mendebaldeko mutur batean dago. Iruñatik Ciutadellara 556,6 km daude eta Bartzelonatik Ciutadellara 208,9 km daude. Ciutadellara heltzeko,Iruñatik Maonera hegazkinez joan ahal da eta gero Maonetik autobusez Ciutadellara arte.Maon Menorkako hiri handi bat da.Bartzelonara joan ahal da eta han itsasontzi bat hartu Ciutadellara arte. Ciutadella nahiko txikia da baina oso atsegina eta alaia da.Gauean,giro ona asko egoten

da eta jendea oso ategina da.Ciutadella Iruña baino txikiagoa da.Hango klima,mediterraneoa da,udak beroak izaten dira eta urtearen gainontzekoa epela izaten da. Ciutadellan zona zaharreko kaleak ikusi al dira,Ses Valtes paseoan paseatu,Santa Maria katedraleko plaza ikusi,gazteluak bisitatu,Es Born plaza ikusi, udaletxea ikusi... Baina ikusgarriena,dudarik gabe Ciudadellaren portu maritimoa da. IMANOL IRIARTE


5

ANIMALIEN MUNDU MIRESGARRIA

MIKEL RUIZ Bi eta hiru metro artean neurtu dezake eta 70 kg pisatu. Hala ere zoologikoetan 3,13 metro eta 166 kg (jandako janaria barne). Buztan indartsua eta gihartsua du, bere gorputza bezelakoa. Zerra formako 60 agin ditu. Aginak sarritan aldatzen ditu eta agin bakoitzak 2,5 zentimetro neur dezake. Bere mingaina luzea, horia eta bi zatitan banatuta du.

ohiukatuz espezimen bat bere izkutalekutik ateratzen irakatsi ziola demostratu zuen. Komodoko dragoiak zikoinak,untsiak....jaten du, Bere buztanarekin txerri handiak eta oreinak erorazazten ditu.Bere ehizako arrakasta %70ekoa da, eta salbu ihes egitea lortzen duten animaliak laster ala berandu eragindako zauriengatik azkenean beste dragoeien janari bihurtzen dira.

Orokorrean entzumena eta ikusmena aldetik ez dira oso zoliak. Gauaz ere ez du ongi ikusten. Egunez koloreak ikusteko gai bada ere, geldirik dauden objetuak ikusteko zaletasuna antzematen zaio. Bere mingaina usaitzeko, zaporeak detekMikel Ruiz tatzeko eta estimuluak jasotzeko erabiltzen du. Hasiera batean, Komodoko dragoia gorra zela uste zen, baina Londreseko zoologikoko zaintzari batek

KAIET ROJO

Marrazo zuria beste marrazo guztiak bezala arrrain bat da eta harrapari odolzalea da.Carcharinidos izeneko familiakoa da. Marrazoak kartilagoz osatutako eskeletoa du arrainek bezala eta isatsean dituen obuloak ia berdin berdinak dira. Gorputza urdin beltzarana dauka, mutur konikoa du, hau da, kono itxurako muturra du eta begi beltzak ditu. Marrazo zuria gaueko animalia da eta bakartia. Honez gain animali hauek orojaleak dira. Zientzilariek gehien miresten duten marrazoa hau da bere igeri egiteko moduarengatik. Animali honek murtxikatu gabe jaten du. Marrazo zuriak bere tamainaren erdia baino hanidiagoak diren animaliak jaten ditu, gehienak fokak, izurdeak, dordokak, beste marrazo batzuk. Marrazo zuria ez da ehiztari bakartia, animali soziala baizik. Taldeka ehizatzen dute batzuetan. Bere espeziearekin harreman konplexuak ditu eta beste arrainekin ere. Marrazo zuriek ez dute bizitzeko toki finkorik, hau da, nomadak dira baina ur epeletan egotea nahiago

dute. Marrazo zuriek egindako eraso gehienak 1916 eta 1969 artean gertatu ziren, 32 eraso gertatu ziren eta 13 hildako izan ziren.

Krokodiloa espezie narrastiak Urtar handiak dira.Tropikoetan bizi dira: Afrikan,Asian,Ameriketan eta Australian daude.Batez ere, ur gezako inguruetan bizi dira,adibidez ibai,aintzira eta hezeguneetan.Batzuetan ur gaziko inguruetan.Oro har ornodunez elikatzen dira,hala nola arrainez,narrastiz eta ugaztunez. Espeziaren arabera batzuetan ornogabeez elikatzen dira. Esate baterako, moluskoz eta oskoldunez.Krokodiloen tamaina txikitan 1,5 metro luze da eta handiek 7,5 metro luze izan al dute.Krokodiloek ugalketa sexuala dute.Ugaldu baino lehenago,hostoekin eta lurrarekin habia egiten dute uretatik hurbil eta arrautzak jartzen dituzte bertan. Jon Ander -Iker U.


6

LIBURUEN TXOKOA

Amaren titi-xorroak NAGORE egun batzuk pasatzera joan ziren.Itzuli zirenean,lehen egunean,Irratxe ohera sartu zenean hots arraro batzuk entzun zituen,hots ohiek armairutik etortzen ziren.Korrikan linterna bat hartu zuen,eta armairura hurbildu zen.Soinurik egin gabe armairuko laugarren atea ireki eta bere amaren bularrekoen gainean,amarik gabeko sagukumeak zeuden.Iratxek Izenburua: Amaren titi- eser esan gabe ohera sartu zen,eta sagukumeekin zer egitea pentsatzen hasi zen........... xorroak Idazlea: Joxantonio Orma- Oso erakargarria,gustagarria eta zabal Marrazkilaria: Jesus Lu- atsegina da. Batzuetan aspergarria cas edo astun xamarra Argitaletxea: Elkar da. Argitalpen data: 2006.urtea Nik liburu hau goBilduma: Xaguxar mendatzen dut elkaGeneroa: Abentura rrizketak biziak direOrrialde kopurua: 124 orrialde lako,ondo eginak Prezioa: 11,35 â‚Ź daudelako,esaldiak sinpleak eta ulergaAste Santuko oporretan,Iratxe,bere aitak eta amak

LIBURUEN TXOKOA

IRUZKINA

na Ihintza da.Jara Urkorekin maiteminduta dago. JARA: BIKIAK ETA BI- Baina ez dago oso zihur bere lehen musua eta gero Urkotaz maiteminduta dagoen.Herrira bi lagun berri KOTEAK iritsi dira,Nora eta Xabat.Ihintza Xabat ikusi bezain laster maitemindu da.Eskolan mozorro festa bat antolatu dute,eta hiru neskek elkarrekin mozorratzea OLAIA erabaki dute,baina,Ihintza Jararekin haserretu da eta IZEBURUA:Jara bikiak ez da beraiekin mozorratuko.Bestaldetik Nora Austrolopitekus musika taldean sartu da eta ez da Jarareeta bikoteak IDAZLEA:Jasone Osoro kin mozorratuko.Orduan,Jara albiste txarrak jasotzen ditu gurazoen partez eta Bartzelonara joan behar diIgartua MARRAZKILARIA:Luis rela esan diote,baina Jara ez du joan nahi. Astrain Anso Ihintza eta Jara beraien artekoa konpondu duARGITALETXEA:Alfagura Zubia te,eta...Jara Bartzelonara bizitzera joango da?Liburu hau irakurtzean jakindo duzue. ARGITALPE DATA:1/5/2005 Abenturazale den oroentzat liburu hau erakargarria BILDUMA:Gazte literatura GEEROA:Abentura eta interesgarria da. ORRIALDE KOPURUA:135 Liburu onetatik ez zait asko gustatu marrazki gutzi izatea. PREZIOA:8â‚Ź Liburu hau gomendatzen dut elkarrizketa asko dauISB:9788481471410 Jara hamabost urteko neska bat da,bere lagunik one- delako eta irakurtzeko errez delako.


BARRE BATZUK ETA GEHIAGO...!!!! 7

Egileak: ZURIÑE –IRANZU ARIES: Etxean baldin bazaude eta kanpoan eguzkia dagoela ikusten baduzu, atera, baina lehenengo eguzkitarako krema jarri. TAURUS:

Aste honetan etxerako lanak egin beharko dituzu, andereñoak eskatuko

Baitizkizu. GEMI IS: Soinu

lasaigarriak entzuten badituzu, txoriak izango dira! Pozik egongo zara, nahi duzuna egiteko aukera izango duzu eta. CA CER: Izozki

bat erosten baduzu, azkar jan. Eguzkitan urtu egingo zaizu bestela..

LEO: Begiko

duzun futbol taldeak galtzen badu, lasai egon. Jarraitu animatzen, hurrengoan irabaziko du eta. VIRGO: Eskolan zaudela bero handia egiten badu, eta irakasleak ez badu leihoa ireki nahi, eman krema hidratantea aurpegian. LIBRA:

Hobeto irakurri nahi baduzu, utzi telebista ikustearii, eta hartu liburu on bat.

SCORPIUS: Kontuz

hondartzan! Gerta liteke karramarro bat agertu eta behatz batean

kosk egitea. SAGITARIUS: Zirkura joaten bazara, ondo portatu. Bestela, barre egingo dizute bertako hie-

nek. CAPRICOR IUS: Hondartzan

bazaude eta itsasbehera badago, ez geratu lo. Bestela, itsasgora etortzean, busti egingo zara eta zure gauzak olatuak eramango ditu. AQUARIUS: Hondartzara

joan behar baduzu, ez gehiegi jan. Bestela, ezin izango zara lurretik altxatu. Ez ahaztu toalla eramatea. PISCIS: Egunen batean Aquariumera joaten bazara, ez sartu eskua pirañen ontzian, gose daudenean kosk egiten omen dute eta.

OLAIA-ASIER Etzanik lokartzen da Hantxe zeuden gogor eta txiakiak etzanik esnatzen; pixka batean zutik egon eta berriro hasten da etzaten. Egunaren erdia egoten da lo erdia esna.

Soineko gorriz jantziak; berotu nizkien ipurdiak eta haiek, haiek jauziak! Lehertu zitzaizkien soineko gorriaketa egunaren eta erakutsi zizkidaten gorputz bigun zuriak.

Zer da?

Zer dira?


8 KOMIKIA: Imanol, Amaia, I単aki eta Be単at

MENDITXIKI 3  

menditxiki,aldizkaria